1994
1994. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa |
Urteak | 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1994 MCMXCIV |
Ab urbe condita | 2747 |
Armeniar egutegia | 1443 ԹՎ ՌՆԽԳ |
Bahá'í egutegia | 150 – 151 |
Bengaliar egutegia | 1401 |
Berber egutegia | 2944 |
Egutegi budista | 2538 |
Myanmarko egutegia | 1356 |
Bizantziar egutegia | 7502 – 7503 |
Koptoen egutegia | 1710 – 1711 |
Etiopiar egutegia | 1986 – 1987 |
Hebrear egutegia | 5754 – 5755 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2050 – 2051 |
Shaka Samvat | 1916 – 1917 |
Kali Yuga | 5095 – 5096 |
Iraniar egutegia | 1372 – 1373 |
Islamiar egutegia | 1414 – 1415 |
Korear egutegia | 4327 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2537 |
Unix denbora | 757382400 – 788918399 |
Holozeniar egutegia | 11994 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
- 1994 – Valeri Poliakov kosmonauta errusiarra Soyuz TM-18 espazio-ontzian MIR espazio estaziorako bidea egin zuen. 437 egun, 17 ordu eta 58 minutu beranduago jaitsi zen, historian espazioan denbora gehien egon den pertsona.
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Chiapasen, Mexikoko hegoaldean, Nazio Askapenerako Armada Zapatista (EZLN) armetan altxatu zen Mexikoko gobernu federalaren aurka, Zapatisten Altxamendua deiturikoan.
- Urtarrilaren 6a – "Galicia Hoxe" galizierazko egunkaria kaleratu zuten lehen aldiz.
Otsaila
- Otsailaren 12a –
- Edvard Munchen Garrasia lana lapurtu zuten Osloko (Norvegia) Arte Museo Nazionaletik.
- 1994ko Neguko Olinpiar Jokoak hasi ziren (Lillehammer, Norvegia; amaiera data: otsailaren 27a). Euskal herritar batek hartu zuten parte, Espainiako selekzioarekin.
Martxoa
- Martxoaren 4a – Gasteizen, izatezko bikoteen (ez ezkondutako bikote heterosexual edo homosexualak) Espainiako errolda ofizialaren lehen kasua apuntatu zuten.
- Martxoaren 27a – 1994ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Bittor Elizagoienek bere lehen txapela jantzi zuen.
Apirila
Apirilaren 6a – Hasi zen Ruandan munduko historian gertatu den genozidiorik handienetakoa: 100 egunetan 800.000-1.000.000 pertsona hil ziren, batik bat hutuek eraildako tutsiak.
- Apirilaren 24a – 1994ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Zigor Enbeita izan zen irabazlea.
Maiatza
- Maiatzaren 6a – Frantzia eta Erresuma Batuaren arteko Mantxako tunela zabaldu zuten.
- Maiatzaren 7a – Iruñeko Gazte Asanbladak antolatutako manifestazio baten ostean milaka lagunek Euskal Jai pilotalekua okupatu zuten, gaztetxe bilakatzeko.
Uztaila
- Uztailaren 18a – Argentinan AMIAren aurkako atentatua izan zen.
Urria
- Urriaren 3a – Goenkale telesaila ETB1ean estreinatu zen. 2015eko abenduaren 21ean amaitu zen.
- Urriaren 23a – 1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
- Urriaren 26a – Israelek eta Jordaniak euren arteko bake ituna sinatu zuten.
Azaroa
- Azaroaren 2a – Bilboko Arte Ederren Museoa okupatzen saiatu ziren Arte Ederretako ikasleak, irakasle euskaldun eske.
Data ezezaguna
- "Kutsidazu bidea, Ixabel" umore eleberri laburra argitaratu zen.
- "Berri Txarrak" – euskal rock musika taldea sortu zuten.
- 1994ko Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garailea Unai Iturriaga izan zen.
Arte eta Kultura
Euskal Herria
- Urriaren 3a – Goenkale telesailaren lehen atala eman zuten ETBn. Telesailak 22 denboraldi iraun zituen, guztira 3.708 atalekin.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Sheyla Gutiérrez, espainiar txirrindularia.
- Urtarrilaren 3a – Frankie Adams, samoar-zeelandaberritar aktorea.
- Urtarrilaren 10a – Malen Amenabar, bizkaitar bertsolaria eta artista.
- Urtarrilaren 10a – Iñigo Barrenetxea, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 10a – Julen Itxaso, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 10a – Faith Kipyegon, kenyar atleta, 1.500 metroko lasterketan aditua.
- Urtarrilaren 11 – Joseba Muguruza, gipuzkoar futbolaria.
- Urtarrilaren 13a – Jon Ander Amelibia, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 15a – Iñigo Alayeto, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 17a – Eneko Sagardoy, bizkaitar aktorea.
- Urtarrilaren 18a – Shinya Yajima, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 20a – Pablo Íñiguez, arabar futbolaria.
- Urtarrilaren 21a – Alex Aizpuru, gipuzkoar futbolaria.
- Urtarrilaren 22a – Uxue Ezkurdia, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 23a – Chan Vathanaka, kanbodiar futbolaria.
- Urtarrilaren 24a – Miguel Díaz Montes, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 27a – Georgina Rodríguez, espainiar eta argentinar enpresaburua eta modeloa.
- Urtarrilaren 28a – Maluma, kolonbiar reggaeton abeslari eta konpositorea.
Otsaila
- Otsailaren 1a – Julia Garner, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 1a – Harry Styles, britainiar abeslari, konpositore eta aktorea.
- Otsailaren 3a – Jokin Etxabe, gipuzkoar txirrindularia.
- Otsailaren 4a – Unai Bilbao, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 4a – Kristina Higgins, estatubatuar saskibaloiko jokalaria.
- Otsailaren 4a – Miguel Ángel López, kolonbiar txirrindularia.
- Otsailaren 4a – Alexia Putellas, kataluniar futbolaria, Emakumezkoen Urrezko Baloi sariaren irabazlea.
- Otsailaren 6a – Ezequiel Ávila, argentinar futbolaria.
- Otsailaren 9a – Lucas Egibar, gipuzkoar snowboardlaria.
- Otsailaren 10a – Seulgi, hegokorear abeslari eta dantzaria.
- Otsailaren 11 – Esther Arrojeria, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Otsailaren 11 – Andrea de la Nava, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 11 – Musashi Suzuki, japoniar futbolaria.
- Otsailaren 14a – Kristian Blummenfelt, norvegiar triatloilaria.
- Otsailaren 14a – Júlia Creus Garcia, kataluniar gimnasta, dantzaria, aktorea eta gidoilaria.
- Otsailaren 14a – David García Zubiria, nafar futbolaria.
- Otsailaren 14a – Lucio Redivo, argentinar saskibaloi jokalaria.
- Otsailaren 17a – Iñigo Celihueta, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 18a – Ana Guerra, espainiar abeslaria eta konpositorea.
- Otsailaren 18a – Alba Gutiérrez, espainiar aktorea, dantzaria, zinema-zuzendaria eta gidoilaria.
- Otsailaren 18a – Tati Zaqui, brasildar abeslaria eta dantzaria.
- Otsailaren 23a – Dakota Fanning, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 24a – Aia Kruse, gipuzkoar aktorea.
- Otsailaren 27a – Thaylor Lubanzadio, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 27a – Hou Yifan, txinatar xake jokalaria.
- Otsailaren 28a – Karmele Gisasola, bizkaitar herri-kirolaria.
Martxoa
- Martxoaren 1a – David Babunski, mazedoniar futbolaria.
- Martxoaren 1a – Justin Bieber, kanadar abeslaria.
- Martxoaren 2a – Nikkie de Jager, NikkieTutorials, herbehereetar makillatzailea eta edertasun gaiei buruz aritzen den bideoblogaria.
- Martxoaren 3a – Josué Dorrio, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 3a – Hikaru Naomoto, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 4a – Julen Monreal, nafar futbolaria.
- Martxoaren 5a – Kévin Rodrigues, portugaldar jatorriko lapurtar futbolaria.
- Martxoaren 9a – Nerea Ibarzabal, bizkaitar bertsolari eta kazetaria.
- Martxoaren 10a – Bad Bunny, puertorricar reggaeton eta trap abeslari eta konposatzailea.
- Martxoaren 11 – Handré Pollard, hegoafrikar errugbilaria.
- Martxoaren 12a – Christina Grimmie, estatubatuar youtuber, abeslari, konpositore eta aktorea (h. 2016).
- Martxoaren 13a – Erik Jaka, gipuzkoar pilotaria.
- Martxoaren 14a – Goar Lopetegi, gipuzkoar mendi lasterketaria.
- Martxoaren 15a – Georgia Taylor-Brown, britainiar triatleta.
- Martxoaren 16a – Camilo, kolonbiar abeslari eta musikagilea.
- Martxoaren 19a – Imanol Corral, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 20a – Adur Lasa, Lasa IV.a, nafar esku huskako pilotaria.
- Martxoaren 22a – Aliaksandra Sasnovih, bielorrusiar tenislaria.
- Martxoaren 24a – Leonardo Demétrio, brasildar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 25a – Justine Dufour-Lapointe, estilo libreko eskiatzaile kanadarra.
- Martxoaren 26a – Michael Olunga, kenyar futbolaria.
- Martxoaren 26a – Paige VanZant, estatubatuar arte martzial mistoetako borrokalaria, wrestling borrokalaria eta modeloa.
- Martxoaren 27a – Oihana Zubikoa Paniagua, arabar aktorea.
- Martxoaren 28a – Aritz Elustondo, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 31 – Babalwa Latsha, Eibar Rugby Taldeko hegoafrikar errugbilaria, Afrikako emakumezko lehen errugbilari profesionala.
- Martxoaren 31 – Tyler Wright, australiar surflaria.
Apirila
- Apirilaren 1a – Andoni Errasti, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 2a – Ane Legarreta, bizkaitar orkestra zuzendaria.
- Apirilaren 5a – Haizea Beruete, nafar bertsolaria (h. 2022).
- Apirilaren 5a – Simona Tabasco, italiar aktorea.
- Apirilaren 7a – Asier Etxaburu, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 8a – Iker Hernández, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 8a – Lourdes Oiarbide, arabar txirrindularia.
- Apirilaren 9a – Danel Elezkano, Elezkano II.a, bizkaitar pilotaria.
- Apirilaren 11 – Duncan Laurence, nederlandar egile abeslaria.
- Apirilaren 12a – Saoirse Ronan, irlandar jatorriko estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 15a – Shaunae Miller-Uibo, bahamar atleta, 200 metroko eta 400 metroko probetan aditua.
- Apirilaren 15a – Jorge Vea, gipuzkoar izotz hockey jokalaria.
- Apirilaren 18a – Francisco Nicolás Gómez Iglesias, Nikolas txikia, 2014 urtean ustez iruzurra egiteagatik atxiloturiko 20 urteko espainiar gaztea.
- Apirilaren 20a – Iker Azkarate, gipuzkoar txirrindularia.
- Apirilaren 22a – Quentin Jauregui, frantziar txirrindularia.
- Apirilaren 23a – Alberto Díaz, andaluziar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 26a – Iñigo Pradera Belar, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 27a – Ainhoa Hernández, bizkaitar eskubaloi jokalaria.
- Apirilaren 28a – Milos Degenek, australiar futbolaria.
- Apirilaren 28a – Mina Tanaka, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 29a – Ekain Zenitagoia, bizkaitar futbolaria.
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Mikel Arruabarrena Larrarte, gipuzkoar poeta eta fisikaria.
- Maiatzaren 1a – Yaiza Lázaro, bizkaitar saskibaloi-jokalaria.
- Maiatzaren 3a – Gorka Iturraspe, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 5a - Belen Toimil, galiziar atleta, pisu-jaurtiketan aditua.
- Maiatzaren 9a – Seydou Aboubacar, bolikostar saskibaloi-jokalaria.
- Maiatzaren 12a – Katie Rain Hill, estatubatuar idazle eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea.
- Maiatzaren 13a – Maialen Gurbindo, Chica Sobresalto, nafar abeslaria.
- Maiatzaren 13a – Irati Idirin, bizkaitar txirrindularia.
- Maiatzaren 13a – Arthur Iturria, lapurtar errugbilaria.
- Maiatzaren 13a – Sergio Vez, bizkaitar curling-jokalaria.
- Maiatzaren 17a – Devin Thomas, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 17a – Ahmed Yasser, qatartar futbolaria.
- Maiatzaren 18a – Iris Arnaiz, asturiar futbolaria.
- Maiatzaren 18a – Nagore Osoro, bizkaitar traineru estropadetako patroia.
- Maiatzaren 19a – Alberto Munarriz, nafar waterpolo jokalaria.
- Maiatzaren 21a – Gemma Gili, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 21a – Alexander Iriondo, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 22a – Xabier Erostarbe, gipuzkoar esku huskako pilotaria.
- Maiatzaren 22a – Einar Galilea, arabar futbolaria.
- Maiatzaren 24a – Emma McKeon, australiar igerilaria.
- Maiatzaren 25a – Richie Mo'unga, zeelandaberritar errugbilaria.
- Maiatzaren 25a – Aly Raisman, estatubatuar gimnasta artistikoa eta modeloa.
- Maiatzaren 26a – Altair Reyes, arabar futbolaria.
- Maiatzaren 27a – Aymeric Laporte, frantziar futbolaria.
- Maiatzaren 29a – Dejan Todorović, serbiar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 31 – Maitane Salinas, nafar errugbilaria.
Ekaina
- Ekainaren 1a – Tilly Mandelbrot, frantziar aktore eta dantzaria.
- Ekainaren 7a – José María Pan, arabar futbolaria.
- Ekainaren 8a – Song Yoo-jung, hegokorear aktorea eta modeloa (h. 2021).
- Ekainaren 11 – Ivana Baquero, kataluniar aktore eta modeloa.
- Ekainaren 11 – Jessica Fox, australiar piraguista.
- Ekainaren 13a – Deepika Kumari, indiar arkularia.
- Ekainaren 14a – Ander Romarate, gipuzkoar igerilari paralinpikoa.
- Ekainaren 15a – Emma Boada, kataluniar eskubaloi jokalaria.
- Ekainaren 15a – Jisca Kalvanda, frantziar aktorea.
- Ekainaren 15a – Iñaki Williams, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 16a – Isabella Echeverri, kolonbiar futbolaria.
- Ekainaren 16a – Victor Monteiro, portugaldar futbolaria.
- Ekainaren 17a – Maika Brust, baxenafar errugbilaria.
- Ekainaren 21a – Laure Sansus, frantziar errugbilaria.
- Ekainaren 22a – Sébastien Haller, bolikostar futbolaria.
- Ekainaren 22a – Teddy Quinlivan, estatubatuar emakumezko modelo transgeneroa.
- Ekainaren 25a – Ainhoa Alvarez, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 27a – Mary Al-Atrash, palestinar igerilaria.
- Ekainaren 28a – Juan del Campo Hernández, bizkaitar alpetar eskiatzailea.
- Ekainaren 29a – Elina Born, estoniar abeslaria.
Uztaila
- Uztailaren 1a – Valentina Fluchaire, mexikar emakumezko edertasun modelo transgeneroa, 2020ko Miss International Queen.
- Uztailaren 5a – Rianna Jarrett, irlandar futbolaria.
- Uztailaren 9a – Hugh Carthy, ingeles txirrindularia.
- Uztailaren 12a – Kanako Momota, japoniar idol abeslaria, Momoiro Clover Z taldeko liderra.
- Uztailaren 13a – Ivana Andrés, espainiar futbolaria.
- Uztailaren 13a – Malcolm Marx, hegoafrikar errugbilaria.
- Uztailaren 14a - Bibi Bourelly, alemaniar-estatubatuar egile abeslaria.
- Uztailaren 15a – Endika Galarza, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 17a - Kali Uchis, kolonbiar-estatubatuar egile abeslaria, ekoizlea, aktorea, zuzendaria, diseinatzailea eta enpresaburua.
- Uztailaren 18a – Iñigo Zubiri, nafar futbolaria.
- Uztailaren 19a - Lucas Torró, espainiar futbolaria.
- Uztailaren 22a – Shane Hammink, estatubatuar-herbeheretar saskibaloi jokalaria.
- Uztailaren 22a – Pol Monen, kataluniar aktorea.
- Uztailaren 23a – Claudia Salas, espainiar aktorea.
- Uztailaren 28a – Iñaki Artola, gipuzkoar esku huskako pilotaria.
- Uztailaren 30a – Esty Quesada, bizkaitar youtuber eta aktorea.
Abuztua
- Abuztuaren 2a – Eider Merino, bizkaitar txirrindularia.
- Abuztuaren 4a – Julen Jiménez, bizkaitar aktorea.
- Abuztuaren 5a – Yasin Iribarren, nafar futbolaria.
- Abuztuaren 7a – Eneko Otaño, gipuzkoar aizkolaria.
- Abuztuaren 12a – Joselyn Brea, venezuelar-espainiar kirolaria, triatloian eta duatloian aditua.
- Abuztuaren 19a – Fernando Gaviria, kolonbiar txirrindularia.
- Abuztuaren 23a – August Ames, kanadar aktore pornografiko eta modeloa (h. 2017).
- Abuztuaren 23a – Shoya Nakajima, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 27a – Ander Aldai, bizkaitar futbolaria.
Iraila
- Irailaren 1a – Myo Ko Ko San, birmaniar modeloa eta LGBT pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Irailaren 3a – María Mercedes Coroy, guatemalar aktore kaktxikela.
- Irailaren 4a – Akari Kurishima, japoniar futbolaria.
- Irailaren 4a – Virginia Torrecilla, espainiar futbolaria.
- Irailaren 7a – Rubén González Alves, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 10a – Aitor Morcillo, gipuzkoar futbolaria.
- Irailaren 11 – Jaylon Brown, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Irailaren 11 – Jordi el Niño Polla, espainiar aktore pornografikoa.
- Irailaren 12a – RM, hegokorear raperoa, dantzaria, konpositorea, ekoizlea eta modeloa.
- Irailaren 12a – Elina Svitolina, ukrainar tenislaria.
- Irailaren 15a – Wout van Aert, flandriar ziklo-kroslaria, Munduko Txapelketa hiru aldiz irabazitakoa.
- Irailaren 16a – Itziar Zabala, bizkaitar eskalatzailea.
- Irailaren 19a – Olivia Lua, estatubatuar aktore pornografikoa (h. 2018).
- Irailaren 23a – Sepideh Qolian, irandar ekintzaile politikoa.
- Irailaren 26a – Marcell Jacobs, italiar atleta.
- Irailaren 28a – Pello Olaberria, gipuzkoar txirrindularia.
- Irailaren 30a – Iñaki Berastegi, nafar kirol kazetaria.
- Irailaren 30a – Aliya Mustafina, errusiar gimnasta artistikoa.
Urria
- Urriaren 3a – Kepa Arrizabalaga, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 4a – Tania Álvarez Yates, galiziar piraguista eta kayaklaria.
- Urriaren 15a – Jhon Steven Mondragón Dosman, kolonbiar futbolaria.
- Urriaren 16a – Tarsicio Aguado, nafar futbolaria.
- Urriaren 24a – Armindo Tué Na Bangna, ginear-portugaldar futbolaria.
- Urriaren 24a – Naomichi Ueda, japoniar futbolaria.
- Urriaren 25a – Sara Gil de la Vega, kataluniar eskubaloi jokalaria.
- Urriaren 26a – Behm, finlandiar abeslari eta kantautorea.
- Urriaren 28a – Alejandro Catena, espainiar futbolaria.
- Urriaren 28a – Maro Itoje, ingeles errugbi jokalaria.
- Urriaren 29a – Lilia Kisaragi, Kokoro, japoniar emakumezko modelo eta abeslari transgeneroa.
Azaroa
- Azaroaren 1a – Lara Gonzalez Duarte, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- Azaroaren 3a – Aritz Eguaras, nafar futbolaria.
- Azaroaren 7a – Lorea Ibarzabal, espainiar atleta, 800 metroko lasterketan aditua.
- Azaroaren 7a – Jabulani Linje, malawiar futbolaria.
- Azaroaren 8a – Darío Brizuela, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- Azaroaren 8a – Federica Mingolla, italiar eskalatzaile eta mendigoizalea.
- Azaroaren 10a – Takuma Asano, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 10a – Andre De Grasse, kanadar atleta.
- Azaroaren 10a – Borja Mendia, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Azaroaren 10a – Jon Rahm, bizkaitar golf-jokalaria.
- Azaroaren 12a – Janet Devlin, irlandar abeslaria.
- Azaroaren 15a – Teresa Errandonea, gipuzkoar atleta, oztopo lasterketan aditua.
- Azaroaren 16a – Moses Kingsley, nigeriar saskibaloi jokalaria.
- Azaroaren 21a – Martin Bengoa, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 23a – Maddi Ane Txoperena, lapurtar kazetaria, bertsolaria eta feminista.
- Azaroaren 29a – Amaia Elizagoien, nafar bertsolaria, idazlea eta ipuin-kontalaria.
Abendua
- Abenduaren 4a – Francine Garcia, filipinar emakumezko aktore eta modelo transgeneroa.
- Abenduaren 6a – Giannis Antetokounmpo, greziar saskibaloi jokalaria.
- Abenduaren 7a – Yuzuru Hanyu, japoniar patinatzaile artistikoa.
- Abenduaren 8a – Raheem Sterling, jamaikar-britainiar futbolaria.
- Abenduaren 11 – Jéssica Silva, portugaldar futbolaria.
- Abenduaren 13a – Camila Naviliat, uruguaiar palaria.
- Abenduaren 19a – Elena Ibarbia, donostiar modeloa.
- Abenduaren 28a – Adam Peaty, britainiar igerilaria.
- Abenduaren 30a – Ander Imaz, gipuzkoar pilotaria.
- Abenduaren 31 – Asier Usarraga, gipuzkoar errugbilaria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Alaitz Imaz, gipuzkoar segalaria.
- Amaia Iraundegi, gipuzkoar aktorea.
- Amaiur Blasco, lapurtar idazlea.
- Ana Arsuaga, Verde Prato, gipuzkoar musikari eta margolaria.
- Ane Garcia Lopez, gipuzkoar itzultzaile eta abeslaria.
- Dom Campistron, nafar ilustratzaile grafiko eta marrazkilari feminista lesbiana.
- Eider Urkola Ezeiza, gipuzkoar ikertzailea eta kazetaria.
- Ibrahima Balde, ginear auto-mekanikaria, Amets Arzallusekin batera Zilarrezko Euskadi Sariaren irabazle.
- Ione Basterra, txirrindularitza egokituaren hand bike disziplinako gipuzkoar kirolaria (h. 2019).
- Josu Calvo Aurrekoetxea, bizkaitar fisikari eta astrofisikoa.
- Julen Ibarrola, arabar gazte ekintzailea, errotulki batekin pintaketa bat egin eta terrorismoa goratzeagatik gartzelaratua.
- Lore Zumeta, gipuzkoar matematikaria.
- Olatz Vázquez, bizkaitar kazetari eta argazkilaria (h. 2021).
- Paula Amilburu, arabar bertsolaria.
- Beatriz Álvarez-Guerra, espainiar aktorea (h. 2022).
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Julia Klaudia Gabilondo, bizkaitar idazlea (j. 1902).
- Urtarrilaren 1a – Cesar Romero, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- Urtarrilaren 2a – Rafael Altsua, gipuzkoar futbolaria, eraila (j. 1923).
- Urtarrilaren 4a – Jean Bichindaritz, lapurtar errugbilaria (j. 1928).
- Urtarrilaren 5a – Eliška Junková, txekoslovakiar pilotua, automobilismoaren historian emakume nabarmenetakoa (j. 1900).
- Urtarrilaren 12a – Samuel Bronston, besarabiar jatorriko estatubatuar zinema ekoizlea (j. 1908).
- Urtarrilaren 14a – Federica Montseny, Madrilen jaiotako kataluniar anarkista eta idazlea (j. 1905).
- Urtarrilaren 14a – Delio Rodríguez, galiziar txirrindularia (j. 1916).
- Urtarrilaren 15a – Georges Cziffra, hungariar piano jotzailea (j. 1921).
- Urtarrilaren 15a – Harry Nilsson, estatubatuar abeslari eta egile abeslaria (j. 1941).
- Urtarrilaren 17a – Chung Il-kwon, Hego Koreako politikari, diplomazialari eta soldadua (j. 1917).
- Urtarrilaren 20a – Matt Busby, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1909).
- Urtarrilaren 20a – Ľubor Kresák, eslovakiar astronomoa (j. 1927).
- Urtarrilaren 22a – Jean-Louis Barrault, frantziar antzezle eta antzerki-zuzendaria (j. 1910).
- Urtarrilaren 22a – Telly Savalas, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- Urtarrilaren 28a – Frank Hardy, australiar idazle eta ezkertiar politiko eta ekinzailea (j. 1917).
- Urtarrilaren 29a – Jakobína Sigurðardóttir, islandiar idazlea (j. 1918).
- Urtarrilaren 30a – Loris Malaguzzi, italiar pedagogoa (j. 1920).
- Urtarrilaren 31 – Pierre Boulle, frantziar idazlea (j. 1912).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Jean-Paul-Marie Vincent, frantziar apezpikua, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1911).
- Otsailaren 2a – Marija Gimbutas, Neolitoko eta Brontze Aroko Europako kulturak ikertu zituen lituaniar-estatubatuar arkeologoa (j. 1921).
- Otsailaren 2a – Otto Kippes, alemaniar apaiz katoliko eta astronomo zaletua (j. 1905).
- Otsailaren 4a – Fred de Bruyne, belgikar txirrindularia (j. 1930).
- Otsailaren 5a – Hermann J. Abs, alemaniar bankaria (j. 1901).
- Otsailaren 6a – Joseph Cotten, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- Otsailaren 6a – Jack Kirby, estatubatuar komikigilea, superheroien marrazkigile artean nagusitzat hartua (j. 1917).
- Otsailaren 6a – Luis Alberto Sánchez, peruar poligrafoa, politikaria eta hezitzailea (j. 1900).
- Otsailaren 6a – Luis Taberna Tompes, nafar musikari, organojole eta irakaslea (j. 1909).
- Otsailaren 7a – Witold Lutosławski, poloniar musikagilea, Poloniako XX. mendeko musikagile handientzat hartua (j. 1913).
- Otsailaren 9a – Howard Martin Temin, estatubatuar biologoa, 1975eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1934).
- Otsailaren 11 – Mercedes Comaposada, espainiar aktibista, Mujeres Libres erakundearen sortzaileetakoa (j. 1901).
- Otsailaren 11 – William Conrad, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- Otsailaren 11 – Paul Feyerabend, austriar filosofoa (j. 1924).
- Otsailaren 11 – Vincent Wigglesworth, britainiar entomologoa (j. 1899).
- Otsailaren 12a – Donald Judd, estatubatuar artista (j. 1928).
- Otsailaren 14a – Andrei Txikatilo, Rostoveko Harakina, sobietar serieko hiltzailea (j. 1936).
- Otsailaren 23a – Manfredo Tafuri, italiar arkitektoa eta arkitekturaren historialaria (j. 1935).
- Otsailaren 24a – Dinah Shore, estatubatuar jazz eta herri-musikako abeslaria (j. 1916).
- Otsailaren 28a – Olivier Alain, frantziar konpositore, organista eta musikologoa (j. 1918).
- Otsailaren 28a – Jesús Lasterra, nafar margolari eta grabatzailea (j. 1931).
Martxoa
- Martxoaren 4a – John Candy, kanadar aktorea (j. 1950).
- Martxoaren 6a – Mélina Mercouri, greziar aktorea (j. 1920).
- Martxoaren 6a – Ken Noritake, japoniar futbolaria (j. 1922).
- Martxoaren 9a – Charles Bukowski, estatubatuar idazlea (j. 1920).
- Martxoaren 9a – Fernando Rey, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (j. 1917).
- Martxoaren 13a – Cándido Gardoi, Makala, euskal herritar futbolari eta pilotaria (j. 1921).
- Martxoaren 20a – Enrique Molina, espainiar poeta (j. 1930).
- Martxoaren 22a – Walter Lantz, estatubatuar animatzaile, zuzendari eta ekoizlea (j. 1899).
- Martxoaren 23a – Giulietta Masina, italiar aktorea (j. 1921).
- Martxoaren 23a – Álvaro del Portillo, espaniar apezpikua eta Opus Deiko prelatua (j. 1914).
- Martxoaren 24a – María Guerrero López, espainiar aktorea (j. 1906).
- Martxoaren 26a – Whina Cooper, zeelandaberritar irakasle, historialari eta ekintzailea (j. 1895).
- Martxoaren 26a – Widad Hamdi, egiptoar aktorea, 600 pelikula baino gehiagotan protagonista izandakoa (j. 1924).
- Martxoaren 28a – Eugène Ionesco, errumaniar jatorriko frantziar idazlea (j. 1909).
- Martxoaren 31 – Léon Degrelle, Belgikako eskuin muturreko buruzagia eta Waffen SS guda-talde nazien valoniar ofiziala (j. 1906).
- Martxoaren 31 – Jose Escobar, kataluniar komikigilea (j. 1908).
- Martxoaren 31 – Henri Gouhier, frantziar idazle eta filosofoa (j. 1898).
Apirila
- Apirilaren 1a – Robert Doisneau, frantziar argazkilaria (j. 1912).
- Apirilaren 4a – Gabriella Mészáro, hungariar gimnasta (j. 1913)
- Apirilaren 5a – Kurt Cobain, Nirvana taldeko abeslaria, musikagilea eta gitarra-jotzailea (j. 1967).
- Apirilaren 6a – Juvénal Habyarimana, Ruandako presidentea (j. 1937).
- Apirilaren 6a – Cyprien Ntaryamira, Burundiko presidentea (j. 1955).
- Apirilaren 7a – Golo Mann, alemaniar historialari eta saiakeragilea (j. 1909).
- Apirilaren 8a – Marcelino Galatas, eusko-filipinar futbolaria (j. 1903).
- Apirilaren 14a – Bernt Engelmann, alemaniar idazlea (j. 1921).
- Apirilaren 15a – José Antimasberes, El gitanico de Añorbe, nafar kale-dantzari ijito eta nomada (j. 1933).
- Apirilaren 16a – Ralph Ellison, estatubatuar idazlea (j. 1914).
- Apirilaren 17a – Roger Wolcott Sperry, estatubatuar neurobiologoa, 1981eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1913).
- Apirilaren 21a – Raúl Soldi, argentinar margolaria, Argentinako espresionismoaren ordezkari nagusietako bat (j. 1905).
- Apirilaren 22a – Richard Nixon, Ameriketako Estatu Batuetako 37. Presidentea (j. 1913).
- Apirilaren 30a – Roland Ratzenberger, 1 Formulako austriar pilotua, istripu baten ondorioz (j. 1960).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Ayrton Senna, 1 Formulako brasildar pilotua, aditu askoren ustez Juan Manuel Fangio ondoren izan den handiena (j. 1960).
- Maiatzaren 2a – Louis Calaferte, frantziar eleberrigilea (j. 1928).
- Maiatzaren 2a – Ida Gramcko, venezuelar idazlea (j. 1924).
- Maiatzaren 5a – Bernard Dort, frantziar antzerki-kritikaria (j. 1929).
- Maiatzaren 5a – Mario Quintana, brasildar poeta (j. 1906).
- Maiatzaren 7a – Mpinga Kasenda, Zaireko lehen ministroa (j. 1937).
- Maiatzaren 8a – George Peppard, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Maiatzaren 9a – Anni Albers, alemaniar ehungintzako-diseinatzailea, margolaria eta diseinatzailea (j. 1899).
- Maiatzaren 11 – Angel Urrutia Iturbe, nafar poeta, argitaratzaile eta ekintzaile kulturala, Río Arga. Revista navarra de poesía aldizkariaren zuzendaria eta sortzaileetako bat (j. 1933).
- Maiatzaren 12a – Roy J. Plunkett, estatubatuar kimikaria, tefloiaren asmatzailea (j. 1910).
- Maiatzaren 16a – Alain Cuny, frantziar aktorea (j. 1908).
- Maiatzaren 17a – Irène Hamoir, belgikar poeta, saiakeragile eta artista, Belgikako surrealismoaren pertsonalitate garrantzitsuenetarikoa (j. 1906).
- Maiatzaren 19a – Jacqueline Bouvier Kennedy, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1929).
- Maiatzaren 19a – Luis Ocaña, espainiar txirrindularia, historiako txirrindulari onenetako bat (j. 1945).
- Maiatzaren 21a – Giovanni Goria, Italiako lehen ministroa (j. 1943).
- Maiatzaren 23a – Jon Bilbao Azkarreta, euskal gaien ikertzaile eta bibliografoa (j. 1914).
- Maiatzaren 24a – John Wain, ingeles poeta eta saiakera-idazlea (j. 1925).
- Maiatzaren 29a – Erich Honecker, Alemaniako Errepublika Demokratikoko estatu burua (j. 1912).
- Maiatzaren 30a – Marcel Bich, frantziar enpresa-gizona, Bic Cristal bolalumaren sortzailea (j. 1914).
- Maiatzaren 30a – Juan Carlos Onetti, uruguaiar idazlea (j. 1909).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Joaquín Pérez Villanueva, espainiar historialaria (j. 1910).
- Ekainaren 3a – Aída Cartagena Portalatín, dominikar idazlea, poeta, kontalari eta saiakeragilea (j. 1918).
- Ekainaren 4a – Massimo Troisi, italiar aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria (j. 1953).
- Ekainaren 5a – Federico Clavería, eusko-estatubatuar marinea, Pazifikoko Gerran gerra-korrespontsal gisa aritu zeba (j. 1908).
- Ekainaren 9a – Jan Tinbergen, herbeheretar ekonomialari eta estatistikaria, 1969ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1903).
- Ekainaren 10a – Nils Holmer, suediar hizkuntzalaria (j. 1904).
- Ekainaren 10a – Edward Kienholz, estatubatuar eskultorea (j. 1927).
- Ekainaren 13a – James B. Pollack, estatubatuar astrofisikaria (j. 1938).
- Ekainaren 14a – Henry Mancini, pelikuletarako musika sortzaile estatubatuarra (j. 1924).
- Ekainaren 14a – Marcel Mouloudji, frantziar abeslaria, idazlea eta antzezlea (j. 1922).
- Ekainaren 15a – Carmen Bravo-Villasante, espainiar filologoa, folklorista eta itzultzailea, aitzindaria unibertsitateko haur-literatura ikasten (j. 1918).
- Ekainaren 15a – Manos Hatzidakis, greziar musikagilea (j. 1925).
- Ekainaren 19a – Lauro Olmo, galiziar idazlea (j. 1922).
- Ekainaren 22a – Jorgjia Filçe-Truja, albaniar sopranoa, Albaniako musika lirikoaren ikonoetako bat (j. 1907).
- Ekainaren 23a – Juan Antonio Castro Izagirre, gipuzkoar militarra, Espainiako eta Frantziako itsas armadetan aritutakoa (j. 1911).
Uztaila
- Uztailaren 2a – Justo Garate, gipuzkoar sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea (j. 1900).
- Uztailaren 3a – Zelma Watson George, afro-amerikar opera-abeslari, musikologo eta diplomatikoa (j. 1903).
- Uztailaren 4a – Juan Gil-Albert, espainiar olerkari eta idazlea (j. 1904).
- Uztailaren 7a – Kastora Irigoien, bizkaitar panderojolea (j. 1908).
- Uztailaren 8a – Kim Il-sung, Ipar Koreako buruzagi komunista (j. 1912).
- Uztailaren 9a – Ángel Zuñiga, nafar kazetaria (j. 1911).
- Uztailaren 11 – Gary Kildall, estatubatuar informatikari eta enpresaburua, CP/M sistema eragilearen sortzailea (j. 1942).
- Uztailaren 12a – Irena Krzywicka, poloniar feminista, idazlea, itzultzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1899).
- Uztailaren 13a – Santos Begiristain, nafar apaiz katolikoa (j. 1908).
- Uztailaren 14a – Robert Jungk, austriar idazle eta militante ekologista (j. 1913).
- Uztailaren 16a – Julian Seymour Schwinger, estatubatuar fisikaria, 1965eko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
- Uztailaren 17a – Jean Borotra, euskal tenislaria, "Les Quatre Mousquetaires" taldeko kidea (j. 1898).
- Uztailaren 19a – Rudolf Firkušný, txekiar piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1912).
- Uztailaren 19a – Ángel Salas, bizkaitar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (j. 1906).
- Uztailaren 20a – Paul Delvaux, belgikar margolari surrealista (j. 1897).
- Uztailaren 21a – Pere Calders i Rossinyol, kataluniar idazle eta marrazkigilea (j. 1912).
- Uztailaren 27a – Kevin Carter, hegoafrikar kazetaritza-argazkilaria (j. 1960).
- Uztailaren 27a – Rosa Chacel, espainiar idazlea (j. 1898).
- Uztailaren 29a – Dorothy Crowfoot Hodgkin, britaniar kimikari eta unibertsitateko irakaslea, 1964ko Kimikako Nobel Saria (j. 1910).
Abuztua
- Abuztuaren 4a – Giovanni Spadolini, Italiako 44. lehen ministroa (j. 1925).
- Abuztuaren 6a – Domenico Modugno, italiar abeslaria (j. 1928).
- Abuztuaren 8a – Leonid Leonov, sobietar eleberrigilea (j. 1899).
- Abuztuaren 11 – Atxo Apellaniz, euskal alpinista eta TVEko Al filo de lo imposible saioko kolaboratzailea (j. 1954).
- Abuztuaren 11 – Peter Cushing, ingeles aktorea (j. 1913).
- Abuztuaren 13a – Manfred Wörner, alemaniar politikaria, NATOren 7. Idazkari orokorra (j. 1934).
- Abuztuaren 14a – Elias Canetti, austriar-britainiar idazlea, 1981eko Literaturako Nobel Saria (j. 1905).
- Abuztuaren 17a – Jack Sharkey, estatubatuar boxeolaria (j. 1902).
- Abuztuaren 18a – Martin Cahill, Dublin hiriko irlandar kriminal nabarmena (j. 1949).
- Abuztuaren 18a – Richard Laurence Millington Synge, britainiar kimikaria, 1952ko Kimikako Nobel Saria (j. 1914).
- Abuztuaren 19a – Linus Pauling, estatubatuar kimikaria, 1954ko Kimikako Nobel Saria eta 1962ko Bakearen Nobel Saria (j. 1901).
- Abuztuaren 19a - Manuel Valencia Remón, espainiar militar, abokatu eta politikari frankista (h. 1914).
- Abuztuaren 20a – Luis Pedro Peña Santiago, gipuzkoar etnologo eta mendizalea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide nabarmena (j. 1933).
- Abuztuaren 27a – Roberto Goyeneche El Polaco, euskal jatorriko argentinar tango abeslaria (j. 1926).
- Abuztuaren 28a – Carlos Basabe, bizkaitar futbolaria (j. 1924).
- Abuztuaren 28a – Pepita Enbil, gipuzkoar zarzuela, opereta eta opera abeslaria, sopranoa (j. 1918).
- Abuztuaren 30a – Lindsay Anderson, indiar-ingeles antzerki eta zinema zuzendaria (j. 1923).
- Abuztuaren 31 – Lucila Palacios, venezuelar idazlea (j. 1902).
Iraila
- Irailaren 3a – Berta Hansson, suediar artista eta hezitzailea (j. 1910).
- Irailaren 6a – Pawlu Xuereb, Maltako jarduneko presidentea (j. 1923).
- Irailaren 7a – James Clavell, australiar eleberrigile, gidoilari, zinema zuzendari eta Bigarren Mundu Gerrako militar eta gerra-presoa (j. 1921).
- Irailaren 7a – Terence Young, britainiar zinema-zuzendaria (j. 1915).
- Irailaren 8a – Juan Alonso, gipuzkoar futbolaria (j. 1927).
- Irailaren 9a – Luis Bergaretxe, bizkaitar futbolari eta enpresaria (j. 1910).
- Irailaren 11 – Luciano Sgrizzi, italiar klabe-jotzailea, pianista, musikagilea eta musikologoa (j. 1910).
- Irailaren 11 – Jessica Tandy, estatubatuar aktorea (j. 1909).
- Irailaren 15a – Inazio Sarasua, oriotar patroi eta arraunlari handietako bat, Kontxako 11 Bandera irabazitakoa (j. 1910).
- Irailaren 17a – Vitas Gerulaitis, estatubatuar tenislaria (j. 1954).
- Irailaren 17a – Karl Popper, austriar jatorriko britainiar filosofoa (j. 1902).
- Irailaren 22a – Maria Carta, sardiniar abeslari eta idazlea (j. 1934).
- Irailaren 23a – Robert Bloch, estatubatuar idazlea (j. 1917).
- Irailaren 23a – Madeleine Renaud, frantziar antzezlea (j. 1900).
- Irailaren 24a – Otto Friedrich Walter, suitzar idazlea (j. 1928).
- Irailaren 27a – Carlos Lleras Restrepo, Kolonbiako presidentea (j. 1908).
- Irailaren 28a – Franco Moschino, italiar moda-diseinatzailea (j. 1950).
- Irailaren 29a – Cheb Hasni, raï estiloko aljeriar egile abeslaria (j. 1968).
- Irailaren 30a – André Lwoff, frantziar mikrobiologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1902).
- Irailaren 30a – Roberto Eduardo Viola, Argentinako diktadorea (j. 1924).
Urria
- Urriaren 7a – Bruce Cork, estatubatuar fisikaria (j. 1916).
- Urriaren 7a – Niels Kaj Jerne, daniar inmunologoa, 1984ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1911).
- Urriaren 7a – Patxi Lazkano, Otxoki, gipuzkoar bertsolaria eta baserritarra (j. 1916).
- Urriaren 8a – Manuel Piña, espainiar moda-diseinatzailea (j. 1944).
- Urriaren 12a – Antonio Maria Labaien, euskal idazlea eta politikaria, euskarazko lehen antzerkilaria (j. 1898).
- Urriaren 18a – Max Müller, alemaniar filosofoa (j. 1906).
- Urriaren 19a – Oldrich Cernik, txekoslovakiar politikaria (j. 1921).
- Urriaren 20a – Sergei Bondartxuk, sobietar eta errusiar aktore, zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1920).
- Urriaren 20a – Pedro Diez de Ultzurrun, euskal mediku eta idazlea (j. 1924).
- Urriaren 20a – Burt Lancaster, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- Urriaren 24a – Raúl Juliá, puertorricar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (j. 1940).
- Urriaren 25a – Francisco Ynduráin Hernández, nafar hizkuntzalari eta literatura-kritikaria (j. 1910).
- Urriaren 30a – Nicholas Georgescu-Roegen, errumaniar matematikari, estatistikari eta ekonomialaria (j. 1906).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Richard Krautheimer, alemaniar historialaria (j. 1897).
- Azaroaren 4a – Sam Francis, estatubatuar margolari eta grabatzailea (j. 1923).
- Azaroaren 7a – Shorty Rogers, estatubatuar tronpeta-jotzailea eta musikagilea (j. 1924).
- Azaroaren 9a – Teodoro Hernandorena, euskal herritar politikari eta kulturgilea (j. 1898).
- Azaroaren 11 – Elizabeth Maconchy, irlandar jatorriko britainiar musikagilea (j. 1907).
- Azaroaren 12a – Wilma Rudolph, estatubatuar atleta (j. 1940).
- Azaroaren 18a – Cab Calloway, estatubatuar jazz musikaria, abeslaria eta aktorea (j. 1907).
- Azaroaren 18a – Luis Maria Uribe, Volea, bizkaitar futbolaria (j. 1906).
- Azaroaren 21a – Willem Jacob Luyten, herbehereetar-estatubatuar astronomoa (j. 1899).
- Azaroaren 23a – Félix Rotaeta, espainiar aktorea (j. 1942).
- Azaroaren 28a – Jeffrey Dahmer, Milwaukeeko Gizajalea, estatubatuar serieko hiltzailea (j. 1960).
- Azaroaren 28a – Vicente Enrique Tarancón, espainiar kardinala (j. 1907).
- Azaroaren 28a – Venancio Perez, Venancio, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (j. 1921).
- Azaroaren 30a – Guy Debord, frantziar filosofo marxista, idazle eta zinemagilea (j. 1931).
Abendua
- Abenduaren 1a – Maite Luisa Goikoetxea, nafar kazetaria (j. 1946).
- Abenduaren 2a – Reg Sprigg, australiar geologo eta kontserbazionista, Ediacara aztarnategia aurkitzeagatik ezaguna (j. 1919).
- Abuztuaren 3a – Michael Dacher, alemaniar alpinista eta muturreko eskalatzailea (j. 1933).
- Abenduaren 4 – Julio Ramón Ribeyro, perutar idazlea, XX. mendeko perutar idazle gailenetako bat (j. 1929).
- Abenduaren 6a – Gian Maria Volonté, italiar aktorea (j. 1933).
- Abenduaren 8a – Antônio Carlos Jobim, brasildar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1927).
- Abenduaren 8a – Enrique Líster, galiziar militar eta politikari komunista (j. 1907).
- Abenduaren 9a – Max Bill, suitzar arkitekto, margolari, eskultore eta diseinatzailea (j. 1908).
- Abenduaren 12a – Stuart Roosa, estatubatuar astronauta (j. 1933).
- Abenduaren 13a – Antoine Pinay, frantziar industria gizona eta politikaria (j. 1891).
- Abenduaren 13a – Olga Rubtsova, errusiar xake jokalaria (j. 1917).
- Abenduaren 20a – Dean Rusk, estatubatuar politikaria (j. 1909).
- Abenduaren 24a – John James Osborne, ingeles antzerkigile eta aktorea (j. 1929).
- Abenduaren 25a – Pierre Dreyfus, frantziar politikari eta enpresaburua (j. 1907).
- Abenduaren 25a – Zail Singh, Indiako 7. presidentea (j. 1916).
- Abenduaren 26a – Sylva Koscina, jugoslaviar-italiar aktorea (j. 1933).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Víctor Azkona, euskal zinema zuzendari, argazkigile eta gidoigilea (j. 1907).
- Erkki Kairamo, finlandiar arkitektoa (j. 1936).
- María Teresa Toral, espainiar kimikari, farmazialari eta artista grabatzailea (j. 1911).
Nobel saridunak:
- Fisika: Bertram N. Brockhouse, Clifford Glenwood Shull
- Kimika: George Andrew Olah
- Literatura: Kenzaburo Oe
- Medikuntza: Alfred G. Gilman, Martin Rodbell
- Ekonomia: Reinhard Selten, John Forbes Nash, John Harsanyi
- Bakea: Yasser Arafat, Shimon Peres, Yitzhak Rabin
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.