1993ko Italiako Giroa

1993ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 76. edizioa izan zen. 1993ko maiatzak 23 eta ekainak 13 artean ospatu zen, horietako lehena bi sektoretan banatua egon zen 21 etapatan banatutako 3702 kilometroko ibilbidea egin zelarik, garailea izan zen Miguel Indurainek, batez beste, 37,712 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

1993ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa76. Italiako Giroa
Etapak22
Datakmaiatzak 23 – 1993.eko ekainak 13
Luzera3.843 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaPorto Azzurro
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura39,149 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaLAT Piotr Ugrumov (Mecair-Ballan)
HirugarrenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni)
Puntukako sailkapenaITA Adriano Baffi (Mercatone Uno-Zucchini-Medeghini)
Eskalatzailerik onenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni)
Gazte onenaRUS Pavel Tonkov (Lampre-Polti)
Talderik onenaITA Lampre-Polti
19921994
Dokumentazioa

Faborito handia Miguel Indurain nafarra zen, 1991 eta 1992ko Frantziako Tourrak eta 1992ko Italiako Giroa irabazi zituena. Aurre egingo ziotenen artean italiar txirrindulari handi mordo bat zegoen, Franco Chioccioli, Gianni Bugno, 1990eko Espainiako Itzuliaren garailea izan zen Marco Giovannetti, eta guztien artean garrantzitsuena zen Claudio Chiapucci.

Giroa bi sektoretan banatutako etapa batekin hasi zen. Lehena iraupeneko etapa luze bat izan zen, eta bigarrena, 9 kilometroko erlojupeko bat. Moreno Argentinek irabazi zuen etapa luzea, eta hala, edizio honetako lehen liderra izan zen.

Azken kilometroetan mendateak zituzten etapa batzuk egon ziren arren, ez zen mugimendu askorik egon faboritoen artean, eta Argentin lider bezala iritsi zen 10. etapara, Indurainek kolpea jotzea espero zen 28 kilometroko banakako erlojupeko bat. Nafarrak ez zuen hutsik egin. Etapa irabazi zuen, txirrindulari gehienei minutu bat baino gehiago ateraz, eta lider bihurtu zen. Alabaina, hurrengo egunean, ihesaldi masibo baten ondoren, Bruno Leali bihurtu zen lider berri.

14. etapan, mendate garaietan hautaketa handi bat egin ondoren, Indurainek lidertza berreskuratu zuen. Egun horretan erabaki zen ze txirrindularik jokatuko zuten Giro hau irabazteagatik, Indurain, Chiapucci eta Piotr Ugrumov letoniarrak minutu bat baino gutxiagoko abantaila zuten. Apur bat atzeratuago, Massimiliano Lellik, Pável Tonkovek eta Vladimir Poulnikovek oraindik bazituzten aukerak.

Hurrengo egunetako mendiko etapek ez zituzten diferentzia berriak ezarri, eta hala iritsi zen Sestrieren amaitzen zen 55 kilometroko kronoigoerara, sailkapen nagusia ia erabat ziur erabakiko zuena. Espero zen bezala, Indurainek berriz irabazi zuen erlojupekoa. Soilik Ugrumov egon zen nafarragandik gertu etapa honetan, minutu bat baino gutxiagora amaituz. Chiapuccik lau minutu baino gehiago galdu zituen, hala ere, sailkapen nagusiko hirugarren postua mantentzea lortu zuelarik. Hurrengo etapa, azken aurrekoa, oso mugitua izan zen, eta Ugrumov Indurain arazotan jartzen saiatu zen. Azkenean, nafarrari minutu erdi baino gehixeago jan zion arren, Ugrumovek bigarren amaitu zuen Italiako Giroa, Induraingandik 58 segundora.

Hala, Indurainek bere bigarren Italiako Giroa irabazi zuen jarraian, Milango podiumean berarekin batera Piotr Ugrumov eta Claudio Chiapucci egon zirelarik.

Etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a amaiatzak 23Porto Azzuro - Portoferraio85 Italia Moreno Argentin Italia Moreno Argentin
1.abmaiatzak 24Portoferraio9 (banakako erlojupekoa) Italia Maurizio Fondriest Italia Moreno Argentin
2.amaiatzak 25Grosseto-Rieti224 Italia Adriano Baffi Italia Moreno Argentin
3.amaiatzak 26Rieti-Scanno153 Letonia Piotr Ugrumov Italia Moreno Argentin
4.amaiatzak 27Scanno-Marcianise179 Italia Fabio Baldato Italia Moreno Argentin
5.amaiatzak 28Paestum Terme-Luigiane210 Errusia Dimitri Konyshev Italia Moreno Argentin
6.amaiatzak 29Villafranca Tirrena-Messina130 Italia Guido Bontempi Italia Moreno Argentin
7.amaiatzak 30Capo d'Orlando-Agrigento240 Danimarka Bjarne Riis Italia Moreno Argentin
8.amaiatzak 31Agrigento-Palermo140 Italia Adriano Baffi Italia Moreno Argentin
9.aekainak 1Montelibretti-Fabriano216 Italia Giorgio Furlan Italia Moreno Argentin
10.aekainak 2Senigallia28 (banakako erlojupekoa) Nafarroa Miguel Indurain Nafarroa Miguel Indurain
11.aekainak 3Senigallia-Dozza184 Italia Fabiano Fontanelli Italia Bruno Leali
12.aekainak 4Dozza-Asiago239 Errusia Dimitri Konyshev Italia Bruno Leali
13.aekainak 5Asiago-Corvara Alta Badia220 Italia Moreno Argentin Italia Bruno Leali
14.aekainak 6Corvara-Corvara245 Italia Claudio Chiappucci Nafarroa Miguel Indurain
15.aekainak 7Corvara Alta Badia-Lumezzane263 Italia Davide Cassani Nafarroa Miguel Indurain
16.aekainak 8Lumezzane-Borgo Val di Taro181 Italia Fabio Baldato Nafarroa Miguel Indurain
17.aekainak 9Varazze-Valle Varaita223 Italia Marco Saligari Nafarroa Miguel Indurain
18.aekainak 10Sampayre-Fossano150 Italia Adriano Baffi Nafarroa Miguel Indurain
19.aekainak 11Pinerolo-Sestriere55 (banakako erlojupekoa) Nafarroa Miguel Indurain Nafarroa Miguel Indurain
20.aekainak 12Turin-Oropa162 Italia Massimo Ghirotto Nafarroa Miguel Indurain
21.aekainak 13Biella-Milán166 Italia Fabio Baldato Nafarroa Miguel Indurain

Sailkapenak

Sailkapen orokorra

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Miguel Indurain pink jersey, general classificationEU Euskal HerriaBanesto98 o 09 min 44 s
2. Piotr Ugrumov LAT LetoniaMecair-Ballan+ 58 s
3. Claudio Chiappucci green jersey, mountains classificationITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 5 min 27 s
4. Massimiliano Lelli ITA ItaliaAriostea+ 6 min 09 s
5. Pavel Tonkov Maillot zuriaRUS ErrusiaLampre-Polti+ 7 min 11 s
6. Moreno Argentin ITA ItaliaMecair-Ballan+ 9 min 12 s
7. Vladimir Poulnikov UKR UkrainaCarrera Jeans-Tassoni+ 11 min 30 s
8. Maurizio Fondriest ITA ItaliaLampre-Polti+ 12 min 53 s
9. Stephen Roche IRL Irlandako ErrepublikaCarrera Jeans-Tassoni+ 13 min 31 s
10. Zenon Jaskuła POL PoloniaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 13 min 41 s
11. Flavio Giupponi ITA ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini+ 14 min 59 s
12. Giorgio Furlan ITA ItaliaAriostea+ 16 min 57 s
13. Wladimir Belli ITA ItaliaLampre-Polti+ 18 min 45 s
14. Andrew Hampsten USA Ameriketako Estatu BatuakMotorola+ 19 min 25 s
15. Bruno Leali ITA ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini+ 19 min 34 s
16. Enrico Zaina ITA ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini+ 24 min 00 s
17. Heinz Imboden SUI SuitzaMecair-Ballan+ 25 min 18 s
18. Gianni Bugno ITA ItaliaGatorade+ 27 min 01 s
19. Franco Chioccioli ITA ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 29 min 49 s
20. Nelson Rodríguez Serna COL KolonbiaZG Mobili+ 30 min 41 s
21. Stefano Della Santa ITA ItaliaMapei-Viner+ 30 min 49 s
22. Abelardo Rondón COL KolonbiaGatorade+ 34 min 50 s
23. Gianni Faresin ITA ItaliaZG Mobili+ 37 min 46 s
24. Alberto Volpi ITA Italia+ 38 min 43 s
25. Thierry Bourguignon FRA FrantziaCastorama+ 39 min 22 s


Puntukako sailkapena

Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Adriano Baffi purple jersey, points classificationITA ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini228 pt.ak
2. Maurizio Fondriest ITA ItaliaLampre-Polti187 pt.ak
3. Miguel Indurain pink jersey, general classificationEU Euskal HerriaBanesto167 pt.ak
4. Fabio Baldato ITA ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi164 pt.ak
5. Moreno Argentin ITA ItaliaMecair-Ballan141 pt.ak


Mendiko sailkapena

Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Claudio Chiappucci elastiko berdea, puntukako sailkapenaren buruITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni42 pt.ak
2. Mariano Piccoli ITA ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini40 pt.ak
3. Miguel Indurain pink jersey, general classificationEU Euskal HerriaBanesto33 pt.ak
4. Gianluca Bortolami ITA ItaliaLampre-Polti33 pt.ak
5. Piotr Ugrumov LAT LetoniaMecair-Ballan32 pt.ak


Taldekako sailkapena

Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Lampre-Polti ITA Italia294 o 50 min 53 s
2. Carrera Jeans-Tassoni ITA Italia+ 2 min 24 s
3. Ariostea ITA Italia+ 6 min 47 s
4. Mecair-Ballan ITA Italia+ 9 min 59 s
5. Mercatone Uno-Zucchini-Medeghini SMR San Marino+ 22 min 56 s


Intergiroaren sailkapena
1.Ján Svorada EslovakiaLAM53h 10' 33s
2.Stefano Colage ItaliaZGM+ 40s
3.Miguel Indurain NafarroaBAN+ 41s
Gazteen sailkapena
1.Pável Tonkov ErrusiaLAM98h 16' 55s

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.