1993ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1993ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 38. edizioa izan zen. Millstreeteko Green Glens Arena gunean ospatu zen, Irlandan, maiatzaren 15ean. Aurkezlea Fionnuala Sweeney izan zen.

1993ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 15, 1993
Egoitza Green Glens Arena, Millstreet
Aurkezlea(k) Fionnuala Sweeney
Antolatzailea Raidió Teilifís Éireann (RTÉ)
Partaide kopurua 25
Irabazlea "In Your Eyes"
Niamh Kavanagh
 Irlanda

Millstreet, Cork konderrian kokatua, Eurovision lehiaketaren egoitza izan den herririk txikiena da, 1.500 inguru biztanlerekin.

Garailea Irlandako Niamh Kavanagh izan zen, "In Your Eyes" kantuarekin. Irlandaren bosgarren garaipena izan zen, eta bigarrena jarraian. Frantziaren (1977tik) eta Luxenburgoren (1983tik) garaipen kopuru errekorra berdindu zuen Irlandak.

Jugoslaviaren eta Ekialdeko Blokearen desegiteen ondorioz, partaide izan nahi zuten herrialdeen kopurua inoiz baino handiagoa zen. Hori dela eta, Europako Irrati-Telebista Batasunak sailkapen-fase bat antolatu zuen lehen aldiz, lehenago herrialde burujabe bezala inoiz parte hartu ez zuten herrialdeentzat soilik, Kvalifikacija za Millstreet izenekoa. Bosnia-Herzegovina, Eslovenia eta Kroaziak lortu zuten pasea. Horrela, hogeitabost herrialde izan ziren partaide finalean, ordungo errekorra.

Sailkapen-fasea

Kvalifikacija za Millstreet (Millstreeterako sailkapena) izeneko sailkapen-fasea apirilaren 3an jokatu zen Ljubljanako RTV SLO Studio 1 estudioan, Eslovenian. Lehen hiru sailkatuak pasa ziren Eurovision lehiaketara.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Bosnia-Herzegovina Bosniera Fazla "Sva bol svijeta" Mundu guztiaren mina 2 52
02  Kroazia Kroaziera, Ingelesa Put "Don't Ever Cry" Inoiz ez egin negarrik 3 51
03  Estonia Estoniera Janika Sillamaa "Muretut meelt ja südametuld" Minik gabeko burua eta bihotzeko sugarrak 5 47
04  Hungaria Hungariera Andrea Szulák "Árva reggel" Goiz bakartia 6 44
05  Errumania Errumaniera Dida Drăgan "Nu pleca" Ez zaitez joan 7 38
06  Eslovenia Esloveniera 1X Band "Tih deževen dan" Egun euritsu lasaia 1 54
07  Eslovakia Eslovakiera Elán "Amnestia na neveru" Amnistia desleialtasunari 4 50

Finala

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Italia Italiera Enrico Ruggeri "Sole d'Europa" Europako eguzkia 12 45
02  Turkia Turkiera Burak Aydos "Esmer Yarim" Nire laztan beltzarana 21 10
03  Alemania Alemana Münchener Freiheit "Viel zu weit" Urrunegi 18 18
04  Suitza Frantsesa Annie Cotton "Moi, tout simplement" Neu, besterik gabe 3 148
05  Danimarka Daniera Tommy Seebach Band "Under stjernerne på himlen" Zeruko izarren azpian 22 9
06  Grezia Greziera Katerina Garbi "Ellada, hora tou fotos" (Ελλάδα, χώρα του φωτός) Grezia, argiaren herrialdea 9 64
07  Belgika Nederlandera Barbara Dex "Iemand als jij" Zu bezalako norbait 25 3
08  Malta Ingelesa William Mangion "This Time" Oraingoan 8 69
09  Islandia Islandiera Inga "Þá veistu svarið" Orduan jakingo duzu erantzuna 13 42
10  Austria Alemana Tony Wegas "Maria Magdalena" 14 32
11  Portugal Portugesa Anabela "A cidade (até ser dia)" Hiria (egusentirarte) 10 60
12  Frantzia Frantsesa, Korsikera Patrick Fiori "Mama Corsica" Ama Korsika 4 121
13  Suedia Suediera Arvingarna "Eloise" 7 89
14  Irlanda Ingelesa Niamh Kavanagh "In Your Eyes" Zure begietan 1 187
15  Luxenburgo Frantsesa, Luxenburgera Modern Times "Donne-moi une chance" Emadazu aukera bat 20 11
16  Eslovenia Esloveniera 1X Band "Tih deževen dan" Egun euritsu lasaia 22 9
17  Finlandia Finlandiera Katri Helena "Tule luo" Etorri niregana 17 20
18  Bosnia-Herzegovina Bosniera Fazla "Sva bol svijeta" Mundu guztiaren mina 16 27
19  Erresuma Batua Ingelesa Sonia "Better the Devil You Know" Hobe ezagututako txarra 2 164
20  Herbehereak Nederlandera Ruth Jacott "Vrede" Bakea 6 92
21  Kroazia Kroaziera, Ingelesa Put "Don't Ever Cry" Inoiz ez egin negarrik 15 31
22  Espainia Gaztelania Eva Santamaría "Hombres" Gizonak 11 58
23  Zipre Greziera Zimboulakis & Van Beke "Mi stamatas" (Μη σταματάς) Ez gelditu 19 17
24  Israel Hebreera, Ingelesa Lakahat Shiru "Shiru" (שירו) Abestu 24 4
25  Norvegia Norvegiera Silje Vige "Alle mine tankar" Nire gogoeta guztiak 5 120

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.