1993ko Bertsolari Txapelketa Nagusia

1993ko Bertsolari Txapelketa Nagusia urriaren 31 eta abenduaren 19 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XI. edizioa izan zen, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolaturiko hirugarrena, eta bertan, Euskal Herriko 38 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 11 saio izan zituen, horien artean 5 final-laurden, 4 finalaurreko (bi egunetan) eta finala. Finala abenduaren 19an jokatu zen Donostiako Belodromoan eta Andoni Egañak irabazi zuen, bere lehen txapela lortuz.

1993ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
MotaBertsolari Txapelketa Nagusia
Denbora-tarte1993ko urriaren 31 - 1993ko abenduaren 19a
Data1993
1989
1997
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Partehartzaile kopuru38
Parte-hartzaileak
Irabazlea

Parte-hartzaileak

Guztira 38 bertsolarik, 7 epailek eta 20 gai-jartzailek hartu zuten parte.

Bertsolariak

Gai-jartzaileak

  • Aingeru Epaltza
  • Bernardo Mandaluniz
  • Ibon Iza
  • Iñaki Sarriugarte
  • Iñigo Olabarri
  • Jose Luis Basterretxea "Altzalei"
  • Joxepa Madariaga
  • Joxe Ramon Arbe
  • Juan Joxe Mitxelena
  • Karlos Ibarzabal
  • Laxaro Azkune
  • Lontxo Aburuza
  • Manu Gomez
  • Manuel Olano
  • Mariasun Oteiza
  • Meltxor Legorburu
  • Mikel Taberna
  • Nikolas Zeberio
  • Pello Urretabizkaia
  • Xabino San Sebastian

Epaileak

Saioak

Finala

Finala Donostiako Belodromoan jokatu zen. Zortzi bertsolari sailkatu ziren, 1989ko txapelduna zen Jon Lopategik ez baitzuen parte hartu. Goizeko saioa 11:30-tan hasi zen eta arratsaldekoa 17:00-tan. Honako hau izan zen azken sailkapena:

PostuaBertsolariaPuntuazioa
TxapeldunaAndoni Egaña1399,00
2Xabier Euzkitze1330,00
3Sebastian Lizaso1317,50
4Unai Iturriaga1314,50
5Jokin Sorozabal1301,00
6Jon Enbeita1273,50
7Anjel Mari Peñagarikano1255,50
8Aritz Lopategi1218,50

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.