1992ko Kontxako Bandera
1992ko Kontxako Bandera (Banderaren 97. ekitaldia, garai hartan 90. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 6 eta 13an jokatu zen, Oriok bere 26. Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1992ko irailaren 6a |
Amaiera | 1992ko irailaren 13a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | Donibaneko Arr. |
← 1991 |
1993 → |
Kontakizuna
Historian izandako alderik txikienetako bat izan zen Orio irabazlearen eta bigarren gelditu zen Donibaneko Arraunlariak talde sanjuandar berriaren artean, segundo bat eta 23 ehuneneko hain zuzen ere. Bakoitzak jardunaldi bana irabazi zuen.
Donostiarren ordezkaria Arraun Lagunak izan zen, abuztuaren 11ko klasifikatorioan Ur-Kirolak, Fortuna eta Donostia A. B. gainditzeagatik.
Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 20 traineru aritu ziren lanean, 13 gipuzkoar, lau bizkaitar, bi kantabriar eta asturiar bakarra. Honetan ere Orio nagusitu zen.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Arraun Lagunak Donibaneko Arraunlariak Hondarribia Koxtape Orio San Pedro Zierbena Zumaia |
Lugañene La Navarra Ama Guadalupekoa Erreka San Nikolas Libia Zierbena Telmo Deun |
Asier Lopez Juan Mari Lujanbio Aitor Carrillo Joseba Arbona Jose Luis Korta Juan Carlos Fontan Santiago Lopez "Vicuña" Jose Enrike Manterola |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Orio | 19:44:80 | 20:02:07 | 39:46:87 | |
2 | Donibaneko Arraunlariak | 19:46:38 | 20:01:72 | 39:48:10 | + 0:01:23 |
3 | Arraun Lagunak | 19:50:81 | 20:20:30 | 40:11:11 | + 0:24:24 |
4 | San Pedro | 19:49:83 | 20:45:91 | 40:35:74 | + 0:48:87 |
5 | Koxtape | 20:07:88 | 20:38:67 | 40:46:55 | + 0:59:78 |
6 | Hondarribia | 20:14:45 | 20:41:48 | 40:55:93 | + 1:09:06 |
7 | Zumaia | 20:18:07 | 20:44:92 | 41:02:99 | + 1:16:12 |
8 | Zierbena | 20:38:30 | 21:29:74 | 42:08:04 | + 2:21:17 |
Tripulazio irabazlea
- Orio Arraunketa Elkartea
- Entrenatzailea: Jose Luis Korta
- Patroia: Jose Luis Korta
- Arraunlariak: Anjel Larrañaga, Igor Esnal, Jokin Amilibia, Migel Anjel Lizarralde "Altxerri", Joakin Otxotorena, Patxi Francés, Ramon Elizondo "Amañu", Patxi Zabala, Jon Salsamendi, Antonio Atxega, Alex Esnal, Anjel Odriozola, Migel Anjel Sarasua
Sailkapen estropada
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Orio | 20:09,09 |
2 | Donibaneko Arr. | 20:11,96 |
3 | San Pedro | 20:33,69 |
4 | Zumaia | 20:35,34 |
5 | Hondarribia | 20:37,71 |
6 | Koxtape | 20:39,35 |
7 | Zierbena | 20:51,14 |
8 | Santurtzi | 20:52,05 |
9 | Ur-Kirolak | 20:53,65 |
10 | Santander | 21:01,13 |
11 | Kaiku | 21:07,87 |
12 | Zarautz | 21:20,00 |
13 | Itsaso (Orio B) | 21:26,43 |
14 | Castropol | 21:35,53 |
15 | Trintxerpe | 21:36,38 |
16 | Camargo | 21:50,29 |
17 | Algorta | 22:03,00 |
18 | Hibaika | 22:03,80 |
19 | Fortuna | 22:16,09 |
20 | Donostia | 22:50,16 |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.