1992ko Espainiako Itzulia

1992ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 47. edizioa izan zen. 1992ko apirilak 27 eta maiatzak 17 artean ospatu zen, sarrerako bat eta horietako bat bikoitza izan zen 20 etapatan banatutako 3395 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Tony Romingerrek, batez beste 35,275 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Jerez de la Fronteran hasi eta Madrilen amaitu zen.

1992ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa47. Espainiako Vuelta
Datakapirilak 27 – 1992.eko maiatzak 17
Luzera3.395 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaJerez de la Frontera
Helduera-lekuaMadril
Taldeak1
Emaitzak
TxapeldunaSUI Tony Rominger (CLAS-Cajastur)
TxapeldunordeaESP Jesús Montoya (Amaya Seguros)
HirugarrenaESP Pedro Delgado (Banesto)
Puntukako sailkapenaUZB Djamolidine Abdoujaparov (Carrera Jeans-Tassoni)
Eskalatzailerik onenaESP Carlos Hernández Bailo
Etapa hegalariakESP Antonio Esparza
konbinatuan onenaSUI Tony Rominger (CLAS-Cajastur)
Talderik onenaESP Amaya Seguros
19911993
Dokumentazioa

Jereztik abiatu ziren txirrindularien artean Erik Breukink, Robert Millar, Steven Rooks edo Stephen Roche bezalako txirrindulari garrantzitsuak zeuden. Alabaina, dirudienez, horietako bakar bat ere ez zen forma egoera onean iritsi, eta ez zuten euren palmaresaren araberako maila eman. Espainiarren artean, aurreko edizioko irabazlea izan zen Melcior Mauri, Pedro Delgado eta Laudelino Cubino zeuden faboritoen artean.

Lehen etapa erabakigarria banakako lehen erlojupekoa izan zen, Erik Breukinkek irabazi zuena. Egun horretan, sorpresa Jesús Montoyak eman zuen, etapan bigarren amaitu eta maillot horia jantziz. Bi egun beranduago, Luz Ardidenen amaitzen zen etapan, beste mendate batzuen artean Tourmalet ere igo zena, azken garaipenagatik nortzuk lehiatuko ziren argitzen joan zen. Etapa garaipena Cubinorentzat izan zen, baina Tony Rominger izan zen onura gehien jaso zuena, etapan bigarren eta liderragandik minutu bat baino gutxixeagora jarriz.

Cubinok, ordurarte edizio hau irabazteko hautagaia zirudiena, Covadongako aintziretan amaitu zen etapan denbora asko galdu zuen, etapa hau Pedro Delgadok irabaziz, eta hala, segoviarra bigarren jarri zen sailkapen nagusian. Itzulian nagusi ziren bi espainiarrek, Delgado eta Montoya, elkar estuki zainduz, ez zuten Romingerrekiko euren abantaila handitzerik lortu hurrengo mendiko etapetan. Honek, bi egunen faltan eginiko erlojupeko bikainarekin batera, suitzarrari bere lehen Espainiako Itzulia eman zion. Alferrikakoak izango ziren azken-aurreko etapan espainiarren eraso saiakerak, etapa hau ere suitzarrak irabaziz.

Hala, Tony Rominger Espainiako Vuelta irabazi zuen lehen suitzarra izan zen, eta berarekin batera podiumean Pedro Delgado eta Jesús Montoya egon ziren.

Etapak

Etapa Datta Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
Atarikoaapirilak 27Jerez de la Frontera9,2 (banakako erlojupekoa)Herbehereak Jelle NijdamHerbehereak Jelle Nijdam
1.a aapirilak 28San Fernando-Jerez de la Frontera135,5Uzbekistan Djamolidine AbdoujaparovHerbehereak Jelle Nijdam
1.a bapirilak 28Arcos de la Frontera-Jerez de la Frontera32,6 (taldekako erlojupekoa)Italia Gatorade - Chateau D'axEuskal Herria Peio Ruiz Cabestany
2.aapirilak 29Jerez de la Frontera-Kordoba205Herbehereak Jean-Paul van PoppelEuskal Herria Peio Ruiz Cabestany
3.aapirilak 30Linares-Albacete229Uzbekistan Djamolidine AbdoujaparovEuskal Herria Peio Ruiz Cabestany
4.amaiatzak 1Albacete-Gandía213,5Herbehereak Jean-Paul van PoppelEuskal Herria Peio Ruiz Cabestany
5.amaiatzak 2Gandía-Benicàssim202,8Belgika Edwig Van HooydonckEuskal Herria Peio Ruiz Cabestany
6.amaiatzak 3Alquerías del Niño Perdido-Oropesa49,5 (banakako erlojupekoa)Herbehereak Erik BreukinkEspainia Jesús Montoya
7.amaiatzak 4Lleida-Pla de Beret240,5Euskal Herria Jon UnzagaEspainia Jesús Montoya
8.amaiatzak 5Vielha-Frantzia Luz Ardiden144Espainia Laudelino CubinoEspainia Jesús Montoya
9.amaiatzak 6Frantzia Luz-Saint-Sauveur-Sabiñánigo196Kolonbia Julio César CadenaEspainia Jesús Montoya
10.amaiatzak 7Sabiñánigo-Iruñea162,9Uzbekistan Djamolidine AbdoujaparovEspainia Jesús Montoya
11.amaiatzak 8Iruñea-Burgos200,1Belgika Johan BruyneelEspainia Jesús Montoya
12.amaiatzak 9Burgos-Santander178,3Espainia Roberto TorresEspainia Jesús Montoya
13.amaiatzak 10Santander-Covadongako aintzirak213,4Espainia Pedro DelgadoEspainia Jesús Montoya
14.amaiatzak 11Cangues d'Onís-Naranco mendia163Euskal Herria Francisco Javier MauleónEspainia Jesús Montoya
15.amaiatzak 12Oviedo-León162Herbehereak Tom CordesEspainia Jesús Montoya
16.amaiatzak 13León-Salamanca200,6Belgika Eric VanderaerdenEspainia Jesús Montoya
17.amaiatzak 14Salamanca-Ávila218,9Italia Enrico ZainaEspainia Jesús Montoya
18.amaiatzak 15Fuenlabrada37,9 (banakako erlojupekoa)Suitza Tony RomingerSuitza Tony Rominger
19.amaiatzak 16Collado Villalba- Palazuelos de Eresma (Dyc disitleriak)188,3Suitza Tony RomingerSuitza Tony Rominger
20.amaiatzak 17Palazuelos de Eresma (Dyc distileriak)-Madril175Uzbekistan Djamolidine AbdoujaparovSuitza Tony Rominger

Taldeak

Taldea Taldeko liderra
ONCEMelchor Mauri
BucklerSteven Rooks
BanestoPedro Delgado
Carrera JeansStephen Roche
CLAS - CajasturTony Rominger
PDMRaúl Alcalá
Amaya SegurosLaudelino Cubino
TVMGert-Jan Theunisse
Artiach - Royal FrucoEduardo Chozas
Gatorade - Chateau D'axMarco Giovannetti
SeurPiotr Ugrumov
Taldea Taldeko liderra
CollstropJean-Pierre Heynderickx
Festina LotusPascal Richard
GB - MG MaglificioFranco Ballerini
KelmeOliverio Rincón
Puertas MavisaJavier Claramunt
WigarmaAntonio Esparza
Ryalcao PostobónLuis Herrera
Sicasal - AcralEdgar Corredor
Mercatone Uno - ZucchiniSilvio Martinello
RUSS - BaikalVjatceslav Djavanian

Sailkapenak

Zortzi sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak:

Sailkapen nagusia
1.Tony RomingerSuitzaCLA96h 14' 50"
2.Jesús MontoyaEspainiaAMA+ 1' 04"
3.Pedro DelgadoEspainiaBAN+ 1' 42"
4.Marco GiovannettiItaliaGAT+ 5' 19"
5.Federico EtxabeEuskal HerriaCLA+ 5' 34"
6.Laudelino CubinoEspainiaAMA+ 6' 24"
7.Fabio ParraKolonbiaAMA+ 7' 24"
8.Raúl AlcaláMexikoPDM+ 12' 50"
9.Francisco Javier MauleónEuskal HerriaCLA+ 15' 44"
10.Steven RooksHerbehereakBUC+ 18' 57"
Puntukako sailkapena
1.Djamolidine Abdoujaparov UZBCAR157 puntu
2.Tony Rominger SuitzaCLA137 puntu
3.Jelle Nijdam HerbehereakBUC129 puntu
Mendiko sailkapena
1.Carlos Hernández EspainiaFES194 puntu
2.Tony Rominger SuitzaCLA148 puntu
3.Julio César Cadena KolonbiaKEL116 puntu
Tarteko helmugen sailkapena
1.Antonio Esparza EspainiaWIG32 puntu
Esprint berezien sailkapena
1.Vjatceslav Djavanian ErrusiaRUS-
Neoprofesionalen sailkapena
1.Arturas Kasputis LituaniaRYA97h 07' 36"
Sailkapen konbinatua
1.Tony Rominger SuitzaCLA-
Taldekako sailkapena
1.Amaya Seguros EspainiaAMA288h 58' 24"

Soinu banda

TVEk proba hau soinu banda bezala Habana musika taldearen "No smoking" abestia aukeratuz eman zuen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.