1991ko Kontxako Bandera
1991ko Kontxako Bandera (Banderaren 96. ekitaldia, garai hartan 89. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 1 eta 8an jokatu zen, San Pedrok bere 13. Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1991ko irailaren 1a |
Amaiera | 1991ko irailaren 8a |
Palmaresa | |
Txapelduna | San Pedro |
Txapeldunordea | Orio |
← 1990 |
1992 → |
Kontakizuna
Bigarren jardunaldian estropada itzela eginez lortu zuen garaipena izan ere lehen jardunaldian hirugarren egina baitzen Orio eta San Juanen atzetik. Orduan gainera egun bakarreko errekorra ezarri zuen 19:36:97ko denbora markatzean.
Urte honetako polemika handia Kontxako Banderan gabe, sailkapen estropadan izan zen. Sanjuandarren bigarren ontzia zen C.D. Yola bosgarren sailkatu zen baina arraunlari bat ez zen dopingaren kontrolera azaldu eta epaileek deskalifikatu egin zuten taldea. Honen ordez zortzigarrena gelditu zen Zarautzek egin zuen arraun Kontxako Banderan.
Ciudad de Santanderrek lehen aldiz lortu zuen Kontxako Banderan arraun egitea, Zarautz bere aldetik 1961eko Kontxako Banderatik aritu gabea zen.
Donostiarren ordezkaria Arraun Lagunak izan zen, Aste Nagusiko klasifikatorioan Ur-Kirolak eta Fortuna gainditzeagatik.
Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 17 traineru aritu ziren lanean, 11 gipuzkoar, lau bizkaitar eta bi kantabriar. Estropada hau Oriok irabazi zuen.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Arraun Lagunak Ciudad de Santander Orio San Juan San Pedro Santurtzi Zarautz Zierbena |
Lugañene Virgen del Mar San Nikolas Erreka Libia Sotera Zarauztarra Zierbena |
Asier Lopez Agustín Vitoria Jose Luis Korta Juan Mari Lujanbio Juan Carlos Fontan Jesus Fdez, Cirilo "Roke" Jose Angel Lujanbio Santiago Lopez "Vicuña" |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | San Pedro | 20:21:14 | 19:36:97 (R) | 39:58:11 | |
2 | Orio | 20:16:09 | 19:52:18 | 40:08:37 | + 0:10:26 |
3 | Arraun Lagunak | 20:29:05 | 19:48:61 | 40:17:66 | + 0:19:55 |
4 | San Juan | 20:17:13 | 20:10:45 | 40:27:58 | + 0:29:47 |
5 | Zierbena | 20:57:14 | 20:29:31 | 41:26:45 | + 1:28:34 |
6 | Ciudad de Santander | 21:03:27 | 20:33:80 | 41:37:07 | + 1:38:96 |
7 | Santurtzi | 21:02:59 | 20:51:98 | 41:54:57 | + 1:56:46 |
8 | Zarautz | 21:31:37 | 20:55:80 | 42:27:17 | + 2:29:06 |
- (R) Errekor berria.
Tripulazio irabazlea
- Sanpedrotarra Arraun Elkartea
- Entrenatzailea: Julian Osa
- Patroia: Juan Carlos Fontan
- Arraunlariak: J.J. Ugarte, Joseba Higos, Iñaki Beraza, Patxi Gobantes, Jesus Ferreiro, Juan Antonio Borda, Julio Cascante, Xabier Artola, Jon Sisniaga, Eulogio Genoba, Iñaki Irulegi, Xabier Etxeberria eta Oscar Muñoz
Sailkapen estropada
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Orio | 22:43,39 |
2 | San Pedro | 22:51,91 |
3 | San Juan | 22:57,04 |
4 | Zierbena | 23:10,64 |
5 | Yola | 23:16,95 |
6 | Santurtzi | 23:24,25 |
7 | Santander | 23:27,16 |
8 | Zarautz | 23:31,69 |
9 | Hondarribia | 23:39,38 |
10 | Kaiku | 23:42,50 |
11 | Algorta | 23:47,07 |
12 | Zumaia | 23:59,04 |
13 | Ur Kirolak | 24:04,31 |
14 | Hibaika | 24:38,67 |
15 | Trintxerpe | 25:01,90 |