1989ko Frantziako Tourra

1989ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 76. edizioa izan zen. 1989ko uztailak 1 eta 23 artean ospatu zen, 3285 kilometroko ibilbidea eginez prologo 1 eta 21 etapatan banatuta, garaileak batez beste 37,487 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Luxenburgon hasi eta Parisen amaitu zen.

1989ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa76. Frantziako Tourra
Etapak22
Datakuztailak 1 – 1989.eko uztailak 23
Luzera3.285 km
HerrialdeaFRA Frantzia
LUX Luxenburgo
BEL Belgika
Irteera-lekuaLuxenburgo
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak138
Bataz besteko abiadura37,818 km/o
Emaitzak
TxapeldunaUSA Greg LeMond (AD Renting-W-Cup-Bottecchia)
TxapeldunordeaFRA Laurent Fignon (Super U-Raleigh-Fiat)
HirugarrenaESP Pedro Delgado (Reynolds)
Puntukako sailkapenaIRL Seán Kelly (PDM-Ultima-Concorde)
Eskalatzailerik onenaNED Gert-Jan Theunisse (PDM-Ultima-Concorde)
Gazte onenaFRA Fabrice Philipot (Toshiba-Kärcher-Look)
konbinatuan onenaNED Steven Rooks (PDM-Ultima-Concorde)
Talderik onenaNED PDM-Ultima-Concorde
19881990
Dokumentazioa

Pedro Delgado, aurreko urteko edizioa irabazi zuena eta 1987an bigarren izan zena, edizio hau irabazteko faboritoetako bat zen. Bere arerioen artean, Fabio Parra, Greg LeMond, Laurent Fignon, Stephen Roche eta Steven Rooks nabarmen daitezke.

Jada sarrera etapan, aurreko urteko garaipena defendatzen zuen Pedro Delgadok bi minutu eta erdi baino gehiago galdu zituen despistatu eta etapa hasierara berandu iristeagatik. Galdutako denbora handitu egin zen hurrengo egunetan, taldekako erlojupeko negargarri bat egin ondoren, non Reynolds taldeak azkenengo amaitu zuen, erlojupekoa irabazi zuen Super U taldeagandik, Laurent Fignonen taldea zena, lau minutu eta erdi baino gehiagora amaituz.

5. etapako erlojupekoaren ondoren, nahiko argi zirudien edizio honen garaipena LeMond eta Fignonen artean erabakiko zela. Estatubatuarrak lortu zituen orduan etapa garaipena eta maillot horia.

9. etapa mendi garaietako lehen etapa izan zen. Miguel Indurainek lortu zuen garaipena etapa horretan. Egun horretan Anselmo Fuertek bigarren amaitu zuen, eta Pedro Delgadok hirugarren, azken hau lasterketako txirrindularirik indartsuenekin diferentzia gutxitzen zihoalarik. 10. etaparen ondoren, non, beste mendate batzuen artean Col du Tourmalet igo zen, Delgado liderra zen Fignonengandik hiru minutu baino gutxiagora zegoen.

Zenbait etapatan Fignon eta LeMonden arteko diferentziak egunero aldatuz joan ondoren, 17. etapa iritsi zen, Alpe d'Huezen amaitzen zena, non Gert-Jan Theunissek irabazi zuen. Pedro Delgadok, etapa horretan bigarren izan zena (eta hirugarren sailkapen nagusian), Laurent Fignonekin batera iritsi zen, eta azken honek, hurrengo eguneko etaparekin batera, LeMond sailkapen nagusian 50 segundora uztea lortu zuelarik.

Baina diferentzia hori ez zen nahikoa izango, azken etapan, 24 kilometroko erlojupeko bat zena, LeMondek Fignoni 58 segundo atera baitzizkion, Tourra orain arteko diferentziarekin txikienarekin irabaziz. Pedro Delgadok hirugarren amaitu zuen, lehen etapetako bere zorte txarra madarikatzen, honek bere bigarren Tourra irabaztea eragotzi ziolarik.

Talde parte-hartzaileak

Taldea Taldeko liderra
ReynoldsPedro Delgado
PDMSteven Rooks
KelmeFabio Parra
Helvetia - La SuisseSteve Bauer
Super ULaurent Fignon
Café de ColombiaLuis Herrera
Z - PeugeotEric Boyer
BHÁlvaro Pino
Panasonic - IsostarErik Breukink
Hitachi - VTMClaude Criquielion
7 ElevenAndrew Hampsten
Taldea Taldeko liderra
PaterninaMarino Lejarreta
Carrera JeansUrs Zimmermann
RMO - Mavic - LiberiaCharly Mottet
ADR - AgrigelGreg LeMond
FagorStephen Roche
Histor Sigma - FinaLuc Roosen
Chateau D'AxGianni Bugno
ToshibaLaurent Bezault
Domex - WeinmannAdri van der Poel
Superconfex - YokoRolf Golz
TVMPhil Anderson

Etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr.uztailak 1 Luxenburgo Luxenburgo7,8 (erlojupekoa) Herbehereak Erik Breukink Herbehereak Erik Breukink
1.auztailak 2 Luxenburgo Luxenburgo135,5 Portugal Acacio da Silva Portugal Acacio da Silva
2.auztailak 3 Luxenburgo Luxenburgo46 (taldekako erlojupekoa) Frantzia Super U Portugal Acacio da Silva
3.auztailak 4 Luxenburgo Luxenburgo- Belgika Spa Francorchamps241 Mexiko Raúl Alcalá Portugal Acacio da Silva
4.auztailak 5 Belgika Lieja-Wasquehal255 Herbehereak Jelle Nijdam Portugal Acacio Da Silva
5.auztailak 6Dinard-Rennes73 (erlojupekoa) Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
6.auztailak 7Rennes-Futuroscope259 Frantzia Joël Pélier Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
7.auztailak 8Poitiers-Bordele258,5 Belgika Étienne De Wilde Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
8.auztailak 9Labastide d'Armagnac-Pau157 Irlanda Martin Earley Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
9.auztailak 10Paue-Cauterets147 Euskadi Miguel Indurain Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
10.auztailak 11Cauterets-Superbagnères136 Erresuma Batua Robert Millar Frantzia Laurent Fignon
11.auztailak 12Luchon-Blagnac158,5 Herbehereak Mathieu Hermans Frantzia Laurent Fignon
12.auztailak 13Toulouse-Montpellier242 Italia Valerio Tebaldi Frantzia Laurent Fignon
13.auztailak 14Montpellier-Marseilla179 Frantzia Vincent Barteau Frantzia Laurent Fignon
14.auztailak 15Marseilla-Gap240 Herbehereak Jelle Nijdam Frantzia Laurent Fignon
15.auztailak 16Gap-Orcières-Merlette39 (erlojupekoa) Herbehereak Steven Rooks Ameriketako Estatu Batuak Greg Lemond
16.auztailak 18Gap-Briançon175 Suitza Pascal Richard Ameriketako Estatu Batuak Greg Lemond
17.auztailak 19Briançon-Alpe d'Huez165 Herbehereak Gert-Jan Theunisse Frantzia Laurent Fignon
18.auztailak 20Le Bourg d'Oisans-Villard de Lans91,5 Frantzia Laurent Fignon Frantzia Laurent Fignon
19.auztailak 21Villard de Lans-Aix-les-Bains125 Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond Frantzia Laurent Fignon
20.auztailak 22Aix-les-Bains-L'Isle-d'Abeau130 Italia Giovanni Fidanza Frantzia Laurent Fignon
21.auztailak 23Versalles-Paris24,5 (erlojupekoa) Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond

Sailkapenak

Sailkapen nagusia
1.Greg LeMond Ameriketako Estatu BatuakADR87h 38' 35"
2.Laurent Fignon FrantziaSUP+ 8"
3.Pedro Delgado EspainiaREY+ 3' 34"
4.Gert-Jan Theunisse HerbehereakPDM+ 7' 30"
5.Marino Lejarreta EuskadiPAT+ 9' 39"
6.Charly Mottet FrantziaRMO+ 10' 06"
7.Steven Rooks HerbehereakPDMa 11' 10"
8.Raúl Alcalá MexikoPDM+ 14' 21"
9.Sean Kelly IrlandaPDM+ 18' 25"
10.Robert Millar Erresuma BatuaZ+ 18' 46"
Puntukako sailkapena
1.Sean Kelly IrlandaPDM277 puntu
2.Étienne De Wilde BelgikaHIS194 puntu
3.Steven Rooks HerbehereakPDM163 puntu
Mendiko sailkapena
1.Gert-Jan Theunisse Herbehereak PDM441 puntu
2.Pedro Delgado EspainiaREY311 puntu
3.Steven Rooks HerbehereakPDM257 puntu
Gazteen sailkapena
1.Fabrice Philipot FrantziaTOS88h 23' 18s
2.William Palacio KolonbiaREYa 59s
3.Gérard Rué FrantziaSUPa 18' 50s
Taldekako sailkapena
1.PDM HerbehereakPDM-
2.Reynolds EspainiaREY-
3.Z-Peugeot FrantziaZ-

Parte-hartzaileak

REYNOLDS-BANESTO
P.D.M
KELME
HELVETIA-LA SUISSE
SUPER U
CAFE DE COLOMBIA
Z-PEUGEOT
B.H
PANASONIC-ISOSTAR
HITACHI-VTM
7 ELEVEN-AMERICAN AIRLINES
PATERNINA-MARCOS EGUIZABAL
CARRERA JEANS-VAGABOND
R.M.O-MAVIC-LIBERIA
A.D.R-AGRIGEL-BOTTECHIA
FAGOR
HISTOR SIGMA-FINA
CHATEAU D'AX
TOSHIBA
DOMEX-WEINMANN
SUPERCONFEX-YOKO-OPEL
T.V.M.

NP: Ez zuen etapa hasi; A: Etapan zehar abandonatu zuen; E : éliminé; HD: Kontrolez kanpo.


Aurrekoa
1988ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1989ko uztailak 1 eta 23 artean ospatua
Ondorengoa
1990eko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.