1988ko Espainiako Itzulia

1988ko Espainiako Itzulia (Itzuli Handi honen 43. edizioa izan zen. 1988ko apirilak 25 eta maiatzak 15 artean ospatu zen, sarrerako batean eta hogei etapatan banatutako 3440 kilometroko ibilbidea eginez, Santa Cruz de Tenerifen hasi eta Madrilen amaituz.

1988ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa43. Espainiako Vuelta
Datakapirilak 25 – 1988.eko maiatzak 15
Luzera3.425 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaSanta Cruz Tenerifekoa
Helduera-lekuaMadril
Emaitzak
TxapeldunaIRL Seán Kelly (Kas-Canal 10)
TxapeldunordeaGER Reimund Dietzen (Teka)
HirugarrenaESP Anselmo Fuerte (BH)
Puntukako sailkapenaIRL Seán Kelly (Kas-Canal 10)
Eskalatzailerik onenaESP Álvaro Pino (BH)
Etapa hegalariakESP Miguel Ángel Iglesias
Talderik onenaESP BH
19871989
Dokumentazioa

180 txirrindularik parte hartu zuten 18 taldetan banatuta, proba 116k amaitu zutelarik.

Garailea Seán Kelly irlandarra izan zen, eta proba, batez beste, 38,506 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Sean Kelly zen faborito nagusia edizio hau irabazteko, 1987ko Espainiako Itzulian izan zuen zorte txarraren ondoren, Lucho Herrera kolonbiarrak bere garaipena defendatzen zuen bitartean. Norbait garrantzitsua falta bazen, hori Pedro Delgado zen, Vueltaren ordez Italiako Giroan parte hartzea erabaki zuena, Frantziako Tourrerako prestakuntza bezala. Javier Mínguezek zuzendutako BH taldeak, txirrindulari onek osatutako talde sendo bat zuen, Álvaro Pino eta Anselmo Fuerte bezalako txirrindulariak nabarmenduz.

Lehen etapan, Laudelino Cubinok, Iñaki Gastónek eta Jokin Mujikak osatutako ihesaldi bat sortu zen, pelotoiari abantaila handia ateraz helmugara iritsi zirenak, Cubino horiz jantziz.

Tenerifeko ibilbidean zehar errepidean txintxetak eta iltzeak jarri zirela nabarmendu behar da.

BH taldeko bejartarrak nabarmen handituko zuen sailkapen nagusian zuen abantaila hurrengo egunean, taldekako erlojupekoa ospatu ondoren, bere taldeak irabazi zuena. Egun horretan, gertaerarik garrantzitsuena Sean Kelly taldeburu zuen KAS taldeak galdu zuen denbora izan zen, minutu bat baino gehiago izan zena.

Itzulia iparralderantz zihoan heinean, Caja Rural taldeko herbeheretarra zen Mathieu Hermansek bere abiadura argi erakutsi zion pelotoiari. Itzulian zehar sei etapa irabazi zituen. Aldi berean haizeak, abanikoek eta mozketek kalte handia eragiten zuten pelotoian, eta berehalako batean garaipenerako aukerarik gabe utzi zituzten Álvaro Pino, Julian Gorospe eta Lucho Herrera bezalako txirrindulariak.

Kantauriar mendikatean igo ziren itzuliko lehen mendateak. Lehen etapa serioan zehar, Valgrande-Pajares eski estazioan amaitu zena, El Brañillín izeneko urbanizazioan, La Cobertoria eta Pajares mendateak igo ziren. Álvaro Pino izan zen erasoa jotzen lehenetako bat, Luis Herrera kolonbiarrarekin batera, beste batzuen artean. Alabaina, galiziarrak bere iheskideak gainetik kentzea lortu zuen, etapa garaipena lortuz. Laudelino Cubino bejartar gazteak ez zuen soilik etapan zehar aguantatzea lortu, baizik eta helmugan, Ángel Arroyo, Anselmo Fuerte eta Fabio Parrarekin batera, Sean Kellyri minutu erdi eta Dietzeni ia minutu bat atera zietela. Hurrengo egunean Naranco mendiara kronoigoera bat ospatu zen. Álvaro Pinok, bere forma egoera bikaina erakutsiz, bere bigarren etapa jarraian irabazi zuen. Cubinok, bere aldetik, erlojupeko ona egin zuen, Kelly irlandarra ondo kontrolatuz.

Hurrengo mendiko etapak, Valdezcarayn amaitzen zena, ez zuen diferentziarik handitu txirrindularirik garrantzitsuenen artean. Alabaina, Pirinioetako lehen etapan bai egongo ziren diferentziak, Cerlerren amaitu zena. Etapa horretan garaipena Fabio Parrak lortu zuen, helmugara Anselmo Fuerterekin batera iritsi zena, hau sailkapeneko bigarren jarri zelarik, bere taldekidea zen Álvaro Pinogandik hiru segundora, honek, egun horretan lidertza mantentzeko asko sufritu behar izan zuelarik. Kelly hirugarren jarri zen, bejartarragandik minutu erdi ingurura.

Cubinok maillot horia 16. etapan galdu zuen, Albaceten amaitu zena, bere taldekidea zen Anselmo Fuerte lider berri bihurtuz. Alabaina, oraindik beste etapa garrantzitsu bat falta zen, 30 kilometroko erlojupeko bat Madril kanpoaldean. Aurreko edizioan bezala, Sean Kelly zen faborito nagusia, erlojupekoa bere espezialitaterik gogokoena baitzen.

Sean Kellyk ez zuen hutsi egin, eta nabarmen irabazi zuen erlojupekoa. Oraingoan, irlandarrari ez zitzaion ezer gertatuko, hala, zenbait urtetan porrotak jasan ondoren, Espainiako Vuelta irabaztea lortuz. Reimund Dietzen, erlojupekoaren ondoren, Anselmo Fuertegandik segundo gutxira geratu zen sailkapen nagusian, azkenean hau gaindituz azken etapako bonifikazioei esker eta itzulia bigarren amaituz, Anselmo Fuerte hirugarren izan zen bitartean. Hirurek osatu zuten podiuma urte horretan. Laudelino Cubinok, 1988ko Vueltako sorpresa atsegina izan zena, laugarren amaitu zuen.

Etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
Atarikoaapirilak 25Santa Cruz Tenerifekoa17,4Italia Ettore PastorelliItalia Ettore Pastorelli
1.aapirilak 26S. Cristobal de la Laguna-Santa Cruz Tenerifekoa210Euskal Herria Iñaki GastónEspainia Laudelino Cubino
2.aapirilak 27Telde - Las Palmas Kanaria Handikoa34 (taldekako erlojupekoa)Espainia BHEspainia Laudelino Cubino
3.aapirilak 28Alcalá del Río-Badajoz210Herbehereak Mathieu HermansEspainia Laudelino Cubino
4.aapirilak 29Badajoz-Béjar234Espainia Francisco NavarroEspainia Laudelino Cubino
5.aapirilak 30Béjar-Valladolid202Herbehereak Mathieu HermansEspainia Laudelino Cubino
6.amaiatzak 1Valladolid-Leon160Herbehereak Mathieu HermansEspainia Laudelino Cubino
7.amaiatzak 2Leon-Brañillín Mendiko etapa176,7Espainia Álvaro PinoEspainia Laudelino Cubino
8.amaiatzak 3Oviedo-Naranco mendia Mendiko etapa6,8 (banakako erlojupekoa)Espainia Álvaro PinoEspainia Laudelino Cubino
9.amaiatzak 4Oviedo-Santander197,3Herbehereak Mathieu HermansEspainia Laudelino Cubino
10.amaiatzak 5Santander-Valdezcaray Mendiko etapa217,2Irlanda Sean KellyEspainia Laudelino Cubino
11.amaiatzak 6Logroño-Jaka197,5Erresuma Batua Sean YatesEspainia Laudelino Cubino
12.amaiatzak 7Jaka-Cerler Mendiko etapa178,2Kolonbia Fabio ParraEspainia Laudelino Cubino
13.amaiatzak 8Benasque-Andorra Mendiko etapa190,3Euskal Herria Iñaki GastónEspainia Laudelino Cubino
14.amaiatzak 9Seo de Urgel-Sant Quirze del Vallès166Danimarka Johnny WeltzEspainia Laudelino Cubino
15.amaiatzak 10Valentzia-Albacete192Herbehereak Mathieu HermansEspainia Anselmo Fuerte
16.amaiatzak 11Albacete-Toledo244,4Erresuma Batua Malcolm ElliottEspainia Anselmo Fuerte
17.amaiatzak 12Toledo-Ávila212,5Espainia Juan Martínez OliverEspainia Anselmo Fuerte
18.amaiatzak 13Ávila-Palazuelos de Eresma (Destilerías Dyc)150Espainia Ángel OcañaEspainia Anselmo Fuerte
19.amaiatzak 14Las Rozas-Collado Villalba30 (banakako erlojupekoa)Irlanda Sean KellyIrlanda Seán Kelly
20.amaiatzak 15Collado Villalba-Madril202Herbehereak Mathieu HermansIrlanda Seán Kelly

Taldeak

Taldea Taldeko liderra
Café de ColombiaLuis Herrera
Alba CucineStefano Colage
BHÁlvaro Pino
Bose FagorRobert Millar
Caja RuralMarino Lejarreta
CarreraClaudio Chiappucci
CLASCasimiro Moreda
Helios - CRMiguel Ángel Iglesias
Kas-Canal 10Sean Kelly
Taldea Taldeko liderra
KelmeFabio Parra
Pony MaltaReynel Montoya
ReynoldsJulian Gorospe
Ryalcao PostobonÓscar de Jesús Vargas
Sigma - DormilónWilfried Peeters
SeurJavier Castellar
SicasalPaulo Pinto
TekaReimund Dietzen
ZahorJuan Fernández

Sailkapenak

Zortzi sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak:

Clasificación general
1.Sean KellyIrlandaKAS89h 19' 23"
2.Reimund DietzenAlemaniaTEK+ 1' 27"
3.Anselmo FuerteEspainiaBH+ 1' 29"
4.Laudelino CubinoEspainiaBH+ 2' 17"
5.Fabio ParraKolonbiaKEL+ 2' 25"
6.Robert MillarEskoziaFAG+ 3' 22"
7.Jesús Blanco VillarEspainiaTEK+ 8' 19"
8.Álvaro PinoEspainiaBH+ 8' 25"
9.Eddy SchepersBelgikaFAG+ 9' 45"
10.Roberto CórdobaEspainiaBH+ 10' 28"


Puntukako sailkapena
1.Sean Kelly IrlandaKAS248 puntu
2.Mathieu Hermans HerbehereakCAJ166 puntu
3.Benny Van Brabant BelgikaZAH138 puntu


Mendiko sailkapena
1.Álvaro Pino EspainiaBH100 puntu
2.Anselmo Fuerte EspainiaBH62 puntu
3.Sean Kelly IrlandaKAS60 puntu


Tarteko helmugen sailkapena
1.Miguel Ángel Iglesias EspainiaHEL19 puntu


Esprint berezien sailkapena
1.José Enrique Carrera EspainiaREY-


Neoprofesionalen sailkapena
1.Carlos Muñiz EspainiaCLA90h 05' 07"


Sailkapen konbinatua
1.Sean Kelly IrlandaKAS-


Taldekako sailkapena
1.BH EuskadiBH267h 55' 02s

Soinu banda

Edizio hau eman zuen TVEk Vueltaren soinu banda bezala Serafín Zubiri nafarraren "Pedaleando" kantua aukeratu zuen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.