1987ko sarekada Iparraldean
1987ko Iparraldeko sarekada urriaren 3an, Euskal errefuxiatuen aurka Frantziako poliziak Ipar Euskal Herrian abiatu zuen operazio erraldoia izan zen. 1987ko urrian Ipar Euskal Herrian egindako polizia-sarekadak mugarri bat ezarri zuen errefuxiatuen kolektiboan. Euskal errefuxiatuen kolektiboaren aurka inoiz ez egindako operatibo handienetako bat izan zen.[1]
1987ko sarekada Iparraldean | |
---|---|
Mota | Sarekada |
Data | 1987ko urriaren 3a |
Kokaleku | Ipar Euskal Herria |
Herrialdea | Ipar Euskal Herria |
Gertakariak
Goizeko 6:00etan hasi eta egun guztian zehar luzatu zen operazioan 61 lagun atxilotu zituzten ia 2.000 poliziak. Egun gutxitan, 200 euskal herritar atxilotu zituzten; haietatik 60 kanporatu eta 15 deportatu egin zituzten. 180 etxetan sartu ziren.
Irungo mugan Espainiako Poliziaren eskuetan utzi zituzten atxilotu askok gerora torturak salatu zituen. Gertaera salatzeko Biarritzen arratsaldean egindako manifestazioan Polizia gogor oldartu zen herritarren aurka.[2] Poliziaren terminologia Hirugarren Faseko Operazio izena jaso zuen.[3]
Amnesty Internationalek adierazi zuten entregatuek torturatuak izateko arriskua zutela. Frantziako Abokatuen Sindikatuak (SAF) eta Magistraturaren Sindikatuak prestatutako txosten zabal baten arabera, sarekada "Zuzenbide Estatuaren larritasun handiko zalantzan jartzea" izan zen.[4]
Erreferentziak
- https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2017-10-08/hemeroteca_articles/0ctubre-de-1987-los-exiliados-vascos-en-el-punto-de-mira
- https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/euskal-errefuxiatuen-aurkako-polizia-operazio-erraldoia-abiatu-zuten-ipar-euskal-herrian
- https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2017-10-08/hemeroteca_articles/0ctubre-de-1987-los-exiliados-vascos-en-el-punto-de-mira
- https://elpais.com/diario/1987/12/07/espana/565830011_850215.html
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):IƱaki Altunaren informazioa Naiz.eus agerkari digitalean.
- (Gaztelaniaz):Haritz LarraƱagaren erreportaia, Gara egunkariko erreportaia, 2017/10/08.