1987ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

1987ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak urte horretako ekainaren 10ean ospatu ziren, eta II. Legealdiko 50 parlamentariak hautatu ziren. Aurreko bi hauteskundeetan baino parte-hartze handiagoa eman zen, goranzko joera mantenduz.

Infotaula eleccions1987ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Gertaera-data1987ko ekainaren 10a
MotaNafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Honen parte daNafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Hautatu duen kargua50 Nafarroako parlamentari
Parte-hartzea
Hauteslego393.326 Edit the value on Wikidata
286.722
   72.9٪
Ehuneko-puntu 2.04
Baliozko boto kopurua    Boto zuri kopurua 3.950   Baliogabeko boto kopurua 3.327
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
<1
2>
Nafarroako Alderdi Sozialista   Gabriel Urralburu
78.453   27.36٪
Diputatu 20  15 Aulkien kopurua 5
<1
2>
Nafar Herriaren Batasuna   Juan Cruz Alli
69.419   24.21٪
Diputatu 13  14 Aulkien kopurua 1
<1
2>
HB   Iñaki Aldekoa Azarloza
38.138   13.3٪
Diputatu 6  7 Aulkien kopurua 1
CDS   Pablo García Telletxea
21.022   7.33٪
Diputatu 4
EA   Iñaki Cabases
19.840   6.92٪
Diputatu 4
<1
2>
Unión Demócrata Foral   Jaime Ignacio del Burgo
17.663   6.16٪
Diputatu 3
AP   Miguel Urkia
11.895   4.15٪
Diputatu 2
EE   Ramon Arozarena
9.618   3.35٪
Diputatu 1
 1983Nafarroa Garaia 1991   

PSN lehenengo postuan mantendu zen, aurreko hauteskundeetatik emaitzak apaldu arren. Berriz ere eskuina zatituta aurkeztu zen, hautesleak sakabanatuz PSNren mesedetan. Eusko Alkartasunak, EAJren banaketak, bere jatorrizko alderdiari aurrea hartu zion, haren hautesle gehienak bereganatuz eta EAJ Nafarroako politikatik desagerraraziz. Coalición Popular koalizioa, aurreko hauteskundeetan 8 eserleku lortu zituela, 1986an bitan zatitu zen (Alianza Popular eta Unión Demócrata Foral), eta bi alderdi berriek 5 eserleku bakarrik lortu zituzten batera (2 eta 3).

Emaitza ofizialak

1987ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak[1]

Alderdia Botoak % Eserlekuak +/-
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) 78.453 28,07 15 5
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) 69.419 24,84 14 1
Herri Batasuna (HB) 38.138 13,65 7 1
Zentro Demokratiko eta Soziala (CDS) 21.022 7,52 4 4
Eusko Alkartasuna (EA) 19.840 7,10 4 4
Unión Demócrata Foral (UDF) 17.663 6,32 3 3
Alianza Popular (AP) 11.985 4,29 2 6a
Euskadiko Ezkerra (EE) 9.618 3,44 1 1
Batzarre 5.880 2,11 0
Nafarroako Ezker Batua (NEB) 3.802 1,36 0
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 2.661 0,98 0 3
Partido de los Trabajadores de España - Unidad Comunista (PTE-UC) 964 0,35 0
Baliogabeak 3.327 0,85 N/A
Zuriak 3.950 1,00 N/A

a "Coalición Popular" koalizioaren emaitzekin konparatuz.

Hauteskunde hauetan, 393.326 nafarretatik 286.722ek bozkatu zuten (%72,90a), hau da, 106.604 abstentzio izan ziren (%27,10a). Gabriel Urralburu Tainta PSNko zerrendaburuak lehendakaritzan mantentzea lortu zuen, 1988an UPNrekin adostutako akordio bati esker.

Lehendakaria aukeratzea

Hautagai bat inbestidurara aurkeztean lau bozketa ematen dira: lehenengo bietan hautagaiak gehiengo osoa behar du, eta beste bietan nahiko da gehiengo soil batekin. Lehendakarigai guztiek inbestidurak galtzekotan, zerrenda bozkatuenaren zerrendaburua izendatuko da lehendakari.[2]

Bi lehendakarigai aurkeztu ziren inbestidurara: Gabriel Urralburu PSNkoa eta Juan Cruz Alli UPNkoa.[3]

Urralbururen inbestidura

Data Baiezkoak Ezezkoak Abst. Bozkatu
gabe
1. 1987ko uztailaren 30a
Beharrezko gehiengoa: Osoa(26/50)
15 PSN (15) 28 UPN (14), CDS (4)
EA (4), UDF (3)
AP (2), EE (1)
7 HB (7) 0
2. 1987ko abuztuaren 1a
Beharrezko gehiengoa: Osoa(26/50)
15 PSN (15) 28 UPN (14), CDS (4)
EA (4), UDF (3)
AP (2), EE (1)
7 HB (7) 0
3. 1987ko abuztuaren 3a
Beharrezko gehiengoa: Soila
15 PSN (15) 34 UPN (14), HB (7)
CDS (4), EA (4)
UDF (3), AP (2), EE (1)
0 1
4. 1987ko abuztuaren 5a
Beharrezko gehiengoa: Soila
15 PSN (15) 34 UPN (14), HB (7)
CDS (4), EA (4)
UDF (3), AP (2), EE (1)
0 1

Alliren inbestidura

Data Baiezkoak Ezezkoak Abst. Bozkatu
gabe
1. 1987ko abuztuaren 20a
Beharrezko gehiengoa: Osoa(26/50)
19 UPN (14)
UDF (3), AP (2)
26 PSN (15), HB (7)
EA (4), EE (1)
4 CDS (4) 1
2. 1987ko abuztuaren 22a
Beharrezko gehiengoa: Osoa(26/50)
19 UPN (14)
UDF (3), AP (2)
25 PSN (15), HB (7)
EA (4), EE (1)
4 CDS (4) 2
3. 1987ko abuztuaren 24a
Beharrezko gehiengoa: Soila
19 UPN (14)
UDF (3), AP (2)
26 PSN (15), HB (7)
EA (4), EE (1)
4 CDS (4) 1
4. 1987ko abuztuaren 26a
Beharrezko gehiengoa: Soila
19 UPN (14)
UDF (3), AP (2)
26 PSN (15), HB (7)
EA (4), EE (1)
4 CDS (4) 1

Bi lehendakarigaientzat ezinezkoa izan zenez inbestiduran gehiengorik eskuratzea, zerrenda bozkatuenaren hautagaia bihurtu zen lehendakaria. Beraz, Gabriel Urralburu bigarren aldiz hautatu zuten lehendakari.

Erreferentziak

  1. «II. Legealdiko hauteskundeen emaitza» Nafarroako Parlamentua (Noiz kontsultatua: 2020/04/17).
  2. (Gaztelaniaz) «Ley Foral Reguladora del Gobierno y de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra» Boletín Oficial del Parlamento Foral de Navarra: 2.orr. 1983/04/05.
  3. (Gaztelaniaz) «Elecciones al Parlamento de Navarra 1979-2019» historiaelectoral.com (Noiz kontsultatua: 2020/04/19).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.