1986ko Urkiolako Igoera
1986ko Urkiolako Igoera, lasterketa honen XI. ekitaldia izan zen. Urte honetan, Bilboko Aurrezki Kutxaren laguntzarekin 4,2 milioi pezetako aurrekontua izan zuen. Irabazleak 125.000 pezeta irabazi zituen eta 75.000 eta 50.000 pezeta, bigarrenak eta hirugarrenak. Peugeot taldea azken momentuan ez etortzea erabaki zuen.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 12. Urkiola Igoera | ||
Data | 1986.eko abuztuak 14 | ||
Luzera | 156 km | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Irteera-lekua | Durango | ||
Helduera-lekua | Urkiola | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Óscar Vargas (Kelme-Merckx) | ||
Txapeldunordea | Alirio Chizabas | ||
Hirugarrena | Jokin Mujika (Seat-Orbea) | ||
Eskalatzailerik onena | Óscar Vargas (Kelme-Merckx) | ||
Talderik onena | Kelme-Merckx | ||
◀1985 | 1987▶ | ||
Dokumentazioa |
Urkiolako lehenengo pasaeran pelotoia 20 txirrindularirekin geratu zen. Gero, Ruben Gorospek eraso bat egin zuen baina Kelme taldeak harrapatu zuen. Geroago, Reynolds taldeak ere pelotoitik tiraka izan zen. Urkiolako bigarren eta azken igoeran, 24 txirrindularik azaldu ziren. Arroyo-k saiakera bat egin zuen, baina Da Silvak eraso bortitzagoa egin zuen. Eraso honekin, taldea gero eta txikiagoa egin zen. Orduan, Vargas eraso egin zuen eta Da Silva aurreratu zuen. Chizabas eta Mujika bere atzetik atera ziren eta helmugara bere atzetik ailegatu ziren.
Sailkapen nagusia
- Óscar de Jesús Vargas (Kelme) 3h 58min 46s.
- Alirio Chizabas (Kelme) 6s-ra.
- Jokin Mujika (Seat-Orbea) 16s-ra.
- Acacio Da Silva (Kas) 22s-ra.
- Carlos Hernández (Reynolds) 27s-ra.
- Francisco Espinosa (Dormilon) 33s-ra.
- Juan Tomás Martínez (Zahor) 36s-ra.
- Jesús Rodríguez Magro (Zor) 1min 30s-ra.
- Javier Lukin (Kas) 1min 46s-ra.
- Enrique Aja (Teka) d.b.
Mendiko sailkapena
- Óscar de Jesús Vargas.