1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak urte horretako azaroaren 30ean egin ziren. III. Legealdiko 75 Eusko legebiltzarkideak hautatu ziren, ohikoa zen bezala lurralde historiko bakoitzetik 25.

Infotaula eleccions1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Gertaera-data1986ko azaroaren 30a
MotaEusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Hautatu duen kargua75 Eusko Legebiltzarreko diputatua
Parte-hartzea
Hauteslego1.660.143 Edit the value on Wikidata
1.155.815
   69.62٪
Ehuneko-puntu 1.13
Baliozko boto kopurua1.144.075    Boto zuri kopurua 6.737   Baliogabeko boto kopurua 5.003
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
<1
2>
EAJ   Jose Antonio Ardanza
271.208   23.71٪
Ehuneko-puntu 18.3
Diputatu 32  17 Aulkien kopurua 15
<1
2>
PSE-EE   José María Benegas
252.233   22.05٪
Ehuneko-puntu 1.02
Diputatu 19  19
HB   Iñaki Esnaola
199.900   17.47٪
Ehuneko-puntu 2.82
Diputatu 11  13 Aulkien kopurua 2
<1
2>
EA   Carlos Garaikoetxea
181.175   15.84٪
Diputatu 13
<1
2>
EE   Juan Maria Bandrés
124.423   10.88٪
Ehuneko-puntu 2.9
Diputatu 6  9 Aulkien kopurua 3
CP   Julen Gimon
55.606   4.86٪
Ehuneko-puntu 4.5
Diputatu 7  2 Aulkien kopurua 5
<1
2>
CDS   Jesús María Viana
40.445   3.54٪
Diputatu 2

 1984Euskal Autonomia Erkidegoa 1990   
Eusko Legebiltzarrerako
hauteskundeak

1980 | 1984 | 1986 | 1990
1994 | 1998 | 2001 | 2005
2009 | 2012 | 2016| 2020

Testuinguru politikoa

Euskal erregimen autonomikoaren sorreraren ostean, debate handia egon zen Eusko Jaurlaritzaren eta foru aldundien artean garatu behar zen eredu instituzionalaren inguruan. Lurralde Historikoen Legearen eta Gernikako Estatutuaren bizikidetzak bi mailako garapen autonomikoa eragin zuen: alde batetik, eskualde-mailan; eta bestetik, probintzia-mailan.


Egoera honek sekulako zatiketa sortu zuen EAJ-ren baitan. Alde batetik, Carlos Garaikoetxea lider zuen sektoreak Eusko Jaurlaritzan zentralizaturiko eredu instituzional bat defendatzen zuen, foru aldundiei bigarren mailako eginkizun administratibo esleituz. Bestalde, Euzkadi Buru Batzarrak (EAJ-ko zuzendaritza organo gorena) kontrolatzen zuen sektoreak, deszentralizaturiko lurralde-eredua defendatu zuen, aldundiei protagonismo instituzional handiagoa emanez.

Carlos Garaikoetxearen eta EAJ-ko goi-karguen arteko desadostasunek Lehendakariaren dimisioa ekarri zuten 1985ean, José Antonio Ardanza elorriarrak ordeztuz. 1986an, haustura ofizializatu egin zen, Carlos Garaikoetxea talde mistoan sartu eta Eusko Alkartasuna izeneko alderdia sortu zuenean. Garaikoetxea alderdi haren lehendakarigaia izango zen hurrengo hauteskunde autonomikoetan.

Hiru hautes-barrutiek populazio-datuak gorabehera jarleku kopuru bera zutenez, lehen aldiz Eusko Legebiltzarraren historian, paradoxa gertatu zen: alderdi bozkatuena ez zen jarleku gehien erdietsi zituena izan. Izan ere, EAJ-k PSE-k baino 19.000 boz gehiago lortu zituen, baina sozialistek jeltzaleek baino 2 jarleku gehiago jadetsi zituzten.

Emaitza ofizialak

1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Alderdia Botoak % Eserlekuak +/-
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE) 252.233 22,05 19
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 271.208 23,71 17 15
Herri Batasuna (HB) 199.900 17,47 13 2
Eusko Alkartasuna (EA) 181.175 15,84 13 13
Euskadiko Ezkerra (EE) 124.423 10,88 9 3
Alianza Popular-Partido Liberal (AP-PL) 55.606 4,86 2 5
Zentro Demokratiko eta Soziala (CDS) 40.445 3,54 1 1
Ezker Batua - Berdeak (EB-B) 6.750 0,59 0
Euskadiko Partidu Komunista (EPK) 5.675 0,50 0
Partido Socialista de los Trabajadores (PST) 2.925 0,26 0
Partido Humanista (PS) 1.400 0,12 0
Partido Obrero Socialista Internacionalista (POSI) 1.190 0,10 0
Unidad Popular Republicana (UPR) 1.102 0,10 0

Hauteskunde hauetan Euzko Alderdi Jeltzalea eta Eusko Alkartasunaren zatiketa izan zen. Hori zela eta, Euskadiko Alderdi Sozialista irabazle bihurtu zen eserlekuak kontuan hartuta (Gipuzkoa eta Araban irabazi ondoren). Hala ere EAJk boto gehiago lortu zituen (271.208 252.233ren kontra). Euzko Alderdi Jeltzalearen lehendakarigaia zen Jose Antonio Ardanza lehendakari bihurtu zen.

Emaitzak herrialdeka

Alderdia
Araba

Gipuzkoa

Bizkaia
Botoak  % Eserlekuak +/- Botoak  % Eserlekuak +/- Botoak  % Eserlekuak +/-
EAJ 28.103 20,2 5 4 59.339 16,04 4 7 183.766 28,94 8 4
PSE-PSOE 34.806 25,02 7 = 74.040 20,01 6 = 143.387 22,58 6 =
HB 17.912 12,88 3 = 80.255 21,69 6 1 101.733 16,02 4 1
EA 20.349 14,63 4 4 85.905 23,22 6 6 74.921 11,8 3 3
EE 15.277 10,98 3 1 44.030 11,9 3 1 65.116 10,25 3 1
AP-PL 9.584 6,89 1 3 13.258 3,58 0 1 32.764 5,16 1 1
CDS 11.195 8,05 2 2 8.863 2,4 0 = 20.387 3,21 0 =
Zuriak 799 0,57 N/A N/A 1.406 0,38 N/A N/A 2.798 0,44 N/A N/A
Baliogabeak 892 0,63 N/A N/A 2.676 0,72 N/A N/A 3.169 0,49 N/A N/A

Hautatutako legebiltzarkideak

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.