1986ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
1986ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 4. Edizioa izan zen. Abenduaren 1etik 21era arte ospatu zen Zelaitxo aretoan. Hala ere, Izarraitz Pilotalekuan eta Loiolako Gogartetxean ere ekintza eta antzezlan batzuk ere egin ziren. Hain zuzen, ordura arte topaketak Soreasu aretoan ospatu baziren ere, antzerki taldeek segurtasunagatik eszenatoki hobeak behar zituztela argudiatu eta urte honetan Zelaitxo aretoak hartzen ditu topaketak. Agertoki hau izango da topaketen gune nagusia 2001era arte.
1986ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak | |||
---|---|---|---|
| |||
Mota | antzerki festibal | ||
Honen parte da | Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak | ||
Denbora-tarte | 1986ko abenduaren 1a - 1986ko abenduaren 21a | ||
1987 → | |||
Kokaleku | Azpeitia | ||
Azpimarratzekoa da edizio hau dela lehendabizikoa eskola antzerkiak antolatzen. Ordura arteko 3 edizioetan hutsune hori identifikatu eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean eskola antzerki emanaldiak antolatzen dira.
Gainera, antzerkia gai bezala harturik kongresu bat antolatu zen Loiolako Gogartetxean, honako hitzaldiekin:
- Mahai inguruak: "Euskal antzerki egileak eta itzultzaileak", "Euskal antzerkia komunikabideetan", "Euskal antzerkia hezkuntza barruan", "Antzokiak, diru-laguntzak, egitarauak...", "Euskal antzerkia, elebidunen aurrean" eta "Antzerkilarien heziketa".
- Debatea: "Antzerki amateurra eta profesionala".
Jardunaldi hauek pisu berezia izan zuten euskal antzerkigintzan eta liburu batean bilduta daude bertan erabakitakoak. Adibidez, euskal antzerki taldeek hilean gutxienez bi aldiz antzeztu ahal izateko antzoki eta aretoak horretarako prestatuta izatea eta horiek hileroko emanaldiak antolatzea, sarrera ordainketa eta cache-aren inguruko erabakiak, dokumentazio eta taller autogestionatua eratzea, antzerkiaren liburu zuria burutzea, etab.
Kartelaren egilea Beatriz Pozo izan zen, lehiaketa bidez.
Antzezlanak
Antzezlana | Konpainia | Egilea | Zuzendaritza | Aktoreak | Bestelakoak |
---|---|---|---|---|---|
Ondoloin | Hernaniko TTANTTAKA antzerki taldea | Mikel Antza eta Ttanttaka taldea | Fernando Bernues | Alberto Arizaga, Mila Espiga, Koldo Losada, Garbi Losada, Karlos Odriozola | Haurrentzat.
Itzulpena: Manu Narvaez |
Ponpa eta Mobis | Elgoibarko TAUPADA antzerki taldea | Arroyo | Edurne Lasa | Jose Mari Larrañaga, Edurne Lasa | Haurrentzat.
Estreinaldia. |
Aspirina para dos | Donostiako ZINTZILIK KONPAINIA | Woody Allen | Jokin Cueto | Ramon Agirre, Mikel Garmendia, Kontxu Odrizola, Elena Irureta, Juan Mari Segues, Aizpea Goenaga, Antxon Bastarrika | Itzultzailea: Angel Valdes |
Gazteluko mutxurdinak | Baionako XIRRIXTI MIRRIXTI antzerki taldea | Daniel Landart, Pantxoa Etxegoin | Daniel Landart | Kattalin Sallaberry, Chantal Larramendy, Bernadette Oxandabaratz, Peio Berhokoirigoin, Pantzo Irigaray, Fernand Antxutegi, Pantxoa Etxegoin, Keke Irigoyen | |
Eclipse | Donostiako BEDEREN 1 | Alfonso Vallejo | Juan Pastor | Pilar Rodriguez, Patxi Santamaria, Ana Miranda, Ane Gabarain, Jose Ramon Soroiz | Estreinaldia
Itzultzailea: Juan Garzia |
Nun banka... han kalaka | Hazparneko MARIBIXUS antzerki taldea | Jeana- Claude Danaud-en "Les sardines grillés" | Koldo Ameztoy | Maite Dunat, Janine Urruty | Itzultzailea: Janine Urruty |
Grande Place | Durangoko GEROA antzerki taldea | Mario Onaindia | Paco Obregon | Javier Alday, Izaskun Azua, Iolanda Begiristain, Juan Luis Eskudero, Kepa Gallego, Manuel Morena, Javier Peñasa | Estreinaldia. Izarraitz pilotalekuan |
Ez da pale egiteko ordua | Debako GOAZ antzerki taldea | Alfontso Sastre | Lukas Dorronsoro | Josu Iriondo, Koldo Larramendi, Inazio Larramendi, Lukax Dorronsoro, Joseba Eskudero, Luis. M Agirrezabala, Martin Idiakez, Maite Aizpurua, Aitziber Dorronsoro, Nagore Dorronsoro, Ainhoa Allika | |
Haunditasun ametsak | Azpeitiko ANTXIETA antzerki taldea | Imanol Elias | Imanol Elias, Jose Aranburu | Josu Zabala, Maritxu Unanue, Iñigo Agirre, Jose Aranburu, Iñaki Bergara, Pilar Aizpitarte, Alazne Muguruza, Josu Badiola, Imanol Elias, Itziar Oiarzabal, Jaione Beobide, Nikolas Sorazu, Juanito Bikendi | Agertoki antolaketa: Iñigo Agirre, Jose Inazio Azpitarte
Apainketa: Itziar Oiarzabal |
Eskola antzerkiak
Antzezlana | Ikastetxe edo Taldea |
---|---|
Mikel Aranbururen bizitza | Arrasateko San Frantzisko Ikastetxea |
Printze zoriontsua | Ibarrako San Bartolome Ikastetxea |
Ali Baba eta 40 lapurrak | Donostiako Larramendi Ikastetxea |
Txontxongiloak | |
Inuxente eguna | Donostiako La Salle Ikastetxea |
Zuhaitz txikia | |
O sole mio jatetxea | |
Ezkondu bai, baina norekin? | Azpeitiko Ikastola |
Erreferentziak
Kanpo estekak