1985eko Bost Nazioen Txapelketa

1985eko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita hamaseigarren ekitaldia izan zen (guztira 91.a). 1985eko otsailaren 2an hasi eta apirilaren 20an bukatu zen. Irlanda izan zen txapelduna[1]. Beste 24 urte pasatu beharko ziren irlandarrek garaipen berri bat izateko, 2009ko Slam Nagusia hain zuzen ere.

1985eko Bost Nazioen Txapelketa
Datakotsailaren 2tik
apirilaren 20ra
TxapeldunaIrlanda Irlanda (10.a)
Slam Nagusiaez
Partida kop.10
Puntu gehienIrlanda Michael Kiernan (42)
Entsegu gehienIrlanda Trevor Ringland (3)
1984
1986

Txapelketa honetako kontu aipagarriena hiru partida atzeratu behar izana da. Lehenengo jardunaldian jokatu beharreko partida biak martxoaren 30era atzeratu ziren, eguraldi oso txarra izan baitzen. Hirugarren jardunaldian Gales eta Ingalaterraren artekoa ere atzeratu egin zen Cardiffeko zelaia erabat izoztuta zegoelako[2].

1984ko txapelketan partida guztiak irabazi zituen Eskoziak eta Irlandak guztiak galdu, eta 1985ean Irlanda izan zen txapelduna eta Eskoziak partida guztiak galdu zituen.

Txapelketa

Partehartzaileak

SelekzioakEstadioa (Hiria)EntrenatzaileaKapitaina
Eskozia EskoziaMurrayfield Stadium (Edinburgo)Derrick GrantRoy Laidlaw, David Leslie
Frantzia FrantziaParc des Princes (Paris)Jean DesclauxPhilippe Dintrans
Gales GalesNational Stadium (Cardiff)John BevanTerry Holmes
Ingalaterra IngalaterraTwickenham Stadium (Londres)Dick GreenwoodPaul Dodge
Irlanda IrlandaLansdowne Road (Dublin)Mick DoyleCiaran Fitzgerald

Puntuazio sistema

Entseguak lau puntu balio zituen eta gauzatzeak bi puntu gehigarri ematen zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Sailkapena

1985eko Bost Nazioen Txapelketa
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1Irlanda Irlanda743106749+18
2Frantzia Frantzia642204930+19
3Gales Gales442026171-10
4Ingalaterra Ingalaterra341124453-9
5Eskozia Eskozia040044664-18

Partidak

Jard.EtxekoaEmaitzaKanpokoa
1Irlanda Irlanda
Frantzia Frantzia
atzeratua
atzeratua
Ingalaterra Ingalaterra
Gales Gales
2Ingalaterra Ingalaterra
Eskozia Eskozia
9-9
15-18
Frantzia Frantzia
Irlanda Irlanda
3Frantzia Frantzia
Gales Gales
11-3
atzeratua
Eskozia Eskozia
Ingalaterra Ingalaterra
4Eskozia Eskozia
Irlanda Irlanda
21-25
15-15
Gales Gales
Frantzia Frantzia
5Ingalaterra Ingalaterra
Gales Gales
10-7
9-21
Eskozia Eskozia
Irlanda Irlanda
1
(atzeratuak)
Irlanda Irlanda
Frantzia Frantzia
13-10
14-3
Ingalaterra Ingalaterra
Gales Gales
3
(atzeratua)
Gales Gales24-15Ingalaterra Ingalaterra

Sariak

SariaTaldea
Bost Nazioen TxapelketaIrlanda Irlanda
Slam nagusiaez
Koroa hirukoitzaIrlanda Irlanda
Zurezko koilaraEskozia Eskozia
Kalkuta KopaIngalaterra Ingalaterra

Palmaresa

1985 arteko bakarkako garaipenak.

#TaldeaGaraipenak
1Gales Gales21
2Ingalaterra Ingalaterra18
3Eskozia Eskozia13*
4Irlanda Irlanda10
5Frantzia Frantzia7

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «30 March 1985. The Ireland Rugby team that beat England to win the...» Getty Images (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  2. Griffiths, John. «Postponed Championship matches, father and son England players and the career of Squire Wilkins» ESPN scrum (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.