1979ko Kontxako Bandera
1979ko Kontxako Bandera (Banderaren 84. ekitaldia, garai hartan 77. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 6 eta 9an jokatu zen, Santurtzik bere bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen. Bandera del Centenario (Mendeurreneko Bandera) deitu zitzaion. Errekorren urtea izan zen, izan ere lehenengo jardunaldian hiru ontzik gainditu baitzuten aurreko urtean Kaikuk ezarritako errekorra eta bigarren jardunaldian Santurtzik berriz ere gainditu baitzuen lehenengo jardunaldikoa.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1979ko irailaren 6a |
Amaiera | 1979ko irailaren 9a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Santurtzi |
Txapeldunordea | Kaiku |
← 1978 |
1980 → |
Kontakizuna
Santurtzik beraz jardunaldi biak irabazi zituen. Lehenengo jardunaldian Oriori zazpi hamarren eta Kaikuri bi segundo baino atera ez zizkion arren bigarren jardunaldian errazago irabazi zuen. Lehenengo jardunaldia irailaren 2rako programatua zegoen arren, bezperan izandako istilu politiko larriengatik ostegunera atzeratzea erabaki zen.
Bederatzi urteren ondoren Zumaia Kontxako Banderan izan zen berriz lehian. Bestalde bigarren urtez jarraian traineru donostiarrik ez zen Kontxako Banderan izan.
Ekitaldi honetan ez zen sailkapen estropadarik egin. Denboraldi hasieran 12 elkartek presioa egin zuten herrialdetako txapelketak erabil zitezen Kontxara sailkatzeko, horretarako 4-2-2 formula erabili zelarik. Horrela Gipuzkoako txapelketatik Lasarte-Michelin, Orio, Hondarribia eta Zumaia sailkatu ziren, Bizkaikotik Santurtzi eta Kaiku eta Kantabriakotik Pedreña eta Castro Urdiales.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Castro Urdiales Hondarribia Kaiku Lasarte-Michelin Orio Pedreña Santurtzi Zumaia |
La Marinera Ama Guadalupekoa Bizkaitaŕa Eugenio ta Benito San Nikolas Pedreña Sotera Telmo Deun |
Evaristo Azpiroz J. M. Agirrezabalaga Norberto Torres "Txirri" Klaudio Etxeberria "Gorria" Patxi Sarasua Rubén Laso Koldo Urtiaga Joseba Sasiain |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Santurtzi | 20:12:0 | 20:10:3 (R) | 40:22:3 (R) | |
2 | Kaiku | 20:14:4 | 20:15:0 | 40:29:4 | + 0:07:1 |
3 | Orio | 20:12:7 | 20:31:0 | 40:43:7 | + 0:21:4 |
4 | Hondarribia | 20:41:4 | 20:37:0 | 41:18:4 | + 0:56:1 |
5 | Lasarte-Michelin | 20:37:0 | 20:48:5 | 41:25:5 | + 1:03:2 |
6 | Zumaia | 20:52:1 | 21:07:5 | 41:59:6 | + 1:37:3 |
7 | Pedreña | 21:13:6 | 20:56:7 | 42:10:3 | + 1:48:0 |
8 | Castro Urdiales | 20:57:6 | 21:19:8 | 42:17:4 | + 1:55:1 |
- (R) Errekor berriak.
Tripulazio irabazlea
- Itsasoko Ama Arraun Elkartea
- Entrenatzailea: Joseba Urtiaga
- Patroia: Koldo Urtiaga
- Arraunlariak: Aurrekoa: Emilio Santacoloma. Ababorra: Aurelio Lopez, Andres Sanchez, Juan Jose Ruiz Parra, Pedro Gonzalez, Joseba Likona (2. igandean Jose Maria Vizcaino), Pedro Sarria. Istriborra: Felipe Martinez, Jose Antonio San Martin, Cesar Blanco, Josu Olano, Elias Jerez, Patxi Vallejo