1978ko Kontxako Bandera
1978ko Kontxako Bandera (Banderaren 83. ekitaldia, garai hartan 76. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 3 eta 10an jokatu zen, eta Kaikuk bere lehenengo Kontxako Bandera eskuratu zuen. Gainera egun bakarreko eta bi egunetako errekorra ezarri zuen.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1978ko irailaren 3a |
Amaiera | 1978ko irailaren 10a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Kaiku |
Txapeldunordea | San Juan |
← 1977 |
1979 → |
Kontakizuna
Kaikuk jardunaldi biak irabazi zituen eta azkenean bigarren gelditu zen San Juani 17 segundoko aldea atera zion. Hala ere aipatzekoa da lehenengo jardunaldian Kaiku, Lasarte-Michelin eta San Juanek aurrez 1945ean Pedreñak ezarritako errekorra gainditu zutela. Bi egunetako errekorra ere aspalditik zegoen gainditu gabe, Oriok 1958an ezarria baitzeukan.
Aipagarria den beste datu bat traineru donostiarrik Kontxan aritu ez izana da. Hau gertatu zen azken aldia 1973an izan zen. Sailkapen estropadan Donostia hamaikagarrena izan zen eta Arraun Lagunak hamalaugarrena.
Hondarribian jokaturiko Kontxarako sailkapen estropadan 16 traineruk hartu zuten parte, bederatzi gipuzkoarrek, lau bizkaitarrek eta hiru kantabriarrek. Sorpresarik handiena Santurtzik eman zuen 9. gelditu eta Kontxarako sailkatu ez zenean.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Astillero Castro Urdiales Hernani Hondarribia Kaiku Lasarte-Michelin Orio San Juan |
San José La Marinera Zikuñagako Ama Ama Guadalupekoa Bizkaitaŕa Eugenio ta Benito San Nikolas Sanjuandarra |
Jose Angel Lujanbio Carmelo García Helguera Jose Urdanbide "Gorrión" J. M. Agirrezabalaga Norberto Torres "Txirri" Antonio Oliden Patxi Sarasua Juan Mari Puy |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Kaiku | 20:21:8 (R) | 21:06:2 | 41:28:0 (R) | |
2 | San Juan | 20:31:8 | 21:13:8 | 41:45:6 | + 0:17:6 |
3 | Lasarte-Michelin | 20:28:2 | 21:35:4 | 42:03:6 | + 0:35:6 |
4 | Orio | 20:54:4 | 21:15:0 | 42:10:2 | + 0:42:2 |
5 | Astillero | 20:44:2 | 21:34:8 | 42:19:0 | + 0:51:0 |
6 | Hernani | 20:47:8 | 21:41:2 | 42:29:0 | + 1:01:0 |
7 | Hondarribia | 20:58:6 | 21:52:2 | 42:50:8 | + 1:22:8 |
8 | Castro Urdiales | 21:08:6 | 21:58:2 | 43:06:7 | + 1:38:7 |
- (R) Errekor berriak.
Tripulazio irabazlea
- Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea
- Entrenatzailea: Jose Luis Korta
- Patroia: Norberto Torres "Txirri"
- Arraunlariak: Jose Luis Goirigolzarri, Sabino Galibiarte, Jose Antonio Montosa, Pedro Olmedillo, Jose Ignacio Laca, Jesus Incera, Pedro Mari Abando, Mikel Gil Goitia, Jose Ignacio Barrios, Alfredo Cobos, Jose Luis Korta, Javier Gallarza, Manuel Osuna, Juan Llanos "Makala"
Sailkapen estropada
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Orio | 17:36,1 |
2 | Lasarte | 17:46,3 |
3 | San Juan | 17:57,5 |
4 | Astillero | 18:00,4 |
5 | Kaiku | 18:02,1 |
6 | Hondarribia | 18:04,0 |
7 | Hernani | 18:07,1 |
8 | Castro | 18:08,0 |
9 | Santurtzi | 18:16,2 |
10 | Zumaia | 18:20,9 |
11 | Donostia | 18:44,3 |
12 | Algorta | 18:52,8 |
13 | Laredo | 18:57,9 |
14 | Arraun Lagunak | 19:07,7 |
15 | Irundarrak | 19:46,7 |
16 | Mundaka | 20:20,0 |