1977ko Bost Nazioen Txapelketa
1977ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita zortzigarren ekitaldia izan zen (guztira 83.a). 1977ko urtarrilaren 15ean hasi eta martxoaren 19an bukatu zen. Frantziak partida guztiak irabazi zituen eta txapelketaz gain haren bigarren Slam Nagusia eskuratu zuen[1].
1977ko Bost Nazioen Txapelketa | |
---|---|
Datak | urtarrilaren 15etik martxoaren 19ra |
Txapelduna | Frantzia (6.a) |
Slam Nagusia | Frantzia (2.a) |
Partida kop. | 10 |
Puntu gehien | Phil Bennett (24) Mike Gibson (24) |
Entsegu gehien | Bill Gammell (2) J.P.R. Williams (2) Dominique Harize (2) |
← 1976 |
1978 → |
Jokaturiko lau partidatan Frantziak ez zuen entsegu bakar bat jaso, hori soilik Ingalaterrak egina zuen 1913ko ekitaldian[2]. Hori guxti balitz 15 jokalari berdinek jokatu zituzten partida guztiak, Slam Nagusiaren garaipen batean inoiz ikusi gabekoa izan zen. Partida gogorrak izan ziren gainera, entseguak 4 puntu balio izan zituen garaian (1972-1992) inoizko puntu kopuru txikiena eskuratu baitzuten frantsesek, 58 puntu.
Frantzia eta Galesen arteko partida oinarri hartu zen Grand Slam filma (1978) egiteko. Amaiera berridatzi behar izan zuten gidoilariek, uste denen aurka Gales galtzaile atera baitzen[3].
Txapelketa
Partehartzaileak
Selekzioak | Estadioa (Hiria) | Entrenatzailea | Kapitaina |
---|---|---|---|
Eskozia | Murrayfield Stadium (Edinburgo) | Bill Dickinson | Ian McLauchlan |
Frantzia | Parc des Princes (Paris) | Jean Desclaux | Jacques Fouroux |
Gales | National Stadium (Cardiff) | John Dawes | Phil Bennett |
Ingalaterra | Twickenham Stadium (Londres) | Peter Colston | Roger Uttley |
Irlanda | Lansdowne Road (Dublin) | Roly Meates | Tom Grace |
Puntuazio sistema
Entseguak lau puntu balio zituen eta gauzatzeak bi puntu gehigarri ematen zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
Sailkapena
| |||||||||||||||
Taldea | Puntuak | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Alde | Aurka | Diferentzia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Frantzia | 8 | 4 | 4 | 0 | 0 | 58 | 21 | +37 | ||||||
2 | Gales | 6 | 4 | 3 | 0 | 1 | 66 | 43 | +23 | ||||||
3 | Ingalaterra | 4 | 4 | 2 | 0 | 2 | 42 | 24 | +18 | ||||||
4 | Eskozia | 2 | 4 | 1 | 0 | 3 | 39 | 85 | -46 | ||||||
5 | Irlanda | 0 | 4 | 0 | 0 | 4 | 33 | 65 | -32 | ||||||
Partidak
Jard. | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|
1 | Gales Ingalaterra | 25-9 26-6 | Irlanda Eskozia |
2 | Frantzia Irlanda | 16-9 0-4 | Gales Ingalaterra |
3 | Ingalaterra Eskozia | 3-4 21-18 | Frantzia Irlanda |
4 | Frantzia Gales | 23-3 14-9 | Eskozia Ingalaterra |
5 | Irlanda Eskozia | 6-15 9-18 | Frantzia Gales |
Sariak
Saria | Taldea |
---|---|
Bost Nazioen Txapelketa | Frantzia |
Slam nagusia | Frantzia |
Koroa hirukoitza | Gales |
Zurezko koilara | Irlanda |
Kalkuta Kopa | Ingalaterra |
Palmaresa
1977 arteko bakarkako garaipenak.
# | Taldea | Garaipenak |
---|---|---|
1 | Gales | 19 |
2 | Ingalaterra | 17 |
3 | Eskozia | 12* |
4 | Irlanda | 8 |
5 | Frantzia | 6 |
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta
Erreferentziak
- Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
- «A watertight defence» ESPN.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- Owen, Roger. (2013). Gwenlyn Parry. University of Wales Press ISBN 978-0-7083-2663-3. PMC 863824804. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).