1976ko Kontxako Bandera
1976ko Kontxako Bandera (Banderaren 81. ekitaldia, garai hartan 74. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 5 eta 12an jokatu zen, eta Pedreñak bere laugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, aurrekoa irabazi eta 27 urtera[1].
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1976ko irailaren 5a |
Amaiera | 1976ko irailaren 12a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Pedreña |
Txapeldunordea | Orio |
← 1975 |
1977 → |
Kontakizuna
Pedreñak lehia gogorra izan zuen Orio eta Santurtzirekin eta sailkapen orokorrean hirurak 11 segundoren barruan sartu ziren. Lehenengo jardunaldia kantabriarrek irabazi zuten, eta bigarrena Oriok. Gipuzkoarrek lehenengo egunean 13 segundo galdu zituzten txanda desberdinean joanda, eta bigarren igandean 8 baino ez zituzten errekuperatu. Bestalde aipatzekoa da historian lehenengo aldiz hiru traineru kantabriar aritu zirela estropadan.
Hondarribian jokaturiko Kontxarako sailkapen estropadan 12 traineruk hartu zuten parte, zazpi gipuzkoarrek, hiru kantabriarrek eta bi bizkaitarrek. Sorpresaz Donostia izan zen irabazlea, ondoren banderan zazpigarren postuan geldituko zena.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Astillero Castro Urdiales Donostia Kaiku Lasarte-Michelin Orio Pedreña Santurtzi |
San Jose La Marinera Itxaropena Kaikutarra Eugenio ta Benito Olaizola Pedreña Sotera |
Jose Castillo Carmelo García Helguera Klaudio Etxeberria "Gorria" N. Torres "Txirri" eta J. L. Korta Antonio Oliden Juan Lizarralde "Altxerri" Rubén Laso Koldo Urtiaga |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Pedreña | 20:48:8 | 21:59:4 | 42:48:2 | |
2 | Orio | 21:02:0 | 21:51:4 | 42:53:4 | + 0:05:2 |
3 | Santurtzi | 20:53:4 | 22:06:4 | 42:59:8 | + 0:11:6 |
4 | Lasarte-Michelin | 21:05:1 | 22:11:4 | 43:16:5 | + 0:28:3 |
5 | Castro Urdiales | 21:05:2 | 22:12:0 | 43:17:2 | + 0:29:0 |
6 | Astillero | 21:13:4 | 22:27:6 | 43:41:0 | + 0:52:8 |
7 | Donostia | 21:24:1 | 22:30:8 | 43:54:9 | + 1:06:7 |
8 | Kaiku | 21:23:0 | 22:54:8 | 44:17:8 | + 1:29:6 |
Tripulazio irabazlea
- Sociedad Deportiva de Remo Pedreña
- Entrenatzailea:
- Patroia: Rubén Laso
- Arraunlariak: Istriborra: Vicente Lavin, Tasio Gutierrez, Jose Maria Bedia, Vicente Merino, Pedro S. Bedia, Pedro Jesus Portilla, eta aurrekoa Daniel Rodriguez. Ababorra: Antonio Moraga, Gabriel Diaz, Angel Gomez, Tino Bedia, Jose Bedia, Manuel Bedia
Sailkapen estropada
Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Donostia | 19:43,4 |
2 | Castro | 19:46,5 |
3 | Orio | 19:58,2 |
4 | Pedreña | 20:02,0 |
5 | Lasarte-Michelin | 20:11,0 |
6 | Kaiku | 20:17,0 |
7 | Astillero | 20:17,1 |
8 | Santurtzi | 20:25,4 |
9 | Hernani | 20:30,3 |
10 | Emengatoxtik (Orio) | 21:15,8 |
11 | Hondarribia | 21:16,6 |
12 | Itxaropena | 21:57,7 |
Erreferentziak
- 1976ko Banderako irudiak NO-DOko dokumental batean (05:51 minututik aurrera)