1975eko Kontxako Bandera

1975eko Kontxako Bandera (Banderaren 80. ekitaldia, garai hartan 73. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta 14an jokatu zen, eta Oriok bere 24. Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian, eta azken sei ekitaldietatik bosgarrena.

1975eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 8
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1975eko irailaren 7a
Amaiera 1975eko irailaren 14a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Orio
Txapeldunordea Kantabria Castro Urdiales
1974
1976

Kontakizuna

Orio jardunaldi bietan nagusitu zen eta erraz irabazi zuen bandera, bigarren izan zen Castro Urdialesi 24 segundo atera baitzizkion. Bestalde, 60. hamarkadan gertatu bezala eta ondoren 90. ere izango zen bezala, bi ontzi sanjuandar izan ziren lehian, bata Koxtape, aulki mugikorreko arraunlariez osatua, eta bestea Sanjuandarra, herriko traineru ofiziala, tosta finkoan aritzen zen jendearena.

Ez zen sailkapen estropadarik jokatu. Traineruak sailkatzeko herrialdeetako txapelketak erabili ziren. Horrela beraz Kantabriako txapelduna (Castro), Bizkaiko txapelduna (Kaiku) eta Gipuzkoako sei traineru onenak sartu ziren. Aipatzekoa da Gipuzkoako txapelketan Orioko B untziak bosgarren postua lortu zuela baina Orioren harrobiko taldea izanik ez zuen aukerarik izan Kontxan lehiatzeko.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Kantabria Castro Urdiales
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Hernani
Euskal Herria Kaiku
Euskal Herria Koxtape
Euskal Herria Lasarte-Michelin
Euskal Herria Orio
Euskal Herria Sanjuandarra
La Marinera
Koruko Ama
Mañoli
Bilbotarra
Pasajes de San Juan
Eugenio ta Benito
San Nikolas
Sanjuandarra
Carmelo García Helguera
Klaudio Etxeberria "Gorria"
Jose Urdanbide "Gorrión"
Ramon Arreseigor "Trabuko"
Jose Angel Lujanbio
Antonio Oliden
Juan Lizarralde "Altxerri"
Juan Mari Puy

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Orio 21:20:4 22:01:8 43:22:2
-
2 Castro Urdiales 21:34:4 22:11:8 43:46:2 + 0:24:0
3 Lasarte-Michelin 21:28:4 22:26:9 43:55:3 + 0:33:1
4 Koxtape 21:35:0 22:22:4 43:57:4 + 0:35:2
5 Donostia 21:48:5 22:27:4 44:15:9 + 0:53:7
6 Hernani 21:56:6 22:48:4 44:44:9 + 1:22:7
7 Sanjuandarra 22:13:4 23:18:0 45:31:4 + 2:09:2
8 Kaiku 22:18:6 23:36:4 45:55:0 + 2:32:8

Tripulazio irabazlea

  • Orio Arraunketa Elkartea
    • Patroia: Juan Lizarralde "Altxerri"
    • Arraunlariak: Dionisio Redondo, Andoni Elizalde, Estanislao Sarasua, Migel Angel Solabarrieta, Joakin Manterola, Juan Angel Lekuona, Juan Atxaga, Andres Ibarguren, Jose Ramon Lizarralde, Luis Mari Olasagasti, I. Salsamendi, Jesus Mari Perona eta Jose Mari Bereziartua.

Bideoa

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.