1973
1973. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa |
Urteak | 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1973 MCMLXXIII |
Ab urbe condita | 2726 |
Armeniar egutegia | 1422 ԹՎ ՌՆԻԲ |
Bahá'í egutegia | 129 – 130 |
Bengaliar egutegia | 1380 |
Berber egutegia | 2923 |
Egutegi budista | 2517 |
Myanmarko egutegia | 1335 |
Bizantziar egutegia | 7481 – 7482 |
Koptoen egutegia | 1689 – 1690 |
Etiopiar egutegia | 1965 – 1966 |
Hebrear egutegia | 5733 – 5734 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2029 – 2030 |
Shaka Samvat | 1895 – 1896 |
Kali Yuga | 5074 – 5075 |
Iraniar egutegia | 1351 – 1352 |
Islamiar egutegia | 1392 – 1393 |
Japoniar egutegia | Shōwa 48 (昭和48年) |
Korear egutegia | 4306 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2516 |
Unix denbora | 94694400 – 126230399 |
Holozeniar egutegia | 11973 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Apirilaren 19a – Poliziak Eustakio Mendizabal ETAko kidea hil zuen Algortan.
- Abuztuaren 11a – Donostiako Kresala elkarteak eskuinmuturreko erasoa pairatu zuen. Instalazioak txikituta gelditu ziren.
- Azaroaren 26 – Jose Etxeberria eta Jose Luis Pagazaurtundua ETAko kideak Areetako bonba baten leherketan hil ziren.
- Abenduaren 6a – Poliziak Josu Artetxe ETAko kidea hil zuen Alzan.
- Abenduaren 11a – Iparretarrak taldeak bere lehen ekintza egin zuen Bankan, Nafarroa Beherean. La Rosée zentroko kontabilitate liburuak ostu zituen. Ondoren, Baigorrin, enpresaren zuzendariari ukabilkada bat eman zioten bere etxean.
- Abenduaren 20a – ETAk Luis Carrero Blanco Espainiako presidentea erail zuen Madrilen kotxean zihoala bonba bat leherraraziz. Berarekin batera, kotxean zihoazen beste bi pertsona hil ziren.
Mundua
- Urtarrilaren 27a – 16 urteko Rita Lloyd neskato beltza hil zuen New Yorkeko Poliziak. Ez zuten inor auzipetu hilketagatik.
- Martxoaren 23a – AEBetako azken soldaduek Vietnamdik alde egin zuten, militarki porrot egin ostean.
- Martxoaren 27a – Marlon Brandok uko egin zion Oscar saria jasotzeari, AEBetako jatorrizko herriei ematen zitzaien tratuagatik.
- Maiatzaren 10a – Fronte Polisarioa sortu zuten Mendebaldeko Saharan.
- Uztailaren 10a – Bahamak Erresuma Batutik independizatu ziren.
- Abuztuaren 23a – Augusto Pinochet armadako komandante-buru izendatu zuen Txileko presidente Salvador Allendek.
- Irailaren 11 – Txilen Augusto Pinochetek zuzendutako armadak herrialdearen kontrola hartu zuen eta Salvador Allende presidente demokratikoak bere buruaz beste egin zuen La Moneda jauregian.
- Urriaren 6a – Egiptok eta Siriak elkarrekin Israeli eraso zioten; Yom Kippurreko Gerra hasi zen.
- Urriaren 16a – Petrolioaren prezioa egun batetik bestera biderkatu zuten arabiar herrialdeek. Israelen aurka Yom Kippurreko Gerra hasita, AEB Israel babesten ari zela jakitean arabiar herrialdeek petrolioan esku hartu zuten lehen aldiz. Sei hilabetean prezioa laukoiztu zuten, eta Mendebaldeko ekonomietan krisi handia eragin.
- Urriaren 31a – Helikoptero batean egin zuten ihes IRAko hiru presok Dublingo Mountjoy espetxetik.
- Azaroaren 17a – Ikasleak Atenasen erregimen militarraren aurka altxatu ziren.
- Azaroaren 25a – Grezian, Koronelen diktaduraren garaian Dimitrios Ioannidis militarrak estatu-kolpea jo zuen Georgios Papadopulos eta Spyros Markezinis agintetik kentzeko. Diktadore berriaren erregimena are gogorragoa izan zen.
- Abenduaren 21a Pedro Barrios gaztea ezer galdetu gabe tirokatu zuen Espainiako Poliziak Madrilen, Carrero Blancoren atentatuaren egilea zelakoan. Bi astera hil zen.
Arte eta kultura
- Urtarrilaren 5ean Aerosmith taldeak debut albuma argitaratu zuen.
- Martxoaren 1ean Pink Floyd taldeak "The Dark Side of the Moon" diskoa atera zuen AEBetan, eta 23 egun geroago Erresuma Batuan.
- Martxoaren 27an "The Godfather" filma Oscar Sarietan pelikula onentzat izendatu zuten.
- Urriaren 20an Sydney Opera House zabaldu zuten Australian.
Kirolak
- Apirilaren 13an Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen Luis Ocañak.
- Uztailaren 22an Luis Ocaña txapelduna izan zen Frantziako Tourrean.
- Irailaren 9an Kontxako Bandera eskuratu zuen Lasarte-Michelinek.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 3a – Magela Baudoin, boliviar idazle eta kazetaria.
- Urtarrilaren 4a – Laia Marull, kataluniar aktorea.
- Urtarrilaren 7a – Jesús Emilio Díez de Mier, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 8a – Virginia Yagüe, espainiar gidoilari, ekoizle eta idazlea.
- Urtarrilaren 9a – Sean Paul, jamaikar dancehall abeslari eta ekoizlea.
- Urtarrilaren 10a – Iker Jiménez, gasteiztar kazetaria, esoterismoa, magia, natur gaindiko eta sasi-zientifiko gaiei buruzko saoiegatik ezaguna.
- Urtarrilaren 12a – Hande Yener, turkiar abeslari eta musikagilea.
- Urtarrilaren 13a – Juan Diego Flórez, perutar tenorea.
- Urtarrilaren 13a – Raquel Sánchez-Silva, espainiar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Urtarrilaren 14a – Giancarlo Fisichella, 1 Formulako italiar pilotu ohia.
- Urtarrilaren 16a – Lionel Bilbao, lapurtar izotz hockey jokalalari ohia.
- Urtarrilaren 16a – Asier Cuevas, gipuzkoar atleta, ultramaratoietan aditua.
- Urtarrilaren 19a – Julen Gabiria, bizkaitar idazle eta itzultzailea.
- Urtarrilaren 19a – Karen Lancaume, frantziar aktore pornoa (h. 2005).
- Urtarrilaren 20a – Carlota Merchán, arabar politikaria.
- Urtarrilaren 20a – Matilde Belgikakoa, Belgikako erregina ezkontidea.
- Urtarrilaren 22a – Rogério Ceni, brasildar futbol atezain ohia.
- Urtarrilaren 25a – Nagore Gabellanes, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia.
- Urtarrilaren 27a – Arantza Portabales, gipuzkoar-galiziar idazlea, galizieraz nahiz gaztelaniaz idazten duena.
- Urtarrilaren 28a – Tomislav Marić, kroaziar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 29a – Asier Mendizabal, gipuzkoar artista.
Otsaila
- Otsailaren 1a – Éric Daramy, lapurtar izotz hockey jokalaria.
- Otsailaren 1a – Yuri Landman, holandar luthier esperimentala.
- Otsailaren 1a – Birger Sellin, alemaniar idazlea.
- Otsailaren 4a – Oscar de la Hoya, mexikar-estatubatuar boxeolaria.
- Otsailaren 5a – Carme Chaparro, kataluniar kazetaria eta idazlea.
- Otsailaren 5a – Fernando Goñi, Goñi III.a, nafar pilotari ohia.
- Otsailaren 6a – Valentina Carnelutti, italiar aktore eta bikoiztailea.
- Otsailaren 7a – Irina Björklund, finlandiar aktorea eta abeslaria.
- Otsailaren 9a – Svetlana Boginskaya, bielorrusiar gimnasta ohia.
- Otsailaren 11 – Esteban Arakama, gipuzkoar piraguista ohia, ur bizietako kayak (K1) modalitatean aritua.
- Otsailaren 11 – Varg Vikernes, musikaria, konpositorea, abeslaria eta Norvegiako black metalaren aitzindarietako bat.
- Otsailaren 12a – Marques Batista de Abreu, brasildar futbolari ohia.
- Otsailaren 12a – Lorena Sánchez, bizkaitar futbolari ohia.
- Otsailaren 12a – Tara Strong, kanadar-estatubatuar aktore eta ahots-aktorea.
- Otsailaren 13a – Mikel Antia, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Otsailaren 14a – Unai Elorriaga, bizkaitar idazlea eta itzultzailea.
- Otsailaren 15a – Anna Dogonadze, georgiar-alemaniar gimnasta ohia.
- Otsailaren 16a – Cathy Freeman, australiar atleta.
- Otsailaren 16a – Luís Montenegro, Portugalgo lehen ministroa.
- Otsailaren 16a – Merlyn Sopjan, transgeneroen eskubideen aldeko indonesiar ekintzailea.
- Otsailaren 18a – Oskar Alegria, nafar kazetari eta zinema-zuzendaria.
- Otsailaren 18a – Melani Olivares, kataluniar aktorea.
- Otsailaren 19a – Paulien De Groote, belgikar politikaria (h. 2018).
- Otsailaren 20a – Vladimir Luján, kubatar palaria.
- Otsailaren 21a – Elsa Girardot, ezpata modalitateko frantziar eskrimalaria (h. 2017).
- Otsailaren 22a – Iñigo Pírfano, bizkaitar musikagile eta orkestra zuzendaria.
- Otsailaren 24a – Anthony Dupuis, lapurtar tenislaria.
- Otsailaren 25a – Hélène de Fougerolles, frantziar aktorea.
- Otsailaren 27a – Li Bingbing, txinatar aktorea, abeslaria eta ekoizlea.
- Otsailaren 28a – Zigor Aranalde, gipuzkoar futbolari ohia.
Martxoa
- Martxoaren 1a – Itxaso Etxebarria Astondoa, arabar funtzionario, kazetari eta politikaria.
- Martxoaren 1a – Ryan Peake, Nickelback taldeko gitarra-jotzailea.
- Martxoaren 3a – Xavier Bettel, Luxenburgoko lehen ministroa.
- Martxoaren 4a – Javier Cano, euskal arraunlari ohia.
- Martxoaren 4a – Óscar Gurria, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 5a – Juan Esnáider, argentinar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 6a – Silvia Manrique, arabar belar hockey jokalari ohia.
- Martxoaren 7a – Álex O'Dogherty, espainiar aktore eta umorista.
- Martxoaren 9a – Igor Angulo Iturrate, bizkaitar ETAkidea (h. 2006).
- Martxoaren 9a – Matteo Salvini, italiar politikaria.
- Martxoaren 10a – Eva Herzigová, txekiar top-model ohia.
- Martxoaren 11 – Sylvia Day, japoniar- estatubatuar idazlea.
- Martxoaren 12a – Léonora Miano, kamerundar idazlea.
- Martxoaren 13a – Edgar Davids, herbeheretar futbolari ohia.
- Martxoaren 15a – Agustin Aranzabal, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 15a – Santi Vila, kataluniar historialari eta politikaria.
- Martxoaren 16a – Tom Wlaschiha, alemaniar aktorea.
- Martxoaren 17a – Caroline Corr, irlandar musikari eta abeslaria, The Corrs taldeko kidea.
- Martxoaren 17a – David Seco, bizkaitar txirrindularia, ziklo-krosean inoiz izan den euskal herritar hoberena.
- Martxoaren 18a – Juantxo Koka, gipuzkoar pilotari ohia.
- Martxoaren 18a – Raquel Lanseros, espainiar poeta eta itzultzailea.
- Martxoaren 19a – Meritxell Batet, PSCko kataluniar politikaria.
- Martxoaren 23a – Jerzy Dudek, poloniar futbolari ohia.
- Martxoaren 24a – Steve Corica, australiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 24a – Jim Parsons, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 25a – Dolunay Soysert, turkiar aktorea.
- Martxoaren 26a – Larry Page, Google bilatzailearen sortzaileetako bat.
- Martxoaren 27a – Imanol Etxeberria, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 28a – Amaia Gabantxo, bizkaitar idazlea, flamenko abeslaria eta euskal literaturan espezializatutako itzultzailea.
- Martxoaren 28a - Gorka Kortina, bizkaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 28a – Edward Fatu, Umaga, estatubatuar borrokalari profesionala (h. 2009).
- Martxoaren 30a – Auður Jónsdóttir, islandiar idazlea.
- Martxoaren 31 – Gabriel Esparza, nafar kirolari ohia, taekwondon aritua.
Apirila
- Apirilaren 1a – Christian Finnegan, estatubatuar aktore eta umorista.
- Apirilaren 2a – Unai Basurko, euskal marinel eta bela-estropadalaria, munduari bakarrean bira eman dion bigarren itsasgizon euskal herritarra.
- Apirilaren 4a – David Blaine, estatubatuar mago eta ilusionista.
- Apirilaren 4a – Loris Capirossi, italiar motoziklismoko pilotu ohia.
- Apirilaren 5a – Élodie Bouchez, frantziar aktorea.
- Apirilaren 6a – Henrik Petersson, suediar matematikaria da, matematika irakaslea eta idazlea.
- Apirilaren 6a – Sun Wen, txinatar futbolari ohia, inoizko emakume futbolari hoberenetakotzat joa.
- Apirilaren 8a – Emma Caulfield, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 9a – Carmen Alcayde, espainiar kazetaria, telebista aurkezlea, aktorea eta idazlea.
- Apirilaren 10a – Guillaume Canet, frantziar aktore eta zinema zuzendaria.
- Apirilaren 10a – Patxi Gallego, gipuzkoar komikigilea.
- Apirilaren 10a – Roberto Carlos, brasildar futbolaria.
- Apirilaren 11 – Jennifer Esposito, estatubatuar aktore eta dantzaria.
- Apirilaren 12a – Cristina Lucas, espainiar artista.
- Apirilaren 14a – Roberto Ayala, argentinar futbolari ohia.
- Apirilaren 14a – Adrien Brody, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 14a – Iñigo Chaurreau, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 18a – Haile Gebrselassie, etiopiar atleta, distantzia luzean inoizko lasterketari onenenetakoa.
- Apirilaren 19a – Jon Mantzisidor, gipuzkoar komikigile eta musikaria.
- Apirilaren 20a – Gabry Ponte, italiar DJa.
- Apirilaren 20a – Toshihide Saito, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 21a – Iñigo Alli, nafar politikaria.
- Apirilaren 21a – Yoshiharu Ueno, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 23a – Iñaki Berruet, gipuzkoar futbolari ohia.
- Apirilaren 24a – Sachin Tendulkar, indiar kriket jokalaria, Kriketeko historiako bateatzailerik onenetarikoa.
- Apirilaren 24a – Lee Westwood, ingeles golfaria.
- Apirilaren 26a – Txema del Olmo, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 28a – Jorge Garcia, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 28a – Jabi Luaces, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- Apirilaren 29a – Natalia Iguiñiz, perutar artista plastikoa, irakaslea eta aktibista politikoa.
- Apirilaren 29a – Txus Serrano, nafar futbolari ohia.
Maiatza
- Maiatzaren 3a – Lourdes Maldonado, gipuzkoar kazetaria.
- Maiatzaren 3a – Judit Ruiz de Munain, arabar idazlea.
- Maiatzaren 7a – Kaoru Nagadome, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 7a – Paolo Savoldelli, italiar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 17a – Sasha Alexander, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 18a – Bea Sever, bizkaitar sexologoa eta kazetaria.
- Maiatzaren 20a – Paty Navidad, mexikar aktorea eta abeslaria.
- Maiatzaren 21a - Nadia Khiari, tunisiar artista margolaria, marrazkilaria eta arte plastikoetako irakaslea.
- Maiatzaren 23a – Asier Iriondo, gipuzkoar bertsolaria.
- Maiatzaren 23a – Juan José Padilla, espainiar toreatzailea.
- Maiatzaren 24a – Rodrigo, cuarteto musika motako argentinar abeslaria (h. 2000).
- Maiatzaren 24a – Ruslana, ukrainar abeslari, konpositore, produktore eta dantzaria.
- Maiatzaren 24a – Julián Villagrán, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 25a – Mikel Odriozola, gipuzkoar atleta, ibilketa espezialitatean aditua.
- Maiatzaren 27a – Alessandro Cambalhota, brasildar futbolari ohia.
- Maiatzaren 27a – Yorgos Lanthimos, greziar zinema, bideo eta antzerki zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea.
- Maiatzaren 27a – Daniel da Silva, brasildar futbolari ohia.
- Maiatzaren 29a – Alpay Özalan, turkiar futbolari ohia.
- Maiatzaren 30a – Marina Garcés, kataluniar filosofo, irakasle eta saiakeragilea.
- Maiatzaren 31 – Pedro Díaz Lobato, espainiar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 31 – Natasha Koroleva, ukrainar abeslaria, aktorea eta diseinatzailea.
- Maiatzaren 31 – Pablo Suberbiola, gipuzkoar bertsolaria eta soziologoa.
Ekaina
- Ekainaren 1a – Heidi Klum, alemaniar top-model ohia, telebista aurkezlea eta aktorea.
- Ekainaren 3a – Roldán Jimeno, nafar historialari eta antropologoa.
- Ekainaren 5a – Josu Andueza, gipuzkoar arraunlari ohia.
- Ekainaren 7a – Toñi Moreno, espainiar telebista aurkezlea.
- Ekainaren 8a – Lorea Elso, nafar gimnasta ohia.
- Ekainaren 8a – Emma García, gipuzkoar kazetaria eta telebista-aurkezlea.
- Ekainaren 9a – Laura Ponte, galiziar top-model ohia.
- Ekainaren 10a – Silvia Buabent, espainiar politikari sozialista eta aktibista feminista.
- Ekainaren 13a – Hasier Arraiz, arabar politikaria, Sortu alderdiko presidentea.
- Ekainaren 15a – Neil Patrick Harris, estatubatuar aktore, abeslari, mago, umorista eta zinema zuzendaria.
- Ekainaren 16a – Isatxa Mengíbar, espainiar aktorea eta bikoizketa-aktorea.
- Ekainaren 16a – Federica Mogherini, Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkaria.
- Ekainaren 16a – Joseba Ostolaza, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- Ekainaren 16a – Michel Pensée, kamenrundar futbolari ohia.
- Ekainaren 20a – John Snorri Sigurjónsson, islandiar alpinista (h. 2021).
- Ekainaren 21a – Zuzana Čaputová, Eslovakiako presidentea, herrialdearen historiako lehen emakume presidentea.
- Ekainaren 21a – Juliette Lewis, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Ekainaren 23a – Eisuke Nakanishi, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 23a – Marija Naumova. Marie N, letoniar abeslaria.
- Ekainaren 26a – Edu Zelaieta, EHUko irakaslea eta euskal idazlea.
- Ekainaren 27a – Lurdes Alkorta, gipuzkoar trikitilaria.
- Ekainaren 28a – Eduardo Aldán, bizkaitar umorista, aktore eta telebista aurkezlea.
- Ekainaren 28a – Alberto Berasategi, bilbotar tenislari ohia.
- Ekainaren 28a – Airat Istxmouratov, errusiar-kanadar konpositore, orkestra-zuzendaria eta klarinetista.
- Ekainaren 29a – George Hincapie, estatubatuar txirrindulari ohia.
Uztaila
- Uztailaren 1a – Iñaki Petxarroman, gipuzkoar kazetari, idazle eta bertsolaria.
- Uztailaren 2a – David Olaizola, euskal abeslaria.
- Uztailaren 2a – Judith Torrea, nafar kazetari, blogari eta idazlea.
- Uztailaren 3a – Jorge Andrés Martínez Boero, argentinar motoziklista (h. 2012).
- Uztailaren 3a – Patrick Wilson, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 4a – Tony Popovic, australiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Uztailaren 6a – Garikoitz Aspiazu, Txeroki , bizkaitar ETAkidea.
- Uztailaren 6a – Takafumi Ogura, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 6a – William Lee Scott, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 9a – Shigeyoshi Mochizuki, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 10a – Ana Belén Pintado, Espainiako haurren salerosketaren biktima, bere ama biologikoak topatu zuen lehenengo espainiar biktima.
- Uztailaren 12a – Christian Vieri, italiar futbolari ohia.
- Uztailaren 13a – Eba Ferreira Martínez, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 14a – Candela Peña, kataluniar aktorea.
- Uztailaren 14a – Maider Telleria, euskal belar hockey jokalari ohia.
- Uztailaren 16a – Stefano Garzelli, italiar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 19a – Saïd Taghmaoui, marokoar-frantziar aktorea.
- Uztailaren 19a – Antonio Zabalburu, bizkaitar aktorea.
- Uztailaren 20a – Macarena Berlín, espainiar kazetaria, irrati esataria eta telebistako aurkezlea.
- Uztailaren 20a – Haakon Norvegiakoa, Norvegiako printze oinerdokoa.
- Uztailaren 20a – Monkaen Kaenkoon, thailandiar abeslari eta aktorea.
- Uztailaren 22a – Jaime Cantizano, espainiar telebista aurkezle eta irrati esataria.
- Uztailaren 22a – Rufus Wainwright, estatubatuar abeslaria.
- Uztailaren 23a – David Etxebarria, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 23a – Kathryn Hahn, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 23a – Monica Lewinsky, Bill Clintonekin izan zuen sexu aferagatik ezaguna egin zen estatubatuar emakumea.
- Uztailaren 25a – Mauricio Aspe, mexikar telenobela-aktorea.
- Uztailaren 25a – Yoichi Doi, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 26a – Kate Beckinsale, ingeles aktorea.
- Uztailaren 26a – Arantza Quiroga, Eusko Legebiltzarreko mahaiburu ohia.
- Uztailaren 26a – Vaniity, mexikar-estatubatuar emakumezko aktore porno transexuala.
- Uztailaren 26a – Lenka Šarounová, txekiar astronomoa, asteroide-aurkitzaile emankorra.
- Uztailaren 28a – Gonzalo Etxague, euskal idazlea.
- Uztailaren 29a – Keu Agirretxea, bizkaitar musikari eta bakarlaria.
- Uztailaren 29a – Denis Urubko, errusiar mendigoizalea.
- Uztailaren 31 – Richart Báez, paraguaiar futbolari ohia.
- Uztailaren 31 – César Gálvez, gipuzkoar futbolari ohia.
- Uztailaren 31 – Henk Vogels, australiar txirrindulari ohia.
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Eduardo Noriega, espainiar aktorea.
- Abuztuaren 1a – Edurne Pasaban, gipuzkoar alpinista, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea.
- Abuztuaren 3a – Stephen Graham, ingeles aktorea.
- Abuztuaren 3a – Pilar Llop, espainiar magistratua eta politikaria.
- Abuztuaren 4a – Iñaki Lopez, bizkaitar telebista aurkezlea.
- Abuztuaren 4a – Javier de Pedro, Errealean aritutako errioxar futbolaria.
- Abuztuaren 6a – Asia Carrera, estatubatuar aktore porno ohia.
- Abuztuaren 6a – Vera Farmiga, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 9a – Koteto Ezkurra, nafar pilotaria, erremonteko buruz buruko txapelketa gehien irabazi duena (11 txapelketa).
- Abuztuaren 10a – Unai Rementeria, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia.
- Abuztuaren 10a – Daijiro Takakuwa, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 10a – Javier Zanetti, argentinar futbolari ohia.
- Abuztuaren 11 – Frank Caeti, estatubatuar aktore eta bakarrizketalaria.
- Abuztuaren 11 – Luis Alberto Lacalle Pou, Uruguaiko presidente hautatua.
- Abuztuaren 12a – Emma Roca, kataluniar korrikalari eta eskiatzailea, mendiko lasterketen aitzindaria eta emakumezkoen erreferentea (h. 2021).
- Abuztuaren 12a – Muqtada al-Sadr, irakiar ajatolah xiia.
- Abuztuaren 12a – Joseba Beloki, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 13a – Mara Yamauchi, britainiar atleta, ibilbide luzeko eta errepideko lasterketan aditua.
- Abuztuaren 14a – Kieren Perkins, australiar igerilari ohia.
- Abuztuaren 15a – Jon Ander Lanbea, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 16a – Iker Sarriegi, gipuzkoar futbolari ohi eta abokatua.
- Abuztuaren 17a – Juan Antonio Ipiña García, Tontxu, bizkaitar kantautorea.
- Abuztuaren 19a – Olga Holtz, errusiar matematikaria, zenbakizko analisian aditua.
- Abuztuaren 19a – Mette-Marit Norvegiakoa, Norvegiako printzesa ezkontidea.
- Abuztuaren 21a – Sergey Brin, Google bilatzailearen sortzaileetako bat.
- Abuztuaren 21a – Kepa Intxausti, bizkaitar bertsolaria.
- Abuztuaren 22a – Kristen Wiig, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 23a – Chelsi Smith, estatubatuar aktorea eta modeloa (h. 2018).
- Abuztuaren 24a – Fabio Pecchia, italiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 25a – Kristina Berasain, nafar kazetaria.
- Abuztuaren 25a – Ryuji Michiki, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 27a – Almudena Otaola, EAJko bizkaitar politikaria.
- Abuztuaren 29a – Thomas Tuchel, alemaniar futbolari-ohia eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 30a – Claudia Bokel, alemaniar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa.
- Damian Milton, britainiar soziologo, gizarte-psikologo eta aktibista.
Iraila
- Irailaren 2a – Savo Milošević, serbiar futbolari ohia.
- Irailaren 5a – Paddy Considine, ingeles aktorea, zinema zuzendaria eta gidoigilea.
- Irailaren 5a – Rose McGowan, italiar aktorea.
- Irailaren 7a – Shannon Elizabeth, estatubatuar aktore, poker jokalari eta modelo ohia.
- Irailaren 7a – Laura Pamplona, espainiar aktore, modelo ohi eta abeslaria.
- Irailaren 8a – Izarne Lizaso, gipuzkoar psikologo, ikertzaile eta EHUko irakaslea.
- Irailaren 9a – Aitziber Irigoras, bizkaitar legelari eta politikaria, Durangoko alkatea.
- Irailaren 9a – Aitor Osa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Irailaren 9a – Gorka Sarriegi, Sorotan Bele taldeko abeslaria.
- Irailaren 10a - Gema Igual, Santanderko alkatea.
- Irailaren 11 – Maite Ruiz de Larramendi, nafar palaria.
- Irailaren 12a – Tarana Burke, estatubatuar aktibista, Me Too mugimenduaren sortzailea.
- Irailaren 12a – Ainhoa Latatu Nuñez, bizkaitar biologoa eta EHUko unibertsitate-mailako prestakuntzaren arduraduna.
- Irailaren 12a – Paul Walker, estatubatuar aktorea (h. 2013).
- Irailaren 13a – Fabio Cannavaro, italiar futbolari ohia.
- Irailaren 14a – Nas, estatubatuar hip-hop abeslari eta enpresaburua.
- Irailaren 16a – Franck Fontan, lapurtar futbolari ohia.
- Irailaren 16a – Alexander Vinokurov, kazakhstandar txirrindulari ohia.
- Irailaren 17a - Maria Lopez Sandez, galiziar filologoa, irakaslea, idazlea eta saiakeragilea.
- Irailaren 18a – Aitor Karanka, arabar futbolari ohia.
- Irailaren 18a – Mark Shuttleworth, hegoafrikar informatikari eta enpresaburua, software askeen enpresa sustatzailea eta espazioan iristean lehenengo afrikarra.
- Irailaren 20a – Andrei Kivilev, kazakhstandar txirrindularia (h. 2003).
- Irailaren 20a – Olaf Pollack, alemaniar txirrindulari ohia.
- Irailaren 21a – Edgars Rinkēvičs, Letoniako presidentea.
- Irailaren 21a – Virginia Ruano Pascual, espainiar tenislari ohia.
- Irailaren 22a – François-Xavier Demaison, frantziar umorista eta aktorea.
- Irailaren 23a – Toshihiro Hattori, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 28a – Roberto Jiménez, PSNko nafar politikaria.
Urria
- Urriaren 1a Ana Terradillos, gipuzkoar kazetaria eta idazlea.
- Urriaren 2a – Mikel Arana, gipuzkoar politikaria, Ezker Batua-Berdeak alderdiko koordinadore nagusi ohia.
- Urriaren 2a – Tara Moss, kanadar-australiar supermodelo ohia eta idazlea.
- Urriaren 2a – Valentina Petrillo, italiar atleta paralinpikoa.
- Urriaren 3a – Neve Campbell, kanadar aktorea.
- Urriaren 3a – Ingrid Chauvin, frantziar aktorea.
- Urriaren 3a – Lena Headey, britainiar aktorea.
- Urriaren 3a – Sandrine Jauregiberri, lapurtar errugbilaria.
- Urriaren 3a – Santiago Sagaste, espainiar alpinista (h. 2007).
- Urriaren 5a – Cédric Villani, frantziar matematikari eta politikaria.
- Urriaren 6a – Ioan Gruffudd, galestar aktorea.
- Urriaren 8a – Alberto Undiano, euskal herritar futbol arbitro laguntzailea.
- Urriaren 12a – Unai Iparragirre, gipuzkoar komunikazio langilea, 2021etik ETBko zuzendaria.
- Urriaren 13a – Pascal Campion, estatubatuar lustratzailea eta animatzailea.
- Urriaren 17a – Jose Kruz Gurrutxaga, gipuzkoar aktorea.
- Urriaren 19a – Pekka Himanen, finlandiar filosofoa.
- Urriaren 22a – Ichiro Suzuki, japoniar beisbol jokalaria.
- Urriaren 23a – Tanwarin Sukkhapisit, thailandiar zinemagilea eta politikaria, Thailandiako Ordezkari Ganberako lehenengo parlamentari transgeneroa.
- Urriaren 23a – Gaël Touya, sable modalitateko frantziar eskrimalaria.
- Urriaren 23a – Ibon Uzkudun, gipuzkoar aktore eta telebista aurkezlea.
- Urriaren 24a – Levi Leipheimer, estatubatuar txirrindulari ohia.
- Urriaren 24a – Petti, nafar abeslari eta musikaria.
- Urriaren 24a – Jeff Wilson, zeelandaberritar errugbi eta kriket jokalari ohia, bi kiroletan internazionala.
- Urriaren 25a – Suheir Hammad, palestinar jatorriko estatubatuar poeta, idazle, interprete eta ekintzaile politikoa.
- Urriaren 26a – Seth MacFarlane, estatubatuar aktore, ahots-aktore, marrazkigile, gidoigile, umorista, ekoizle, zuzendari eta abeslaria.
- Urriaren 29a – Masakiyo Maezono, japoniar futbolari ohia.
Azaroa
- Azaroaren 1a – Igor González de Galdeano, gipuzkoar txirrindulari ohi eta kirol-zuzendaria.
- Azaroaren 1a – Aishwarya Rai, indiar aktore eta modeloa.
- Azaroaren 2a – Yaw Acheampong, ghanar futbolari ohia.
- Azaroaren 3a – Ana Milán, espainiar aktore, modelo eta aurkezlea.
- Azaroaren 3a – Remedios Zafra, arte, feminismo eta ziberfeminismoan espezializatutako espainiar idazle eta ikertzailea.
- Azaroaren 4a – Denis Greslin, lapurtar politikari eta ekintzailea.
- Azaroaren 4a – Aitziber Sarasola, nafar politikari eta euskaltzalea (h. 2014).
- Azaroaren 5a – Albert Espinosa, kataluniar ingeniari industrial, gidoilari, teatro autorea, idazle, aktore eta zinema zuzendaria.
- Azaroaren 5a – Bosco Ntaganda, ruandar-kongotar gerrillari eta militarra, gerra kriminaltzat joa.
- Azaroaren 7a – Yunjin Kim, korear aktorea.
- Azaroaren 8a – Iñigo Idiakez, gipuzkoar futbolari ohia.
- Azaroaren 9a – Belén Esteban, espainiar celebrity eta telebista aurkezlea.
- Azaroaren 14a – Leyre Berrocal, bizkaitar aktorea.
- Azaroaren 14a – Dana Snyder, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 16a – Lucrecia Hernández Mack guatemalar mediku zirujau eta politikaria (h. 2023).
- Azaroaren 16a – Garikoitz Mendizabal, gipuzkoar musikari eta txistularia.
- Azaroaren 17a – Ibon Begoña, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 18a – Darko Kovačević, serbiar futbolaria.
- Azaroaren 18a – Shiho Onodera, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 20a - Sira Rego, espainiar politikaria eta nutrizionista.
- Azaroaren 20a – Eduardo Santos, nafar abokatu eta politikaria.
- Azaroaren 21a – Nath-Sakura, frantziar argazkilaria.
- Azaroaren 21a – Inés Sastre, espainiar modelo eta aktorea.
- Azaroaren 22a – Chadwick A. Trujillo, estatubatuar astronomoa.
- Azaroaren 24a - Paola Cortellesi, italiar aktorea, autorea, komikoa, imitatzailea eta kantaria.
- Azaroaren 25a – Joe Cassano, italiar rap abeslaria (h. 1999).
- Azaroaren 26a – Andrea Camata, italiar saskibaloi jokalari ohia.
- Azaroaren 28a – Iñaki Barrenetxea, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 29a – Ryan Giggs, galestar futbolari ohia.
- Azaroaren 30a – Igor Jovićević, kroaziar futbolari ohia.
Abendua
- Abenduaren 2a – Ignatius Farray, espainiar komiko, bakarrizketalari, aktore, gidoilari eta abeslaria.
- Abenduaren 2a – Monica Seles, serbiar tenislaria.
- Abenduaren 2a – Jan Ullrich, alemaniar txirrindularia.
- Abenduaren 3a – Holly Marie Combs, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 4a – Tyra Banks, estatubatuar top-model ohia, 1990ko hamarkadako modelorik ospetsuenetariko bat.
- Abenduaren 4a – Kate Rusby, ingeles abeslari eta kantautorea.
- Abenduaren 5a – Igor Flores, nafar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 5a – Sorin Grindeanu, Errumaniako lehen ministroa.
- Abenduaren 6a – Nikos Jristodoulides, Zipreko presidentea.
- Abenduaren 7a – Aitor Bugallo, euskal txirrindularia (h. 2016).
- Abenduaren 7a – Gorka Gerrikagoitia, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 7a – Junko Ozawa, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 10a – Eva Lopez de Arroyabe, Arabako Lautadako ganaduzalea, Arabako Nekazarien Elkarteko zuzendari ohia.
- Abenduaren 11 – Peio Etxeberri-Aintxart, lapurtar historialari, idazle eta politikaria, batez ere Historia Garaikidea ikertzen duena.
- Abenduaren 12a – Iñigo Beristain, gipuzkoar argazkilaria.
- Abenduaren 12a – Teresa Colom, andorratar idazlea.
- Abenduaren 12a – Aisha Yesufu, nigeriar ekintzailea eta enpresariburua.
- Abenduaren 15a – Surya Bonaly, izotz gaineko frantziar patinatzaile ohia, backflip izeneko jauzia egin duen patinatzaile olinpiko bakarra.
- Abenduaren 16a – Mariza, mozambiketar-portugaldar abeslari fadista.
- Abenduaren 17a – Santos González, espainiar txirrindularia.
- Abenduaren 17a – Paula Radcliffe, distantzia luzeko britainiar atleta ohia.
- Abenduaren 19a – Igor Ahedo, bizkaitar soziologoa eta EHUko irakaslea.
- Abenduaren 21a – Gorka Urtaran, arabar politikari jeltzalea, Gasteizko alkatea.
- Abenduaren 24a – Martin Kellerman, suediar komikigilea.
- Abenduaren 24a – Stephenie Meyer, estatubatuar idazlea.
- Abenduaren 25a – Tadatoshi Masuda, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 25a – Gabriel Popescu, errumaniar futbolari ohia.
- Abenduaren 26a – Topacio Fresh, argentinar abeslari, aktore, dantzari eta artegile transexuala.
- Abenduaren 26a – Ibon Iparragirre, bizkaitar aktibista.
- Abenduaren 27a – Luis Mari Pikabea Zubieta, nafar alpinista (h. 2007).
- Abenduaren 30a – Nacho Vidal, kataluniar aktore pornoa.
- Abenduaren 31 – Jon González Díez, Peli, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abenduaren 31 – Amir Karić, esloveniar futbolari ohia.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Ainhoa Ostolaza, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Aitor Urrutia, gipuzkoar politikari jeltzalea.
- Aitziber Etxeberria, gipuzkoar idazlea.
- Alejandro Alumbreros, bizkaitar musikagilea.
- Alex Orbe, bizkaitar ilustratzailea.
- Ana Jaka, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- Ana Ramos, gipuzkoar kirol kazetaria.
- Anartz Zuazua, gipuzkoar aktorea.
- Andoni Otamendi, gipuzkoar bertsolaria eta musika irakaslea.
- Antxoka Martínez, bizkaitar arkeologoa.
- Argitxu Beyrie, euskal arkeologoa.
- Aritz Mendieta, gipuzkoar abeslaria, Deabruak Teilatuetan taldeko ahotsa.
- Aritz Zerain, gipuzkoar bertsolaria.
- Arkaitz Goikoetxea Arriola, gipuzkoar bertsolaria.
- Asun Berastegi, nafar botanikaria.
- Beñat Arginzoniz, bizkaitar poeta, idazle, iztultzaile eta argitaratzailea.
- Bixente Gorostidi, gipuzkoar bertsolaria.
- David Guindano Igarreta, nafar musikari, abeslari, irakasle eta zuzendaria, Nafarroako Ganbera Abesbatzaren zuzendari artistikoa.
- Eba Blanco, arabar politikaria eta itzultzailea.
- Edurne Koch Elizegi, gipuzkoar argazkilaria eta kultur kudeatzailea.
- Eguzki Urteaga, lapurtar soziologo, historialari eta idazlea, Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria eta EHUko irakaslea.
- Eva Blanco, EH Bilduko arabar politikaria.
- Fuensanta Figueroa, bizkaitar musikagilea.
- Garbiñe Aranburu, gipuzkoar sindikalista.
- Iban Barrenetxea, gipuzkoar ilustratzailea.
- Idoia Garzes, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- Igor Legarreta, bizkaitar gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Ines Bengoa, nafar ipuin-kontalaria.
- Iñaki Peralta, nafar ekonomialaria, osasunaren kudeaketan espezializatua.
- Iñaki Zelaia, gipuzkoar bertsolaria.
- Iñigo Alberdi, gipuzkoar piano-jotzaile eta musika-irakaslea.
- Iñigo Errasti, bizkaitar itzultzailea.
- Iñigo Manterola, gipuzkoar margolari eta eskultorea.
- Izaro Iraeta, gipuzkoar telebista-aurkezlea.
- Javier Andreu Pintado, nafar historialaria.
- Javier Arcenillas, bizkaitar fotokazetaria eta irakaslea.
- Jesus Tapia, gipuzkoar arkeologoa, bereziki historiaurrea ikertu duena.
- Jon Beloki, gipuzkoar alpinista eta eskalatzailea.
- Josebe Blanco, galiziar-gipuzkoar artzaina, gaztagilea, blogaria eta idazlea.
- Juan Carlos Pérez Cuesta, bizkaitar abokatua.
- Koldo Almandoz, gipuzkoar zinegilea eta kazetaria.
- Koldo Otamendi, gipuzkoar musika kazetaria.
- Lorena Martínez, gipuzkoar ilustratzailea.
- Maixa Zugasti, gipuzkoar idazlea.
- Marijo Deogracias, gipuzkoar kazetaria, komunikazio aholkularia eta ikerlaria.
- Miriam Luki, gipuzkoar kazetaria.
- Nora Salbotx, nafar irakaslea eta idazlea.
- Olatz González, bizkaitar antropologoa.
- Rolan Garcés, nafar musikari eta abeslaria.
- Rosa Lavín, bizkaitar ekonomialaria, KONFEKOOPeko presidentea.
- Raul Ibáñez Torres, bizkaitar matematikaria, EHUko irakaslea eta zientzia dibulgatzailea.
- Ruben Ruiz, arabar idazlea.
- Unai Pascual, arabar ikerketa-irakaslea.
- Yolanda Mosquera Fernández, arabar diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea.
- Martin Simonson, suediar filologo, itzultzaile eta idazlea, EHUn ingeles filologia irakaslea.
- Aminata Sophie Dièye, senegaldar idazle, aktore eta kazetaria (h. 2016).
- Anaïs Vaugelade, frantziar haur eta gazte literaturako idazle eta ilustratzailea.
- Brigitte Vasallo, kataluniar idazle, irakasle eta LGBTI ekintzaile antiiarrazista eta feminista.
- Elisa Quintana, estatubatuar astronomoa.
- Hana O'Regan, maorieraren aldeko zeelandaberritar ekintzailea eta akademikoa.
- Sonia Pulido, kataluniar ilustratzailea, komikigilea eta grabatzailea.
- Talisa Garcia, txiletar-britainiar aktorea.
- Ana Ramos, gipuzkoar kirol kazetaria.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 2a – Eleazar López Contreras, Venezuelako presidentea (j. 1883).
- Urtarrilaren 14a – Andreas Stihl, suitzar jatorriko ingeniari eta asmatzailea, Stihl enpresaren sortzailea (j. 1896).
- Urtarrilaren 17a – Tarsila do Amaral, brasildar margolari modernista (j. 1886).
- Urtarrilaren 20a – Amílcar Cabral, Ginea Bissauko politikaria, Afrikak XX. mendean eman duen iraultzaile nagusietakoa (j. 1924).
- Urtarrilaren 22a – Lyndon Baines Johnson, Ameriketako Estatu Batuetako 36. Presidentea (j. 1908).
- Urtarrilaren 26a – Edward G. Robinson, errumaniar-estatubatuar aktorea (j. 1893).
- Urtarrilaren 31 – Ragnar Frisch, norvegiar ekonomialari eta estatistikaria, 1969ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1895).
- Urtarrilaren 31 – Jack MacGowran, irlandar zinema eta antzerkiko aktorea (j. 1918).
- Urtarrilaren 31 – Zoe Rosinach Pedrol, Espainiako lehen emakumea Farmazian doktorea (j. 1894).
Otsaila
- Otsailaren 11 – Adela Ibabe, ikastolako andereñoa, ezkongabe haurdun zela legez kanpoko abortu ebakuntza baten ondorioz hil zena (j. 1945).
- Otsailaren 11 – Johannes Hans Daniel Jensen, alemaniar fisikaria, 1963ko Fisikako Nobel Saria (j. 1907).
- Otsailaren 14a – Émile Reuter, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1874).
- Otsailaren 15a – Tim Holt, estatubatuar aktorea (j. 1919).
- Otsailaren 22a – Elizabeth Bowen, ingelesezko irlandar eleberrigilea (j. 1899).
- Otsailaren 22a – Katina Paxinou, greziar aktore tragikoa (j. 1900).
- Otsailaren 23a – Dickinson W. Richards, estatubatuar sendagile eta fisiologoa, 1956ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- Otsailaren 26a – Beulah Louise Henry, Lady Edison, estatubatuar asmatzailea, 49 patente eta 110 asmakizunen garatzailea (j. 1887).
Martxoa
- Martxoaren 2a – Alina Szapocznikow, Holokaustotik bizirik atera zen poloniar eskultorea (j. 1926).
- Martxoaren 3a – Vera Panova, errusiar idazle eta kazetaria (j. 1905).
- Martxoaren 6a – Pearl S. Buck, estatubatuar idazlea, 1938ko Literaturako Nobel Saria (j. 1892).
- Martxoaren 6a – Alexander Ptutxko, sobietar zinema zuzendaria (j. 1900).
- Martxoaren 8a – Ron "Pigpen" McKernan, estatubatuar musikari eta abeslaria, Grateful Dead taldearen sortzaileetakoa (j. 1945).
- Martxoaren 10a – Robert Siodmak, alemaniar-estatubatuar zinemagilea (j. 1900).
- Martxoaren 14a – Howard Hathaway Aiken, estatubatuar matematikaria eta informatikako aitzindaria (j. 1900).
- Martxoaren 18a – Lauritz Melchior, daniar-estatubatuar tenorra, bere garaiko wagnertar tenore gailentzat hartua (j. 1890).
- Martxoaren 25a – Edward Steichen, luxenburgoar estatubatuar argazkilaria (j. 1879).
- Martxoaren 26a – Noël Coward, ingeles antzerkigile, musikagile, zinema eta antzeki zuzendari, aktore eta abeslaria (j. 1899).
Apirila
- Apirilaren 2a – Jascha Horenstein, ukrainar zuzendari judua, Bruckner eta Mahleren goi-mailako interpretatzailetzat joa (j. 1898).
- Apirilaren 2a – Alfred Schmitt, frantziar astronomoa (j. 1907).
- Apirilaren 3a – Jose Antonio Etxebarrieta, euskal abokatua eta ETAren buruzagia (j. 1940).
- Apirilaren 7a – Jean Boubée, lapurtar errugbilaria (j. 1900).
- Apirilaren 8a – Pablo Picasso, espainiar margolari eta eskulturagilea, XX. mendeko artista esanguratsuenetarikoa (j. 1881).
- Apirilaren 12a – Fernand Forgues, frantziar arraunlari, pilotari eta errugbi jokalaria (j. 1884).
- Apirilaren 12a – Andrés García Calle, Errepublikaren alde borrokatu zen Espainiako Aireko Armadako bizkaitar hegazkinlaria (j. 1909).
- Apirilaren 13a – Dudley Shelton Senanayake, Sri Lankako lehen ministroa (j. 1911).
- Apirilaren 14a – Henri Fauconnier, frantziar idazlea (j. 1879).
- Apirilaren 16a – Nino Bravo, espainiar abeslaria (j. 1944).
- Apirilaren 19a – Hans Kelsen, austriar legegizon, zuzenbidearen filosofo eta politikaren filosofoa izan zen (j. 1881).
- Apirilaren 19a – Eustakio Mendizabal, gipuzkoar euskaltzalea, poeta eta ETAkidea, poliziak tirokatua (j. 1944).
- Apirilaren 20a – Robert Armstrong, estatubatuar aktorea (j. 1890).
- Apirilaren 21a – Merian C. Cooper, estatubatuar hegazkinlari, zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (j. 1893).
- Apirilaren 21a – Arthur Fadden, Australiako 13. lehen ministroa (j. 1894).
- Apirilaren 27a – Carlos Alberto Menditéguy, diziplina anitzeko argentinar kirolaria, automobilismo eta poloan nabarmendua (j. 1915).
- Apirilaren 28a – Jacques Maritain, frantziar filosofo katolikoa (j. 1882).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Asger Jorn, danimarkar margolari, eskultore eta egilea (j. 1914).
- Maiatzaren 4a – Jane Auer, estatubatuar idazlea (j. 1917).
- Maiatzaren 7a – Arcadio María Larraona Saralegi, nafar kardinal, erlijioso eta jurista (j. 1887).
- Maiatzaren 7a – Antonio Pildain, euskal apaiza eta Kanarietako apezpikua (j. 1890).
- Maiatzaren 8a – Alexander Vandegrift, estatubatuar jenerala (j. 1887).
- Maiatzaren 11 – Grigori Kozintsev, ukrainar-sobietar zinemagilea (j. 1905).
- Maiatzaren 12a – Frances Marion, estatubatuar kazetaria, idazlea eta zinema gidogilea (j. 1888).
- Maiatzaren 15a – José Mandaluniz, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1910).
- Maiatzaren 16a – Jacques Lipchitz, lituaniar eskultore kubista (j. 1891).
- Maiatzaren 18a – Jeannette Rankin, estatubatuar politikari eta aktibista, Ameriketako Estatu Batuetako Kongresurako hautatutako lehendabiziko emakumea (j. 1880).
- Maiatzaren 21a – Carlo Emilio Gadda, italiar eleberrigilea (j. 1893).
- Maiatzaren 21a – Ivan Konev, sobietar mariskala (j. 1897).
Ekaina
- Ekainaren 9a – Erich von Manstein, alemaniar mariskala (j. 1887).
- Ekainaren 13a – Yoro Diakité, Maliko lehen ministroa (j. 1932).
- Ekainaren 17a – Dolores González Pérez, Lota España, espainiar idazlea (j. 1891).
- Ekainaren 24a – Mary Carr, estatubatuar aktorea (j. 1874).
- Ekainaren 29a – Alejandro María Olazaran, Hilario Olazaran de Estella, nafar organo-jotzailea, musikagilea eta piano, txistu eta danbolineko irakaslea (j. 1894).
- Ekainaren 30a – Nancy Mitford, ingeles eleberrigile, biografo eta kazetaria (j. 1904).
Uztaila
- Uztailaren 2a – Betty Grable, estatubatuar aktore, pin-up, dantzari, modelo eta abeslaria (j. 1916).
- Uztailaren 4a – Jaime Noain, euskal toreatzailea (j. 1901).
- Uztailaren 6a – Otto Klemperer, alemaniar orkestra-zuzendari eta musikagilea (j. 1885).
- Uztailaren 7a – Max Horkheimer, alemaniar filosofoa, teoria kritikoaren sortzailetako bat (j. 1895).
- Uztailaren 7a – Veronica Lake, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- Uztailaren 10a – Jose Garzia, gipuzkoar idazlea eta apaiza (j. 1893).
- Uztailaren 11 – Robert Ryan, estatubatuar aktorea (j. 1909).
- Uztailaren 12a – Lon Chaney Jr., estatubatuar aktorea (j. 1906).
- Uztailaren 18a – Jack Hawkins, britaniar aktorea (j. 1910).
- Uztailaren 19a – Anna O. Shepard, estatubatuar arkeologoa (j. 1903).
- Uztailaren 20a – Bruce Lee, borroka arteetako maisua, aktorea, filosofoa, zinemagilea eta Jeet Kune Do borroka-artearen sortzailea (j. 1940).
- Uztailaren 21a – José María Castellanos, Athleticeko bizkaitar futbolaria (j. 1909).
- Uztailaren 25a – Louis St. Laurent, Kanadako lehen ministroa (j. 1882).
- Uztailaren 27a – Frantzisko Atutxa, euskal idazlea (j. 1908).
- Uztailaren 29a – Pilar Arechavaleta, bizkaitar moja, Maria Ianua Coeli moja misioilarien kongregazioaren sortzailea (j. 1880).
- Uztailaren 29a – Henri Charrière, frantziar gaizkile eta idazlea (j. 1906).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Gian Francesco Malipiero, italiar musikagilea (j. 1882).
- Abuztuaren 1a – Walter Ulbricht, alemaniar politikaria, Alemaniako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat (j. 1893).
- Abuztuaren 2a – Jean-Pierre Melville, frantziar zinema zuzendari eta aktorea (j. 1917).
- Abuztuaren 6a – Fulgencio Batista, Kubako presidente eta diktadorea (j. 1901).
- Abuztuaren 12a – Walter Rudolf Hess, suitzar sendagile eta fisiologoa, 1949ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1881).
- Abuztuaren 12a – Karl Ziegler, alemaniar kimikaria, 1963ko Kimikako Nobel Saria (j. 1898).
- Abuztuaren 16a – Selman Abraham Waksman, estatubatuar biokimikari eta mikrobiologoa, 1952ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1888).
- Abuztuaren 17a – Conrad Aiken, estatubatuar idazlea (j. 1889).
- Abuztuaren 18a – Tina Gascó, espainiar aktorea (j. 1914).
- Abuztuaren 27a – Fructuoso Orduna, euskal eskultorea (j. 1893).
- Abuztuaren 31 – John Ford, irlandar-estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1894).
Iraila
- Irailaren 2a – J.R.R. Tolkien, ingeles filologo, irakasle eta fantasia epikoko idazlea (j. 1892).
- Irailaren 11 – Salvador Allende, Txileko presidentea, munduko demokratikoki aukeratutako lehenengo presidente marxista (j. 1908).
- Irailaren 11 – Edward Evan Evans-Pritchard, ingeles antropologo eta etnologoa (j. 1902).
- Irailaren 11 – Manuel Iribarren, nafar idazle eta kritikaria (j. 1902).
- Irailaren 14a – Eleanor Pairman, eskoziar matematikaria (j. 1896).
- Irailaren 15a – Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa, Suediako erregea (j. 1882).
- Irailaren 15a – Ramón Lafuente, euskal herritar futbolaria (j. 1907).
- Irailaren 16a – Victor Jara, txiletar pedagogoa, antzerki-zuzendaria, poeta, egile abeslaria eta politika aktibista, torturatu eta eraila (j. 1932).
- Irailaren 18a – Théo Lefèvre, Belgikako 39. lehen ministroa (j. 1914).
- Irailaren 18a – Mary Wigman, alemaniar dantzaria eta koreografoa (j. 1886).
- Irailaren 19a – Gram Parsons, estatubatuar egile-abeslari, gitarrista eta pianista (j. 1946).
- Irailaren 20a – Jim Croce, estatubatuar rock eta folk abeslari eta egile abeslaria (j. 1943).
- Irailaren 21a – Pedro Basauri, Pedrucho, euskal toreatzaile eta aktorea (j. 1893).
- Irailaren 22a – Paul van Zeeland, Belgikako lehen ministroa (j. 1893).
- Irailaren 23a – Pablo Neruda, txiletar poeta, 1971ko Literaturako Nobel Saria (j. 1904).
- Irailaren 23a – Alexander Sutherland Neill, eskoziar hezitzailea, Summerhill eskolaren sortzailea (j. 1883).
- Irailaren 26a – Anna Magnani, italiar aktorea (j. 1908).
- Irailaren 29a – W. H. Auden, ingeles poeta, XX. mendeko poetarik handienetarikotzat hartua (j. 1907).
Urria
- Urriaren 2a – Paavo Nurmi, finlandiar atleta, Olinpiar Jokoen historiako atletarik onenenetarikoa (j. 1897).
- Urriaren 5a - Milunka Savić, serbiar heroia, gerra guztien historian kondekorazio gehien jaso dituen emakumea (j. 1892).
- Urriaren 6a – Margaret Wilson, estatubatuar eleberrigilea (j. 1882).
- Urriaren 8a – Gabriel Marcel, frantziar filosofo, antzerkigile, literatura-kritikari, musikari eta existentzialista kristaua (j. 1889).
- Urriaren 9a – Sister Rosetta Tharpe, estatubatuar abeslaria (j. 1915).
- Urriaren 10a – Ludwig von Mises, austriar-estatubatuar Austriar eskolako ekonomialari, historialari, logiko eta soziologoa (j. 1881).
- Urriaren 17a – Ingeborg Bachmann, austriar poeta eta idazlea (j. 1926).
- Urriaren 22a – Pau Casals, kataluniar txelojole, pedagogo, musika zuzendari eta konposatzailea (j. 1876).
- Urriaren 22a – Gregorio Ybarra de la Revilla, bizkaitar pertsona esanguratsua, Ybarra familiako kidea (j. 1887).
- Urriaren 23a – Francisco Oliver, nafar medikua eta unibertsitateko irakaslea (j. 1887).
- Urriaren 24a – Jesus Monzón, nafar buruzagi komunista (j. 1910).
- Urriaren 25a – Abebe Bikila, etiopiar atleta, distantzia luzeetan aditua (j. 1932).
- Urriaren 25a – Émile Masson, belgikar txirrindularia (j. 1888).
- Urriaren 26a – Semion Budionni, sobietar mariskala (j. 1883).
- Urriaren 26a – Virgínia Quaresma, Portugalgo lehen emakume kazetaria (j. 1882).
- Urriaren 28a – Taha Hussein, arabierazko egiptoar idazlea (j. 1889).
Azaroa
- Azaroaren 3a – Arturo de Córdova, mexikar aktorea.
- Azaroaren 9a – Ambrosio Huitzi, nafar historialaria eta idazlea (j. 1879).
- Azaroaren 11 – Artturi Ilmari Virtanen, finlandiar biokimikaria, 1945eko Kimikako Nobel Saria (j. 1895).
- Azaroaren 13a – Bruno Maderna, italiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1920).
- Azaroaren 13a – Elsa Schiaparelli, italiar moda-diseinatzalea (j. 1890).
- Azaroaren 18a – Alois Hába, txekiar musikagilea (j. 1893).
- Azaroaren 23a – José Alfredo Jiménez, mexikar herri-musika egile eta abeslaria, inoiz izan den rantxera egile hoberenetarikoa (j. 1926).
- Azaroaren 25a – Elisa Leonida Zamfirescu, errumaniar ingenieri kimiko, asmatzaile, irakasle eta nazioarteko desarmearen defendatzailea (j. 1887).
- Azaroaren 28a – José Bedia, Santandertar traineru patroia, historiako handienetakoa (j. 1890).
Abendua
- Abenduaren 1a – David Ben-Gurion, Israelgo aurreneko lehen ministroa (j. 1886).
- Abenduaren 5a – Robert Watson-Watt, eskoziar fisikaria (j. 1892).
- Abenduaren 5a – Eugeni Xammar, kataluniar kazetari, diplomatikari eta itzultzaile eleanitza (j. 1888).
- Abenduaren 13a – Juan Pablo Lojendio, gipuzkoar noble eta diplomazialaria (j. 1906).
- Abenduaren 20a – Luis Carrero Blanco, espainiar almirante eta politikaria, ETAk eraila (j. 1904).
- Abenduaren 23a – Gerard Peter Kuiper, holandar astronomoa (j. 1905).
- Abenduaren 23a – José Zuazola, Donostiako udaleko Herri-lan Ingeniari nagusia, hiriak izandako ingeniaririk famatuenetakoa (j. 1913).
- Abenduaren 25a – İsmet İnönü, Turkiako presidentea (j. 1884).
- Abenduaren 26a – Harold Hotelling, estatubatuar ekonomialari eta estatistikaria (j. 1895).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Urria – Eulogio Aranguren, gipuzkoar futbolaria (j. 1892).
- Gabriel Olaizola, gipuzkoar abeslaria eta abesbatza-zuzendaria (j. 1891).
- Jean Fourcade, lapurtar militarra eta historialaria (j. 1895).
- Sigfrido Koch Bengoetxea, gipuzkoar argazkilaria (j. 1908).
Nobel saridunak:
- Fisika: Leo Esaki, Ivar Giaever eta Brian David Josephson
- Kimika: Ernst Otto Fischer eta Geoffrey Wilkinson
- Literatura: Patrick White
- Medikuntza: Karl von Frisch, Konrad Lorenz eta Nikolaas Tinbergen
- Ekonomia: Wassily Leontief
- Bakea: Henry A. Kissinger, Le Duc Tho
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.