1971
1971. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa |
Urteak | 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1971 MCMLXXI |
Ab urbe condita | 2724 |
Armeniar egutegia | 1420 ԹՎ ՌՆԻ |
Bahá'í egutegia | 127 – 128 |
Bengaliar egutegia | 1378 |
Berber egutegia | 2921 |
Egutegi budista | 2515 |
Myanmarko egutegia | 1333 |
Bizantziar egutegia | 7479 – 7480 |
Koptoen egutegia | 1687 – 1688 |
Etiopiar egutegia | 1963 – 1964 |
Hebrear egutegia | 5731 – 5732 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2027 – 2028 |
Shaka Samvat | 1893 – 1894 |
Kali Yuga | 5072 – 5073 |
Iraniar egutegia | 1349 – 1350 |
Islamiar egutegia | 1390 – 1391 |
Japoniar egutegia | Shōwa 46 (昭和46年) |
Korear egutegia | 4304 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2514 |
Unix denbora | 31536000 – 63071999 |
Holozeniar egutegia | 11971 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Otsailaren 5a – Gipuzkoarako erregimen frankistak ezarria zuen salbuespen egoera bertan behera geratu zen.
Mundua
- Urtarrilaren 14a – Egipton inauguratu zuten Assuan-go urtegi famatua.
- Urtarrilaren 25a – Idi Amin bortizki iritsi zen Ugandako presidente izatera.
- Otsailaren 7a – Suitzan emakumeek botoa emateko eskubidea lortu zuten.
- Otsailaren 8a – NASDAQ merkatuaren lehen jardunaldia izan zen.
- Martxoaren 3a – Francoren erregimenak Juan Antonio Bardem zinemagile espainiarra zigortu zuen.
- Martxoaren 22a – Kolpe militarra Argentinan gertatu zen, Alejandro Lanusse jenerala boterera iritsiz.
- Martxoaren 26a – Bangladeshek, orduan "Ekialdeko Pakistan" izenekoa, independentzia aldarrikatu zuen Pakistanetik.
- Apirilaren 5a – Etna sumendiak erupzioan hasi zen Sizilian.
- Apirilaren 19a – Sierra Leona errepublika bihurtu zen.
- Ekainaren 25 eta 26an Espainiako polizia frankistak Torremolinosen LGTB ingurua zen Pasaje Begoñaren sarekada handia burutu zuen. 119 pertsona atxilotu zituzten.
- Uztailaren 15a – Mendebaldeko Alemaniako Poliziak Petra Schelm gaztea tiroz hil zuen Hamburgon. Ulrike Meinhof eta Andreas Baader buru zituen Armada Gorriaren Frakzioa talde armatuko lehen hildakoa izan zen.
- Abuztuaren 22a – Hugo Banzer militarrak bere burua Boliviako presidente izendatu zuen.
- Irailaren 9a – Attica kartzelako matxinada hasi zen.
- Irailaren 15a – Greenpeace erakundea sortu zen Vancouverren, Kanadan.
- Urriaren 23a – Mercedes-Benzek airbaga patentatu zuen.
- Urriaren 26a – Txina NBEren partaide bihurtu zen.
- Urriaren 30a – Ian Paisleyk Democratic Unionist Party (DUP) alderdia sortu zuen Ipar Irlandan (Ulster).
- Azaroaren 5a – Picassoren hainbat lan suntsitu zituen eskuin muturreko talde batek Madrilen. Litografiak Theo galerian zeuden ikusgai, eta Comando de Lucha Antimarxista izena hartuta, galeriari eraso egin zioten.
- Abenduaren 16a – Bangladeshek independentzia erdietsi zuen.
Arte eta kultura
- "Oskorri" euskal musika talde ospetsu eta beteranoa sortu zuten.
- Txotxongilo Taldea sortu zuten.
- Uztailaren 11a – "Jesus Christ Superstar" izeneko rock opera aurkeztu zuten modu ofizialean Pittsburgh-en (AEB), aurretik ez onartutako emanaldi batzuk eman bazituzten ere.
- Urriaren 8a – John Lennonek "Imagine" abesti ezaguna argitaratu zuen.
Zientzia eta teknologia
- Otsailaren 5a – AEBetako Apollo 14 espaziontzia ilargiratu zen.
- Urriaren 11 – Alemanian esekidura magnetikoko trena aurkeztu zuten.
- Urriaren 23a – Mercedes-Benzek airbaga patentatu zuen.
Kirolak
- Apirilaren 18a:
- Valencia CFk laugarren aldiz Espainiako futbol liga eskuratu zuen.
- Roger Rosiers 69. Paris-Roubaix proban garailea izan zen.
- Apirilaren 25a – Luis Ocañak 11. Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.
- Uztailaren 18a – Eddy Merckxek bere hirugarren Frantziako Tourra erdietsi zuen.
- Urriaren 3a – Jackie Stewart, sei lasterketa irabazi ostean, 1 Formulako denboraldiaren garaile bilakatu zen.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 2a – Estefano Izagirre, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 3a – Shireen Abu Akleh, palestinar kazetaria (h. 2022).
- Urtarrilaren 5a – Carolina Punset, kataluniar abokatua eta politikaria.
- Urtarrilaren 6a – Iñigo Arrasate, Iñigito Txapelpunk, bizkaitar musikaria.
- Urtarrilaren 7a – Jeremy Renner, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 8a – Ricardo Abad, nafar atleta, ultramaratoilaria..
- Urtarrilaren 8a – Géraldine Pailhas, frantziar aktorea.
- Urtarrilaren 10a - Ana Barbara, mexikar abeslari, konpositore, aktore, koreografo eta ekoizlea.
- Urtarrilaren 10a – Íñigo de la Serna, kantabriar ingeniari eta politikaria, Santanderko alkate ohia eta Espainiako Sustapen Ministroa.
- Urtarrilaren 11 – Aitor Arregi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 11 - Mary J. Blige, estatubatuar aktorea eta abeslaria.
- Urtarrilaren 12a – Scott Burrell, estatubatuar saskibaloi eta beisbol jokalari ohia.
- Urtarrilaren 13a – Aleksandar Kitinov, mazedoniar tenislari ohia.
- Urtarrilaren 15a – Regina King, estatubatuar aktorea eta telebista zuzendaria.
- Urtarrilaren 16a – Armando Ribeiro, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 17a – Richard Burns, ingeles auto gidaria, 2001eko Munduko Rally txapelduna (h. 2005).
- Urtarrilaren 17a – Javier Gutiérrez, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 17a – Sylvie Testud, frantziar aktorea.
- Urtarrilaren 18a – Amy Barger, estatubatuar astronomoa.
- Urtarrilaren 18a – Josep Guardiola, kataluniar futbolari eta entrenatzailea.
- Urtarrilaren 18a – Pablo Maqueda, espainiar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 19a – Begoña Larzabal, euskal belar hockey jokalari ohia.
- Urtarrilaren 19a – Rachel Luttrell, tanzaniar-kanadar aktore eta abeslaria.
- Urtarrilaren 20a – Kike Burgos, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 20a – Beatriz Egizabal, gipuzkoar ipuin-kontalaria.
- Urtarrilaren 22a – Geoffrey Gurrumul Yunupingu, australiar musikaria (h. 2017).
- Urtarrilaren 25a – Juan Andrés Gómez, argentinar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 26a – Clara Grima Ruiz, espainiar matematikako-irakasle eta Matematika Zientzietako dibulgatzailea.
- Urtarrilaren 26a – Màxim Huerta, espainiar kazetari eta idazlea.
- Urtarrilaren 29a – Joan Herrera, kataluniar politikari eta legelaria.
- Urtarrilaren 31 – Andoni Gracia, bizkaitar aktorea.
Otsaila
- Otsailaren 1a – Marcelinho Carioca, brasildar futbolari ohia.
- Otsailaren 1a – Michael C. Hall, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 3a – Gonzalo García de Vitoria, bizkaitar saskibaloi entrenatzailea.
- Otsailaren 3a – Sarah Kane, britainiar antzerkigilea (h. 1999).
- Otsailaren 4a - Yaneth Cajahuanca, perutar zooteknia-ingeniaria eta politikaria.
- Otsailaren 4a – Eric Garcetti, Los Angelesko alkatea.
- Otsailaren 6a – José María Jiménez, El Chaba, espainiar txirrindularia (h. 2003).
- Otsailaren 6a – Éric Ospital, lapurtar txerriki-egile artisaua.
- Otsailaren 8a – Maura Healey, estatubatuar abokatua eta politikaria.
- Otsailaren 8a – Marina de Van, frantziar zinema aktore eta zuzendaria.
- Otsailaren 9a – Adeline Blondieau, frantziar aktorea.
- Otsailaren 9a – Xabier Iriondo, italiar musikaria.
- Otsailaren 9a – Luis Pérez Pascual, gipuzkoar futbolari ohia.
- Otsailaren 10a – José Mari García, errioxar futbolaria.
- Otsailaren 11 – Phia Ménard, frantziar antzezle, koreografo eta antzerki zuzendari feminista.
- Otsailaren 13a – Carolina Bescansa, galiziar soziologo, politologo, unibertsitateko irakaslea eta politikaria.
- Otsailaren 14a – Ikerne Badiola, EAko gipuzkoar politikaria.
- Otsailaren 17a – Denise Richards, estatubatuar modelo-ohia eta aktorea.
- Otsailaren 19a – Gil Shaham, israeldar jatorriko estatubatuar biolin-jotzailea.
- Otsailaren 20a – Calpernia Addams, estatubatuar idazle, aktore, musikari eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko bozeramaile eta ekintzailea.
- Otsailaren 20a – Jari Litmanen, finlandiar futbolari ohia.
- Otsailaren 20a – Joost van der Westhuizen, hegoafrikar errugbilaria (h. 2017).
- Otsailaren 20a – Matías Zaldarriaga, argentinar fisikari eta astronomoa.
- Otsailaren 23a – Clara Bilbao, bizkaitar jantzi-diseinatzailea, film zuzendaria eta irakaslea.
- Otsailaren 24a – Pedro de la Rosa, 1 Formulako espainiar pilotu ohia.
- Otsailaren 25a – Sean Astin, estatubatuar aktore, zuzendari, ekoizle, eta ahots bikoiztailea.
- Otsailaren 25a – Manuel Fernández Ginés, espainiar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 26a – Erykah Badu, estatubatuar abeslaria eta aktorea.
- Otsailaren 27a – Sara Blakely, estatubatuar enpresaburua eta filantropoa, Spanx enpresaren sortzailea.
- Otsailaren 28a – Eshkol Nevo, israeldar idazlea.
Martxoa
- Martxoaren 1a – Tyler Hamilton, estatubatuar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 1a – Jon Altuna Iraola, Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa.
- Martxoaren 5a – Lander Beloki Mendizabal, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa.
- Martxoaren 6a – Servais Knaven, herbeheretar txirrindulari ohiraa.
- Martxoaren 6a – Domingo Villar, galizierazko eleberri beltz idazlea (h. 2022).
- Martxoaren 7a – Aitor Ruiz de Egino, gipuzkoar artista.
- Martxoaren 8a – Arantza del Puerto, gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Martxoaren 11 – Johnny Knoxville, estatubatuar aktore, komediante, ekoizle, gidoigile eta telebista aurkezlea.
- Martxoaren 12a – Raül Romeva, kataluniar analista eta politikaria.
- Martxoaren 13a – Carme Chacón, PSC eta PSOEko kataluniar politikaria (h. 2017).
- Martxoaren 15a – Euller, brasildar futbolari ohia.
- Martxoaren 15a – Iñigo González de Heredia, arabar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 18a – Aintzane Ezenarro, gipuzkoar politikaria.
- Martxoaren 19a - Barbara Morgenstern, indietronikako kantari eta ekoizle alemaniarra.
- Martxoaren 20a – Maite Darceles, gipuzkoar enpresa aholkularia eta idazlea.
- Martxoaren 20a – Juan Garaizabal, espainiar artista kontzeptual, eskultore eta grabatzailea.
- Martxoaren 22a – Jesús Dulce, bizkaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 23a – Malena Muyala, uruguaiar tango abeslaria, Uruguaiko emakumezko ahots ezagunenetakoa.
- Martxoaren 26a – Leire Arrieta, gipuzkoar historialaria, ikertzailea, unibertsitateko irakaslea eta idazlea.
- Martxoaren 27a – Nathan Fillion, kanadar aktorea.
- Martxoaren 28a – Bakartxo Tejeria, Villabonako alkate ohia eta Eusko Legebiltzarreko mahaiburua.
- Martxoaren 28a – Silvia Yustos, espainiar gimnasta ohia eta entrenatzailea.
- Martxoaren 29a – Attila Csihar, Mayhem black metal taldeko abeslaria.
- Martxoaren 30a – Javier Pascual Llorente, espainiar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 31a – Ewan McGregor, eskoziar aktorea.
Apirila
- Apirilaren 2a – Francisco Arce, paraguaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 2a – Edmundo Alves de Souza Neto, brasildar futbolari ohia.
- Apirilaren 3a – Suylen Milanés, kubatar abeslari eta ekoizlea (h. 2022).
- Apirilaren 3a – Silvia del Rincón, gipuzkoar eskiatzaile ohia.
- Apirilaren 3a – Robert da Silva Almeida, brasildar futbolari ohia.
- Apirilaren 4a – Dietmar Kühbauer, austriar futbolari ohia.
- Apirilaren 4a – Onintze Salazar, bizkaitar fisikaria, Euskalmeteko meteorologoa eta telebista-aurkezlea.
- Apirilaren 7a – Guillaume Depardieu, frantziar aktorea (h. 2008).
- Apirilaren 7a – Carlos Mena, arabar kontratenorra.
- Apirilaren 9a – Jacques Villeneuve, 1 Formulako kanadar pilotua.
- Apirilaren 10a – Silvia Abril, kataluniar aktore eta umorista.
- Apirilaren 11 – Andoni Agirregomezkorta, gipuzkoar aktorea eta telebista-aurkezlea.
- Apirilaren 12a – Nicholas Brendon, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 12a – Shannen Doherty, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 12a – Ane Sarasua Aranberri, ekonomialaria eta kudeatzailea, UEUko idazkari nagusia.
- Apirilaren 13a – Juan Carlos Domínguez, espainiar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 13a – Veljko Mršić, kroaziar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Apirilaren 16a – Selena, Tejano musikako erregina, mexikar jatorriko estatubatuar abeslaria (h. 1995).
- Apirilaren 17a – Arturo Vaquero, Humanoid, musika elektronikoa egiten duen galiziar musikaria.
- Apirilaren 18a – David Tennant, eskoziar aktore eta ahots bikoiztailea.
- Apirilaren 19a – Gad Elmaleh, franko-marokoar aktorea.
- Apirilaren 21a – Ainhoa Domaica, arabar abokatu, familia bitartekari eta politikaria.
- Apirilaren 22a – Aitziber Arnaiz Garmendia, gipuzkoar euskara-teknikaria eta euskaltzalea.
- Apirilaren 24a – Alejandro Fernández, ranchera estiloko mexikar kantaria.
- Apirilaren 24a – Oskar Tabuenka, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 25a – Sara Baras, espainiar flamenko dantzari eta koreografoa.
- Apirilaren 28a – Igor Leturia, gipuzkoar informatikaria eta ikertzailea.
- Apirilaren 28a – Bridget Moynahan, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Apirilaren 28a – Jaume Ponsarnau, kataluniar saskibaloi entrenatzailea.
- Apirilaren 29a – Txema Alonso, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 29a – Leopoldo López, venezuelar politikaria, Voluntad Popular alderdiko koordinatzaile nagusia.
- Apirilaren 30a – John Boyne, irlandar idazlea.
- Apirilaren 30a – Manu Ortega, bizkaitar ilustratzaile eta komikigilea.
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Inesu Emiko Takeoka, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 6a – Yolanda Díaz, espainiar abokatu eta politikaria.
- Maiatzaren 7a – Iñigo Aranburu, gipuzkoar aktorea.
- Maiatzaren 7a – Lola Baldrich, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 7a – Jorge Barbarin, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 7a – Thomas Piketty, frantziar ekonomilaria, desberdintasun sozialean aditua.
- Maiatzaren 10a – Fatima Ansotegi, bizkaitar politikaria.
- Maiatzaren 10a – Kim Jong-nam, iparkorear politikaria (h. 2017).
- Maiatzaren 11a – Alberto Rodríguez Librero, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Maiatzaren 11 – Asier Zurinaga, bizkaitar traineru estropadetako patroia.
- Maiatzaren 12a – Marcelo Nicola, argentinar-espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 14a – Sofia Coppola, estatubatuar aktore, zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Maiatzaren 14a – Asier Hernandez, gipuzkoar aktorea.
- Maiatzaren 14a – Oséas Reis dos Santos, brasildar futbolari ohia.
- Maiatzaren 17a – Maxima Zorreguieta, Herbehereetako erregina ezkontidea.
- Maiatzaren 18a – Elvis Gregory, kubatar eskrimalari ohia, florete modalitatekoa.
- Maiatzaren 20a – Roberto Pistore, italiar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 22a – Maria Arritokieta Marañon, gipuzkoar politikaria.
- Maiatzaren 27a – Paul Bettany, ingeles aktorea.
- Maiatzaren 28a – Manuel Beltrán, espainiar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 28a – Isabelle Carré, frantziar aktorea.
- Maiatzaren 30a – Idina Menzel, estatubatuar aktore eta kantautorea.
Ekaina
- Ekainaren 1a – Ghil'ad Zuckermann, israeldar hizkuntzalaria.
- Ekainaren 2a – Jon Aiastui, gipuzkoar idazlea.
- Ekainaren 2a – Emmanuelle Joly, lapurtar surflaria, emakumezkoen surfaren aitzindarietakoa Euskal Herrian eta Frantzian.
- Ekainaren 3a – Óscar Guerrero, nafar kirol zuzendari eta Burunda Txirrindulari Elkarteko presidentea.
- Ekainaren 4a – Joseph Kabila, Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente ohia.
- Ekainaren 5a – Iñigo Larrainzar, nafar futbolari ohia.
- Ekainaren 5a – Mark Wahlberg, estatubatuar aktore, zinema ekoizle, modelo eta rap abeslaria.
- Ekainaren 6a – Silvia Jato, galiziar telebista-aurkezlea.
- Ekainaren 8a – Eukene Arana, Elkarrekin Podemosko bizkaitar politikaria.
- Ekainaren 8a – Nuria Coronado Sopeña, espainiar kazetari feminista, idazlea eta editorea.
- Ekainaren 10a – Tadashi Nakamura, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 10a – Soraya Sáenz de Santamaría, PPko espainiar politikaria.
- Ekainaren 13a – Andoni Luis Aduriz, gipuzkoar sukaldaria.
- Ekainaren 13a – Pedro Villuela, bizkaitar kirolaria, grekoerromatar borrokan aritzen dena.
- Ekainaren 15a – Jose Luis Arrieta, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 16a – Tupac Shakur, estatubatuar rapero eta aktorea, historiako rapero garrantzitsuenetakoa (h. 1996).
- Ekainaren 17a – Nerea del Campo Aguirre, gipuzkoar filologoa.
- Ekainaren 17a – Paulina Rubio, mexikar abeslaria.
- Ekainaren 18a – Laura Pérez Borinaga, Bastidako alkatea.
- Ekainaren 19a – Eva Isanta, espainiar telebista, antzerki eta zinemako aktorea.
- Ekainaren 21a – Ana Casares, nafar atleta ohi eta entrenatzailea, duatloi, triatloi eta maratoietan aditua.
- Ekainaren 21a – Aitor Larrazabal, Athleticeko bizkaitar futbolari ohia.
- Ekainaren 21a – Anette Olzon, suediar abeslaria.
- Ekainaren 22a – Betty Makoni, zimbabwear emakumeen eskubideen aldeko aktibista.
- Ekainaren 25a – Ana Merino, espainiar eleberrigile, poeta, antzerkigile eta komikigilea.
- Ekainaren 26a – Max Biaggi, italiar motoziklismoko pilotu ohia.
- Ekainaren 27a – Dipendra Nepalgoa, Nepalgo erregea (h. 2001).
- Ekainaren 27a – Marcelino García Alonso, espainiar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 28a – Fabien Barthez, frantziar futbolari ohia.
- Ekainaren 28a – Elon Musk, hegoafrikar-kanadar-estatubatuar asmatzaile, ingeniari eta enpresaburua, SpaceX enpresaren sortzailea.
Uztaila
- Uztailaren 1a – Missy Elliott, estatubatuar rapero, abeslari, produktore eta konpositorea.
- Uztailaren 2a – Manuel Martínez Carrasco, bizkaitar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- Uztailaren 3a – Julian Assange, australiar kazetaria, Interneteko ekintzailea eta programatzailea, WikiLeaks webguneko buruetako bat.
- Uztailaren 4a – Imanol Alguacil, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Uztailaren 4a – Ned Zelić, australiar futbolari ohia.
- Uztailaren 6a – Elena Villamandos, espainiar poeta eta narratzailea.
- Uztailaren 8a – Neil Jenkins, galestar errugbi jokalari ohia.
- Uztailaren 9a – Laura Alba, UPNko politikaria.
- Uztailaren 9a – Marc Andreessen, estatubatuar informatikaria.
- Uztailaren 12a – Patrick Puydebat, frantziar aktorea.
- Uztailaren 12a – Richard Scott, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Uztailaren 13a – Richard Groenendaal, herbehereetar ziklo-kros txirrindulari ohia.
- Uztailaren 13a – Aitzpea Leizaola, EHUko antropologiako irakaslea eta UEUko zuzendari ohia.
- Uztailaren 14a – Dima Khatib, siriar kazetari, poeta, blogari eta itzultzailea.
- Uztailaren 15a – Josu Olalla, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- Uztailaren 16a – Jon Bakero, nafar futbolari ohia.
- Uztailaren 16a – Carlos Núñez, galiziar musikaria.
- Uztailaren 16a – Begoña Pro, nafar kazetari eta idazlea.
- Uztailaren 17a – Cory Doctorow, kanadar kazetaria, zientzia fikziozko idazlea eta Copyright eskubideak askatzearen aldeko ekintzailea.
- Uztailaren 17a – Ana Vives Casas, espainiar kazetaria (h. 2021).
- Uztailaren 19a – Vitali Klitxko, ukrainar boxeolari ohi eta politikaria.
- Uztailaren 19a – Naoki Soma, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 20a – Karlos Aizpurua, gipuzkoar bertsolaria.
- Uztailaren 21a – Charlotte Gainsbourg, frantziar aktore eta abeslaria.
- Uztailaren 21a – Sara Seager, kanadar astronomo eta zientzialari planetarioa.
- Uztailaren 22a – Iñaki Iriarte, nafar politikaria.
- Uztailaren 22a – Kristine Lilly, estatubatuar futbolari ohia, FIFAko Emakumezkoen Munduko Kopako bost azken fase jokatu dituen futbolari bakarra.
- Uztailaren 23a – Alison Krauss, estatubatuar abeslaria eta biolin-jotzailea, Grammy sari gehien irabazi dituen emakumea.
- Uztailaren 23a – Nagore Orbeltzu, gipuzkoar aktorea.
- Uztailaren 23a – Jon Ugutz Zubizarreta, bizkaitar idazlea.
- Uztailaren 24a – Juantxo Apezetxea, nafar pilotari ohia.
- Uztailaren 24a – Dino Baggio, italiar futbol jokalaria.
- Uztailaren 28a – Abu Bakr al-Baghdadi, bere burua kalifa izendatu zuen Estatu Islamikoko irakiar terrorista (h. 2019).
- Uztailaren 28a – Ray Fernández, kubatar musikaria.
- Uztailaren 30a – Claude Dambury, Guyana Frantsesako futbolari ohia.
- Uztailaren 30a – Rie Kimura, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 31 – Olatz Altuna Zumeta, gipuzkoar soziologo eta soziolinguista.
- Uztailaren 31 – Elivélton, brasildar futbolari ohia.
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Kazuaki Tasaka, japoniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 4a – Igor Gordobil, gipuzkoar futbol-entrenatzailea.
- Abuztuaren 7a – Eva Hache, espainiar aktorea, aurkezlea, komediantea eta esataria.
- Abuztuaren 9a – Ibon Ajuria, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 9a – Davide Rebellin, italiar txirrindularia, garai guztietako klasikomano bikainenetakotzat joa (h. 2022).
- Abuztuaren 9a - Roman Romanenko, errusiar kosmonauta.
- Abuztuaren 10a – Luca Guadagnino, italiar zinema zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea.
- Abuztuaren 10a – Roy Keane, irlandar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 11 – Francina Armengol, mallorcar farmazialari eta politikaria.
- Abuztuaren 11 – Rafa Pueyo, bizkaitar saskibaloi entrenatzailea.
- Abuztuaren 11 – Javier Sierra, espainiar idazlea, kazetaria eta gai esoterikoen ikertzailea.
- Abuztuaren 12a – Michel Koeniguer, frantziar komikigilea (h. 2021).
- Abuztuaren 12a – Jasone Osoro, gipuzkoar idazlea.
- Abuztuaren 12a – Pete Sampras, estatubatuar tenis jokalari ohia, ATP sailkapenaren lehen postuan denbora gehien egondako tenislaria (286 aste).
- Abuztuaren 13a – Kazuyuki Kyoya, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 13a – Graça Fonseca, portugaldar soziologo eta politikaria.
- Abuztuaren 15a – María Patiño, galiziar telebistako-kazetari, laguntzaile eta aurkezlea.
- Abuztuaren 16a – Matthew Bingley, australiar futbolari ohia.
- Abuztuaren 16a – Iraida Noriega, mexikar kantari, konpositore eta irrati-esataria.
- Abuztuaren 18a – Aphex Twin, irlandar musika elektroniko konposatzailea.
- Abuztuaren 20a – Rébecca Dautremer, haur eta gazteentzako liburuen frantziar ilustratzailea.
- Abuztuaren 20a – Alexis Ravelo, espainiar idazlea (h. 2023).
- Abuztuaren 21a – Liam Howlett, The Prodigy musika-elektroniko bandako liderra.
- Abuztuaren 25a – Gilberto Simoni, italiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 26a – José Luis Arasti, nafar politikaria, Nafarroako Foru Erkidegoan Gobernuaren ordezkaria.
- Abuztuaren 26a – Thalía Sodi, mexikar musikagile, abeslari, aktore eta enpresaria.
- Abuztuaren 29a – Candis Cayne, estatubatuar aktore eta performance antzezlea.
- Abuztuaren 29a – Carla Gugino, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 29a – Nicola Mendelsohn, britainiar publizitate-exekutiboa.
- Abuztuaren 31 – Pádraig Harrington, irlandar golfaria.
Iraila
- Irailaren 2a – Kepa Zarraga, bizkaitar futbolari ohia.
- Irailaren 3a – Samuel Caro, PSNko nafar politikaria.
- Irailaren 3a – Kiran Desai, indiar idazlea.
- Irailaren 3a – Peter Fox, reggae eta hip hop estiloetako alemaniar musikaria.
- Irailaren 4a – Aitor Carrillo, gipuzkoar traineru-estropadetako patroi ohia.
- Irailaren 4a – Lilian Laslandes, frantziar futbolari ohi eta eskubaloi jokalaria.
- Irailaren 5a – Santiago Castillejo, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Irailaren 5a – Andoni Imaz, gipuzkoar futbolari ohia.
- Irailaren 6a – Dolores O'Riordan, irlandar indie eta rock alternatibo abeslari eta konposatzailea, The Cranberries taldeko bokalista (h. 2018).
- Irailaren 7a – Raph Koster, estatubatuar enpresari, joko diseinatzaile eta idazlea.
- Irailaren 8a – Martin Freeman, ingeles aktorea.
- Irailaren 8a – Lobé Ndiaye, senegaldar idazle eta dokumentalista.
- Irailaren 8a – Óscar Urralburu, nafar unibertsitateko irakasle eta Ahal Duguko politikaria.
- Irailaren 9a – Vicente Gómez Fernandez, bizkaitar futbolaria ohi eta entrenatzailea.
- Irailaren 9a – Mikel Lasa Goikoetxea, gipuzkoar futbolari ohia.
- Irailaren 10a – Laureano Atanes, bizkaitar kirolaria, borroka librean aditua.
- Irailaren 13a – Ezio Bosso, italiar orkesta zuzendari, musikagile eta musikaria (h. 2020).
- Irailaren 13a – Goran Ivanišević, kroaziar tenislari ohia, inoizko sakerik hoberenetakoa izateagatik ezaguna.
- Irailaren 13a – Stella McCartney, britainiar moda diseinatzailea.
- Irailaren 16a – Amy Poehler, estatubatuar aktore, komediante eta idazlea.
- Irailaren 17a – Adriana Sklenarikova, eslovakiar top-model ohia.
- Irailaren 17a – Jens Voigt, alemaniar txirrindularia.
- Irailaren 18a – Lance Armstrong, estatubatuar txirrindulari ohia, zazpi aldiz Frantziako Tourraren irabazle, ondoren dopinagatik baliogabetuak.
- Irailaren 18a – Anna Netrebko, errusiar sopranoa.
- Irailaren 18a – Jada Pinkett Smith, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea.
- Irailaren 18a – Juanjo Valencia, gipuzkoar futbolari ohia.
- Irailaren 20a – Txema Indias, futbolari ohia eta kirol zuzendaria.
- Irailaren 21a – Mikel Azpiroz, gipuzkoar musikaria eta sortzailea.
- Irailaren 25a – Axel Kicillof, argentinar ekonomialari eta politikaria.
- Irailaren 27a – Jorge Nagore, nafar pilotari ohia.
- Irailaren 29a – Leonardo Piepoli, italiar txirrindulari ohia.
- Irailaren 30a – Jenna Elfman, estatubatuar aktorea.
Urria
- Urriaren 2a – Andoni Goikoetxea Gabirondo, gipuzkoar etakidea eta segalaria.
- Urriaren 2a – Jordina Sales i Carbonell, kataluniar historialari eta arkeologoa, antzinako kristautasunean aditua.
- Urriaren 4a – Toshiya Fujita, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 4a – Mikel Markez, gipuzkoar abeslaria.
- Urriaren 4a – Pablo Trapero, argentinar zinema zuzendaria.
- Urriaren 6a – Lola Dueñas, kataluniar aktorea.
- Urriaren 7a – Gorka Ortiz de Urbina, Gasteizko Jaiei hasiera ematen dien Zeledon.
- Urriaren 7a – Ismael Urzaiz, nafar futbolari ohia.
- Urriaren 8a – Roberto Ríos, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 10a – Yevgeni Kissin, errusiar piano-jotzailea.
- Urriaren 10a – Carlos Reygadas, mexikar zinema zuzendaria.
- Urriaren 11 – Arman Nur, armeniar diseinatzailea, bitxigilea, eskultorea eta margolaria.
- Urriaren 12a – Pilar Adón, espainiar idazle eta itzultzailea.
- Urriaren 12a – Rosie Alfaro, estatubatuar hiltzailea, Kaliforniako heriotz korridorean dagoena.
- Urriaren 13a – Abarrots Altolagirre Inda, gipuzkoar komiki-marrazkilari eta gidoilaria.
- Urriaren 13a – Sacha Baron Cohen, britainiar aktore, umorista, komediagile eta idazlea.
- Urriaren 13a – Luís Tosar, galiziar aktore eta abeslaria.
- Urriaren 14a – Alexandra Lamy, frantziar aktorea.
- Urriaren 14a – Licia Verde, italiar kosmologoa, fisikaria eta irakaslea.
- Urriaren 15a – Lore Martinez Axpe, gipuzkoar informatika-ingeniaria.
- Urriaren 16a – Ana Alba García, kataluniar kazetaria (h. 2020).
- Urriaren 16a – Frank Cuesta, Frank de la Jungla, espainiar tenislari ohia, telebistako aurkezle eta herpetologoa.
- Urriaren 17a – Andy Whitfield, galestar aktorea (h. 2011).
- Urriaren 18a – Emmanuelle Laborit, frantziar aktorea eta International Visual Théâtreren zuzendaria.
- Urriaren 18a – Megumi Sakata, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 20a – Asel Luzarraga, bizkaitar idazlea.
- Urriaren 20a – Dannii Minogue, australiar abeslaria, abestigilea, aktorea eta modeloa.
- Urriaren 20a – Snoop Dogg, estatubatuar hip-hop abeslari eta aktorea.
- Urriaren 21a – Verónica Fernández, espainiar zinema idazlea, gidoilaria eta irakaslea.
- Urriaren 22a – Tomislav Erceg, kroaziar futbolari ohia.
- Urriaren 23a – Chris Horner, estatubatuar txirrindulari ohia.
- Urriaren 23a – Dolors Reig, kataluniar irakasle eta hizlaria.
- Urriaren 23a – Bohuslav Sobotka, Txekiako lehen ministroa.
- Urriaren 24a – Anohni, britainiar abeslari, musikagile eta piano-jotzailea.
- Urriaren 25a – Elif Shafak, turkiar-britainiar idazlea.
- Urriaren 29a – Winona Ryder, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 30a – Eneko Goia, Donostiako alkatea.
- Urriaren 30a – Peter New, kanadar aktore eta umorista.
- Urriaren 31 – Tom Smith, eskoziar errugbilaria (h. 2022).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Ander Lipus, bizkaitar abangoardiako-antzerkilari, bufoi eta aktorea.
- Azaroaren 2a – Laura Aznal, nafar politikaria.
- Azaroaren 2a – Michaël Blauwart, lapurtar poeta eta kazetaria.
- Azaroaren 3a – Unai Emery, euskal herritar futbolari ohia eta entrenatzailea .
- Azaroaren 3a – Patxi Eugi, nafar pilotari ohia.
- Azaroaren 6a – Laura Flessel, frantziar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa.
- Azaroaren 6a – Iratxe Sorzabal, gipuzkoar ETAkidea.
- Azaroaren 8a – Joana Vasconcelos, portugaldar artista.
- Azaroaren 9a – David Duval, estatubatuar golfaria.
- Azaroaren 10a – Mario Abdo Benítez, paraguaitar enpresaburua eta politikaria.
- Azaroaren 14a – Javier Pascual Rodríguez, espainiar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 18a – Bobby Julich, estatubatuar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 19a – Ane Lardi Enbil, gipuzkoar kazetari, euskaltzale, feminista eta herri-eragilea.
- Azaroaren 19a – Toshihiro Yamaguchi, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 20a – Kibu Bikuña, gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Azaroaren 20a – Joel McHale, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 22a – Cecilia Suárez, mexikar aktorea.
- Azaroaren 25a – Christina Applegate, estatubatuar aktore eta dantzaria.
- Azaroaren 25a – Javier Palacín, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 26a – Akira Narahashi, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 29a – Laura Seco, espainiar politikaria.
- Azaroaren 30a – Mercedes Maroto-Valer, arabar ingeniari kimikoa.
- Azaroaren 30a – Mikel Urdangarin, euskal kantautorea.
Abendua
- Abenduaren 1a – Emily Mortimer, ingeles aktorea.
- Abenduaren 2a – Julio César Baldivieso, boliviar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Abenduaren 2a – Francesco Toldo, italiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abenduaren 4a – Marta Jaumandreu, espainiar kazetaria eta aurkezlea.
- Abenduaren 6a – Richard Krajicek, herbeheretar tenislari ohia.
- Abenduaren 8a – Ibon Fernandez Iradi, gipuzkoar ETAkidea.
- Abenduaren 13a – Leanne Wood, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko burua.
- Abenduaren 15a – Xabier Etxaniz Rojo, euskal idazlea.
- Abenduaren 17a – Claire Forlani, ingeles aktorea.
- Abenduaren 18a – Arantxa Sánchez Vicario, kataluniar tenislari ohia.
- Abenduaren 18a – Lola Sanjuán, espainiar enpresaburu eta lider feminista.
- Abenduaren 24a – Ricky Martin, puertorricar abeslari eta aktorea.
- Abenduaren 25a – Dido, ingeles abeslaria.
- Abenduaren 25a – Justin Trudeau, Kanadako lehen ministroa.
- Abenduaren 26a – Jared Leto, estatubatuar aktore, musikari eta kantautorea.
- Abenduaren 26a – Kepa Arroitajauregi, bizkaitar pilotaria eta kazetaria (h. 2020).
- Abenduaren 26a – Tatiana Sorokko, errusiar modeloa.
- Abenduaren 29a – Jeroen Blijlevens, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 30a – Ricardo López, espainiar futbolaria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Ainhoa Ezeiza, gipuzkoar irakasle-ikertzailea.
- Aitziber Alonso, gipuzkoar ilustratzailea.
- Aitzol Aramaio, euskal zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 2011).
- Amagoia Mujika, gipuzkoar kazetaria, Berria egunkariko zuzendaria.
- Asier Otamendi, gipuzkoar bertsolaria.
- Asier Polo, bizkaitar biolontxelista.
- Asier Zinkunegi, gipuzkoar aktore eta ekoizlea.
- Borja Crespo, bizkaitar zinema zuzendaria eta komikigilea.
- Elena García Armada, espainiar ingeniari industriala, CSIC taldeko burua.
- Eneko Etxeberria, gipuzkoar abokatu eta politikaria, Azpeitiako alkatea.
- Fatima Frutos, gipuzkoar idazle, kazetari eta gizarte-langilea, Nafar Idazleen Elkartearen presidentea.
- Fermin Diez de Ulzurrun, nafar artista, komisario eta diseñatzaile industriala.
- Fontxo Arroyo, bizkaitar politikaria.
- Guillermo Gonzalez Escalada, bizkaitar marrazkilari, ilustratzaile eta komikilaria (h. 2021).
- Iban del Campo, gipuzkoar zinema zuzendariia.
- Idoia Azurmendi, gipuzkoar musikagilea, abeslaria eta abesbatza-zuzendaria (h. 2023).
- Idoia Otaegi, gipuzkoar legelari, politikaria eta unibertsitate irakaslea, Eusko Jaurlaritzako Sailburuorde izandakoa.
- Inés Apraiz, arabar arkitekto eta eleberrigilea.
- Inma Roiz, arabar kazetari, antropologo eta baratzezaina.
- Iñaki G. Holgado, gipuzkoar ilustratzaile, marrazkigile eta komikigilea.
- Iñaki Ortiz de Villalba, Betagarri taldeko abeslaria.
- Iratxe Ormatza, bizkaitar idazlea eta itzultzailea.
- Ixabel Agirresarobe, gipuzkoar aktore eta ipuin-kontalaria.
- Jabi Zabala, bizkaitar kazetari, blogari eta webmasterra.
- Javier Tolosa, gipuzkoar aktorea.
- Joanes Labaien, gipuzkoar Estatu Abokatua eta abokatua.
- Judas Arrieta, gipuzkoar ikus-artista.
- Karlos Zurutuza, gipuzkoar freelance kazetaria.
- Leire Ortueta, bizkaitar ballet-dantzaria.
- Luis Angel Bollo, gipuzkoar sukaldaria.
- Maite Aurrekoetxea Viloria, bizkaitar musikagilea.
- Maite Franko, gipuzkoar idazlea, ipuin kontalaria, aktorea, gidoigilea eta euskara irakaslea.
- Maixa Lizarribar, gipuzkoar abeslari eta trikitilaria.
- Monika Madinabeitia, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea.
- Nerea Gálvez, Ezker Batuko arabar politikaria.
- Olatz Arrieta, gipuzkoar kazetaria.
- Pantxix Bidart, lapurtar abeslari eta musikaria.
- Paul Bilbao, hizkuntz eskubideen aldeko bizkaitar aktibista, Kontseiluko idazkari nagusia.
- Séverine Berger, lapurtar arte-historialaria.
- Xabier Altube, arabar idazle eta ikastolako irakaslea.
- Zigor Enbeita, arabar bertsolaria.
- Ahmed Al Safi, irakiar eskultore eta margolaria.
- Antoni Comín, kataluniar filosofo eta politikaria.
- Celia Montoya Montoya, ijito etniako aktorea, abeslaria eta ijitoen eskubideen aldeko aktibista.
- Esther Yáñez, Espainiako Itsas Armadako historian gerraontzi baten buruzagitza duen lehen emakumea.
- Jorge Alderete, Dr. Alderete, argentinar marrazkilari, diseinatzaile eta animatzailea.
- María Vargas Montoya, errioxar nekazaritza-ingeniaria eta enologoa, 2021ean munduko enologorik onena.
- Marta Agudo, espainiar poeta eta literatur kritikaria (h. 2023).
- Ronan Bouroullec, bretainiar diseinatzailea.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 4a – José María Gonzalez de Kareaga, bizkaitar ingeniari eta politikaria, Bilboko alkatea (j. 1899).
- Urtarrilaren 9a – Andres Narbarte, Xalto, nafar bertsolaria (j. 1927).
- Urtarrilaren 10a – Coco Chanel, frantziar moda diseinatzailea (j. 1883).
- Urtarrilaren 14a – Guillermo de Torre, 27ko Belaunaldiko espainiar idazlea, saiakeragilea, arte kritikaria eta literatura kritikaria (j. 1900).
- Urtarrilaren 16a – Philippe Thys, belgikar txirrindularia (j. 1890).
- Urtarrilaren 17a – Jean Errekart, euskal herritar politikaria (j. 1909).
- Urtarrilaren 25a – Hermann Hoth, alemaniar jenerala (j. 1885).
- Urtarrilaren 25a – Garmendia Otaola, gipuzkoar filosofo, pedagogo eta psikologo jesuita (j. 1905).
- Urtarrilaren 27a – Jacobo Árbenz, Guatemalako presidentea (j. 1913).
- Urtarrilaren 29a – Jose Arana Gorostegi, gipuzkoar futbolaria (j. 1911).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Raoul Hausmann, austriar artista eta idazlea (j. 1886).
- Otsailaren 2a – Koldobika Jauregi "Jautarkol", zarauztar idazlea (j. 1896).
- Otsailaren 5a – Mátyás Rákosi, Hungariako lehen ministroa (j. 1892).
- Otsailaren 17a – Joaquín Zuazagoitia, bizkaitar kazetari eta politikaria eta Bilboko alkatea (j. 1892).
- Otsailaren 25a – Theodor Svedberg, suediar kimikaria, 1926ko Kimikako Nobel Saria (j. 1884).
- Otsailaren 26a – Fernandel, frantziar aktorea (j. 1903).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Victor Leemans, flandriar politikaria, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (j. 1901).
- Martxoaren 8a – Harold Lloyd, zinema mutuko estatubatuar aktorea (j. 1893).
- Martxoaren 13a – Leandro Martín-Santos, espainiar medikua, Donostiako Egia auzoko Quirón Ospitalearen sortzailea.
- Martxoaren 23a – Simon Vestdijk, herbeheretar idazlea (j. 1898).
- Martxoaren 24a – Arne Jacobsen, danimarkar arkitektoa (j. 1902).
- Martxoaren 24a – Kono Yasui, japoniar biologo eta zitologoa, zientzian doktoretza lortu zuen lehen japoniar emakumea (j. 1880).
- Martxoaren 30a – Ricardo Izagirre, Tristán de Izaro, gipuzkoar idazle eta kazetaria (j. 1902).
- Martxoaren 31 – William John Youden, estatubatuar kimikari eta estatistikaria (j. 1900).
Apirila
- Apirilaren 1a – Ramiro Arrue, bizkaitar margolaria (j. 1892).
- Apirilaren 1a – Kathleen Lonsdale, irlandar-britainiar kimikaria, kristalografian aditua eta Royal Societyko lehenengo emakume kidea (j. 1903).
- Apirilaren 6a – Igor Stravinski, errusiar musikagile, piano-jotzaile eta orkestra zuzendaria (j. 1882).
- Apirilaren 9a - Adela Velarde Pérez, Adelita, mexikar militar eta aktibista (j. 1900).
- Apirilaren 12a – Félix Huarte Goñi, nafar ekonomialari eta finantzaria (j. 1896).
- Apirilaren 12a – Igor Tamm, errusiar fisikaria, 1958ko Fisikako Nobel Saria (j. 1895).
- Apirilaren 21a – François Duvalier, Papa Doc, Haitiko presidentea (j. 1907).
Maiatza
- Maiatzaren 4a – Romualda Zuloaga, bizkaitar panderojolea (j. 1913).
- Maiatzaren 5a – Mañex Etxamendi, baxenafar bertsolaria (j. 1934).
- Maiatzaren 11 – Ferenc Erdei, hungariar politikaria (j. 1910).
- Maiatzaren 11 – Seán Lemass, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (j. 1899).
- Maiatzaren 24a – Raichō Hiratsuka, idazlea, kazetaria, ekintzaile politikoa, anarkista eta feminismoaren aitzindaria Japonian (j. 1886).
- Maiatzaren 30a – Marcel Dupré, frantziar organo-jotzaile eta musikagilea (j. 1886).
- Maiatzaren 30a – Casimiro Morcillo, espainiar artzapezpikua, Bilboko elizbarrutiko lehendabiziko apezpikua (j. 1904).
- Maiatzaren 31 – Massimo Campigli, italiar margolaria (j. 1895).
Ekaina
- Ekainaren 4a – György Lukács, hungariar filosofo eta literatura-kritikari marxista (j. 1885).
- Ekainaren 11 – Jose Maria Iribarren, nafar abokatu, kazetari, hiztegigile, paremiologo eta idazlea (j. 1906).
- Ekainaren 15a – Wendell Meredith Stanley, estatubatuar biokimikaria, 1946ko Kimikako Nobel Saria (j. 1904).
- Ekainaren 18a – Paul Karrer, suitzar kimikaria, 1937ko Kimikako Nobel Saria (j. 1889).
- Ekainaren 23a – Louis Lecoin, frantziar militante anarko-sindikalista (j. 1888).
- Ekainaren 25a – John Boyd Orr, eskoziar irakasle, sendagile, biologo, fisiologo, politikari, negozio-gizon eta baserritarra, 1949ko Bakearen Nobel Saria (j. 1880).
- Ekainaren 30a – Georgi Dobrovolski, sobietar pilotu eta kosmonauta, Soiuz 11 espazio misioan (j. 1928).
- Ekainaren 30a – Herbert Biberman, estatubatuar gidoilaria eta zinema-zuzendaria (j. 1900).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Camilo Alonso Vega, espainiar militarra (j. 1889).
- Uztailaren 1a – William Lawrence Bragg, Australian jaioa britainiar fisikaria, 1915eko Fisikako Nobel Saria (j. 1890).
- Uztailaren 3a – Jim Morrison, estatubatuar idazle eta poeta eta The Doors taldeko abeslaria (j. 1943).
- Uztailaren 6a – Joakin Aldabe, Mokozorrotz, euskal idazle eta olerkigilea (j. 1893).
- Uztailaren 6a – Louis Armstrong, estatubatuar jazz musikaria, munduko garrantzitsuenetarikoa (j. 1901).
- Uztailaren 7a – Ub Iwerks, estatubatuar animatzaile, marrazkilari eta komikigilea (j. 1901).
- Uztailaren 11 – John W. Campbell, estatubatuar zientzia-fikziozko eleberrigile eta argitaratzailea (j. 1910).
- Uztailaren 21a – Yrjö Väisälä, finlandiar astronomo eta fisikaria (j. 1891).
- Uztailaren 23a – Van Heflin, estatubatuar aktorea (j. 1908).
- Uztailaren 23a – William Tubman, Liberiako 19. presidentea (j. 1895).
- Uztailaren 24a – Felix Ruiz de Arkaute, euskal jatorriko belgikar espeleologoa, munduko leizerik sakonenak esploratzen aritu zena (j. 1928).
- Uztailaren 26a – Diane Arbus, estatubatuar argazkilaria (j. 1923).
- Uztailaren 27a – Joseba Altuna, euskal idazlea (j. 1887).
- Uztailaren 27a – Juan Martin Pertika, euskal idazlea (j. 1888).
Abuztua
- Abuztuaren 5a – Angel Martínez Baigorri, nafar apaiza, idazlea eta poeta (j. 1899).
- Abuztuaren 7a – Luis Gonzalez de Etxabarri, Aizkibel'dar Bingen, bizkaitar idazlea (j. 1893).
- Abuztuaren 15a – Aurora Abasolo, bizkaitar sopranoa (j. 1894).
- Abuztuaren 15a – Paul Lukas, hungariar aktorea (j. 1894).
- Abuztuaren 21a – George Jackson, estatubatuar militante beltz eta ekintzailea, Pantera Beltza Alderdiko kidea, espetxeko goardiek eraila (j. 1941).
- Abuztuaren 27a – Lil Hardin Armstrong, estatubatuar pianista, konpositorea eta abeslari afroamerikarra (j. 1898).
- Abuztuaren 27a – Margaret Bourke-White, estatubatuar argazkilari eta argazkigintza dokumentalaria (j. 1904).
Iraila
- Irailaren 10a – Anna Maria Pierangeli, italiar aktorea (j. 1932).
- Irailaren 11 – Nikita Khrustxov, SESBeko buruzagia (j. 1894).
- Irailaren 13a – Lin Biao, txinatar militarra eta politikaria, lehen Armada Gorriko buruzagia (j. 1907).
- Irailaren 13a – Pedro Patiño, espainiar igeltsero sindikalista, Guardia Zibilak eraila (j. 1937).
- Irailaren 13a – Leda Rafanelli, italiar anarkista (j. 1880).
- Irailaren 16a – Agnes Meyer Driscoll, estatubatuar kriptoanalista, Japoniako ontzi-sistema asko deszifratu zituena (j. 1889).
- Irailaren 20a – Giorgos Seferis, greziar idazlea, 1963ko Literaturako Nobel Saria (j. 1900).
- Irailaren 21a – Bernardo Houssay, argentinar medikua, 1947ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1887).
- Irailaren 21a – Koichi Kudo, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1909).
- Irailaren 23a – Jose Artetxe, euskal idazlea (j. 1906).
- Irailaren 23a – Jose Maria Franku, gipuzkoar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1894).
- Irailaren 26a – Gotzon Bidaurratzaga Lazpita, euskal mediku naturista (j. 1882).
- Irailaren 27a – Hermann Ehrhardt, alemaniar militarra (j. 1881).
- Irailaren 28a – Amalia Galarraga, gipuzkoar idazle feminista (j. c. 1895).
Urria
- Urriaren 2a – Pedro José Galíndez, Peru Galindez, euskal kirolari eta abokatua (j. 1892).
- Urriaren 2a – Zacarias Zuza, nafar apaiza eta olerkaria (j. 1896).
- Urriaren 3a – Seán Ó Riada, irlandar musikagilea eta musika taldeko zuzendaria (j. 1931).
- Urriaren 4a – Alberto Fermín Zubiria, Uruguaiko presidentea (j. 1901).
- Urriaren 12a – Dean Acheson, estatubatuar abokatu eta politikaria, AEBetako Estatu idazkaria (j. 1893).
- Urriaren 12 – Gene Vincent, estatubatuar musikaria, rock and rollaren eta rockabillyaren aitzindarietako bat (j. 1935).
- Urriaren 15a – Albert Alain, frantziar organista eta konpositorea (j. 1880).
- Urriaren 19a – Sona Axundova-Qarayeva, azerbaijandar poeta (j. 1898).
- Urriaren 27a – Antonio Lezama, arabar kazetari eta idazlea (j. 1882).
- Urriaren 29a – Duane Allman, estatubatuar rock gitarra-jotzailea, The Allman Brothers Band taldearen sortzaileetako bat (j. 1946).
- Urriaren 29a – Arne Tiselius, suediar biokimikaria, 1948ko Kimikako Nobel Saria (j. 1902).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Gertrud von Le Fort, alemaniar idazlea (j. 1876).
- Azaroaren 1a – Mikhail Romm, sobietar zinemagilea (j. 1901).
- Azaroaren 1a – Leonard Jimmie Savage, estatubatuar matematikari eta estatistikaria (j. 1917).
- Azaroaren 15a – Rudolf Abel, Sobietar Batasuneko espioia (j. 1903).
- Azaroaren 17a – Máximo Ruiz Gaona, nafar elizgizona eta paleontologoa (j. 1902).
- Azaroaren 23a – Klaudio Sagartzazu, gipuzkoar olerkigilea (j. 1895).
Abendua
- Abenduaren 6a – Matilda Kxesinskaia, errusiar-poloniar ballet-dantzaria eta Nikolas II.a Errusiako tsarraren maitalea (j. 1872).
- Abenduaren 9a – Ralph Bunche, estatubatuar diplomazialaria, 1950eko Bakearen Nobel Saria (j. 1903).
- Abenduaren 13a – François Augiéras, frantziar idazle eta margolaria (j. 1925).
- Abenduaren 16a – Richard Mulcahy, irlandar errepublikarra (j. 1886).
- Abenduaren 18a – Bobby Jones, estatubatuar golf jokalaria, garai guztietako onenetakotzat hartua (j. 1902).
- Abenduaren 18a – Aleksander Tvardovski, errusiar olerkaria (j. 1910).
- Abenduaren 20a – Shigeyoshi Suzuki, japoniar futbolaria (j. 1902).
- Abenduaren 22a – Amalia de Isaura, espainiar antzerki eta zinemako kupletista eta aktorea (j. 1887).
- Abenduaren 25a – Miren Maortua, bizkaitar idazlea eta irakaslea (j. 1916).
- Abenduaren 26a – Nury Montsé, Argentinako soinu-zinemaren urrezko garaiko lehen aktoreetako bat (j. 1917).
- Abenduaren 26a – Joseba Rezola, euskal politikari abertzalea eta abokatua (j. 1900).
- Abenduaren 28a – Max Steiner, austriar-estatubatuar zinema musikagilea (j. 1888).
- Abenduaren 30a – Jo Cals, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1914).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- André Madré, lapurtar zinema zuzendaria eta Frantziako armadako jenerala (j. 1907).
- Aquilino Izagirre, Zepai, gipuzkoar bertsolaria (j. 1906).
- Frantzisko Zalakain, euskal idazle eta burkide komunista (j. 1915).
- Iñaki Alkain, gipuzkoar bertsolari eta idazlea (j. 1917).
- Juan Mari Salegi, Kortatxo, gipuzkoar bertsolaria (j. 1906).
- Miguel Marañón, bizkaitar margolaria (j. 1893).
- Roman Oiartzabal, gipuzkoar abesbatza-zuzendaria (j. 1883).
- Segundo Olaeta, bizkaitar musikaria eta koreografoa (j. 1896).
- Edith Margaret Garrud, Mendebaldeko lehen arte martzialetako emakume irakasle profesionala (j. 1872).
- Joseph Helffrich, alemaniar astronomoa (j. 1890).
Nobel saridunak:
- Fisika: Dennis Gabor.
- Kimika: Gerhard Herzberg.
- Literatura: Pablo Neruda.
- Medikuntza: Earl Wilbur Sutherland.
- Ekonomia: Simon Kuznets.
- Bakea: Willy Brandt.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.