1970eko Urdulizko tren istripua

1970eko Urdulizko tren istripua 1970eko abuztuaren 9an, Plentziako eta Urdulizko geltokien artean gertatutako tren istripua izan zen. Bilbora eta Plentziara zihoazen bi trenek elkar jo zutelarik, 33 pertsona hil ziren, eta beste 65 lagunek zauri arin eta larriak izan zituzten. Euskal Herrian historian izandako tren istripurik larriena izan zen.

1970eko Urdulizko tren istripua
Map
Motatrain collision (en) Itzuli
tren talka
Data1970eko abuztuaren 9a
KokalekuUrduliz
HerrialdeaEspainia
IbilgailuAutomotor
KausaTalka (fisika)
Pertsona hilak33
Pertsona zaurituak165

Istripua

Istripua udako egun eguzkitsu eta sargori batean gertatu zen. Plentziako geltokitik Bilborako noranzkoan zetorren trenak dozenaka lagun zeramatzan, batik bat eguna hondartzan pasatzetik zetozenak. Arratsaldeko 19:30etan, Urdulizko geltokiko nagusiak Plentziako noranzkoan zihoan bidaiari gabeko tren bati argi berdea eman zion, eta Barrikako udalerrian bi aurkako noranzkoetan zetozen bi trenek talka egin zuten. Trenek 45 kilometro orduko abiaduran egin zuten topo, eta trenbidearen trazadura kurboa zela eta gidariak ez ziren konturatu trenbide beretik zetozela. Kolpea oso gogorra izan zen.

Istripua gertatu eta berehala ehunka pertsona joan ziren istripua gertatu zen gunera, zaurituak trenen arrastoetatik ateratzera. Zaurituak Basurtuko Ospitalera eraman zituzten, eta herritar askok odola eman zuten, zaurituei lagundu ahal izateko. Bilbo eta Plentzia arteko trenen ohiko bidaiak ez ziren hurrengo egunera arte berrezarri, suhiltzaileek bi trenak trenbidetik kendu zituzten arte, alegia.

Hildakoen omenezko hileta elizkizuna Derioko hilerrian ospatu zen, eta bertan milaka pertsonek hartu zuten parte.

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko tren istripuen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.