1970eko Kontxako Bandera
1970eko Kontxako Bandera (Banderaren 75. ekitaldia, garai hartan 68. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 6 eta 13an jokatu zen, eta Oriok bere 20. Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1970eko irailaren 6a |
Amaiera | 1970eko irailaren 13a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | Lasarte-Michelin |
← 1969 |
1971 → |
Kontakizuna
Orio Arraunketa Elkartea urte batzutan zehararraunketa olinpikoan ibili ondoren aurten berriro traineruetara bueltatu zen. Altxola izeneko traineruarekin desafioa jokatu zuen Astilleroren aurka eta oso erraz irabazi zuen. Kontxan ordea antolakuntzak jarritako traineru astunekin lehiatu beharra zegoen eta zalantzak zeuden Oriok nagusitasun bera erakutsiko ote zuen. Zalantzak erabat uxatu zituzten oriotarrek, historian izandako bigarren abantailarik handiena atera baitzioten bigarren gelditu zen Lasarteri, minutu bat eta laurden ia. Arraunketaren garai modernoaren abiapuntutzat jotzen da 1970ako Kontxako Bandera.
Azken urte hauetan tostarteko arraunketaren krisia pasata zegoen eta traineru ugari hasi ziren lehiatzen. Gipuzkoan zortzikotea eratzea posible zela ikusita Kontxako Banderan gipuzkoarrak bakarrik arituko zirela erabaki zen.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Donostia Hondarribia Lasarte-Michelin Orio San Juan San Pedro Zuberoa Zumaia |
? Ama Guadalupekoa ? ? ? ? ? ? |
Bizente Elizondo "Bixentiko" Jose Urdanbide "Gorrión" Klaudio Etxeberria "Gorria" Juan Lizarralde "Altxerri" Puig Jose Luis Iriondo Tomas Iza Jose Luis Miralles |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Orio | 21:37:0/5 | 22:51:2/5 | 44:28:2/5 | |
2 | Lasarte-Michelin | 22:22:3/5 | 23:17:2/5 | 45:40:0/5 | + 1:11:3/5 |
3 | Zuberoa | 22:33:3/5 | 23:31:1/5 | 46:04:4/5 | + 1:36:2/5 |
4 | San Pedro | 22:28:0/5 | 23:43:3/5 | 46:11:3/5 | + 1:43:1/5 |
5 | Zumaia | 22:34:3/5 | 23:39:2/5 | 46:14:0/5 | + 1:45:4/5 |
6 | San Juan | 23:00:1/5 | 23:38:0/5 | 46:38:1/5 | + 2:09:4/5 |
7 | Donostia | 22:53:1/5 | 24:13:0/5 | 47:06:1/5 | + 2:37:4/5 |
- | Hondarribia | 22:23:4/5 | deskalif.* |
- Hondarribia deskalifikatua izan zen ohorezko txandan ziaboga balizan ez emateagatik.
Tripulazio irabazlea
- Orio Arraunketa Elkartea
- Entrenatzailea:
- Patroia: Juan Lizarralde "Altxerri"
- Arraunlariak: Jose Zumeta, Juan Atxega, Jose Manuel Bereziartua, Jose Ramon Lizarralde, Luziano Manterola, Jose Mari Gozategi, Franzisko Sarasua, Juan Mari Itxaso, Nikasio Uranga, Jose Luis Korta, Antonio Peña, Juan Angel Lekuona, Estanis Sarasua, Jesus Mari Agote, Juan Inazio Manterola, Jose Inazio Perona, Agustin Irastorza
Bideoa
- (Gaztelaniaz) 1970eko Kontxako Bandera (NO-DO). Mirotzak