1969ko Kontxako Bandera
1969ko Kontxako Bandera (Banderaren 74. ekitaldia, garai hartan 67. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta 16an jokatu zen, eta Lasartek bere lehenengo Kontxako Bandera eskuratu zuen, Hondarribiaren erreskada hautsiz.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1969ko irailaren 7a |
Amaiera | 1969ko irailaren 16a |
Palmaresa | |
Txapelduna | ![]() |
Txapeldunordea | ![]() |
← 1968 |
1970 → |
Lasartek jardunaldi biak irabaziz garaipen erraza lortu zuen bigarren egunean San Juanek pixka bat estutu bazuen ere. Hirugarrena Zumaia izan zen sailkapen orokorrean Lasarterengandik minutu batetara. Bigarren jardunaldia berez irailaren 14ean jokatzekoa zen baina itsaso txarraren eraginez asteartera atzeratzeko erabakia hartu zuten antolatzaileek.
19 urte beranduago Zierbena berriz ere Kontxan aritu zen.
Bitxikeria
Urte honetan lehenengo aldiz margotu zuen talde batek trainerua bere kolorearekin. Donostia izan zen. Aurrez, herri eta tripulazio guztietako traineru guztiek krosko beltzak zituzten, eta Pedro Garin patroiak 1969an zuriz margotu zuen Donostiako trainerua.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
? ? ? ? ? ? ? ? |
Victor Castañedo Pedro Garin Jose Angel Lujanbio Klaudio Etxeberria "Gorria" Bibiano Etxabe Jose Urdanbide "Gorrión" Jose Luis Miralles Angel Carpintero |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Lasarte | 22:02:2/5 | 21:47:0/5 | 43:49:2/5 | |
2 | San Juan | 22:18:3/5 | 21:52:0/5 | 44:10:3/5 | + 0:21:1/5 |
3 | Zumaia | 22:28:4/5 | 22:20:3/5 | 44:49:2/5 | + 1:00:0/5 |
4 | Donostia | 22:40:0/5 | 22:16:3/5 | 44:56:3/5 | + 1:07:1/5 |
5 | Hondarribia | 22:45:4/5 | 22:22:2/5 | 45:08:1/5 | + 1:18:4/5 |
6 | San Pedro | 22:44:0/5 | 22:32:0/5 | 45:16:0/5 | + 1:26:3/5 |
7 | Astillero | 22:57:0/5 | 23:14:0/5 | 46:11:0/5 | + 2:21:3/5 |
8 | Zierbena | 22:52:3/5 | 23:40:3/5 | 46:33:1/5 | + 2:43:4/5 |
Tripulazio irabazlea
- Lasarte
- Patroia: Klaudio Etxeberria "Gorria"
- Arraunlariak: Jose Mendizabal, Jose Mari Olazabal, Jose Gozategi, Manuel Elizondo, Inazio Manterola, Tiburzio Etxeberria, Antonio Aduriz, Jose Pikabea, Gregorio Ugartemendia, Joxe Ramon Oiarzabal, Jose Antonio Esnal, Migel Lopetegi, Antonio Zumeta