1969ko Euskal Herriko Itzulia

1969ko Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa honen 9. edizioa izan zen. 1969ko apirilak 16 eta 20 artean ospatu zen. 891 kilometro egin ziren 5 etapatan banatuta.

1969ko Euskal Herriko Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa9. Euskal Herriko Itzulia
Datakapirilak 16 – 1969.eko apirilak 20
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaEibar
Helduera-lekuaEibar
Emaitzak
TxapeldunaFRA Jacques Anquetil (BiC)
TxapeldunordeaEU Francisco Gabika
HirugarrenaESP Mariano Díaz (Fagor)
Puntukako sailkapenaEU Txomin Perurena (Fagor)
Eskalatzailerik onenaFRA Raymond Poulidor (Mercier-BP-Hutchinson)
19351970
Dokumentazioa

Edizio honetan bi talde espainiarrek (KAS eta Fagor) eta bi talde frantsesek (Bic eta Mercier) parte hartu zuten, 39 parte-hartzailerekin orotara, horietatik proba 36k amaitu zutelarik.

Garailea Jacques Anquetil handia izan zen, profesional bezala bere azken garaipen handia lortu zuena 35 urterekin, erretiratu zen urtean.

Aurreko pausoak

1936 eta 1968 arteko urteak

Azkenik, 1936ko edizioa bertan behera utzi behar izan zen Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, hasieran atzeratzea pentsatu bazen ere, gertatzen ari ziren gertakariekin bertan behera uztea beste erremediorik ez zen geratu.

Gerra Zibila amaitu ondoren eta beronen emaitza kontuan hartuta, txirrindularitza proben egutegitik kendu zen Euskal Herriko Itzulia. Berau jarraitzeko saiakera ugari egon bazen ere, Donostiatik zein Bilbotik, batek ere ez zuen arrakastarik izan.

Denbora horretan beste proba batzuk egon ziren, Iparraldeko Zirkuitua eta Bilboko Udala Sari Nagusia kasu, Euskal Herriko Itzuliaren izpiritua bizirik mantentzen zutena, proba hauek Euskadiko mugetatik kanpo irteten baitziren.

Dena dela, 1952an sortu zen Eibarko Bizikleta, berau benetako Euskal Herriko Itzuli bat bazelarik, bertako etapetan penintsulako euskal lurralde osoa zeharkatzen baitzen. Baina hori bai, behin 1960ko hamarkadaren amaiera iritsitakoan, uneko txirrindularirik hoberenen kontratazioa eta lasterketaren beraren antolakuntzak antolatzaileek aurre egiterik izan ez zuten gehiegizko kostua suposatzen zuten.

Beraz, konponbiderik egokiena gainontzeko Euskal Herriko enpresa eta erakundeak tartean sartzea zen, arazo ekonomiko horiek gainditzeko, eta, Manuel Serdanen ekimenez, "Eibarko Bizikleta" 1969an "Euskal Herriko Itzulia-Eibarko Bizikleta" deitzera pasa zen. Donostiako La Voz de España egunkariak ekimena babestu zuen eta babesle nagusi bilakatu zen. Elkarte honek lau urte iraun zuen, 1973 arte. Bi proben palmaresa ez konprometitzeko, urte hauek Euskal Herriko Itzuliari dagozkion urtetzat hartzen dira.

1969

Behin betiko, aurreko ediziotik hogeita hamalau urte pasa ondoren, Euskal Herriko Itzulia birsortu zen, Eibarko Bizikletarekin elkartuta lehen aipaturiko arrazoiak medio. Parte hartu zuten taldeak lau baino ez ziren izan, espainiar taldeetako bat zen Karpyrekin akordio ekonomiko batera ez baitzen iritsi, eta, gainera, herbeheretar taldea zen Willem II azken orduko baja izan zen. Hala, beraz, KAS eta Fagor talde euskaldunek eta Bic eta Mercier talde frantsesak izan ziren proban parte hartu zutenak.

Etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1. etapa1969ko apirilak 16Eibar - Gasteiz185Michael WrightMichael Wright
2. etapa1969ko apirilak 17Gasteiz - Iruñea203Joaquim GaleraJoaquim Galera
3. etapa1969ko apirilak 18Iruñea - Donostia171Luis OcañaJoaquim Galera
4. etapa (1. Sek.)1969ko apirilak 19Donostia - Gernika118Raymond RiotteJoaquim Galera
4. etapa (2. Sek.)1969ko apirilak 19Gernika - Bilbao43Raymond PoulidorJacques Anquetil
5. etapa1969ko apirilak 20Bilbo - Eibar171Txomin PerurenaJacques Anquetil

Sailkapenak

Sailkapen nagusia
1.Jacques Anquetil FrantziaBIC25h 22' 05s
2.Francisco Gabika Euskal HerriaFAG32 segundora
3.Mariano Díaz EspainiaFAG40 segundora
4.Gregorio San Miguel Euskal HerriaKAS1' 06 segundora
5.Eduardo Castelló EspainiaKAS2' 57 segundora
6.Luis Ocaña EspainiaFAG3' 59 segundora
7.Raymond Poulidor FrantziaMER4' 08 segundora
8.Joaquim Galera EspainiaFAG4' 19 segundora
9.Txomin Perurena Euskal HerriaFAG6' 59 segundora
10.Eusebio Vélez Euskal HerriaFAG8' 32 segundora


Puntukako sailkapena
1.Txomin PerurenaFAG23 puntu
2.Michael WrightBIC43 puntu
3.Gregorio San MiguelKAS49 puntu


Mendiko sailkapena
1.Raymond PoulidorMER27 puntu
2.Luis OcañaFAG24 puntu
3.Carlos EtxeberriaKAS21 puntu


Tarteko helmugetakoa
1.Mariano DíazFAG6 puntu
2.Michael WrightBIC6 puntu
3.José Antonio MomeñeFAG5 puntu


Taldekako sailkapena
1.Fagor76h 02' 20s
2.Kas18' 50 segundora
3.Bic24' 30 segundora
4.Mercier41' 32 segundora


Aurrekoa
1935eko Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
1969ko apirilak 16 eta 20 artean ospatua
Ondorengoa
1970eko Euskal Herriko Itzulia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.