1968ko Italiako Giroa

1968ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 51. edizioa izan zen. 1968ko maiatzak 21 eta ekainak 12 artean ospatu zen, sarrerako bat eta 22 etapatan banatutako 3917 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Eddy Merckxek, batez beste, 36,031 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Campione d'Italian hasi eta Napolin amaitu zen.

1968ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa51. Italiako Giroa
Txapelketa1968 Super Prestige Pernod
Etapak23
Datakmaiatzak 20 – 1968.eko ekainak 12
Luzera3.917,3 km
HerrialdeaITA Italia
SMR San Marino
SUI Suitza
Irteera-lekuaCampione d'Italia
Helduera-lekuaNapoli
Emaitzak
TxapeldunaBEL Eddy Merckx (Faema)
TxapeldunordeaITA Vittorio Adorni (Faema)
HirugarrenaITA Felice Gimondi (Salvarani)
Puntukako sailkapenaBEL Eddy Merckx (Faema)
Eskalatzailerik onenaBEL Eddy Merckx (Faema)
Talderik onenaITA Faema
19671969
Dokumentazioa

130 txirrindularik hasi eta 90ek amaitu zuten proba.

Edizio honetako berrikuntza sarrerako etapa izan zen. Horietako bakoitza 10 txirrindularik (talde bakoitzeko bana txanda bakoitzean) osatzen zuten 13 txandatan lehiatu zen sei kilometro gutxiagoko lasterketa labur bat izan zen. Sarrerako honen arrazoia lehen etapan maglia arrosa nork eramango zuen erabakitzea baino ez zen, ez baitzen sailkapen nagusirako kontuan hartzen. Garailea Charly Grosskost izan zen, anekdotikoki, 1968ko Frantziako Tourraren sarrerako etapa irabaztea ere lortuko zuena. Azken garaipenerako faboritoen artean Vittorio Adorni, Felice Gimondi eta Gianni Motta zeuden, hiruren artean aurreko hiru edizioak banatu zituztenak, baita bere bigarren Italiako Giroan parte hartzen zuen Eddy Merckx, Francisco Gabika euskalduna eta Julio Jiménez eta Mariano Díaz espainiarrak ere.

Eddy Merckxek Italiako Giroa irabazteko zuen gogoa erakutsi zuen lehen etapa irabaziz, pelotoiari metro batzuk aterata helmugara iritsiz, esprintatuz. Dena dela, lidertza bi egun beranduago galduko zuen Michele Dancelliren mesedetan. José Antonio Momeñe izan zen edizio honetan etapa bat irabazi zuen lehen euskalduna, 6. etapan zehazki, Alessandrian amaitu zena, bi egun beranduago aldaka eta bi saihetsen hausturarekin eta garezurreko kolpe arin batekin amaitu zen erorketa masibo baten tartean egon zenez, proba utzi behar izan zuen arren.

Julio Jiménezek bere dohaiak erakutsi zituen mendi garaiko lehen etapan, itzuliko 9.a izan zena, etapa garaipena lortuz, hoberenengandik aldentzea lortu ez zuen arren. 10. etapa izan zen mendate tontorrean amaituko ziren lauetatik lehena. Italiako Giroan Grappa Mendia igo den hiru aldietatik lehena izan zen, baita etapa amaiera izan zen aldi bakarra ere. Alabaina, hoberenen artean ez zen diferentzia handirik egon, guztia 12. etaparako geratzen zen, edizio honetako Coppi tontorra izan zen Tre Cime di Lavaredon amaitzen zen etapa, eta 1967an tifosien bultzakadengatik baliogabetu behar izan zena. Igoeraren hasieran, pelotoiari hamar minutu inguru ateratzen zioten hamabi txirrindularik osatutako talde bat zegoen. Hotz jasangaitzeko baldintza klimatologikopean, euria eta elurrarekin, Merckx erasora pasa zen, eta bata bestearen atzean ihes egindako guztiak harrapatzen joan zen, erabat bakarrik geratu zen arte, etapa garaile bezala. Merckxek maglia arrosa berreskuratu zuen egun horretan, ordutik aurrera eta proba amaitu arte berak eramango zuelarik. Sailkapen nagusian, bere taldekidea zen Vittorio Adorni jada hiru minutu eta erdi baino gehiagora zegoen, bigarren postuan. Beste faborito batzuk, Gimondi eta Jiménez kasu, liderrangandik bederatzi minutu baino gehiagora zeuden jada, Mottak edo Balmamionek, bitartean, Giroa irabazteko aukerari agur esan behar izan ziotelarik, Kanibalagandik hamaika minutu baino gehiagora baitzeuden.

Gimondi italiar txapeldun handiak irabazi zuen 16. etapako erlojupekoa, baina ordurako, Eddy Merckx eta honen taldekide Adorni oso urruti zeuden sailkapenean. Julio Jiménezek bere bigarren etapa irabazi zuen itzuliko 18. etapan, etapa horretan bigarren izan zen Mariano Díazekin batera ihes eginda helmugara iritsiz. Luis Ocaña ere etapa garaipenetik gertu egon zen, 19. etapan bigarren postua errepikatu zuena. Rocca di Cambio eta Block Hauserako iritsierek Giroa eta mendate tontorrean amaitzen ziren etapak amaiarazi zituzten. Luis Pedro Santamarinak irabazi zuen horietako lehena, hala, bakarrean eginiko 150 kilometro baino gehiagoko ihesaldi bat biribilduz. Block Hauseko etapa beldurgarrian, azkenean ez zen diferentzia handirik egon, etapa honen garailea Franco Bodrero izan zelarik.

Dena dela, azken etapan bai egon ziren diferentziak, non Julio Jiménezek zenbait minutu galdu zituen, sailkapen nagusiko 6. postutik 10. postura jaitsiz. Azkenean, Eddy Merckxek bere lehen Italiako Giroa irabazi zuen, erakutsi zuen nagusitasunagatik Fausto Coppi mitikoarekin alderatu zutelarik. Era berean, Itzuli Handi baten edizio berean sailkapen nagusia, mendikoa eta puntukakoa irabazi zituen lehen txirrindularia bihurtu zen, 1990eko hamarkadara arte beste inork berdinduko ez zuen errekorra.

Itzulia amaitu eta egun gutxira, bederatzi txirrindulariren positiboak jakin ziren: Joaquim Galera eta Mariano Díaz espainiarrak, Gimondi, Balmamion, Motta eta Bodrero italiarrak, Peter Abt suitzarra, Victor van Schil belgikarra eta Raymond Delisle frantziarra. Balmamion errugabetzat jo zen, hartu zuen substantzia kontrolak egin eta egun gutxira arte ez zela debekatua izan frogatu baitzen. Gimondiren kasuan, kontraanalisiaren ondoren, italiar txirrindulariak hartu zituela adierazi zuen botikek gernuan anfetaminek zuten eragin bera zutela frogatu zen, eta, beraz, zigorrik jaso gabe errugabetzat jo zuten.

Taldeak

Taldea Taldeko liderra
SalvaraniFelice Gimondi
BicJulio Jiménez
FaemaEddy Merckx
FilotexFranco Bitossi
FagorFrancisco Gabika
G.B.C.Daminiano Capodivento
GermanvoxVito Taccone
Taldea Taldeko liderra
KelvinatorRino Benedetti
Max MeyerRoberto Ballini
MolteniMario Anni
Pepsi ColaRenzo Baldan
PeugeotAndré Bayssiere
SmithsWilly Planckaert
  

Etapak

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
Sarr.Campione d'Italia5.7 (banakako erlojupekoa) Frantzia Charly Grosskostl Frantzia Charly Grosskostl
1.aCampione d'Italia-Novara128 Belgika Eddy Merckx Belgika Eddy Merckx
2.aNovara-Saint-Vincent189 Italia Gianni Motta Belgika Eddy Merckx
3.aSaint-Vincent-Alba168 Belgika Guido Reybrouck Italia Michele Dancelli
4.aAlba-San Remo162 Belgika Edward Sels Italia Michele Dancelli
5.aSan Remo149 Italia Italo Zilioli Italia Michele Dancelli
6.aSan Remo-Alessandria223 Euskadi José Antonio Momeñe Italia Michele Dancelli
7.aAlessandria-Piacenza174 Italia Guerrino Tosello Italia Michele Dancelli
8.aSan Giorgio Piacentino-Brescia225 Belgika Eddy Merckx Italia Michele Dancelli
9.aBrescia-Lido di Caldonazzo210 Espainia Julio Jiménez Italia Michele Dancelli
10.aTrento-Grappa Mendia136 Italia Emilio Casalini Italia Michele Dancelli
11.aBassano del Grappa-Trieste197 Belgika Guido Reybrouck Italia Michele Dancelli
12.aGorizia-Tre Cime di Lavaredo213 Belgika Eddy Merckx Belgika Eddy Merckx
13.aCortina d'Ampezzo-Vittorio Veneto163 Italia Lino Farisato Belgika Eddy Merckx
14.aVittorio Veneto-Marina Romea199 Italia Luigi Sgarbozza Belgika Eddy Merckx
15.ªRavena-Imola141 Italia Marino Basso Belgika Eddy Merckx
16.aCesenatico- San Marino San Marino43.9 (banakako erlojupekoa) Italia Felice Gimondi Belgika Eddy Merckx
17.a San Marino San Marino-Foligno196 Italia Franco Bitossi Belgika Eddy Merckx
18.aFoligno-Abbadia San Salvatore166 Espainia Julio Jiménez Belgika Eddy Merckx
19.aAbbadia San Salvatore-Erroma181 Italia Lucciano Dalla Bona Belgika Eddy Merckx
20.aErroma-Rocca di Cambio215 Euskadi Luis Pedro Santamarina Belgika Eddy Merckx
21.aRocca di Cambio-Block Haus198 Italia Franco Bodrero Belgika Eddy Merckx
22.aChieti-Napoli235 Belgika Guido Reybrouck Belgika Eddy Merckx

Sailkapenak

Sailkapen orokorra
1.Eddy Merckx BelgikaFaema108h 42' 27"
2.Vittorio Adorni ItaliaFaema+ 5' 01"
3.Felice Gimondi ItaliaSalvarani+ 9' 05"
4.Italo Zilioli ItaliaFilotex+ 9' 17"
5.Willy Van Neste BelgikaBic+ 10' 43"
6.Gianni Motta ItaliaMolteni+ 12' 23"
6.Michele Dancelli ItaliaPepsi Cola+ 12' 33"
7.Franco Balmamion ItaliaMolteni+ 15' 43"
8.Francisco Gabica EuskadiFagor+ 16' 59"
9.Franco Bitossi ItaliaFilotex+ 19' 02"
10.Julio Jiménez EspainiaBic+ 19' 51"
Mendiko sailkapena
1.Eddy Merckx BelgikaFaema340 puntu
2.Mariano Díaz EspainiaFagor210 puntu
2.Julio Jiménez EspainiaBic180 puntu
3.Giancarlo Polidori ItaliaPepsi Cola140 puntu
Puntukako sailkapena
1.Eddy Merckx BelgikaFaema198 puntu
2.Franco Bitossi ItaliaFilotex138 puntu
3.Michele Dancelli ItaliaPepsi Cola134 puntu
Taldekako sailkapena
1.Faema Belgika--

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.