1967
1967. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa |
Urteak | 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1967 MCMLXVII |
Ab urbe condita | 2720 |
Armeniar egutegia | 1416 ԹՎ ՌՆԺԶ |
Bahá'í egutegia | 123 – 124 |
Bengaliar egutegia | 1374 |
Berber egutegia | 2917 |
Egutegi budista | 2511 |
Myanmarko egutegia | 1329 |
Bizantziar egutegia | 7475 – 7476 |
Koptoen egutegia | 1683 – 1684 |
Etiopiar egutegia | 1959 – 1960 |
Hebrear egutegia | 5727 – 5728 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2023 – 2024 |
Shaka Samvat | 1889 – 1890 |
Kali Yuga | 5068 – 5069 |
Iraniar egutegia | 1345 – 1346 |
Islamiar egutegia | 1386 – 1387 |
Japoniar egutegia | Shōwa 42 (昭和42年) |
Korear egutegia | 4300 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2510 |
Holozeniar egutegia | 11967 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Mundua
- Urtarrilaren 17a – Santurtziko Butano biltegi baten leherketa. Kalte material handiak eragin zituen eta jendea izututa ihes egin zuen. Hildako bakarra bihotzekoak jota hil zen.
- Maiatzaren 20a – Langileek Bandasko greba bertan behera utzi zuten.
- Ekainaren 5a – Sei Eguneko Gerra hasi zen Ekialde Hurbilean, Israel eta estatu arabiar mugakideen artean: Egipto, Siria, Jordania eta Irak. 6 egun geroago amaitu zen.
- Abuztuaren 13a – Ereta herritik gertu lurrikara gertatu zen. Ondorioak: hildako bat, ehundaka zauritu, 62 udalerri ukitu eta 2.283 eraikin hondaturik.
- Irailaren 2a – Paddy Roy Bates izeneko britainiarrak Roughs Tower okupatu eta Sealandeko Printzerria sortu zuen.
- Irailaren 10a – Gibraltarko burujabetzari buruzko galdeketan gibraltarrek beren berezko Gobernu Erakundeekin eta Britainiar Agintaritzapean jarraitzeari baiezkoa eman zioten.
- Urriaren 22a – Vietnamgo Gerraren aurkako manifestaldi ugari izan ziren munduan zehar.
- Azaroaren 30a – Yemen independizatu zen Erresuma Batuatik.
- Abenduaren 13a – Grezian Koronelen kolpea izenez ezaguna,eman zuten eskuineko militar batzuk, besteak beste, Stylianos Pattakos generala eta Georgios Papadopoulos eta Nikolaos Makarezos koronelak. Diktadurak zazpi urtez iraundu zuen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- Maiatzaren 4a – 1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Txomin Garmendiak jantzi zuen txapela.
- Ekainaren 11 – 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia: hirugarren aldiz Manuel Olaizola Uztapide irabazle.
Mundua
- The Velvet Underground eta The Doors taldeek izen bereko disko bana argitaratu zuten. Jimi Hendrixek bestela "Are You Experienced" eta "Axis: Bold as Love" albumak.
Musika
Sakontzeko, irakurri: «1967ko musika»
Zientzia eta teknologia
- Ekainaren 27a – Munduko lehen kutxazain automatikoa ipini zuten Londresen.
- Azaroaren 28a – Jocelyn Bell Burnellek PSR B1919+21 irrati-pultsarra aurkitu zuen, mota honetako lehenengoa.
- Abenduan Christiaan Barnardek lehen bihotz-transplantea egin zuen Groote Schuur ospitalean, Lurmutur Hirian (Hegoafrika).
Kirolak
- Celtic FC talde eskoziarrak Europako Kopa irabazi zuen, finalean Inter Milanen aurka jokatuz. Txapelketa hori lortzen lehenengo talde britainiar bilakatu zen.
- Davis Kopan Australiak irabazi zion Espainiari finalean.
- NBAn, Philadelphia 76ersek txapelketa irabazi zuten, finalean San Francisco Warriors garaituz.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Juanma Bajo Ulloa, arabar zinema zuzendaria.
- Urtarrilaren 1a – Spencer Tunick, judu jatorriko estatubatuar argazkilaria, pertsona biluzien talde handien argazkiegatik ezaguna.
- Urtarrilaren 2a – Ángel Alonso, gipuzkoar zinema zuzendaria.
- Urtarrilaren 2a – Basile Boli, frantziar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 2a – Tia Carrere, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria.
- Urtarrilaren 2a – Francois Pienaar, hegoafrikar errugbilari ohia.
- Urtarrilaren 3a – Josu Jimenez Maia, nafar idazlea.
- Urtarrilaren 5a – Ibon Koteron, bizkaitar musikaria eta albokaria.
- Urtarrilaren 6a – Fátima Báñez, espainiar politikaria, ekonomialaria eta jurista.
- Urtarrilaren 7a – Nick Clegg, britainiar politikaria.
- Urtarrilaren 8a – Małgorzata Foremniak, poloniar aktorea.
- Urtarrilaren 10a – Patxi Freytez, nafar aktorea.
- Urtarrilaren 12a – Meho Kodro, bosniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 13a – Manu Aierdi, gipuzkoar ekonomialari eta politikaria, Napar Buru Batzarreko lehendakaria.
- Urtarrilaren 14a – Ihor Terekhov, Kharkiveko alkatea.
- Urtarrilaren 14a – Emily Watson, zinema eta antzerkiko ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 15a – Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJko gipuzkoar politikaria.
- Urtarrilaren 16a – Andrea James, estatubatuar film-ekoizle, zuzendari, blogari eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Urtarrilaren 16a – Alberto Puig, kataluniar motoziklismoko pilotu ohia.
- Urtarrilaren 16a – Dolores Serrano, espainiar musikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea.
- Urtarrilaren 18a – Pieter Huistra, herbehereetar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 18a – Andoni Urzelai, gipuzkoar idazlea.
- Urtarrilaren 19a – Javier Cámara, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 20a – Pepón Nieto, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 21a – Alfred Jermaniš, esloveniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 21a – Jose Ramon Uriarte, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 22a – Garbiñe Etxeberria, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea, Emakumezkoen Futbol Ligako lehen entrenatzaile profesionaletako bat.
- Urtarrilaren 22a – Eleanor McEvoy, irlandar kantautorea.
- Urtarrilaren 23a – Robert Golob, Esloveniako lehen ministroa.
- Urtarrilaren 23a – Naim Süleymanoğlu, turkiar haltera (h. 2017).
- Urtarrilaren 26a – Mikel Ibarguren, gipuzkoar idazlea eta ETAko preso ohia.
- Urtarrilaren 28a – Iñaki Larrinbe, arabar artista.
- Urtarrilaren 29a – Xabier Irujo Ametzaga, euskal irakaslea eta idazlea.
- Urtarrilaren 30a – Mikel Belasko, euskarazko nafar filologoa eta idazlea.
- Urtarrilaren 31 – Stefan Beuse, alemaniar idazlea.
Otsaila
- Otsailaren 1a - Meg Cabot, estatubatuar eleberrigilea.
- Otsailaren 1a – Ulises Eyherabide, argentinar rock musikaria, Rescate rock talde kristauaren liderra (h. 2022).
- Otsailaren 1a – Meg Cabot, estatubatuar idazlea.
- Otsailaren 2a – Noemí Galera, telebistako produktore kataluniarra.
- Otsailaren 2a – Edu Manga, brasildar futbolari ohia.
- Otsailaren 3a - Auxi Díaz, kanariar epailea, magistratua eta irakaslea.
- Otsailaren 3a – Aurelio Vidmar, australiar futbolari ohia.
- Otsailaren 4a – Jokin Sorozabal, gipuzkoar bertsolaria.
- Otsailaren 4a – Zoila Uriarte Gonzáles, perutar mediku, funtzionario eta irakaslea (h. 2016).
- Otsailaren 5a – Olafur Eliasson, daniar-islandar artista.
- Otsailaren 7a – Nicolae Ciucă, Errumaniako lehen ministroa.
- Otsailaren 7a – Carlos García Adanero, UPNko nafar politikaria.
- Otsailaren 7a – Carlos Martínez Ugarte, arabar futbolari ohia.
- Otsailaren 10a – Txabi Arnal, bizkaitar idazlea.
- Otsailaren 10a – Laura Dern, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 13a – Ross Robinson, estatubatuar ekoizle diskografikoa.
- Otsailaren 14a – Manuela Maleeva, bulgariar tenislari ohia.
- Otsailaren 14a – Mark Rutte, Herbehereetako lehen ministroa.
- Otsailaren 15a – Rosa Cursach, espainiar filosofoa, teologoa, politikaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile feminista.
- Otsailaren 16a – Shunichi Ikenoue, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 18a – Roberto Baggio, italiar futbolaria.
- Otsailaren 19a – Benicio Del Toro, puertorikoar-estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 20a – Kurt Cobain, Nirvana taldeko abeslaria, musikagilea eta gitarra-jotzailea (h. 1994).
- Otsailaren 20a – David Herman, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 20a – Eduardo Iturralde, bizkaitar futbol arbitro ohia.
- Otsailaren 20a – Nenad Maslovar, montenegroar futbolari ohia.
- Otsailaren 23a – Tetsuya Asano, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 24a – Brian Schmidt, estatubatuar-australiar astrofisikaria, 2011ko Fisikako Nobel Saria.
- Otsailaren 24a – Fernando Tejero, espainiar antzezlea.
- Otsailaren 26a - Claudia Coari, kitxua jatorriko perutar politikaria.
- Otsailaren 26a – Arantxa Elizondo, gipuzkoar politologoa eta EHUko irakaslea.
- Otsailaren 26a – Kazuyoshi Miura, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 27a – Jonathan Ive, ingeles diseinatzailea, Apple Inc. konpainiako diseinu-burua.
- Otsailaren 28a – Alberto Camargo, kolonbiar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 28a – Galab Donev, Bulgariako lehen ministroa.
Martxoa
- Martxoaren 1a – Stuart Conquest, britainiar xake jokalaria.
- Martxoaren 2a – Thierry Lacroix, frantziar errugbilari ohia.
- Martxoaren 3a – Go Mi-Sun, 11 zortzimilako igo zituen emakumezko alpinista hegokorearra (h. 2009).
- Martxoaren 7a – Muhsin Al-Ramli, irakiar idazle, poeta, hispanista eta itzultzailea da, arabieraz eta gaztelaniaz idazten duena.
- Martxoaren 7a - Ai Yazawa, japoniar mangaka.
- Martxoaren 8a – José Luis Agirre, gipuzkoar arraunlari ohia.
- Martxoaren 10a – Concha Andreu, Errioxako presidentea.
- Martxoaren 11 – Reka Zsofia Lazăr-Szabo, errumaniar floretista ohia.
- Martxoaren 12a – Jorge Dely Valdés, panamar futbolari ohia.
- Martxoaren 12a – Joxerramon Iruretagoiena, Izeta II.a, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- Martxoaren 14a – Javier Merino, gipuzkoar aktore eta umorista.
- Martxoaren 15a – Lucrecia, kubatar abeslari, aktore, aurkezle eta idazlea.
- Martxoaren 15a – Naoko Takeuchi, japoniar manga-artista.
- Martxoaren 19 – Oleksiy Tsybko, ukrainar errugbilari eta militarra (h. 2022).
- Martxoaren 20a – Xavier Beauvois, frantziar aktore, zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Martxoaren 20a – Bajram Begaj, Albaniako presidentea.
- Martxoaren 22a – Mario Cipollini, italiar txirrindulari ohia, esprinter gisa nabarmendua.
- Martxoaren 25a – Vicente Amigo, espainiar flamenko gitarra-jotzaile eta musikagilea.
- Martxoaren 26a – Julen Salaberria, nafar pilotari ohia.
- Martxoaren 28a – Mikel Loinaz, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 29a – Michel Hazanavicius, frantziar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Martxoaren 31 – Ľubomír Luhový, eslovakiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
Apirila
- Apirilaren 1a – Felix Iñurrategi, gipuzkoar mendizalea (h. 2000).
- Apirilaren 2a – Jon Sistiaga, gipuzkoar kazetaria eta gerra-berriemailea.
- Apirilaren 4a – Daniel Muxika, gipuzkoar idazlea.
- Apirilaren 5a – Ane Urkiola, EAJko gipuzkoar politikaria.
- Apirilaren 6a – Xabier Aldanondo, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 6a – Juan Antonio Zarrabeitia, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 7a – Iñigo Segurola, gipuzkoar lorezaina.
- Apirilaren 8a - Kate Barry, britainiar argazkilari erretratugilea (h. 2013).
- Apirilaren 9a – Xabier Zabala, gipuzkoar musikaria eta konpositorea.
- Apirilaren 10a – Marie-Antoinette Maupertuis, korsikar ekonomialaria eta politikaria, Korsikako Asanbladako presidentea.
- Apirilaren 10a – Iñaki Zurimendi, bizkaitar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- Apirilaren 12a – Radhya Al-Mutawakel, yemendar Giza Eskubideen defendatzailea.
- Apirilaren 13a – Patxi Juaristi, bizkaitar soziologoa.
- Apirilaren 14a – Alfonso Alonso, arabar politikaria, Gasteizko alkate ohia.
- Apirilaren 14a – José Javier Belloso, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 14a – Javier Valdez, mexikar kazetari eta idazlea, narkotrafiko eta krimen antolatuan aditua (h. 2017).
- Apirilaren 18a – Maria Bello, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 18a – Jon Mikel Euba, bizkaitar artista.
- Apirilaren 19a – Herri Torrontegi, motoziklismoko bizkaitar pilotu ohia.
- Apirilaren 20a - Maja Bajević, bosniar argazkilaria eta performancegilea.
- Apirilaren 20a – Gilles Simeoni, korsikar abokatu eta politikaria.
- Apirilaren 22a – Alicia Sánchez-Camacho, kataluniar politikari eta abokatua, Kataluniako Alderdi Popularreko presidente ohia.
- Apirilaren 22a – Juan Carlos Unzue, nafar futbol atezain ohia eta entrenatzailea.
- Apirilaren 25a – Oskar Goñi, Goñi I.a, nafar pilotari ohia.
- Apirilaren 27a – Gilen Alexandro Herbehereetakoa, Herbehereetako erregea.
- Apirilaren 30a – Philipp Kirkorov, bulgariar-armeniar jatorriko errusiar pop abeslaria.
- Apirilaren 30a – Ibon Urbieta, gipuzkoar arraunlari ohia.
Maiatza
- Maiatzaren 3a – Julen Reketa, euskal mendigoizalea.
- Maiatzaren 3a – Juan Luis Sukuntza, gipuzkoar futbolari ohia.
- Maiatzaren 4a – Eneko Etxebarrieta, arabar argazkilari, publizista, irakaslea eta abenturazalea.
- Maiatzaren 4a – Garbiñe Ubeda, euskal idazlea.
- Maiatzaren 5a – Carlos Alberto Dias, brasildar futbolari ohia.
- Maiatzaren 8a – Hector Iglesias, euskal hizkuntzalari eta irakaslea.
- Maiatzaren 9a – Yves Béhar, suitzar diseinatzaile eta enpresaburua.
- Maiatzaren 10a – Nobuhiro Takeda, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 11 – Sue Gardner, kanadar kazetaria eta enpresaburua, Wikimedia Fundazioko zuzendari nagusi ohia.
- Maiatzaren 12a – Ramón González Arrieta, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 13a – Chuck Schuldiner, estatubatuar musikaria, Death bandako abeslari, gitarra eta konpositorea (h. 2001).
- Maiatzaren 15a - Madhuri Dixit, indiar aktorea, 1980 eta 1990 hamarkadetako Bollywoodeko zinemaren ikonotzat hartua.
- Maiatzaren 15a – Amador Granados, gipuzkoar txirrindulari paralinpikoa.
- Maiatzaren 16a – Fotis Katsikaris, greziar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 17a – Joseph Acaba, estatubatuar irakasle, hidrogeologo eta NASAko astronauta.
- Maiatzaren 18a – Osiel Cárdenas Guillén, mexikar droga trafikatzailea, Golkoko karteleko burua eta Los Zetasko sortzailea.
- Maiatzaren 18a – Pilar Costa, espainiar abokatu eta politikaria.
- Maiatzaren 19a - Imanol Alvarez Arruti, bizkaitar eskubaloi jokalari ohia eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 21a – Chris Benoit, kanadar borrokalaria (h. 2007).
- Maiatzaren 22a – Patxi Ferreira, bizkaitar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 27a – Paul Gascoigne, britainiar futbolari ohia.
- Maiatzaren 27a – Laurence Ostolaza, lapurtar kazetaria.
- Maiatzaren 29a – Noel Gallagher, britainiar musikari eta abeslaria, Oasis taldeko gitarra-jotzaile eta bigarren abeslaria.
- Maiatzaren 29a – Iñaki Otxoa de Olza, 12 zortzimilako igo zituen iruindar mendizale eta alpinista (h. 2008).
- Maiatzaren 31 – Sandrine Bonnaire, frantziar aktore eta zuzendaria.
Ekaina
- Ekainaren 2a – Jon Josu Legarreta, bizkaitar astrofisikaria.
- Ekainaren 3a – Enrique Gerrikagoitia, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 5a – Saman Arastoo, irandar aktore eta antzerki-zuzendaria.
- Ekainaren 7a – Yuji Sakakura, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 10a – Pavel Badea, errumaniar futbolari ohia.
- Ekainaren 12a – Icíar Bollaín, espainiar aktorea eta zinema-zuzendaria.
- Ekainaren 12a – Aída Gómez, espainiar dantza-zuzendaria, koreografoa, dantzaria, irakaslea eta diseinatzailea.
- Ekainaren 15a – Fred Tatasciore, estatubatuar ahots-aktorea.
- Ekainaren 16a – Jürgen Klopp, alemaniar futbolari-ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 17a – Dorothea Röschmann, alemaniar opera abeslari sopranoa eta aktorea.
- Ekainaren 17a – Zinho, brasildar futbolari ohia.
- Ekainaren 19a – Itxaso Atutxa, bizkaitar politikari jeltzalea, Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria.
- Ekainaren 20a – Nicole Kidman, australo-estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 20a – Patxi Lezama, bizkaitar eskultorea.
- Ekainaren 20a – Angela Melillo, italiar aktorea.
- Ekainaren 21a – Aitor Sarasua, gipuzkoar bertsolaria (h. 2018).
- Ekainaren 21a – Yingluck Shinawatra, Thailandiako lehen ministro ohia.
- Ekainaren 22a – Alejandro Aravena, txiletar arkitektoa.
- Ekainaren 23a – Álex Pina, nafar gidoigile eta ekoizlea.
- Ekainaren 24a – Antonio Caballero, gipuzkoar boxeolari amateur ohia.
- Ekainaren 26a – Benoît Hamon, frantziar politikaria.
- Ekainaren 26a – Francesc Ribera i Toneu, kataluniar abeslari, musikari eta politikaria.
- Ekainaren 28a – Leona Aglukkaq, kanadar politikaria, Kanadan ministro izendatutako lehenengo emakume inuka.
- Ekainaren 29a – Carmen Alba, iruindar abokatu eta politikaria.
- Ekainaren 30a – Victoria Kaspi, estatubatuar-kanadar astrofisikaria.
Uztaila
- Uztailaren 1a – Pamela Anderson, kanadar aktore, ekoizle eta modeloa.
- Uztailaren 1a – Marisa Monte, Brasilgo emakumezko abeslari ezagunenetakoa.
- Uztailaren 2a – Claudio Biaggio, argentinar futbolari ohia.
- Uztailaren 5a – Mustafa Al-Kadhimi, Irakeko lehen ministro ohia.
- Uztailaren 6a – Heather Nova, bermudar kantautore eta poeta.
- Uztailaren 10a – Jean-Michel Gonzalez, lapurtar errugbilari ohi eta errugbi entrenatzailea.
- Uztailaren 11 – Jhumpa Lahiri, estatubatuar idazlea.
- Uztailaren 12a – Carmen Castro García, espainiar ekonomialaria, ikertzailea, aktibista eta feminista.
- Uztailaren 14a – Alfredo Cospito, italiar anarkista.
- Uztailaren 14a – Joseba Zorrilla, bizkaitar politikaria.
- Uztailaren 15a – Eduardo Inda, nafar kazetaria.
- Uztailaren 16a – Will Ferrell, estatubatuar aktore, komediante, zinema ekoizle eta gidoigilea.
- Uztailaren 18a – Vin Diesel, estatubatuar aktore, idazle, zinema zuzendari eta ekoizlea.
- Uztailaren 18a – Amar Osim, bosniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Uztailaren 22a – Rhys Ifans, galestar aktorea.
- Uztailaren 22a – Gwendolyn Ann Smith, estatubatuar LGBT kolektiboaren aldeko ekintzailea eta idazlea.
- Uztailaren 23a – Philip Seymour Hoffman, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- Uztailaren 23a – Roberto Lezaun, nafar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 24a - Marisa Arruabarrena, gipuzkoar irakaslea, idazlea eta poeta.
- Uztailaren 25a – Günther, suediar abeslari eta modelo ohia.
- Uztailaren 25a – Matt LeBlanc, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 26a – Takeshi Motoyoshi, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 26a – Tim Schafer, estatubatuar bideo-joko diseinatzaile eta programatzailea.
- Uztailaren 26a – Jason Statham, ingeles aktorea.
- Uztailaren 27a – Jill Messick, estatubatuar zinema ekoizlea (h. 2018).
- Uztailaren 27a – Joan Ridao, kataluniar politikari, abokatu eta irakaslea.
- Uztailaren 28a – Xabier Lasa Gorraiz, nafar politikaria, idazlea, itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea.
- Uztailaren 31 – Nina Bouraoui, frantziar nobelagile eta konpositorea.
- Uztailaren 31 – Elizabeth Wurtzel, estatubatuar idazlea eta kazetaria (h. 2020).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Mona Eltahawy, egipto-estatubatuar kazetari, idazle eta aktibista feminista.
- Abuztuaren 1a – Alberto Ladrón, nafar idazlea.
- Abuztuaren 3a – Mathieu Kassovitz, frantziar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktorea.
- Abuztuaren 4a – Gaizka Urresti, bizkaitar zinema zuzendaria.
- Abuztuaren 5a – Joxe Mendizabal, gipuzkoar musikari, konpositore eta musika-ekoizlea.
- Abuztuaren 7a – Aitor Elkoro, gipuzkoar pilotari ohia.
- Abuztuaren 9a – Marja-Liisa Olthuis, sami jatorriko finlandiar hizkuntzalari, itzultzaile eta idazlea.
- Abuztuaren 11 – Enrique Bunbury, espainiar abeslaria.
- Abuztuaren 13a – Jeanine Áñez, Boliviako presidentea.
- Abuztuaren 13a – Jin Xing, txinatar ballet-dantzari, dantzari moderno, koreografo eta aktorea, sexua berresleitzeko ebakuntza egiteko Txinako Gobernuaren baimena lortu zuen lehenengo txinatar emakume transgeneroa.
- Abuztuaren 15a – Minerva Piquero, asturiar kazetaria, telebistako aurkezlea eta idazlea.
- Abuztuaren 17a – Pilar Cabero, gipuzkoar idazlea.
- Abuztuaren 18a – Pepa Pedroche, espainiar aktorea eta irakaslea.
- Abuztuaren 18a – Mabi Revuelta, bizkaitar artista plastikoa.
- Abuztuaren 21a – Stéphane Charbonnier, Charb, frantziar karikaturista eta kazetaria (h. 2015).
- Abuztuaren 21a – Miren Arantza Madariaga Aberasturi, bizkaitar politikari eta zuzendari publikoa.
- Abuztuaren 21a – Carrie-Anne Moss, kanadar aktorea.
- Abuztuaren 21a – Serj Tankian, estatubatuar musikari, abeslari, musika-ekoizlea, filosofo aktibista, margolaria, idazlea eta aktorea, System of a Down bandaren konpositorea.
- Abuztuaren 22a – Layne Staley, estatubatuar abeslari eta musikagilea (h. 2002).
- Abuztuaren 25a – Xavier Niel, frantziar enpresaburua.
- Abuztuaren 26a – Maite Arrese, gipuzkoar aktorea eta ipuin kontalaria.
- Abuztuaren 27a – Celine Fariala Mangaza, kongoar jostun eta aktibista (h. 2020).
Iraila
- Irailaren 1a – Itziar Alkorta Idiakez, gipuzkoar legelaria, bioteknologian eta giza-ugalketako teknologia berrietan aditua, eta EHUko irakasle eta ikertzailea.
- Irailaren 1a – Ikerne Goikoetxea, bizkaitar aktorea.
- Irailaren 2a – Ana Ruiz Mitxelena, gipuzkoar futbolaria, emakumezkoen Espainiako selekzioan parte hartzen zuen lehen jokalaria (h. 1993).
- Irailaren 5a – Roberto Iñiguez de Heredia, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Irailaren 5a – Matthias Sammer, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Irailaren 7a – Jesús Lisarri, nafar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- Irailaren 8a – Pilar Pérez Solano, espainiar zinema-zuzendari, ekoizle eta gidoilaria.
- Irailaren 9a – Joan Canadell, kataluniar politikari, enpresaburu eta industria-ingeniaria.
- Irailaren 11 – Sung Jae-gi, Hego Koreako feminismoaren aurkako ekintzailea (h. 2013).
- Irailaren 11 – Javier Vizcaino, bizkaitar kazetaria eta irrati esataria.
- Irailaren 13a – Michael Johnson, estatubatuar atleta ohia.
- Irailaren 14a – Iñaki Varona Urbina, arabar irakasle eta mendizale euskaltzalea.
- Irailaren 15a – Ana Belén Fortes, galiziar filologoa, idazlea, editorea eta itzultzailea.
- Irailaren 18a – Miren Gorrotxategi, bizkaitar legelari eta politikaria.
- Irailaren 18a – Masami Ihara, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 19a – Aleksandr Karelin, errusiar borrokalari ohia, grekoerromatar borrokak izan duen borrokalari onenetarikoa.
- Irailaren 21a – Suman Pokhrel, hizkuntza anitzeko nepaldar olerkaria.
- Irailaren 21a – Izortz Zabala, bizkaitar traineru-estropadetako patroia, 2000. hamarkadako onenetakoa.
- Irailaren 23a – Masashi Nakayama, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 26a – Begoña Beristain, bizkaitar kazetaria, runner eta bazkide ekimen solidarioetan parte-hartzailea.
- Irailaren 27a – Dorleta Alberdi, bizkaitar euskalaria eta euskaltzain urgazlea.
- Irailaren 27a – José Manuel Santisteban, bizkaitar futbolari ohia, atezaina.
- Irailaren 27a – Enrico Zaina, italiar txirrindulari ohia.
- Irailaren 28a – Mira Sorvino, estatubatuar aktorea.
Urria
- Urriaren 2a – Thomas Muster, austriar tenislari ohia.
- Urriaren 2a – Ardem Patapoutian, armeniar jatorriko estatubatuar biologo molekular eta neurozientzialaria, 2021eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Urriaren 3a – Arantza Aldezabal, gipuzkoar ikertzailea, biologoa eta Irakaslea.
- Urriaren 3a – Javier de Andrés, PPko arabar politikaria, Arabako Ahaldun Nagusi ohia eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn.
- Urriaren 3a – Iñigo Arriola, gipuzkoar entrenatzaile eta futbolari ohia.
- Urriaren 3a – Denis Villeneuve, kanadar quebectar zinema zuzendaria eta gidoilaria.
- Urriaren 4a – Liev Schreiber, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 5a – Guy Pearce, ingeles-australiar aktorea.
- Urriaren 8a – Primož Gliha, esloveniar futbolaria.
- Urriaren 10a – Ginesa Ortega, kataluniar flamenko abeslaria.
- Urriaren 11 – Hevia, asturiar musikaria.
- Urriaren 12a – Saara Kuugongelwa, Namibiako lehen ministroa.
- Urriaren 13a – Kenny Green, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Urriaren 13a – Pablo Laso, arabar saskibaloi jokalari ohia eta entrenatzailea.
- Urriaren 13a – Aitor Aldasoro, gipuzkoar politikari jeltzalea.
- Urriaren 13a – Javier Sotomayor, kubatar altuera jauzilaria, XX. mendearen bukaerako atletismoko izar handienetakoa.
- Urriaren 15a – Gustavo Zapata, argentinar futbolari ohia.
- Urriaren 17a – Nathalie Tauziat, lapurtar tenislari ohia.
- Urriaren 19a – Brian Howard, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Urriaren 20a – Roberto Olabe, arabar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urriaren 22a – Karine Espineira, Txileko hedabideen soziologoa, eta transgenero ekintzailea.
- Urriaren 22a – Carlos Mencia, estatubatuar aktore, umorista eta gidoigilea.
- Urriaren 24a - Mouna Hachim, marokoar historialari, idazle eta kazetaria.
- Urriaren 27a – Simone Moro, italiar alpìnista.
- Urriaren 27a – Scott Weiland, Stone Temple Pilots eta Velvet Revolver rock musika taldeetako estatubatuar abeslaria (h. 2015).
- Urriaren 28a – Julia Roberts, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 28a – Sofia Bavariakoa, Bavariako printzesa.
- Urriaren 28a – Aintzane Urkijo, Santurtziko alkatea.
- Urriaren 29a – Thorsten Fink, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urriaren 29a – Rufus Sewell, ingeles aktorea.
- Urriaren 31 – Miguel Ángel Pérez Lasa, gipuzkoar futbol arbitroa.
Azaroa
- Azaroaren 3a - Patxi Hernández, gipuzkoar futbolari ohia.
- Azaroaren 4a – Julian Iantzi, telebista aurkezle euskaltzalea eta jeltzalea.
- Azaroaren 5a – Maribel García Malo, UPNko nafar politikaria.
- Azaroaren 6a – Emmanuelle Bercot, frantziar aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Azaroaren 6a – Josune Gorostidi, gipuzkoar txirrindulari ohi eta herri kirolaria.
- Azaroaren 7a – David Guetta, frantziar DJa eta musika elektroniko ekoizlea, house musikan espezializatua.
- Azaroaren 7a – Sharleen Spiteri, eskoziar musikagile eta abeslaria, Texas taldeko bokalista.
- Azaroaren 9a – Yoshiro Moriyama, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 10a – Carlos Galarreta, espainiar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 11 – Klaudio Landa, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Azaroaren 11 - Nathalie Seseña, espainiar aktorea.
- Azaroaren 12a – Patrizia Ciofi, italiar opera-abeslaria, koloratura-sopranoa.
- Azaroaren 12a – Ann Lee, britaniar eurodance abeslaria.
- Azaroaren 12a – Takuya Takagi, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 14a – Marta Sanz, espainiar idazlea.
- Azaroaren 14a – Makoto Teguramori, japoniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Azaroaren 15a – François Ozon, frantziar zinema zuzendaria.
- Azaroaren 16a – Lisa Bonet, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 21a – Poli Díaz, El Potro de Vallecas, espainiar boxeolari ohia.
- Azaroaren 21a – Amanda Lepore, estatubatuar modelo eta eragin handiko emakume transgeneroa.
- Azaroaren 21a – Esther Vera i Garcia, kataluniar kazetaria eta politilogoa, nazioarteko harremanetan berezitua.
- Azaroaren 22a – Boris Becker, alemaniar tenislari ohia.
- Azaroaren 22a – Mark Ruffalo, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 24a – Ainhoa Beola, EH Bilduko gipuzkoar politikaria.
- Azaroaren 25a – Anthony Nesty, surinamdar igerilaria.
- Azaroaren 27a – Shane Embury, britainiar musikaria, Napalm Death bandako baxu-jotzailea.
- Azaroaren 27a – Elena Odriozola, gipuzkoar ilustratzailea.
- Azaroaren 28a – Marcel Ciolacu, Errumaniako lehen ministroa.
- Azaroaren 28a – Hossein Shahabi, irandar zinema zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea (h. 2023).
- Azaroaren 28a – Anna Nicole Smith, estatubatuar modelo eta aktorea, Playboy aldizkariko playmate ezagunenetakoa (h. 2007).
- Azaroaren 29a – Farian Sabahi, italo-iraniar historialaria, idazlea eta irakaslea.
Abendua
- Abenduaren 4a – Jesús García Castilla, bizkaitar bateria-jotzailea.
- Abenduaren 7a – Jesús Merino, nafar futbolari ohia.
- Abenduaren 7a - Arcelia Ramirez, mexikar aktorea.
- Abenduaren 8a – Xavier García Albiol, kataluniar politikaria, Kataluniako Alderdi Popularreko presidentea.
- Abenduaren 9a – Román Carbajo, bizkaitar saskibaloi jokalaria (h. 2023).
- Abenduaren 11 – Mo'Nique, estatubatuar aktore eta umorista.
- Abenduaren 13a – Jamie Foxx, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Abenduaren 15a – Miranda Otto, australiar aktorea.
- Abenduaren 17a – Joxan Goikoetxea, gipuzkoar musikaria.
- Abenduaren 18a – Aitor Bengoetxea, EHUko gipuzkoar irakaslea, GEZKI institutuko zuzendari ohia.
- Abenduaren 21a – Mikheil Saakaxvili, Georgiako presidente ohia.
- Abenduaren 23a – Carla Bruni, italiar-frantziar modelo ohi eta abeslaria, Frantziako lehen dama.
- Abenduaren 28a – Mabel Lozano, espainiar idazlea, modeloa, zinema eta telebistako zuzendaria eta aktorea.
- Abenduaren 29a – Lilly Wachowski, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Amaia Gorostiza, Eibar Kirol Elkarteko lehendakaria.
- Andoni Iturbe Amorebieta, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea.
- Ane Muñoz, gipuzkoar zinemagilea eta kazetaria.
- Anton Garikano, gipuzkoar irakasle eta itzultzailea.
- Arantzazu Royo Materola, gipuzkoar itzultzailea.
- Azucena Vieites, gipuzkoar artista.
- Bixente Mitxelena, gipuzkoar segalaria.
- Bixente Vrignon, lapurtar kazetaria eta idazlea.
- Gaizka Aranguren, nafar kazetaria.
- Helena Franco, bizkaitar ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea.
- Iñaki González, bizkaitar kazetaria, Deia egunkariko zuzendaria.
- Iñaki Martiarena, Mattin, gipuzkoar komikigilea.
- Irene Arrarats, Berria egunkariko euskara arduraduna eta euskaltzain urgazlea.
- Iruña Cormenzana, nafar artista muralista eta ilustratzailea.
- Isabel Sola, nafar zientzialaria, koronabirusetan aditua.
- Itziar Diez de Ultzurrun, nafar itzultzaile, filologo eta antropologoa.
- Joanmari Larrarte, Elkar fundazioko komunikazio eta kultur arloko zuzendaria.
- Joaquin Ormazabal, gipuzkoar abokatua, politikaria eta LGBT eskubideen bultzatzailea.
- Jon Manteca, El Cojo Manteca, 1980ko hamarkadan Espainian ospetsu egin zen arrasatearra (h. 1996).
- Josetxo Ibazeta, gipuzkoar politikari ezkertiar abertzalea.
- Juan Carlos Márquez, gaztelaniazko bizkaitar idazle eta kazetaria.
- Juan Karlos Merino, euskal idazlea (h. 2017).
- Luis Durán, gipuzkoar komikigilea.
- Margarita Lorenzo de Reizabal, bizkaitar orkestra zuzendaria.
- Maite Goñi, gipuzkoar irakaslea.
- María Silvestre Cabrera, Deustoko Unibertsitateko Soziologia irakasle kataluniarra.
- Mayte Toca, gipuzkoar idazle, hizkuntza-irakasle, itzultzaile, bidaiari, enpresaburu eta bidaia-gidaria.
- Mikel Gorosabel, Norton, EH Sukarra taldeko gitarra-jotzaile solista, kantari eta konpositore nagusia.
- Mikel López Iturriaga, El Comidista, bizkaitar kazetari eta gastronomia-kritikaria.
- Miren Arzak, gipuzkoar fisioterapeuta, osteopata eta idazlea.
- Nerea Llanos, bizkaitar abokatu eta politikaria.
- Oskar Bilbao, film laburren eta dokumentalen bizkaitar zuzendaria.
- Pablo Martín Asuero, gipuzkoar filologoa eta orientalista.
- Patxi Araujo, nafar artista, ikertzailea eta EHUko irakaslea.
- Patxitrapero, gipuzkoar blogaria.
- Paul Berrondo, gipuzkoar aktorea.
- Polo Garat, zuberoar argazkilaria.
- Saïd Mortazavi, Teherango prokuradorea.
- Verónica Bustamante, bizkaitar abeslari liriko, mezzosoprano, biolin-jole, musikari eta musika-irakaslea.
- Xabi San Sebastian, gipuzkoar musikari eta abeslaria.
- Claire F. Gmachl, austriar fisikaria.
- Esther Pizarro, espainiar eskultorea.
- Geraldine Roman, filipinar emakumezko kazetari eta politikari transgeneroa.
- Isabel Márquez Pérez, espainiar astronomoa.
- María Ángeles Pérez López, espainiar poeta.
- Marta Álvarez Guil, espainiar legelaria eta exekutiboa, El Corte Ingléseko presidentea.
- Mercedes Peón, galiziar abeslaria, XXI mendeko ahotsik ezagunenetakoa Galizian.
- Mónica Ramos Toro, espainiar antropologo feminista, zahartzaroan eta generoan espezializatua.
- Nuria Varela, espainiar idazlea, irakaslea eta kazetaria.
- Santiago Posteguillo, espainiar eleberrigilea.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 3a – Jack Ruby, estatubatuar gaueko klubeko jabea, Lee Harvey Oswalden hiltzailea (j. 1911).
- Urtarrilaren 9a – Waldo Frank, estatubatuar eleberrigile eta saiakera-idazlea (j. 1889).
- Urtarrilaren 10a – Charlotte Berend, alemaniar margolaria eta Berlineko Sezesioko partaidea (j. 1880).
- Urtarrilaren 16a – Robert J. Van de Graaff, estatubatuar fisikaria (j. 1901).
- Urtarrilaren 20a – Juan Goyanarte, gipuzkoar argitaratzailea eta idazlea (j. 1900).
- Urtarrilaren 24a – Oliverio Girondo, argentinar poeta (j. 1891).
- Urtarrilaren 27a, Apollo 1 misioaren hegaldi aurreko proba batean:
- Roger B. Chaffee, estatubatuar astronauta (j. 1935).
- Virgil Ivan Grissom, estatubatuar pilotu eta astronauta (j. 1926).
- Edward White, estatubatuar astronauta (j. 1930).
Otsaila
- Otsailaren 5 – Àngels Garriga de Mata, kataluniar pedagoga, irakasle eta idazlea (j. 1898).
- Otsailaren 5a – Violeta Parra, txiletar folk abeslari, margolari, kantagile, eskultore, brodatzaile eta zeramikagilea (j. 1917).
- Otsailaren 13a – Forugh Farrokhzad, irandar poeta eta zinema zuzendaria, emakumezkoen ikuspegitik persieraz idazten aitzindaria (j. 1934/35).
- Otsailaren 15a – James Lennox Dawson, Viktoria Gurutzea jaso zuen eskoziar soldadua (j. 1891).
- Otsailaren 17a – Ciro Alegría, peruar idazlea, Latinoamerikako indigenismoaren ordezkari nagusienetako bat (j. 1909).
- Otsailaren 18a – Robert Oppenheimer, estatubatuar fisikaria, Manhattan Proiektuaren zuzendaria (j. 1904).
- Otsailaren 21a – Ramón Iribarren, gipuzkoar bide, ubide eta portuetako ingeniaria (j. 1900).
- Otsailaren 25a – René Elizabide, zuberotar enpresaburua, Pataugas oinetakoen sortzailea (j. 1899).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Jose Maria Beobide, euskal musikagile eta organo-jotzailea (j. 1882).
- Martxoaren 2a – Azorín, espainiar idazlea (j. 1873).
- Martxoaren 5a – Mohammad Mossadegh, Irango lehen ministroa (j. 1882).
- Martxoaren 6a – Zoltán Kodály, hungariar musikagile, pedagogo, eta folklore-ikertzailea (j. 1882).
- Martxoaren 11 – Walter Shewhart, estatubatuar ingeniaria, kalitate-kontrol estatistikoaren aitzindaria (j. 1891).
- Martxoaren 12a – Juan Errandonea, nafar ikerlaria (j. 1917).
- Martxoaren 12a – Pello Zabaleta Lekuona, gipuzkoar bertsolaria (j. 1896).
- Martxoaren 27a – Jaroslav Heyrovský, txekoslovakiar kimikari eta asmatzailea, 1959ko Kimikako Nobel Saria (j. 1890).
- Martxoaren 31 – Rodion Malinovski, sobietar militarra (j. 1898).
Apirila
- Apirilaren 5a – Hermann Joseph Muller, estatubatuar irakasle eta genetikalaria, 1946ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1890).
- Apirilaren 15a – Totó, italiar antzezlea eta gidoigilea (j. 1898).
- Apirilaren 19a – Konrad Adenauer, Alemaniako kantzilerra (j. 1876).
- Apirilaren 23a – Edgar Neville, Berlanga de Dueroko IV. kondea, espainiar zinema-zuzendaria eta antzerkigilea (j. 1899).
- Apirilaren 27a – Harry Bagge, ingeles futbolaria eta entrenatzailea, Athletic Clubeko entrenatzaile izandakoa (j. 1896).
- Apirilaren 29a – J. B. Lenoir, estatubatuar abeslari, konpositore eta gitarrista (j. 1929).
- Apirilaren 29a – Anthony Mann, estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea (j. 1906).
Maiatza
- Maiatzaren 4a – Samuel Eichelbaum, argentinar antzerkigilea (j. 1894).
- Maiatzaren 5a – Angel Maria Arregi, euskal herritar futbolaria (j. 1926).
- Maiatzaren 8a – John King Davis, australiar esploratzaile eta nabigatzailea (j. 1884).
- Maiatzaren 12 – John Masefield, ingeles olerkari eta idazlea (j. 1878).
- Maiatzaren 14a – Florentina Tasende, ANV-EAE alderdiko bizkaitar politikaria. (j. 1896)
- Maiatzaren 15a – Edward Hopper, estatubatuar margolaria (j. 1882).
- Maiatzaren 19a – María Mariño, galiziar poeta (j. 1907).
- Maiatzaren 22a – Langston Hughes, estatubatuar poeta, eleberrigile, antzerkigile eta kazetaria (j. 1902).
- Maiatzaren 29a – G. W. Pabst, bohemiar jatorriko austriar zinemagilea (j. 1885).
- Maiatzaren 30a – Claude Rains, ingeles-estatubatuar antzerki eta zinemako aktorea (j. 1889).
Ekaina
- Ekainaren 3a – René-Louis Lafforgue, gipuzkoar abeslari, aktore eta musikagilea (j. 1928).
- Ekainaren 3a – Arthur Tedder, britainiar mariskala (j. 1890).
- Ekainaren 7a – Dorothy Parker, estatubatuar olerkaria (j. 1893).
- Ekainaren 10a – Spencer Tracy, estatubatuar aktorea (j. 1900).
- Ekainaren 11 – Wolfgang Köhler, alemaniar psikologoa (j. 1887).
- Ekainaren 14a – Tudor Arghezi, errumaniako olerkaria (j. 1880).
- Ekainaren 23a – Peio Erramuzpe, baxenafar bertsolaria (j. 1880).
- Ekainaren 25a – Josep Obiols, katalan margolaria (j. 1894).
- Ekainaren 26a – Françoise Dorléac, frantziar aktorea (j. 1942).
- Ekainaren 26a – Lorenzo Milani, italiar apaiz eta pedagogoa (j. 1923).
- Ekainaren 29a – Primo Carnera, italiar boxeolaria (j. 1906).
- Ekainaren 29a – Jayne Mansfield, estatubatuar aktore eta abeslaria, 1950eko hamarkadako sex symbol nagusienetariko bat (j. 1933).
Uztaila
- Uztailaren 8a – Vivien Leigh, ingeles aktorea (j. 1913).
- Uztailaren 13a – Tom Simpson, ingeles txirrindularia, Frantziako Tourrean Mont Ventoux igotzen ari zela (j. 1937).
- Uztailaren 15a – Harry Lowe, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1886).
- Uztailaren 17a – John Coltrane, estatubatuar saxofoi jotzaile eta jazz konposatzailea, jazzaren historiako musikorik garrantzitsuenetakoa (j. 1916).
- Uztailaren 18a – Humberto de Alencar Castelo Branco, Brasilgo presidente eta diktadorea (j. 1897).
- Uztailaren 20a – Morris Swadesh, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1909).
- Uztailaren 21a – Albert John Lutuli, Apartheidaren aurka borrokatu zen hegoafrikar politikaria, 1960ko Bakearen Nobel Saria (j. c. 1898).
- Uztailaren 21a – Gaetano Martino, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (j. 1900).
- Uztailaren 21a – Basil Rathbone, ingeles aktorea (j. 1892).
- Uztailaren 22a – Carl Sandburg, estatubatuar poeta, historialari, eleberrigile eta folklorista (j. 1878).
- Uztailaren 30a – Valentín Uriona, euskal txirrindularia, lasterketan izandako eroriko baten ondorioz (j. 1940).
- Uztailaren 31 – Margaret Kennedy, ingeles idazlea (j. 1896).
- Uztailaren 31 – Ubaldo Uhalde, Izaba udalerriko Erronkariera euskalkiaren gizonezko azken hiztuna.
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Richard Kuhn, alemaniar kimikaria, 1938ko Kimikako Nobel Saria (j. 1900).
- Abuztuaren 8a – Jaromír Weinberger, txekiar musikagilea (j. 1896).
- Abuztuaren 13a – Jane Darwell, estatubatuar aktorea (j. 1879).
- Abuztuaren 15a – René Magritte, belgikar margolaria (j. 1898).
- Abuztuaren 15a – Manuel Prado Ugarteche, Peruko presidentea (j. 1889).
- Abuztuaren 19a – Isaac Deutscher, poloniar politikari eta historialaria (j. 1907).
- Abuztuaren 22a – Gregory Goodwin Pincus, estatubatuar biokimikaria eta sendagilea (j. 1903).
- Abuztuaren 24a – Henry John Kaiser, estatubatuar industrialaria (j. 1882).
- Abuztuaren 25a – Stanley Bruce, Australiako 8. lehen ministroa (j. 1883).
- Abuztuaren 25a – Paul Muni, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- Abuztuaren 25a – George Lincoln Rockwell, estatubatuar militarra, American Nazi Party alderdiaren fundatzailea (j. 1918).
- Abuztuaren 27a – Brian Epstein, musika-enpresaria eta The Beatlesen managerra, "Bosgarren Beatle" deitua (j. 1934).
- Abuztuaren 31 – Tamara Bunke, Tania, argentinar iraultzaile komunista eta espioia (j. 1937).
- Abuztuaren 31 – Ilia Ehrenburg, sobietar idazle, kazetari, itzultzaile eta intelektuala (j. 1891).
Iraila
- Irailaren 1a – James Dunn, estatubatuar aktorea (j. 1903).
- Irailaren 1a – Ilse Koch, Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuek eipatu zuten lehen nazi esanguratsua (j. 1906).
- Irailaren 1a – Siegfried Sassoon, ingeles olerkaria, Lehen Mundu Gerrako garrantzitsuenetakoa (j. 1886).
- Irailaren 6a – Sophie Drinker, estatubatuar idazlea, musikaria eta musikologoa (j. 1888).
- Irailaren 12a – Kandido Izagirre, gipuzkoar lexikografoa (j. 1913).
- Irailaren 18a – John Cockcroft, ingeles fisikaria, 1951ko Fisikako Nobel Saria (j. 1897).
- Irailaren 19a – Zinaida Serebriakova, errusiar margolaria (j. 1884).
- Irailaren 27a – Feliks Jusupov, errusiar noble eta idazlea (j. 1887).
- Irailaren 29a – Henri Haget, euskal errugbilaria (j. 1905).
- Irailaren 29a – Carson McCullers, estatubatuar idazlea (j. 1917).
Urria
- Urriaren 3a – Woody Guthrie, estatubatuar folk musikaria (j. 1912).
- Urriaren 7a – Norman Angell, britainiar politikari laborista, kazetari eta egilea, 1933ko Bakearen Nobel Saria (j. 1872).
- Urriaren 8a – Clement Attlee, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1883).
- Urriaren 9a – Ernesto "Che" Guevara, argentino-kubatar iraultzailea (j. 1928).
- Urriaren 9a – Cyril Norman Hinshelwood, britainiar kimikari fisikoa, 1956ko Kimikako Nobel Saria (j. 1897).
- Urriaren 9a – André Maurois, frantziar idazlea (j. 1885).
- Urriaren 11 – Stanley Morison, inprimatzeko makinaren tipografoa, diseinatzailea eta historialari ingelesa (j. 1889).
- Urriaren 12a – Edith Fischerström, suediar margolari, artista grafiko, eskultore eta arte irakaslea (j. 1881).
- Urriaren 14a – Marcel Aymé, frantziar idazlea (j. 1902).
- Urriaren 17a – Pu Yi, Azken Enperadorea, Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperadorea (j. 1906).
- Urriaren 20a – Shigeru Yoshida, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1878).
- Urriaren 21a – Ejnar Hertzsprung, daniar astronomoa (j. 1873).
- Urriaren 22a – Emiliano Eizagirre, gipuzkoar sendagilea eta ikerlaria, espainian tisiologiaren sortzailetzat hartua (j. 1888).
- Urriaren 25a – Margaret Ayer Barnes, estatubatuar eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1886).
- Urriaren 27a – Marta Brunet, txiletar idazlea (j. 1897).
Azaroa
- Azaroaren 2a – Andima Ibinagabeitia, elantxobetar idazlea eta itzultzailea (j. 1906).
- Azaroaren 3a – Alexander Aitken, zeelandaberritar matematikaria (j. 1895).
- Azaroaren 7a – John Nance Garner, Ameriketako Estatu Batuetako 32. presidenteordea (j. 1868).
- Azaroaren 15a – Michael James Adams, estatubatuar pilotu eta astronauta, X-15 hegazkin-kohetearekin istripuan (j. 1930).
- Azaroaren 19a – Casimir Funk, poloniar biokimikoa (j. 1884).
- Azaroaren 19a – João Guimarães Rosa, brasildar idazlea (j. 1908).
- Azaroaren 25a – Ossip Zadkine, bielorrusiar-frantziar eskultorea (j. 1890).
- Azaroaren 27a – Léon M´Ba, Gabongo lehenengo presidentea (j. 1902).
- Azaroaren 30a – Ignacio María Alkorta, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1906).
- Azaroaren 30a – Patrick Kavanagh, irlandar olerkari eta eleberrigilea (j. 1904).
Abendua
- Abenduaren 8a – María Rodrigo, espainiar musikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea (j. 1888).
- Abenduaren 10a – Otis Redding, Soularen Erregea, estatubatuar soul abeslaria (j. 1941).
- Abenduaren 13a – Julian Barandiaran Kortazar, gipuzkoar apaiza, idazlea, musikaria, organista eta idazlea (j. 1904).
- Abenduaren 17an desagertua – Harold Holt, Australiako lehen ministroa (j. 1908).
- Abenduaren 28a – Andrés Tuduri, gipuzkoar futbolaria eta Espainiako Atletismo Federazioaren presidentea (j. 1898).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Emily Valentine, dokumentatutako lehenengo emakumezko errugbilaria (j. c. 1878).
- Grégoire Joanategi, Alemaniako Buchenwald eta Dachauko kontzentrazio-esparruetara deportatu zuten Belokeko apaiza (j. 1887).
- Mikaela Elizegi, Mikela Zintzarri, gipuzkoar bertsolari eta idazlea (j. 1869).
- Leandro Carro, Errioxan jaiotako Euskadiko Alderdi Komunistako politikaria (j. 1890).
- Ricardo Puga, arabar aktorea (j. 1898).
- Phoebe Waterman Haas, estatubatuar astromoa (j. 1882).
Nobel saridunak
- Fisika: Hans Albrecht Bethe.
- Kimika: Manfred Eigen, Ronald George Wreyford Norrish eta George Porter.
- Literatura: Miguel Angel Asturias.
- Medikuntza: Ragnar Granit, Haldan Keffer Hartline eta George Wald
- Bakea: eman gabe
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.