1966ko Italiako Giroa

1966ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 49. edizioa izan zen. 1966ko maiatzak 18 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3976 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Gianni Mottak, batez beste, 35,744 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Monte-Carlon hasi eta Triesten amaitu zen.

1966ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa49. Italiako Giroa
Txapelketa1966 Super Prestige Pernod
Etapak22
Datakmaiatzak 18 – 1966.eko ekainak 9
Luzera3.976 km
HerrialdeaITA Italia
FRA Frantzia
MON Monako
Irteera-lekuaMonte-Carlo
Helduera-lekuaTrieste
Emaitzak
TxapeldunaITA Gianni Motta (Molteni)
TxapeldunordeaITA Italo Zilioli (Sanson)
HirugarrenaFRA Jacques Anquetil (Ford France-Hutchinson)
Puntukako sailkapenaITA Gianni Motta (Molteni)
Eskalatzailerik onenaITA Franco Bitossi (Filotex)
Talderik onenaITA Molteni
19651967
Dokumentazioa

100 txirrindularik hasi eta 83k amaitu zuten proba.

Julio Jiménez avilarra Jacques Anquetilen Ford taldean joan zen Italiako Girora, frantziarraren baimenarekin italiar itzulian parte hartzeko. Jiménez oso forma onean iritsi zen, eta hala, bigarren etapan, mendate tontorrean amaitu zen lehena, etapa garaipena eta maglia arrosa lortu zituen, gainontzeko faboritoei minutu bat baino gehiago ateraz. Anquetilen aholkuei entzungor eginez, eta beranduago Jiménezek berak akats taktikotzat hartu zuena, espainiarrak lidertza ahal izan zuen denbora guztian defendatu zuen, maglia arrosa hamaika egunez jantziz, une horretan, espainiar batek Italiako Giroan lortutako errekorra izan zelarik.

Jimenezek lidertza 13. etapako banakako erlojupekoan galdu zuen, aurreko edizioaren irabazlea izan zen Vittorio Adorniren mesedetan. 1966ko edizio honen irabazlea izango zen Gianni Mottak maglia arrosa 15. etapan bereganatu zuen, non Jimenezek irabazi zuen eta italiarra bigarren izan zen, hogeita hamar segundora. 17. etapan biek berriz ihes egin zuten, biak, helmugan, gainontzekoei minutu bat baino gehiagoko abantailarekin sartuz, oraingoan italiarra lehen postuan eta espainiarra bigarrenean.

Giro honetan hasi zen Motta eta Gimondiren arteko lehia, zenbait urte iraungo zuena. Era berean, puntukako sailkapena ofizialki ezarri zen urtea izan zen, sailkapen honen liderra gorri koloreko maillot batekin identifikatuz. Motta bera izan zen puntukako sailkapenaren lehen garailea. Bere aldetik, Franco Bitossik hirugarren aldiz jarraian irabazi zuen mendiko sailkapena, sailkapen honetan Julio Jiménez bigarren izan zelarik.

Taldeak

Taldea Taldeko liderra
SalvaraniVittorio Adorni
BianchiAntonio Bailetti
FilotexFranco Bitossi
FordJacques Anquetil
LegnanoFranco Bodrero
Taldea Taldeko liderra
MainettiMarino Basso
MolteniMichele Dancelli
SansonItalo Zilioli
VittadelloVito Taccone
Mann-GrundigJoseph Huysmans

Etapak

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.aMonako Monte-Carlo-Diano Marina149 Italia Vito Taccone Italia Vito Taccone
2.aImperia-Monesi60 Espainia Julio Jiménez Espainia Julio Jiménez
3.aDiano Marina-Genova120 Italia Severino Andreoli Espainia Julio Jiménez
4.aGenova-Viareggio241 Italia Giovanni Knapp Espainia Julio Jiménez
5.aViareggio-Chianciano Terme222 Italia Vendramino Bariviera Espainia Julio Jiménez
6.aChianciano Terme-Erroma226 Italia Raffaele Marcoli Espainia Julio Jiménez
7.aErroma-Rocca di Cambio158 Alemania Rudi Altig Espainia Julio Jiménez
8.aRocca di Cambio-Napoli238 Italia Marino Basso Espainia Julio Jiménez
9.aNapoli-Campobasso210 Erresuma Batua Vin Denson Espainia Julio Jiménez
10.aCampobasso-Giulianova221 Italia Dino Zandegu Espainia Julio Jiménez
11.aGiulianova-Cesenatico229 Alemania Rudi Altig Espainia Julio Jiménez
12.aCesenatico-Reggio Emilia206 Italia Dino Zandegu Espainia Julio Jiménez
13.aParma46 (banakako erlojupekoa) Italia Vittorio Adorni Italia Vittorio Adorni
14.aParma-Arona267 Italia Franco Bitossi Italia Vittorio Adorni
15.aArona-Brescia196 Espainia Julio Jiménez Italia Gianni Motta
16.aBrescia-Bezzecca143 Italia Franco Bitossi Italia Gianni Motta
17.aRiva del Garda-Levico Terme239 Italia Gianni Motta Italia Gianni Motta
18.aLevico Terme-Bolzano137 Italia Michele Dancelli Italia Gianni Motta
19.aBolzano-Moena100 Italia Gianni Motta Italia Gianni Motta
20.aMoena-Belluno215 Italia Felice Gimondi Italia Gianni Motta
21.aBelluno-Vittorio Veneto181 Italia Pietro Scandelli Italia Gianni Motta
22.aVittorio Veneto-Trieste172 Italia Vendramino Bariviera Italia Gianni Motta

Sailkapenak

Sailkapen nagusia
1.Gianni Motta Italia111h 10' 48"
2.Italo Zilioli Italia+ 3' 57"
3.Jacques Anquetil Frantzia+ 4' 40"
4.Julio Jiménez Espainia+ 5' 44"
5.Felice Gimondi Italia+ 6' 47"
6.Franco Balmamion Italia+ 7' 27"
7.Vittorio Adorni Italia+ 8' 00"
8.Franco Bitossi Italia+ 9' 24"
9.Vito Taccone Italia+ 11' 42"
10.Rolf Maurer Suitza+ 20' 28"


Mendiko sailkapena
1.Franco Bitossi Italia490 puntu
2.Julio Jiménez Espainia320 puntu
3.Gianni Motta Italia160 puntu


Puntukako sailkapena
1.Gianni Motta Italia228 puntu
2.Rudi Altig Alemania162 puntu
3.Vito Taccone Italia152 puntu


Taldekako sailkapena
1.Molteni Italia--

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.