1965eko Eurovision Abesti Lehiaketa

1965eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hamargarren edizioa izan zen. Napoliko Sala di Concerto della RAI aretoan ospatu zen, Italian, martxoaren 20an. Aurkezlea Renata Mauro izan zen.

1965eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Martxoaren 20, 1965
Egoitza Sala di Concerto della RAI, Napoli
Aurkezlea(k) Renata Mauro
Antolatzailea Radiotelevisione Italiana (RAI)
Partaide kopurua 18
Irabazlea "Poupée de cire, poupée de son"
France Gall
 Luxenburgo

Garailea Luxenburgo ordezkatzen zuen France Gall izan zen, "Poupée de cire, poupée de son" kantuarekin. Abestia Serge Gainsbourg musikagileak konposatu eta idatzi zuen. Luxenburgoren bigarren garaipena izan zen.

Hamazortzi herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan baina bi gehiagok. Irlandak lehen agerraldia egin zuen, eta Suedia urte bateko eten baten ostean itzuli zen. Lehen aldiz, herrialde batek ez zuen berezko hizkuntza batean abestu, Suediako Ingvar Wixellek ingelesez kantatu baitzuen. Ondorioz, hurrengo edizioan, herrialdeak berezko hizkuntza batean abestera behartzen zituen araua jarri zen indarrean.

Lehiaketa

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Herbehereak Nederlandera Conny van den Bos "'t Is genoeg" Nahikoa da 11 5
02  Erresuma Batua Ingelesa Kathy Kirby "I Belong" Partaide naiz 2 26
03  Espainia Gaztelania Conchita Bautista "¡Qué bueno, qué bueno!" Zein ondo, zein ondo! 15 0
04  Irlanda Ingelesa Butch Moore "Walking the Streets in the Rain" Euritan kalez kale ibiltzen 6 11
05  Alemania Alemana Ulla Wiesner "Paradies, wo bist du?" Paradisua, non zaude? 15 0
06  Austria Alemana Udo Jürgens "Sag ihr, ich lass sie grüßen" Emazkiozu goraintziak nire partetik 4 16
07  Norvegia Norvegiera Kirsti Sparboe "Karusell" Karrusela 13 1
08  Belgika Nederlandera Lize Marke "Als het weer lente is" Berriz ere udaberria denean 15 0
09  Monako Frantsesa Marjorie Noël "Va dire à l'amour" Esaiozu maitasunari 9 7
10  Suedia Ingelesa Ingvar Wixell "Absent Friend" Faltan den laguna 10 6
11  Frantzia Frantsesa Guy Mardel "N'avoue jamais" Inoiz ez onartu 3 22
12  Portugal Portugesa Simone de Oliveira "Sol de inverno" Neguko eguzkia 13 1
13  Italia Italiera Bobby Solo "Se piangi, se ridi" Negar egiten baduzu, barre egiten baduzu 5 15
14  Danimarka Daniera Birgit Brüel "For din skyld" Zure partez 7 10
15  Luxenburgo Frantsesa France Gall "Poupée de cire, poupée de son" Argizarizko panpina, lastozko panpina 1 32
16  Finlandia Finlandiera Viktor Klimenko "Aurinko laskee länteen" Eguzkia mendebaldean sartzen da 15 0
17  Jugoslavia Kroaziera Vice Vukov "Čežnja" Oroimina 12 2
18  Suitza Frantsesa Yovanna "Non, à jamais sans toi" Ez, betirako zu gabe 8 8


Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.