1964ko Urkiolako Igoera

1964ko Urkiolako Igoera, Urkiola Igoeraren V. ekitaldia izan zen. Arrateko Igoeratik hurbil jarri zen lasterketa (martxoak 22) eta sariak handitu egin ziren; 15.000 pezeta irabazlearentzat, 10.000 bigarrenarentzat eta 7.500 hirugarrenarentzat. Errepidea berritua zegoen eta aldapa pixka bat murriztu zen zati batzuetan. Ricardo Montero, lehen ekitaldiko irabazlea gonbidatua izan zen eta podiumean izan zen.

1964ko Urkiolako Igoera
Datu orokorrak
Lasterketa5. Urkiola Igoera
Data1964.eko martxoak 22
Luzera5 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaMañaria
Helduera-lekuaUrkiolako santutegia
Emaitzak
TxapeldunaESP Julio Jiménez
TxapeldunordeaEU Juan Jose Sagardui
HirugarrenaESP Joaquim Galera (Kas-Kaskol)
19621965
Dokumentazioa

Igoerako lehen kilometroan, Kas taldeko hiru gizon aurretik joan ziren; Julio Jiménez, Sagardui eta Galera. Eusebio Vélez haiei jarraika zetorren eta gutxigatik ez zen beraiekin izan. Galera lan gehiena egin zuen eta azkenean Juliok irabazi zuen.

Sailkapena

  1. Julio Jiménez (Kas) 18 min 1s
  2. Juan Jose Sagardui (Kas) 14 s-ra
  3. Joaquim Galera (Kas) 19 s-ra
  4. Eusebio Vélez (Kas) 44 s-ra
  5. Domingo Fernández 1 min 4s-ra
  6. Tomás Ariño 1 min 5 s-ra
  7. Patxi Gabika (Kas) 1 min 19 s-ra
  8. Esteban Martín 1 min 24 s-ra
  9. Ventura Díaz d.b.
  10. Santos Ruiz d.b.

Kanpo estekak

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.