1962ko Italiako Giroa

1962ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 45. edizioa izan zen. 1962ko maiatzak 19 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 4180 kilometroko ibilbidea eginez. Franco Balmamion izan zen garailea eta proba, batez beste, 33,955 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Itzulia Milanen hasi eta amaitu zen.

1962ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa45. Italiako Giroa
Txapelketa1962 Super Prestige Pernod
Etapak21
Datakmaiatzak 19 – 1962.eko ekainak 9
Luzera4.180 km
HerrialdeaITA Italia
SMR San Marino
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Emaitzak
TxapeldunaITA Franco Balmamion
TxapeldunordeaITA Imerio Massignan
HirugarrenaITA Nino Defilippis
Eskalatzailerik onenaESP Angelino Soler
Talderik onenaBEL Flandria-Faema-Clément
19611963
Dokumentazioa

130 txirrindularik hasi eta 47k amaitu zuten proba.

Beste behin, baldintza meteorologikoek zerikusi handia izan zuten lasterketan. 14. etapan, elur ekaitz gogor batek antolakuntza etapa laburtzera behartu zuen, aurreikusitako ibilbidetik azken bi mendateak kenduz, eta, beraz, etaparen helmuga Passo Rollen ezarriz, mendate horren tontorrera iritsi zen lehena Vincenzo Meco izan zelarik. Egun horretan 57 txirrindulari izan ziren proba utzi zutenak. Baina, zalantzarik gabe, edizio honen etapa erabakigarria 16.a izan zen, Angelino Solerrek irabazi zuena, etapan bigarren izan zen Franco Balmamioni ia minutu eta erdi ateraz. Italiarra izan zen egun horretan onura gehien jaso zuena, sailkapen nagusiari kolpe handia emanez eta hurrengo egunean itzuliko lider berri bihurtuz. Ohi zen bezala, azken aurreko etapa goi mendateetakoa zen, eskalatzaileei lasterketan garaipena lortzeko aukera handiak emanez. Alabaina, oraingoan ez zen ustekabekorik egon, eta Balmamionek arazorik gabe mantendu zuen maglia arrosa.

Taldeak

Taldea Taldeko liderra
MoschettieriArnaldo Pambianco
AtalaVito Taccone
CarpanoCarlo Azzini
FerrysJosé Pérez Francés
GazzolaCharly Gaul
GhigiPierino Baffi
LegnanoRenzo Accordi
Taldea Taldeko liderra
Liberia-GrammontHenri Anglade
MolteniGuido De Rosso
PhilcoVittorio Adorni
San PellegrinoSeverino Angella
TorpadoAntonio Accorsi
Faema-FlandriaRik Van Looy
  

Etapak

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.aMilan-Tabiano Terme185 Italia Dino Liviero Italia Dino Liviero
2.aSalsomaggiore Terme-Sestri Levante158 Italia Graziano Battistini Italia Graziano Battistini
3.aSestri Levante-Panicogliara225 Espainia Angelino Soler Espainia Antonio Suárez
4.aMontecatini Terme-Perugia248 Italia Antonio Bailetti Espainia Antonio Suárez
5.aPerugia-Rieti258 Frantzia Joseph Carrara Espainia Antonio Suárez
6.aRieti-Fiuggi193 Belgika Willy Schroeders Italia Vincenzo Meco
7.aAvellino-Montevergine224 Belgika Armand Desmet Belgika Armand Desmet
8.aAvellino-Foggia110 Herbehereak Huub Zilverberg Belgika Armand Desmet
9.aFoggia-Chieti205 Belgika Rik Van Looy Belgika Armand Desmet
10.aChieti-Fano218 Italia Giuseppe Tonucci Belgika Armand Desmet
11.aFano-Castrocaro Terme170 Belgika Rik Van Looy Belgika Armand Desmet
12.aForlì-Lignano Sabbiadoro298 Italia Bruno Mealli Belgika Armand Desmet
13.aLignano Sabbiadoro-Belluno173 Italia Guido Carlesi Belgika Armand Desmet
14.aBelluno-Passo Rolle160 Italia Vincenzo Meco Italia Graziano Battistini
15.aMoena-Aprica215 Italia Vittorio Adorni Italia Graziano Battistini
16.aAprica-Pian dei Resinelli123 Espainia Angelino Soler Italia Graziano Battistini
17.aLecco-Casale Monferrato194 Italia Armando Pellegrini Italia Franco Balmamion
18.aCasale Monferrato-Frabosa Soprana232 Espainia Angelino Soler Italia Franco Balmamion
19.aFrabosa Soprana-Saint-Vincent193 Italia Giuseppe Sartore Italia Franco Balmamion
20.aLe Balconate-Valdostane238 Italia Alberto Assirelli Italia Franco Balmamion
21.aSaint-Vincent-Milán160 Italia Guido Carlesi Italia Franco Balmamion

Sailkapenak

Sailkapen nagusia
1.Franco Balmamion Italia123h 07' 03"
2.Imerio Massignan Italia+ 3' 57"
3.Nino Defilippis Italia+ 5' 02"
4.Vito Taccone Italia+ 5' 21"
5.Vittorio Adorni Italia+ 7' 11"
6.José Pérez Francés Espainia+ 7' 29"
7.Ercole Baldini Italia+ 7' 54"
8.Graziano Battistini Italia+ 8' 05"
9.Guido Carlesi Italia+ 14' 22"
10.Armand Desmet Belgika+ 15' 55"
Mendiko sailkapena
1.Angelino Soler Espainia-
2.Joseph Carrara Frantzia-
3.Vincenzo Meco Italia-
Taldekako sailkapena
1.Faema-Flandria Belgika--

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.