1961eko Urkiolako Igoera
1961eko Urkiolako Igoera, Urkiola Igoeraren III. ekitaldia izan zen. Gerra Zibilaren hasieratik egin gabe egon zen lasterketa. Urte hartako maiatzaren 21ean ospatu zen lasterketa eta lehenengoz amateurrentzat lasterketa ere egin zen. Ekitaldi honetan sari asko banandu ziren. Lehenengoak 5.000 pezeta, bigarrenak 3.000 eta hirugarrenak 2.000 pezeta. Gainera, bukatzen zuten guztientzat 50peseta eta 18 minutu eta 30 segundo baino gutxiago irauten zuenarentzat 1.500 pezeta. Irabazleak, Antonio Karmanyk, igoeraren errekorra ezarri zuen. Dionisio Onandia "Treinta" atzeraka eta manilarrean eserita igo zuen eta sari gisa bazkari bat izan zuen Bizkarta jatetxean.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 3. Urkiola Igoera | ||
Data | 1961.eko maiatzak 21 | ||
Luzera | 5 km | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Irteera-lekua | Mañaria | ||
Helduera-lekua | Urkiola | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Antonio Karmany | ||
Txapeldunordea | Juan Jose Sagardui | ||
Hirugarrena | Jesús Loroño | ||
◀1936 | 1962▶ | ||
Dokumentazioa |
Ventura Díaz eta Patxi gabikak metro batzuk lortu zituzten baina ezin izan ziren bakarrik joan. Hala ere, pelotoia 20 txirrindularira murriztu zen beraien erritmoagatik. Gero, pelotoia gehiago murriztu zen eta Txakurzulo ostean,Karmany, Loroño eta Sagardui geratu ziren. Helmugarik 500 metrora, Karmanyk aurrera egin zuen eta bakarrik ailegatu zen santutegira.
Sailkapena
- Antonio Karmany (Kas) 17min 47seg
- Juan Jose Sagardui (Espumosos Gorbea)
- Jesús Loroño (Majestad)
- Patxi Gabika (Kas)
- Ventura Díaz (Ferrys)
- Antonio Gómez del Moral (Faema)
- José Maria López (Majestad)
- Angelino Soler (Faema)
- Carlos Pérez