1960ko Italiako Giroa

1960ko Italiako Giroa txirrindularitza Itzuli Handi honen 43. edizioa izan zen. 1960ko maiatzak 19 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3481 kilometroko ibilbidearekin, garailea izan zen Jacques Anquetil frantziarrak 37 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. 21 etapa horietatik bi bikoitzak izan ziren. Itzulia Erroman hasi eta Milanen amaitu zen.

1960ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa43. Italiako Giroa
Etapak23
Datakmaiatzak 19 – 1960.eko ekainak 9
Luzera3.481 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaErroma
Helduera-lekuaMilan
Parte-hartzaileak140
Amaitu dutenak97
Bataz besteko abiadura37,006 km/o
Emaitzak
TxapeldunaFRA Jacques Anquetil (Helyett-Leroux-Fynsec-Hutchinson-A.C.B.B.)
TxapeldunordeaITA Gastone Nencini (Carpano)
HirugarrenaLUX Charly Gaul (EMI)
Eskalatzailerik onenaBEL Rik Van Looy (Faema)
Talderik onenaITA Ignis
19591961
Dokumentazioa

140 txirrindularik hasi eta 97k amaitu zuten proba.

Hiru ziren edizio hau irabazteko faborito nagusiak: Charly Gaul, 1959ko Italiako Giroaren garailea izan zena, Jacques Anquetil, aurreko edizioan 2. izan zena, eta Gastone Nencini, 1957ko Italiako Giroa irabazi zuena, eta 1960an bertan, Frantziako Tourraren garaile izango zena. Gastone Nencini zen italiar txirrindularitzaren itxaropen nagusia, berriki Fausto Coppi hil ondoren. Mendiko lehen etapa garrantzitsua 12.a izan zen, Cervinian amaitu zena. Gaulek mendatearen hasieratik eraso zuen, baina ez zuen gainontzeko faboritoekiko abantailarik lortu. Luxenburgotarrak mendate hori beretzat ez zela behar bezain gogorra adierazi zuen, eta Dolomitetan hobeto egingo zuela. Anquetilek, bere aldetik, bere lana egin zuen 14. etapan, 68 kilometroko erlojupekoa izan zena, non Gaul zazpi minutura uztea lortu zuen, eta Nencini 4 baino gehiagora. Beste behin, bazirudien Charly Gaulek ez zuela Giroa irabaziko, aurreko edizioetan mendate garaietan egindako erakustaldi epikoek itzulia erabat eraldatu zuten arren. Duelua 20. etapan, etapa erregina zena, lau mendaterekin eta Gavia beldurgarriarekin, hortxe zegoen.

Gaulek ez zuen hutsegin, eta, beste behin, lasterketa bere erara hausten saiatu zen. Gaviarako igoeran ihes egin zuen, jaitsieran Imerio Massignan aurreratu zuen, ihes eginda zihoana, eta etapa garaipena lortu zuen. Alabaina, oraingoan, lortu zuen abantaila ez zen nahikoa izango, eta benetako lehia Nencini eta Anquetilen artean zegoen. Normandiarra askotan saiatu zen italiarra atzean uzten, baina ez zuen lortu. Nencinik ez zituen soilik bere hankak igoera honetan, baizik eta baita ia airean zeramaten hamarnaka tifosiren laguntza ere, ia pedalik eman beharrik gabe. Honek, frantziarrak jasan zituen bi zulatuekin batera, italiarrari hamabost segundoko abantaila eman zion Gaviaren tontorrean, Bormioko helmugarako jaitsiera beldurgarrian bi minutu eta erdira handitu zuena, hala ere gutxiegi izan zena Anquetili maillot arrosa kentzeko, hurrengo egunean, Milango Vigorelli belodromoan, Italiako Giroa irabazi zuen lehen frantziarra izan zelarik.

Taldeak

Taldea Taldeko liderra
EmiCharly Gaul
AtalaVito Favero
BianchiDiego Ronchini
CarpanoGastone Nencini
FaemaRik Van Looy
Fynsec-Helyett-HutchinsonJacques Anquetil
GazzolaHans Junkermann
Taldea Taldeko liderra
GhigiJos Hoevenaers
IgnisPierino Baffi
LegnanoNino Assirelli
MolteniWout Wagtmans
PhilcoJan Adriaensens
San PellegrinoRomeo Venturelli
TorpadoAdriano Zamboni

Etapak

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.aErroma-Napoli212Italia Dino BruniItalia Dino Bruni
2.aSorrento25 (banakako erlojupekoa)Italia Romeo VenturelliItalia Romeo Venturelli
3.aSorrento-Campobasso186Espainia Miguel PobletFrantzia Jacques Anquetil
4.aCampobasso-Pescara192Espainia Salvador BotellaFrantzia Jacques Anquetil
5.aPescara-Rieti218Italia Gastone NenciniFrantzia Jacques Anquetil
6.aTerni-Rimini230Italia Pierino BaffiBelgika Jos Hoevenaers
7.a aIgea Marina-Bellaria5 (banakako erlojupekoa)Espainia Miguel PobletBelgika Jos Hoevenaers
7.a bBellaria-Forli81Belgika Rik Van LooyBelgika Jos Hoevenaers
8.aForli-Livorno206Belgika Rik Van LooyBelgika Jos Hoevenaers
9.a aLivorno-Carrara93Belgika Emile DaemsBelgika Jos Hoevenaers
9.a bCave di Carrara2.2 (banakako erlojupekoa)Frantzia Jacques Anquetil/
Espainia Miguel Poblet
Belgika Jos Hoevenaers
10.aCarrara-Sestri Levante171Italia Gastone NenciniBelgika Jos Hoevenaers
11.aSestri Levante-Asti180Belgika Rik Van LooyBelgika Jos Hoevenaers
12.aAsti-Cervinia176Italia Aldo KaziankaBelgika Jos Hoevenaers
13.aSaint-Vincent-Milan225Frantzia Jean StablinskiBelgika Jos Hoevenaers
14.aSeregno-Lecco68 (banakako erlojupekoa)Frantzia Jacques AnquetilFrantzia Jacques Anquetil
15.aLecco-Verona150Frantzia André DarrigadeFrantzia Jacques Anquetil
16.aVerona-Treviso110Italia Roberto FalaschiFrantzia Jacques Anquetil
17.aTreviso-Trieste147Italia Dino BruniFrantzia Jacques Anquetil
18.aTrieste-Belluno240Irlanda Seamus ElliottFrantzia Jacques Anquetil
19.aBelluno-Trento110Belgika Emile DaemsFrantzia Jacques Anquetil
20.aTrento-Bormio229Luxenburgo Charly GaulFrantzia Jacques Anquetil
21.aBormio-Milan225Italia Arrigo PadovanFrantzia Jacques Anquetil

Sailkapenak

Sailkapen nagusia
1.Jacques AnquetilFrantzia94h 03' 54"
2.Gastone NenciniItalia+ 28"
3.Charly GaulLuxenburgo+ 3' 51"
4.Imerio MassignanItalia+ 4' 06"
5.Jos HoevenaersBelgika+ 5' 53"
6.Guido CarlesiItalia+ 6' 28"
7.Arnaldo PambiancoItalia+ 8' 32"
8.Diego RonchiniItalia+ 9' 28"
9.Edouard DelbergheBelgika+ 12' 29"
10.Agostino ColettoItalia+ 13' 10"
Mendiko sailkapena
1.Rik Van LooyBelgika-
2.Imerio MassignanItalia-
3.Gastone NenciniItalia-
Taldekako sailkapena
1.IgnisItalia--

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.