1957ko Italiako Giroa

1957ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 40. edizioa izan zen. 1957ko maiatzak 18 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 3926ko ibilbidea eginez 21 etapatan, garaileak batez beste 37,488 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

1957ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa40. Italiako Giroa
Txapelketa1957 Challenge Desgrange-Colombo
Etapak22
Datakmaiatzak 18 – 1957.eko ekainak 9
Luzera3.926,7 km
HerrialdeaITA Italia
SUI Suitza
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura37,485 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Gastone Nencini
TxapeldunordeaFRA Louison Bobet
HirugarrenaITA Ercole Baldini
Eskalatzailerik onenaFRA Raphaël Géminiani (Saint-Raphaël-R. Geminiani-Dunlop)
Talderik onenaITA Legnano
19561958
Dokumentazioa

119 txirrindularik hasi eta 79k amaitu zuten proba.

Italiako Giroaren edizio honek, elkarren arerio amorratuak ziren Louison Bobet, 1953 eta 1955 artean Frantziako Tourraren irabazlea izan zena, eta 1956ko Italiako Giroaren irabazlea izan zen Charly Gaulen arteko norgehiagoka sortu zuen. Itzuliko etapa erabakigarria 18.a izan zen. Etaparen hasieran, Gaul zen itzuliko liderra, Bobetekiko minutu bat baino gehixeagoko abantailarekin. 100. kilometro inguruan, luxenburgotarra geratu egin zen pixa egiteko, egoera hau, Bobetek, bere taldeari erritmoa bizitzeko esateko probestu zuelarik. Gertaera honen ondorioz Gaulek Monsieur Pipi ezizena jaso zuen. Emaitzak berehala iritsi ziren, eta Gaul laster egon zen Bobeten taldetik distantzia handira. Monte Bondoneren igoeraren hasieran, Gaul Bobeten taldeagandik lau minutu baino gehiagora zegoen, distantzia hori, igoera amaieran bikoitza baino gehiago izango zelarik. Maglia arrosa Gastone Nencinirentzat izan zen, Bobeti hemeretzi segundo baino ateratzen ez zizkiona, frantziarrak hurrengo egunean maglia arrosa lortzeko saiakera egin zuelarik, mendiko azken etapa zena.

Hurrengo egunean, Passo di Rolleren igoeran, eguneko hiru mendateetako bigarrena zena, Nencinik zulatu bat jasan zuen, Bobetek italiarra atzean uzteko probestu zuena. Raphaël Geminianiren laguntzarekin, Nencinik galdutako denbora berreskuratu ahal izan zuen, baina, beste behin, zulatu bat izan zuen. Kemenez, Nencinik berriz harrapatu zuen Bobet, baina, zoritxarrez, italiarrak beste zulatu bat izan zuen (hirugarrena hamar kilometrotan), behin betiko frantziarragandik atzeratuta utzi zuena, jada Giroko garaipena bertan ikusten zuena. Alabaina, Bobetek ere zulatu bat izan zuen San Martino di Castrozzan, azken mendatearen aurretik, Passo Brocon. Gaul Nencinirekin aliatu zen, nor Bobeten gurpileraino eraman zuen, Giroa irabazaraziz, eta hala, frantziarraz mendekatuz.

Miguel Poblet espainiarra eta Rik Van Steenbergen belgikarraren arteko esprinterren lehia ere nabarmentzekoa da. Pobletek 4 etapa garaipen lortu zituen, eta 2. beste horrenbeste aldiz izan zen, eta Van Steenbergenek 5 etapa garaipen lortu zituen eta 2 aldiz izan zen bigarren. Era berean, Pobletek itzulian lortu zuen 6. postua ere nabarmen daiteke, ordura arte, espainiar batek Giroan lortu zuen emaitzarik hoberena.

Talde parte-hartzaileak

Taldea Taldeko liderra
FaemaCharly Gaul
CoraHilaire Couvreur
Velo Club BustesePierre Barbotin
Girardengo-ErgDan De Groot
IgnisSalvador Botella
GS AsbornoGiuseppe Pallarini
AtalaGiancarlo Astrua
BianchiDino Bruni
Taldea Taldeko liderra
GS Bif-ClementPierino Baffi
Gripo-BottecchiaRino Benedetti
Carpano-CoppiGiuseppe Cainero
GS ChlorodontMario Baroni
LegnanoGiorgio Albani
San PellegrinoGermano Barale
TorpadoRino Bagnara

Etapak

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Liderra
1.aMilan-Verona191 Belgika Rik Van Steenbergen Belgika Rik Van Steenbergen
2.aVerona-Boscochiesa Nuova28 (banakako erlojupekoa) Luxenburgo Charly Gaul Frantzia Louison Bobet
3.aVerona-Ferrara169 Espainia Miguel Poblet Frantzia Louison Bobet
4.aFerrara-Cattolica190 Belgika André Vlayen Frantzia Louison Bobet
5.aCattolica-Loretto235 Italia Alessandro Fantini Frantzia Louison Bobet
6.aLoretto-Terni175 Herbehereak Wout Wagtmans Frantzia Louison Bobet
7.aTerni-Pescara221 Frantzia Antonin Rolland Frantzia Louison Bobet
8.aPescara-Napoli250 Italia Vito Favero Italia Nino Defilippis
9.aNapoli-Frascati220 Espainia Miguel Poblet Italia Nino Defilippis
10.aErroma-Siena227 Espainia Miguel Poblet Italia Nino Defilippis
11.aSiena-Montecatini Terme230 Belgika Rik Van Steenbergen Italia Nino Defilippis
12.aMontecatini-Forte dei Marmi58 (banakako erlojupekoa) Italia Ercole Baldini Frantzia Louison Bobet
13.aForte dei Marmi-Genova163 Italia Bruno Monti Frantzia Louison Bobet
14.aGenova-Saint-Vincent235 Italia Mario Baroni Frantzia Antonin Rolland
15.aSaint-Vincent-Sion134 Frantzia Louison Bobet Frantzia Louison Bobet
16.aSion-Campo dei Fiori229 Italia Alfredo Sabbadin Luxenburgo Charly Gaul
17.a aVarese-Como82 Italia Alessandro Fantini Luxenburgo Charly Gaul
17.a bComo34 Belgika Rik Van Steenbergen Luxenburgo Charly Gaul
18.aComo-Trento242 Espainia Miguel Poblet Italia Gastone Nencini
19.aTrento-Levico Terme199 Luxenburgo Charly Gaul Italia Gastone Nencini
20.aLevico Terme-Abano Terme157 Belgika Rik Van Steenbergen Italia Gastone Nencini
21.aAbaño-Milan257 Belgika Rik Van Steenbergen Italia Gastone Nencini

Sailkapenak

Sailkapen nagusia
1.Gastone Nencini Italia104h 45' 06"
2.Louison Bobet Frantzia+ 19"
3.Ercole Baldini Italia+ 5' 59"
4.Charly Gaul Luxenburgo+ 7' 31"
5.Raphaël Géminiani Frantzia+ 17' 28"
6.Miguel Poblet Espainia+ 19' 49"
7.Raymond Impanis Belgika+ 21' 06"
8.Pasquale Fornara Italia+ 24' 16"
9.Wout Wagtmans Herbehereak+ 24' 29"
10.Antonin Rolland Frantzia+ 27' 29"
Mendiko sailkapena
1.Raphaël Géminiani Frantzia-
2.Charly Gaul Luxenburgo-
3.Louison Bobet Frantzia-
Taldekako sailkapena
1.Legnano Italia--

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.