1951ko Kontxako Bandera
1951ko Kontxako Bandera (Banderaren 56. ekitaldia, garai hartan 49. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 2 eta 9an jokatu zen, eta Oriok bere 14. Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Estropada puntetatik ateratzen | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 6 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1951ko irailaren 2a |
Amaiera | 1951ko irailaren 9a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | Hondarribia |
← 1950 |
1952 → |
Kontakizuna
Sei traineruk gipuzkoarrek hartu zuten parte, eta Oriok jardunaldi biak irabazi zituen. Hondarribia izan zen bigarrena, aurreko urteko irabazle izan zen Esperanza donostiarraren aurretik.
Urte honetan hasi zen 1973 arte iraun zuen traineruei buruzko araudi berria: klub bakoitzak bere trainerua ekarri ordez, CATek (Donostiako udaleko turismo-zentroak, estropadaren antolatzaileak) eginarazitako traineruak erabiliko ziren estropadan. Teorian denak neurri eta pisu berekoak ziren, baina urteen poderioz, eta traineru berriak egin ahala, desberdintasunak nabarmentzen hasi ziren. Esan bezala, 1973an araudia aldatu zen, klub bakoitzak bere traineru propioa ekar zezan baimenduz, arauzko neurri eta pisuen barruan betiere.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Emen Gatoxti (Orio) Esperanza (Donostia) Getaria Hondarribia Zarautz Zumaia |
? ? ? ? ? ? |
Inazio Sarasua Antton Korta "Pintxan" Gregorio Berasaluze Beñardo Elduaien Antonio Aizpurua Juan Mari Zubia |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Orio | 21:02:0/5 | 21:19:2/5 | 42:21:2/5 | |
2 | Hondarribia | 21:14:3/5 | 21:29:2/5 | 42:44:0/5 | + 0:22:3/5 |
3 | Esperanza | 21:13:2/5 | 21:44:0/5 | 42:57:2/5 | + 0:36:0/5 |
4 | Getaria | 21:51:0/5 | 21:58:1/5 | 43:49:1/5 | + 1:27:4/5 |
5 | Zarautz | 23:03:0/5 | 22:37:2/5 | 45:40:2/5 | + 3:55:0/5 |
6 | Zumaia | 22:39:2/5 | 23:02:0/5 | 45:41:2/5 | + 3:20:0/5 |
Tripulazio irabazlea
- Emen Gatoxti
- Patroia: Inazio Sarasua
- Arraunlariak: Ramon Indo, Bixente Elizondo, Antonio Oliden Zaldua, Jose Mujika, Alejandro Oliden, Joakin Fresnedo, Patxi Urdangarin, Antonio Oliden, Migel Olasagasti, Bixente Zinkunegi, Batista Oliden, Rafael Gonzalez de Txabarri eta Esteban Azkue.