1950eko Kontxako Bandera

1950eko Kontxako Bandera (Banderaren 55. edizioa) urte honetako irailaren 3 eta irailaren 10ean jokatu zen. Irabazlea Donostiako Esperanza klubeko trainerua izan zen; huraxe da Donostiako traineru batek irabazitako 14. bandera, eta oraingoz azkena.

1950eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 4
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1950eko irailaren 3a
Amaiera 1950eko irailaren 10a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Esperanza (Donostia)
Txapeldunordea Euskal Herria Zierbena
1949
1951

Kontakizuna

Garai hartan indartsua zen Pedreñako trainerua Kontxara ekartzeko, Donostiako udalak Esperanza traineruari diru-laguntza eman zion Santanderko estropadetan parte har zezan, bueltan Pedreña etorriko zelakoan. Alabaina, Pedreñak diru-laguntza eskatu zuen Kontxako banderara joateko, eta ezezkoaren aurrean Pedreña ez zen azkenean joan, nahiz eta Kontxako sariak Santanderko banderan ematen zirenak halako hiru izan arren.

Zierbena bai etorri zen eta 1949an Espainiako txapeldunak izan zirenez faborito argiak ziren. Bizkaitarrei aurre egiteko Esperanza traineruan hainbat herritako arraunlariak batu ziren eta egun bietan nagusi izan ziren.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Esperanza (Donostia)
Euskal Herria Iberia (Sestao)
Euskal Herria Zierbena
Euskal Herria Zarautz
San Vicente
Begoñako Ama
Virgen del Puerto
San Antonio
Antton Korta "Pintxan"
Juan Sarria
German Barkin
Santiago Agoues

Emaitzak

Behin-betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera
1 Esperanza (Donostia) 21:53 21:52 43:45
2 Zierbena 22:28 3/5 22:03 44:31 3/5
3 Iberia 23:07 22:05 45:12
4 Zarautz 24:02 3/5 23:30 47:32 3/5

Tripulazio irabazlea

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.