1946ko Irango krisialdia
1946ko Irango krisialdia edo Irano-azeriar krisialdia (persieraz: غائله آذربایجان Qaʾilih Âzarbâyjân, "Azerbaijango krisialdia") Bigarren Mundu Gerra osteko gatazka izan zen, Sobietar Batasunak Iranen okupaturiko lurraldeak utzi ez zuelako sortua.
1946ko Irango krisialdia | |||
---|---|---|---|
Gerra Hotza | |||
Data | 1945eko azaroa – 1946ko abenduaren 15a | ||
Lekua | Iran eta Azerbaijan | ||
Emaitza | Irandarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
1941ean, Estatu Batuak oraindik neutrala zela, 'aliatuek' pahlaviar Iran inbaditu zuten: Armada Gorriak iparraldea eta britainiarrek erdialdea eta hegoaldea.[1] Gerran zehar, estatubatuarrek eta britainiarrek bertatik bidali zituzten Sobietar Batasunarentzako hornidurak.[1]
Baina, gerra bukatu eta sei hilabetera, herrialdea uztea adostu zuten.[1] Hala ere, atzerako kontaketa amaitu zenean, Iosif Stalinek Iranen geratzea erabaki eta sobietarren aldeko irandarrek Azerbaijango Herri Errepublika aldarrikatu zuten.[2] 1946ko hasieran, kurduek Mahabadeko Errepublika aldarrikatu zuten.[3] Gerra zibila piztu eta 2.000 hildako izan ziren baina, Ahmad Qavam irandarren ahaleginei eta estatubatuar presio diplomatikoari esker, sobietarrek bere laguntza eten zuten eta azeriar-kurdu aliantza menderatua izan zen. Gatazka hau Gerra Hotzaren lehendabiziko "guduetako" bat hartzen dute.
Erreferentziak
- Sebestyen, Victor. (2014). 1946: The Making of the Modern World. Pan Macmillan ISBN 0230758002..
- All the Shah's Men, Kinzer, 65-66. orr.
- Fontaine, André. (1945–1946). La guerre froide 1917–1991. in: Edestermann: "Kurdish Independence and Russian Expansion". 24 Foreign Affairs, 675–686 or..