1946ko Espainiako Itzulia

1946ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 6. edizioa izan zen. 1946ko maiatzak 7 eta 30 artean ospatu zen, 23 etapatan banatutako 3797 kilometroko ibilbidea eginez. Itzulia Madrilen hasi eta amaitu zen.

1946ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa6. Espainiako Vuelta
Datakmaiatzak 7 – 1946.eko maiatzak 30
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaMadril
Helduera-lekuaMadril
Emaitzak
TxapeldunaEU Dalmacio Langarika
TxapeldunordeaESP Julián Berrendero
HirugarrenaNED Jan Lambrichs
19451947
Dokumentazioa

48 txirrindularik hasi eta 29k amaitu zuten proba.

Garailea izan zen Dalmacio Langarikak proba, batez beste, 27,679 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Edizio honetako berrikuntza bezala, Espainiako Itzuliaren historiako lehen taldekako erlojupekoa ospatu zela nabarmendu behar da, Herbehereetako taldeak irabazi zuena.

5. etaparen ondoren, Manuel Costa bihurtu zen lider bi faborito nagusiak ziren Julián Berrendero eta Dalmacio Langarikari 22 minutu ateraz. Desabantaila handi hau gora-behera, bi txirrindulariak denbora jaten joan zitzaizkion, Langarikak 18. etaparen ondoren lider bihurtzea lortu zuelarik, hala, itzulia Madrilen amaitu arte mantenduz.

Dalmacio Langarika bera, bost etapa garaipenekin, edizio honetan etapa gehien irabazi zituen txirrindularia izan zen.

Etapak

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.aMadrid-Salamanka212Espainia Joaquín OlmosEspainia Joaquín Olmos
2.aSalamanka-Béjar73 (banakako erlojupekoa)Espainia Miguel GualEspainia Antonio Martín
3.aBéjar-Cáceres141Espainia Francisco Antonio Andrés SanchoEuskal Herria Dalmacio Langarika
4.aCáceres-Badajoz132Euskal Herria Ignacio OrbaizetaEuskal Herria Dalmacio Langarika
5.aBadajoz-Sevilla218Espainia Julián BerrenderoEspainia Delio Rodríguez
6.aSevilla-Granada251Herbehereak Jan LambrichsEspainia Manuel Costa
7.aGranada-Baza107Euskal Herria Dalmacio LangarikaEspainia Manuel Costa
8.aBaza-Murtzia178Portugal João LourençoEspainia Manuel Costa
9.aMurtzia-Valentzia264Espainia Alejandro FombellidaEspainia Manuel Costa
10.aValentzia-Castelló67 (taldekako erlojupekoa) HerbehereakEspainia Manuel Costa
11.aCastelló-Tortosa123Espainia Alejandro FombellidaEspainia Manuel Costa
12.aTortosa-Bartzelona215Euskal Herria Dalmacio LangarikaEspainia Manuel Costa
13.aBartzelona-Lleida162Espainia Delio RodríguezEspainia Manuel Costa
14.aLleida-Zaragoza144Espainia Delio RodríguezEspainia Manuel Costa
15.aZaragoza-Donostia276Espainia Delio RodríguezEspainia Manuel Costa
16.aDonostia-Bilbo207Euskal Herria Dalmacio LangarikaEspainia Manuel Costa
17.aBilbo-Santander226Espainia Delio RodríguezEspainia Manuel Costa
18.aSantander-Reinosa110Euskal Herria Dalmacio LangarikaEuskal Herria Dalmacio Langarika
19.aReinosa-Gijón204Portugal Joao LourençoEuskal Herria Dalmacio Langarika
20.aGijón-Oviedo53 (banakako erlojupekoa)Euskal Herria Dalmacio LangarikaEuskal Herria Dalmacio Langarika
21.aOviedo-León119Espainia Julián BerrenderoEuskal Herria Dalmacio Langarika
22.aLeón-Valladolid134Espainia Alejandro FombellidaEuskal Herria Dalmacio Langarika
23.aValladolid-Madrid200Espainia Julián BerrenderoEuskal Herria Dalmacio Langarika

Sailkapenak

Hiru sailkapen jokatu ziren: Nagusia, mendikoa eta taldekakoa, puntukakoa desagertu egin baitzen. Honakoak izan ziren emaitzak:

Sailkapen nagusia
1.Dalmacio LangaricaEuskal Herria137h 10' 38"
2.Julián BerrenderoEspainia+ 17' 32"
3.Jan LambrichsHerbehereak+ 23' 54"
4.Manuel CostaEspainia+ 24' 19"
5.Delio RodríguezEspainia+ 45' 04"
6.Alejandro FombellidaEspainia+ 46' 09"
7.Antonio Andrés SanchoEspainia+ 1h 00' 10"
8.Emilio RodríguezEspainia+ 1h 03' 45"
9.José GutiérrezEspainia+ 1h 18' 48"
10.João RebeloPortugal+ 1h 53' 37"


Mendiko sailkapena
1.Emilio Rodríguez Espainia39 p.
2.Dalmacio Langarika Euskadi35 p.
3.Julián Berrendero Espainia14 p.


Taldekako sailkapena
1.Espainia Espainia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.