1944
1944. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa |
Urteak | 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1944 MCMXLIV |
Ab urbe condita | 2697 |
Armeniar egutegia | 1393 ԹՎ ՌՅՂԳ |
Bahá'í egutegia | 100 – 101 |
Bengaliar egutegia | 1351 |
Berber egutegia | 2894 |
Egutegi budista | 2488 |
Myanmarko egutegia | 1306 |
Bizantziar egutegia | 7452 – 7453 |
Koptoen egutegia | 1660 – 1661 |
Etiopiar egutegia | 1936 – 1937 |
Hebrear egutegia | 5704 – 5705 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2000 – 2001 |
Shaka Samvat | 1866 – 1867 |
Kali Yuga | 5045 – 5046 |
Iraniar egutegia | 1322 – 1323 |
Islamiar egutegia | 1363 – 1364 |
Japoniar egutegia | Shōwa 19 (昭和19年) |
Korear egutegia | 4277 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2487 |
Holozeniar egutegia | 11944 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Martxoaren 27a – Angelu eta Biarrizko bonbardaketa. Hegazkin estatubatuarrek nazien kontrolpeko azpiegiturak kaltetu nahi zituzten. 150 zibil hil zituzten, 250 zauritu eta 375 etxe suntsitu zituzten.
- Ekainaren 27a – Naziek sarekada egin zuten Zuberoako Ospitalepea herrian.
Mundua
- Martxoaren 25a – 76 presok ihes egin zuten Poloniako nazien Stalag Luft III gerra-presoen kanpalekutik. Ihesbiderako tunel bat egin zuten. Guardiek, ordea, tunela topatu zuten. Ihes egitea lortu zutenetatik 73 harrapatu zituzten, eta horietatik 50 berehala exekutatu. Hiruk bakarrik lortu zuten naziek ez harrapatzea.
- Maiatzaren 5a – Mahatma Gandhi askatu zuten, 21 hilabetez preso egon ondoren.
- Ekainaren 6a – Bigarren Mundu Gerrako "E eguna" izan zen: 150.000 gudari aliatu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren ("Overlord operazioa").
- Ekainaren 10a – Waffen-SS konpainia batek 642 zibil sarraskitu zituen Oradour-sur-Glanen.
- Ekainaren 17a – Islandia errepublika independente bilakatu zen.
- Uztailaren 3a – Minskeko ghettoan sartu zen Armada Gorria. Ghettoa naziek sortu zuten, Sobietar Batasuna inbaditu zutenean 1941ean, eta 100.000 judu hartu zituen. Gehienak Holokaustoan hil zituzten.
- Abuztuaren 10a – Daniel Argote erresistentziako kide baionarra atxilotu eta exekutatu zuten naziek Orthezen. Faxismoaren aurkako Isilpeko Armadaren buruzagia zen.
- Urriaren 7a – Auschwitzeko ehunka preso matxinatu egin zen hiltzera zihoazela jakin zutenean.
- Abenduaren 19a – "Le Monde" egunkari frantziarraren lehen alea kaleratu zuten.
Kirolak
- Bigarren Mundu Gerra zela eta, hurrengo ekitaldiak ez ziren ospatu:
- 1944ko Neguko Olinpiar Jokoak, Cortina d'Ampezzon (Italia) ospatu beharrekoak.
- 1944ko Udako Olinpiar Jokoak, Londresen (Erresuma Batua) ospatu beharrekoak.
- Martxoaren 26a – Frantziako errugbi txapelketaren finala: U.S.A.Perpignan taldeak Aviron Bayonnais 20-5 menderatu zuen.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Omar al-Bashir, Sudango diktadorea.
- Urtarrilaren 1a – Eloy de la Iglesia, gipuzkoar zinema zuzendaria (h. 2006).
- Urtarrilaren 1a – Elena Uriz, nafar irakasle ohia, abeslaria, dantzaria eta aktorea.
- Urtarrilaren 1a – Zafarullah Khan Jamali, Pakistango lehen ministroa (h. 2020).
- Urtarrilaren 2a – Péter Eötvös, hungariar konpositore, orkestra zuzendari eta irakaslea (h. 2024).
- Urtarrilaren 2a – Norodom Ranariddh, kanbodiar printze eta politikaria, Kanbodiako lehen ministroa (h. 2021).
- Urtarrilaren 3a – R.W. Connell, australiar soziologoa.
- Urtarrilaren 4a – Xabier Albistur, nafar politikari abertzalea eta Donostiako alkatea.
- Urtarrilaren 4a – Alan Sutherland, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 6a – Alan Stivell, bretainiar musikaria.
- Urtarrilaren 6a – Rolf Zinkernagel, suitzar immunologoa, 1996ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 9a – Jimmy Page, britainiar rock gitarra-jotzailea, Led Zeppelin taldearen sortzaleetakoa.
- Urtarrilaren 12a – Joe Frazier, Smokin' Joe, pisu astuneko estatubatuar boxeolaria (h. 2011).
- Urtarrilaren 14a – Peter Fechter, Berlingo harresia zeharkatzen saiatzen hil zen gaztea (h. 1962).
- Urtarrilaren 16a – Jill Tarter, estatubatuar astronomoa eta SETIko zuzendaria.
- Urtarrilaren 17a – Concha Cuetos, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 17a – Françoise Hardy, frantziar abeslari eta antzezlea.
- Urtarrilaren 18a – Paul Keating, Australiako lehen ministro ohia.
- Urtarrilaren 18a – Alexander Van der Bellen, Austriako presidentea.
- Urtarrilaren 19a – Thom Mayne, estatubatuar arkitekto dekonstruktibista.
- Urtarrilaren 20a – Nancy Chodorow, estatubatuar psikoanalista eta soziologoa.
- Urtarrilaren 20a – José Luis Garci, espainiar zinemagilea.
- Urtarrilaren 22a – Juan Manuel Basurko, gipuzkoar futbolari eta apaiz katolikoa (h. 2014).
- Urtarrilaren 22a – Julio Santamaría, nafar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 23a – Sergei Belov, sobietar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea, historiako hoberenetakotzat hartua (h. 2013).
- Urtarrilaren 23a – Rutger Hauer, herbeheretar telebista eta zinemako aktorea (h. 2019).
- Urtarrilaren 24a - Valentin Redín Flamarique, nafar aktore, antzerkigile eta antzerki-zuzendaria (h. 2010).
- Urtarrilaren 25a – Bernard Tschumi, suitzar arkitektoa.
- Urtarrilaren 26a – Angela Davis, estatubatuar politikari marxista eta Filosofiako irakaslea.
- Urtarrilaren 26a – Maria Lugones, argentinar filosofo feminista, aktibista, abeslari eta irakaslea (h. 2020).
- Urtarrilaren 27a – Mairead Corrigan, irlandar bakezalea, 1976ko Bakearen Nobel Saria.
- Urtarrilaren 27a – Nick Mason, britainiar bateria-jotzailea, Pink Floyd taldeko sortzaileetako bat.
- Urtarrilaren 28a – Rosalía Mera, espainiar jostuna eta enpresaburua (h. 2013).
- Urtarrilaren 28a – John Tavener, ingeles musikagilea (h. 2013).
- Urtarrilaren 29a – Álvaro de Rújula, espainiar zientzialaria, ikertzailea eta fisikaria.
Otsaila
- Otsailaren 1a – Ignacio Sola, bizkaitar atleta ohia, pertika-jauzian aditua.
- Otsailaren 2a – Sandy Carmichael, eskoziar errugbilaria (h. 2021).
- Otsailaren 4a – Candida Höfer, alemaniar argazkilaria.
- Otsailaren 5a – Francisco Letamendia, Ortzi, gipuzkoar politikaria eta irakaslea.
- Otsailaren 6a – Pilar Arostegi, gasteiztar agirizaina, Gasteizko Udal Artxiboko lehenengo emakumezko artxibozaina (h. 2006).
- Otsailaren 7a – Witi Ihimaera, ingelesezko idazle maoria.
- Otsailaren 8a – Sebastião Salgado, brasildar argazkilaria, zuri-beltzeko argazkilaritzaren maisutzat hartua.
- Otsailaren 9a – Manuela Carmena, espainiar politikari eta epaile ohia, Madrilgo alkatea.
- Otsailaren 9a – Alice Malsenior Walker, estatubatuar idazlea.
- Otsailaren 10a – Alain Lamassoure, frantses estatuko eta Euskal Herriko politikaria, Angeluko alkate ohia.
- Otsailaren 11 – Segundo Azpiazu, gipuzkoar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (h. 2016).
- Otsailaren 12a - Claudia Mori, italiar aktorea eta abeslaria.
- Otsailaren 13a – Stockard Channing, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 14a – Carl Bernstein, estatubatuar ikerketa-kazetari eta idazlea.
- Otsailaren 14a – Alan Parker, ingeles zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoigilea eta aktorea (h. 2020).
- Otsailaren 14a – Ronnie Peterson, suediar 1 Formulako gidaria (h. 1978).
- Otsailaren 14a – José Luis Rico, bizkaitar futbolari ohia.
- Otsailaren 15a – Faustino Amiano, gipuzkoar arraunlari ohia (h. 2020).
- Otsailaren 15a – Dzhojar Dudaiev, Itxkeriako Txetxeniar Errepublikako lehenengo presidentea (h. 1996).
- Otsailaren 16a – António Mascarenhas Monteiro, Cabo Verdeko presidentea (h. 2016).
- Otsailaren 16a – José Antonio Pérez Gabarain, Andoaingo alkatea.
- Otsailaren 17a – Karl Jenkins, galestar musikagilea.
- Otsailaren 18a – Luis Bandres, gipuzkoar politikaria, unibertsitateko irakaslea eta euskararen bultzatzailea (h. 2009).
- Otsailaren 18a – Margaret H. Wright, estatubatuar informatikari eta matematikaria.
- Otsailaren 22a – Jonathan Demme, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea (h. 2017).
- Otsailaren 23a – Johnny Winter, estatubatuar blues eta rock gitarra-jotzailea (h. 2014).
- Otsailaren 24a – Esteban Azkue, gipuzkoar kirolari ohia, plater-tiroan aditua.
- Otsailaren 24a – Jose Luis Lakuntza, nafar apaiza, Panamako David udalerriko artzapezpikua.
- Otsailaren 24a – Ivica Račan, Kroaziako lehen ministroa (h. 2007).
- Otsailaren 24a – David J. Wineland, estatubatuar fisikaria, 2012ko Fisikako Nobel Saria.
- Otsailaren 25a – Carlos Pachamé, argentinar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Otsailaren 26a – Christopher Hope, hegoafrikar poeta eta kontalaria, arraza beltzaren eta zuriaren arteko gorabeherez idatzi duen idazle nagusietako bat.
- Otsailaren 27a – Roger Scruton, ingeles filosofo eta idazlea (h. 2020).
- Otsailaren 29a – Dennis Farina, estatubatuar aktorea (h. 2013).
- Otsailaren 29a – Paolo Eleuteri Serpieri, italiar komikigilea.
Martxoa
- Martxoaren 1a – Roger Daltrey, ingeles musikari, abeslari eta aktorea, The Who rock taldeko kide sortzailea.
- Martxoaren 6a – Kiri Te Kanawa, zeelandaberritar sopranoa.
- Martxoaren 7a – Michael Rosbash, estatubatuar genetikalari eta kronobiologoa, 2017ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Martxoaren 11 – Jean-Jacques Lasserre, Bidaxuneko alkatea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria.
- Martxoaren 13a – Valmir Louruz, brasildar futbolari eta entrenatzailea (h. 2015).
- Martxoaren 15a – Nebahat Çehre, turkiar aktore, modelo eta abeslaria.
- Martxoaren 16a – Frank Fernández Tamayo, kubatar piano-jotzaile, musikagile eta pedagogoa.
- Martxoaren 16a – Andrew Stuart Tanenbaum, estatubatuar informatikaria, MINIX sistema eragilea sortzeagatik eta informatikako liburuegatik ezaguna.
- Martxoaren 17a – Felipe Uriarte, gipuzkoar mendigoizalea eta goi mendietako gidaria.
- Martxoaren 20a – Erwin Neher, alemaniar sendagile eta biofisikaria, 1991ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Martxoaren 21a – Marie-Christine Barrault, frantziar zinema eta telebistako aktorea.
- Martxoaren 23a – James H. Clark, estatubatuar informatikaria eta enpresaburua, Silicon Graphics, Inc. (SGI) eta Netscape enpresen sortzailea.
- Martxoaren 23a – Michael Nyman, ingeles musikagile minimalista eta piano-jotzailea.
- Martxoaren 23a – Ric Ocasek, estatubatuar egile abeslari, musikari, musika ekoizle eta margolaria (h. 2019).
- Martxoaren 24a – R. Lee Ermey, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- Martxoaren 24a – Vojislav Koštunica, Jugoslaviako azken presidentea eta Serbiako lehen ministro ohia.
- Martxoaren 26a – Diana Ross, estatubatuar aktore eta abeslaria, The Supremes taldeko abeslaria.
- Martxoaren 27a – Enrique Barón, espainiar politikari sozialista, Europako Parlamentuko lehendakaria.
- Martxoaren 27a – Miguel Enríquez, txiletar medikua, Ezkerreko Mugimendu Iraultzailea alderdiaren sortzaile eta zuzendaria (h. 1974).
- Martxoaren 29a – Nana Akufo-Addo, Ghanako presidentea.
- Martxoaren 29a – Jane Hawking, ingeles idazle eta hezitzailea.
- Martxoaren 30a – Ahmad Shah Ahmadzai, Afganistango lehen ministroa (h. 2021).
- Martxoaren 30a – Javier Krahe, espainiar kantautore satirikoa (h. 2015).
Apirila
- Apirilaren 1a – Xabier Elorriaga, Venezuelan jaiotako euskal herritar aktorea.
- Apirilaren 1a – Julen Urkiza, euskal idazle eta karmeldarra.
- Apirilaren 3a – José Folgado, PPko espainiar politikaria (h. 2020).
- Apirilaren 4a – Abuzed Omar Dorda, Libiako lehen ministroa (h. 2022).
- Apirilaren 5a – Xabier Lete, euskal idazle, poeta eta kantaria, eta politikaria (h. 2010).
- Apirilaren 6a – John Huarte, futbol amerikarreko quarterback ohia.
- Apirilaren 7a – Makoto Kobayashi, japoniar fisikaria, 2008ko Fisikako Nobel Saria.
- Apirilaren 7a – Gerhard Schröder, Alemaniako kantziler ohia.
- Apirilaren 8a – Masanobu Izumi, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 8a – Julissa, mexikar aktore, abeslari, antzerki-ekoizle eta film-zuzendaria.
- Apirilaren 9a – Leila Khaled, Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko aktibista politikoa eta militantea.
- Apirilaren 11 – John Milius, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea.
- Apirilaren 13a – Brian Pendleton, ingeles gitarra-jotzailea, Pretty Things taldeko kide sortzailea (h. 2001).
- Apirilaren 13a – Pedro Mari Zabalza, nafar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- Apirilaren 14a – José María Guelbenzu, espainiar literatura kritikari eta eleberrigilea, polizia eleberrietan aditua.
- Apirilaren 15a – Kunishige Kamamoto, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 18a – Robert Hanssen, estatubatuar espioia (h. 2023).
- Apirilaren 19a – James Heckman, estatubatuar ekonomialaria, mikroekonomian aditua, 2000ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Apirilaren 20a – Antton Merikaetxebarria, bizkaitar zinemagilea.
- Apirilaren 21a – Ramon Saizarbitoria, euskal idazlea, euskal literatura modernoaren aintzidaritzat joa.
- Apirilaren 22a – Mari Tere Alberdi, bizkaitar tabernaria, sukaldaria, aktorea eta ekintzailea.
- Apirilaren 22a – Steve Fossett, estatubatuar milionario eta abenturazalea (h. 2007).
- Apirilaren 22a – Elias Pierola, Pierola II.a, nafar pilotari ohia.
- Apirilaren 25a – Eugene Richards, estatubatuar argazkilari eta kazetaria.
- Apirilaren 30 – María Eugenia Aubet, kataluniar arkeologo eta historialaria, arkeologia feniziar-punikoan espezializatua (h. 2024).
- Apirilaren 30a – Félix de Azúa, espainar idazle eta unibertsitate irakaslea.
- Apirilaren 30a – Jill Clayburgh, estatubatuar aktorea (h. 2010).
- Apirilaren 30a – Peter Dixon, ingeles errugbilaria (h. 2023).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Jose Manuel Pagoaga, Peixoto, gipuzkoar ETAkide ohi historikoa.
- Maiatzaren 1a – Arantxa Vega, gipuzkoar atleta ohia.
- Maiatzaren 5a – Mixel Aire, Xalbador II.a, baxenafar bertsolaria, hiru aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlea.
- Maiatzaren 5a – Christian de Portzamparc, frantziar arkitekto eta hirigilea.
- Maiatzaren 5a – John Rhys-Davies, galestar jatorriko ingeles aktorea.
- Maiatzaren 6a – Ana Higueras, espainiar sopranoa.
- Maiatzaren 6a – Fernando Méndez-Leite, espainiar zinema-zuzendaria.
- Maiatzaren 7a – Rafael de Diego, gipuzkoar futbolaria (h. 1982).
- Maiatzaren 9a – Dorita Ruiz, Euskal Herrian aritutako espainiar maistra eta pedagogoa, adimen-urritasundun ikasleak eskoletan integratzen aitzindaria.
- Maiatzaren 10a – Txaro Arteaga, donostiar kazetaria, Emakunde erakundearen zuzendari ohia.
- Maiatzaren 12a – Chris Patten, britainiar politikaria.
- Maiatzaren 13a – Carolyn Franklin, estatubatuar soul-abeslaria, Aretha Franklinen ahizpa gazteena (h. 1988).
- Maiatzaren 14a – George Lucas, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea.
- Maiatzaren 15a – Ulrich Beck, alemaniar soziologoa (h. 2015).
- Maiatzaren 16a – Danny Trejo, mexikar jatorriko estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 18a – Celia Amoros, valentziar filosofoa, idazlea eta saiakeragilea.
- Maiatzaren 18a – James Arthur, kanadar matematikaria, analisi harmonikoan aditua.
- Maiatzaren 18a – W. G. Sebald, alemaniar idazlea (h. 2001).
- Maiatzaren 19a – Peter Mayhew, ingeles-estatubatuar aktorea, Star Wars film sagan Chewbacca pertsonaiaren antzezlea (h. 2019).
- Maiatzaren 20a – Ibon Areso, bizkaitar politikari jeltzalea, Bilboko alkate ohia.
- Maiatzaren 20a – Joe Cocker, britainiar rock abeslaria (h. 2014).
- Maiatzaren 21a – Manuel Piña, espainiar moda-diseinatzailea (h. 1994).
- Maiatzaren 21a – Mary Robinson, Irlandako Errepublikako zazpigarren presidentea.
- Maiatzaren 23a – John Newcombe, australiar tenislari ohia.
- Maiatzaren 25a – Frank Oz, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta txotxongilolaria.
- Maiatzaren 27a – Alain Souchon, frantziar abeslaria eta antzezlea.
- Maiatzaren 27a – Pleun Strik, herbeheretar futbolaria (h. 2023).
- Maiatzaren 28a – Rudy Giuliani, estatubatuar abokatua eta politikaria, New Yorkeko alkate ohia.
- Maiatzaren 28a – Sondra Locke, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta abeslaria (h. 2018).
- Maiatzaren 28a – Carlos Soltxaga, nafar ekonomialaria eta politikaria.
- Maiatzaren 29a – Helmut Berger, austriar aktorea (h. 2023).
- Maiatzaren 29a – Maurice Bishop, Grenadako lehen ministroa (h. 1983).
- Maiatzaren 30a – Katsuyoshi Kuwahara, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 31 – Camille Cabral, franko-brasildar politikari eta dermatologoa, Frantzian ordezkari politiko hautatutako lehenengo emakumezko transexuala.
Ekaina
- Ekainaren 2a – Bittor Egurrola, bizkaitar abeslaria.
- Ekainaren 4a – Serge Daney, frantziar kazetari eta zinema-kritikaria (h. 1992).
- Ekainaren 4a – Michelle Phillips, estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea, The Mamas & the Papas taldeko kidea.
- Ekainaren 4a – Estibalitz Robles Arangiz, Estitxu, euskal abeslaria (h. 1993).
- Ekainaren 5a – Jerardo Elortza, gipuzkoar euskaltzalea, etnografoa, hizkuntzalaria, historialaria eta idazlea.
- Ekainaren 5a – Hartmut Esslinger, alemaniar-estatubatuar diseinatzaile eta asmatzailea.
- Ekainaren 6a – Phillip Sharp, estatubatuar biologoa, 1993ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Ekainaren 7a – Miguel Ríos, espainiar musikaria, Espainiako rock-musikaren aitzindarietakoa.
- Ekainaren 8a – María Ostiz, nafar abeslaria.
- Ekainaren 13a – Ban Ki-moon, Nazio Batuen Erakundeko 8. idazkari nagusia.
- Ekainaren 13a – Tuna Mascarenhas, caboverdetar laborategi medikoko aktibista eta zientifikoa (h. 2009).
- Ekainaren 16a – Annie Famose, frantziar eskiatzaile alpino ohi eta enpresaburua.
- Ekainaren 17a – Maria Jesus Aranburu Arbelaitz, gipuzkoar sasi-maistra ohia eta emakumeen berdintasunaren aldeko ekintzailea.
- Ekainaren 18a – Xabier Añoveros, nafar abokatu, historialari eta idazlea.
- Ekainaren 18a – Ömer Kavur, turkiar zinema zuzendaria (h. 2005).
- Ekainaren 18a – Salvador Sánchez Cerén, El Salvadorko presidentea.
- Ekainaren 19a – Chico Buarque, brasildar musikari, aktore eta idazlea.
- Ekainaren 21a – Tony Scott, ingeles zinema zuzendaria (h. 2012).
- Ekainaren 22a – Gérard Mourou, frantziar fisikari eta ingeniari elektrikoa, 2018ko Fisikako Nobel Saria.
- Ekainaren 23a – Begoña Sopelana, bizkaitar maistra eta soziologoa, emakume aitzindaria lankidetzan (h. 1999).
- Ekainaren 24a – Jeff Beck, blues zein rock musikako britainiar gitarra-jotzailea (h. 2023).
- Ekainaren 24a – Petra Martínez, espainiar aktorea eta zuzendaria.
- Ekainaren 24a – Chris Wood, ingeles musikaria, Traffic taldeko kide sortzailea (h. 1983).
- Ekainaren 25a – Robert Charlebois, quebecar antzezle eta musikagilea.
- Ekainaren 26a – David Barbero, gaztelar jatorriko euskal herritar idazle eta kazetaria.
- Ekainaren 28a – Sohrab Shahid-Saless, irandar zinema-zuzendaria (h. 1998).
- Ekainaren 29a – Gary Busey, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea.
Uztaila
- Uztailaren 4a – Mari Abrego, nafar mendigoizalea eta Euskal Herriko himalaismoaren aitzindaria (h. 2018).
- Uztailaren 5a – Enrique Irazoqui, kataluniar aktore, ekonomilari, xake jokalari eta literatura irakaslea (h. 2020).
- Uztailaren 7a – Jürgen Grabowski, alemaniar futbolaria (h. 2022).
- Uztailaren 7a – Tony Jacklin, ingeles golf jokalari ohia.
- Uztailaren 8a – Mourid Barghouti, palestinar poeta eta idazlea (h. 2021).
- Uztailaren 9a – Dorotea Bárcena, galiziar aktorea, antzerkigile eta antzerki zuzendaria (h. 2016).
- Uztailaren 11 – Fernando Egidazu, bizkaitar ekonomialaria, Espainiako Bankuan lan egiten duena.
- Uztailaren 11 – Valdeir Vieira, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Uztailaren 13a – Ernő Rubik, hungariar asmatzaile, arkitekto eta arkitektura irakaslea, Rubiken kuboaren asmatzailea.
- Uztailaren 15a – Jan-Michael Vincent, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- Uztailaren 17a – Jean-Claude Brisseau, frantziar zinemagilea (h. 2019).
- Uztailaren 17a – Carlos Alberto Torres, brasildar futbolari eta entrenatzailea (h. 2016).
- Uztailaren 21a – Buchi Emecheta, nigeriar-britainiar idazlea (h. 2017).
- Uztailaren 21a – John Atta-Mills, Ghanako presidentea (h. 2012).
- Uztailaren 22a – Christiane Rimbaud, frantziar historialari eta idazlea (h. 2023).
- Uztailaren 22a – Jaime Yoshiyama Tanaka, perutar ingeniaria eta politikaria.
- Uztailaren 23a – Maria João Pires, portugaldar piano-jotzailea.
- Uztailaren 24a – Cristina Almeida, espainiar abokatu eta ezkerreko politikaria.
- Uztailaren 24a – Eva Syková, txekiar neurozientzialaria.
- Uztailaren 24a – Onneyn Tahi, Vanuatuko presidentea (h. 1998).
- Uztailaren 26a – Betty Davis, estatubatuar funk eta soul musikaren emakume abeslaria (h. 2022).
- Uztailaren 27a – Bunji Kimura, japoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Uztailaren 28a – Jean-Marie Leblanc, Frantziako Tourreko zuzendari ohia.
- Uztailaren 29a – Eusebio Hernández, nafar apaiz agustindar errekoletoa, Tarazonako apezpikua.
- Uztailaren 31 – Eugenio Aguirre, euskal jatorriko mexikar idazlea.
- Uztailaren 31 – Geraldine Chaplin, britainiar aktorea.
- Uztailaren 31 – Robert C. Merton, estatubatuar ekonomilaria, 1997ko Ekonomiako Nobel Saria.
Abuztua
- Abuztuaren 1a - Iuri Romanenko, sobietar kosmonauta ohia, bi aldiz Sobietar Batasuneko heroia.
- Abuztuaren 1a – Carme Solé Vendrell, kataluniar marrazkilari eta ilustratzailea.
- Abuztuaren 2a – Jim Capaldi, ingeles musikari, Traffic taldeko kide sortzailea (h. 2005).
- Abuztuaren 3a – Nino Bravo, espainiar abeslaria (h. 1973).
- Abuztuaren 4a – Susana Agüero, argentinar dantzaria eta aktorea (h. 2012).
- Abuztuaren 4a – Richard Belzer, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Abuztuaren 7a – Nancy Morejón, kubatar poeta, dramagile, ensaiolari eta itzultzailea.
- Abuztuaren 8a – Joaquín Arozamena, espainiar kazetaria.
- Abuztuaren 9a – Sam Elliott, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 11 – Ian McDiarmid, eskoziar antzerki, telebista eta zinemako aktorea.
- Abuztuaren 14a – Magüi Mira, espainiar aktore, idazle, zinema-ekoizle eta antzerki-zuzendaria.
- Abuztuaren 15a – Sylvie Vartan, bulgariar-frantziar abeslari eta antzezlea.
- Abuztuaren 16a – Rafael Camiña, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- Abuztuaren 17a – Larry Ellison, estatubatuar ekintzaile eta informatikari teorikoa, Oracle enpresaren sortzailea.
- Abuztuaren 17a – Michel Noël, Quebeceko Algonkin jatorriko funtzionarioa eta idazle kanadarra (h. 2021).
- Abuztuaren 17a – Margarita Rivière, kataluniar kazetari eta idazlea (h. 2015).
- Abuztuaren 19a – Hugo Gatti, El Loco, argentinar futbolaria, Argentinako inoizko atezain onenenetakoa.
- Abuztuaren 20a – Rajiv Gandhi, Indiako lehen ministroa (h. 1991).
- Abuztuaren 21a – Peter Weir, australiar zinema zuzendaria.
- Abuztuaren 25a – Florentino Eskisabel, nafar pilotari ohia.
- Abuztuaren 25a – Pat Martino, estatubatuar jazz-gitarrista (h. 2021).
- Abuztuaren 26a – Libe Enbeita, bizkaitar bertsolaria.
- Abuztuaren 27a - Catherine Leroy, frantziar gerra-fotokazetaria (h. 2006).
- Abuztuaren 30a - Carmen Sarmiento, espainiar kazetari feminista.
- Abuztuaren 31 – Anna Lizaran, kataluniar aktorea (h. 2013).
Iraila
- Irailaren 5a – Marta Cárdenas, gipuzkoar margolari eta grabatzailea.
- Irailaren 6a – Donna Haraway, Kaliforniako Unibertsitateko irakasle emeritua Kontzientziaren Historia programan.
- Irailaren 9a – Neil French, britainiar enpresaburua.
- Irailaren 10a – Thomas Allen, britainiar baritonoa.
- Irailaren 11 – Serge Haroche, frantziar fisikaria, 2012ko Fisikako Nobel Saria.
- Irailaren 12a – Yoshio Kikugawa, japoniar futbolaria (h. 2022).
- Irailaren 12a – Leonard Peltier, amerindiar ekintzailea, preso politikoa eta Amerikar Indiar Mugimeduko kidea.
- Irailaren 12a – Barry White, estatubatuar abeslaria (h. 2003).
- Irailaren 13a – Jacqueline Bisset, ingeles aktorea.
- Irailaren 15a – Yoweri Museveni, Ugandako presidentea.
- Irailaren 16a – Ana María Stekelman, argentinar dantzari eta koreografoa.
- Irailaren 17a – Reinhold Messner, alemaniar hizkuntzadun italiar alpinista, hamalau zortzimilakoak igo dituen munduko lehen pertsona.
- Irailaren 18a – Tsuyoshi Kunieda, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 20a – José Eulogio Garate, gipuzkoar futbolari ohia.
- Irailaren 23a – Eric Bogle, eskoziar jatorriko australiar folk kantautore eta abeslaria.
- Irailaren 23a – Norbert Walter, alemaniar ekonomialaria (h. 2012).
- Irailaren 24a – Gilles Lipovetsky, frantziar idazle, filosofo eta soziologoa.
- Irailaren 25a – Michael Douglas, estatubatuar zinemako aktorea eta ekoizlea.
- Irailaren 27a – Ana María López Colomé, mexikar biokimikaria.
- Irailaren 28a – Yoshitada Yamaguchi, japoniar futbolaria.
- Irailaren 28a – Miloš Zeman, Txekiar Errepublikako presidentea.
- Irailaren 30a – Jimmy Johnstone, eskoziar futbolaria (h. 2006).
Urria
- Urriaren 1a – Antti Tuuri, finlandiar idazle, gidoilari eta itzultzailea.
- Urriaren 2a – Alzhan Zharmukhamedov, sobietar saskibaloi jokalaria (h. 2022).
- Urriaren 3a – Pierre Deligne, belgikar matematikaria.
- Urriaren 3a – Denis Haughey, irlandar politikaria, Ipar Irlandako SDLPko arduradun nagusietakoa izandakoa.
- Urriaren 3a – Uwe Ludwig Horn, Siegfried & Roy bikoteko alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista (h. 2020).
- Urriaren 4a – Rocío Dúrcal, espainiar aktorea eta abeslaria (h. 2006).
- Urriaren 6a – Merzak Allouache, aljeriar zinema-zuzendaria.
- Urriaren 9a – John Entwistle, The Who taldeko baxu-jotzailea (h. 2002).
- Urriaren 9a – Eustakio Mendizabal, gipuzkoar euskaltzalea, poeta eta ETAkidea (h. 1973).
- Urriaren 9a – Manuel Urtizberea, gipuzkoar idazlea.
- Urriaren 10a – Tudor Parfitt, britainiar esploratzailea, historialaria eta idazlea.
- Urriaren 10a – Petar Zhekov, bulgariar futbolaria (h. 2023).
- Urriaren 12a – Kuniya Daini, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 13a – Luis Maria Zugazaga, bizkaitar futbolaria ohia.
- Urriaren 14a – Xabier Etxebarrieta, bizkaitar ETAkide nabarmena (h. 1968).
- Urriaren 14a – Serif Gören, turkiar zinema-zuzendaria.
- Urriaren 14a – Udo Kier, alemaniar zinema eta telebistako aktorea.
- Urriaren 15a – Sali Berisha, Albaniako presidente ohia .
- Urriaren 15a – David Trimble, Ipar Irlandako lehen ministroa eta 1998ko Bakearen Nobel Saria (h. 2022).
- Urriaren 16a – Elizabeth Loftus, estatubatuar psikologo eta matematikaria, giza oroimenean aditua.
- Urriaren 16a – Patsy Watchorn, irlandar folk abeslaria.
- Urriaren 18a – Katherine Kurtz, eleberri fantastikoen estatubatuar idazlea, Deryni buruzko serieagatik ezaguna.
- Urriaren 18a – Xabier Zubizarreta Lasagabaster, gipuzkoar politikari eta idazlea, Arrasateko alkate ohia.
- Urriaren 19a – Begoña Arregi, gipuzkoar irakaslea, kazetaria eta idazlea.
- Urriaren 19a – El Cabrero, espainiar abeslaria.
- Urriaren 19a – Anton Martínez, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 19a – Agustín Tamames, espainiar txirrindulari ohia.
- Urriaren 19a – Peter Tosh, jamaikar reggae musikaria (h. 1987).
- Urriaren 21a – Jean-Pierre Sauvage, frantziar kimikaria, 2016ko Kimikako Nobel Saria.
- Urriaren 25a – Juan Manuel Santisteban, kantabriar txirrindularia (h. 1976).
- Urriaren 26a – Jim McCann, irlandar plazagizon eta folk abeslaria (h. 2015).
- Urriaren 29a – Vita Andersen, daniar idazlea (h. 2021).
- Urriaren 29a – Eukene Lacarra, nafar literatura-kritikari eta mediebalista (h. 2023).
- Urriaren 29a – Denny Laine, ingeles musikari, abeslari eta egile abeslaria, The Moody Blues eta Wings taldeko kidea (h. 2023).
- Urriaren 30a – José-Miguel Ullán, espainiar poeta eta prosalaria (h. 2009).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Rafik al-Hariri, Libanoko lehen ministroa (h. 2005).
- Azaroaren 1a – Manuel Pérez Martínez, Camarada Arenas, Espainiako Alderdi Komunista (berrosatua) PCE (r)-ko idazkari nagusia.
- Azaroaren 2a – Patrice Chéreau, frantziar zinemagilea (h. 2013).
- Azaroaren 2a – Keith Emerson, ingeles teklatu jotzaile, abesti egile eta zinema soinu-banda konpositorea, Emerson, Lake & Palmer taldearen sortzaileetakoa (h. 2016).
- Azaroaren 3a – Arantxa Gurmendi, gipuzkoar aktorea (h. 2023).
- Azaroaren 4a – Jokin Gorostidi, euskal politikaria (h. 2006).
- Azaroaren 5a – Marisa Naranjo, kanariar esataria, aktorea eta aurkezlea.
- Azaroaren 7a – Luigi Riva, Rombo di Tuono, italiar futbolaria (h. 2024).
- Azaroaren 9a – Phil May, ingeles abeslaria, Pretty Things taldeko kide sortzailea (h. 2020).
- Azaroaren 10a – Askar Akaiev, lehendabiziko Kirgizistango presidentea.
- Azaroaren 10a – Larry Trask, euskal hizkuntzalari estatubatuarra (h. 2004).
- Azaroaren 11 – Eugenio Arellano, nafar apaiz katolikoa.
- Azaroaren 11 – Pepe Sancho, espainiar aktorea (h. 2013).
- Azaroaren 13a – José María Montesinos, gipuzkoar matematikaria.
- Azaroaren 13a – Timmy Thomas, estatubatuar R&B abeslaria, teklatu-jotzailea, musikagilea eta disko-ekoizlea (h. 2022).
- Azaroaren 17a – Gene Clark, estatubatuar abeslari eta egile abeslaria, The Byrds taldeko kide sortzailea (h. 1991).
- Azaroaren 17a – Danny DeVito, estatubatuar aktore, umorista, zinema zuzendari eta ekoizlea.
- Azaroaren 17a – Rem Koolhaas, herbehereetar arkitekto, hirigile, kazetari eta gidoilaria.
- Azaroaren 19a – Agnes Baltsa, greziar mezzosopranoa.
- Azaroaren 21a – Harold Ramis, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta gidoigilea (h. 2014).
- Azaroaren 22a – Carlos Ferrater, kataluniar arkitektoa.
- Azaroaren 22a – Takeshi Ono, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 24a – Candy Darling, estatubatuar emakumezko aktore transgeneroa (h. 1974).
- Azaroaren 25a – Ben Stein, estatubatuar gidoigile eta idazlea.
- Azaroaren 26a – Fontanarrosa, El Negro, argentinar komikigilea (h. 2007).
- Azaroaren 29a – Javier Hormaza, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 30a – Joseph Boakai, Liberiako presidentea.
Abendua
- Abenduaren 1a – Tahar Ben Jelloun, frantsesez idazten duen marokoar idazle eta poeta.
- Abenduaren 1a – Daniel Pennac, marokoar jatorriko frantziar idazlea.
- Abenduaren 2a – Ibrahim Rugova, Kosovoko presidentea (h. 2006).
- Abenduaren 3a – Salvador Moncada, hondurastar sendagilea.
- Abenduaren 4a – Dennis Wilson, estatubatuar musikari eta abeslaria, The Beach Boys taldeko kide sortzailea (h. 1983).
- Abenduaren 6a – Kontxi Laso, gipuzkoar atleta ohia, pisu eta disko jaurtiketan aditua.
- Abenduaren 9a – Giacomo dalla Torre del Tempio di Sanguinetto, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (h. 2020).
- Abenduaren 9a – Neil Innes, ingeles idazle, umorista eta musikaria (h. 2019).
- Abenduaren 14a – Nicolae Zamfir, errumianiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Abenduaren 16a – Alan Yates, ingeles hizkuntzalari katalanzalea.
- Abenduaren 19a – William Christie, estatubatuar orkestra zuzendaria eta klabezin-jotzailea.
- Abenduaren 19a – Sata Isobe, japoniar boleibol jolakaria (h. 2016).
- Abenduaren 19a – Richard Leakey, kenyar antropologoa (h. 2022).
- Abenduaren 19a – Alvin Lee, ingeles abeslari, egile abeslari eta gitarra-jotzailea, Ten Years After blues rock taldeko kidea (h. 2013).
- Abenduaren 19a – Zal Yanovsky, kanadar folk-rock musikaria, The Lovin' Spoonful taldeko kidea (h. 2002).
- Abenduaren 20a – Rinatu Coti, korsikar idazlea.
- Abenduaren 20a – Carmelo Ortiz de Elgea, gipuzkoar margolaria.
- Abenduaren 21a – Teresa Aranguren, arabar kazetaria.
- Abenduaren 22a – Norberto Torres, bizkaitar traineru-patroia, Kaikurekin 4 Kontxako Bandera eta Espainiako 3 Txapelketa irabazitakoa.
- Abenduaren 23a – Jesús Bueno, nafar ekonomialari eta politikaria (h. 2006).
- Abenduaren 25a – Sam Strahan, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2019).
- Abenduaren 25a – Henry Vestine, estatubatuar gitarra-jotzailea, Canned Heat taldeko kidea (h. 1997).
- Abenduaren 26a – Txutxi Aranguren, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 2011).
- Abenduaren 28a – Sandra Faber, estatubatuar astrofifikaria, galaxien eboluzioan aditua.
- Abenduaren 28a – Kary Mullis, estatubatuar biologoa, 1983ko Kimikako Nobel Saria (h. 2019).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Anne-Marie Lagarde, zuberoar idazlea, ikertzailea eta feminista.
- Antton Elosegi Aldasoro, gipuzkoar itzultzailea, abokatua, eta filologoa.
- Empar Pineda, Euskal Herrian jaio, Katalunian hazi eta Madrilen bizi den militante feminista eta lesbiana.
- Euxebio Igartzabal, gipuzkoar bertsolaria.
- Iñaki Garmendia, Laja, gipuzkoar trikitilaria (h. 2019).
- Iñaki Olaizola Eizagirre, gipuzkoar ingeniari eta antropologoa.
- Jose Antonio Azpiazu, gipuzkoar historialaria, antropologoa eta idazlea.
- Jose Maria Eskubi, nafar ETAkide buruzagia (h. 2016).
- Josean Díez de Quevedo, gipuzkoar artista.
- Josette Dacosta, euskal herritar margolaria.
- Juan Bautista Oreja, Oreja III.a, nafar esku pilotaria (h. 1985).
- Juan Luis Arregui, bizkaitar enpresaburu eta akzionista.
- Juan Maria Orbe, euskal enpresaburua eta EHNE sindikatuko sortzaileetako bat (h. 2012).
- Lola Sarratea, nafar artista eta idazlea.
- Luis Iturri, bizkaitar aktore eta antzerki-zuzendaria (h. 1998).
- Mari Carmen Ruiz, bizkaitar aktore ohia.
- Maria Jose Azurmendi, gipuzkoar soziolinguista.
- Marian Arregi, gipuzkoar musikaria eta dantzaria, euskal dantza eta musika tradizionala berreskuratzen lan handia egin zuena (h. 2018).
- Miguel Madariaga, Euskadiko Txirrindularitza Iraskundearen sortzaile eta presidentea.
- Patxi Noblia, lapurtar enpresaburua eta euskal kulturaren sustatzailea (h. 2023).
- Ricardo Uztarroz, zuberoar idazle eta kazetaria, Latinomerikaren prentsan ezaguna.
- Xabier Etxeberria Mauleon, nafar filosofo eta katedraduna.
- Elías Torres Tur, balear arkitektoa.
- Félix Anaut, Aragoiko artista, margolari, zeramikari eta eskultorea.
- Jean Clareboudt, frantziar eskultore eta diseinatzailea (h. 1997).
- Josep Maria Pou, kataluniar aktore eta antzerki zuzendaria.
- Luis María de Iturri y Sojo, espainiar antzezle eta antzerki-zuzendaria (h. 1998).
- Reysa Bernson, frantziar astronomoa, Association Astronomique du Norden sortzailea (j. 1904).
- Roger Lewin, ingeles biokimikaria eta zientzia gaietako idazlea.
- Víctor Gómez Pin, kataluniar filosofoa.
- Voltaire Schilling, brasildar irakaslea eta historialaria (h. 2022).
- Javier Reverte, espainiar bidaiari, idazle eta kazetaria (h. 2020).
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Edwin Lutyens, ingeles arkitektoa (j. 1869).
- Urtarrilaren 2a – Emilio Altzugarai, nafar militarra, Espainiako Armadako koronela (j. 1880).
- Urtarrilaren 3a – Jurgis Baltrušaitis, lituanierazko eta errusierazko olerkaria (j. 1873).
- Urtarrilaren 7a – Louise Henry Hoover, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (j. 1874).
- Urtarrilaren 9a – Antanas Smetona, Lituaniako lehenbiziko presidentea (j. 1874).
- Urtarrilaren 11 – Galeazzo Ciano, italiar buruzagi faxista (j. 1903).
- Urtarrilaren 14a - Aliya Moldagulova, sobietar frankotiratzailea, Sobietar Batasuneko heroia (j. 1925).
- Urtarrilaren 15a – Zinaida Portnova, sobietar partisanoa, ehun nazi baino gehiago pozoitu zituelako ezaguna (j. 1926).
- Urtarrilaren 23a – Edvard Munch, norvegiar margolari eta grabatzailea (j. 1863).
- Urtarrilaren 24a – Bernardo Gabiola Lazpita, bizkaitar organo-irakasle eta musikagilea (j. 1880).
- Urtarrilaren 31 – Jean Giraudoux, frantziar idazlea (j. 1882).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Piet Mondrian, herbehereetar margolaria (j. 1872).
- Otsailaren 7a – Robert Ezra Park, estatubatuar hiri-soziologoa (j. 1864).
- Otsailaren 16a – Dhundiraj Govind Phalke, indiar zinemagilea (j. 1870).
- Otsailaren 22a - Kasturba Makhanji, Mahatma Gandhiren emaztea (j. 1869).
- Otsailaren 23a – Leo Baekeland, belgikar kimikaria (j. 1863).
- Otsailaren 29a – Pehr Evind Svinhufvud, Finlandiako presidentea (j. 1861).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Paul-Émile Janson, Belgikako lehen ministroa (j. 1872).
- Martxoaren 5a – Max Jacob, frantziar margolari eta idazlea (j. 1876).
- Martxoaren 7a – Maria Soledad Moral Santa Cruz, bizkaitar arrain saltzaile, "sardinera", eta ekintzailea (j. 1882).
- Martxoaren 9a – Ignazio Agirregoikoa Benito, Benito Agirre, Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasuna defendatzen hil zen hegazkinlari euskalduna (j. 1923).
- Martxoaren 9a – Victor Ardisson, Vampire du Muy, frantziar nekrofilo ospetsua (j. 1872).
- Martxoaren 19a – Édouard de Castelnau, frantziar politikari eta militarra (j. 1851).
- Martxoaren 29a – Grace Chisholm Young, ingeles matematikaria (j. 1868).
- Martxoaren 30a – Isidoro Gaztañaga, Ibarrako mailua, euskal boxeolaria (j. 1905).
Apirila
- Apirilaren 2a – Daria Diachenko, sobietar partisanoa, Sobietar Batasuneko Heroia (j. 1924).
- Apirilaren 5a:
- Juan Larburu, gipuzkoar mugalaria, Flossenbürgeko kontzentrazio esparruan (j. 1912).
- Alime Abdenanova, sobietar espioia (j. 1924).
- Apirilaren 8a – Alberto Arrue, euskal margolaria (j. 1878).
- Apirilaren 13a – Cécile Chaminade, frantziar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1857).
- Apirilaren 13a – Paul Hazard, frantziar letragizon, historialari eta saiakera idazlea (j. 1878).
- Apirilaren 14a – Mary Adela Blagg, britainiar astronomoa, Ilargiko izendegiaren egilea (j. 1858).
- Apirilaren 15a – Giovanni Gentile, italiar filosofo idealista neo-hegeliarra eta politikari faxista (j. 1875).
- Apirilaren 19a – Abelino Barriola, euskal idazle eta antzerkigilea (j. 1885).
- Apirilaren 24a – Michael Pedersen Friis, Danimarkako lehen ministroa (j. 1857).
- Apirilaren 29a – Bernardino Machado, Portugalgo presidentea (j. 1851).
- Apirilaren 30a – Paul Poiret, frantziar moda diseinatzailea (j. 1879).
Maiatza
- Maiatzaren 3a – Margaret Eliza Maltby, estatubatuar fisikari eta hezitzailea (j. 1860).
- Maiatzaren 5a – Bertha Benz, automobilgintzako alemaniar industriaren aitzindaria eta automobilen balazta-pastillen asmatzailea (j. 1849).
- Maiatzaren 8a – Ethel Smyth, ingeles konpositorea eta emakumeen sufragismoaren buruetako bat (j. 1858).
- Maiatzaren 17a – Milena Jesenská, txekiar idazle, kazetari eta itzultzailea (h. 1896).
- Maiatzaren 19a – Ignacio Telleria, gipuzkoar konpositore eta itzultzailea, musikari entzutetsua Kuban (j. 1880).
- Maiatzaren 21a – Enrike Orueta, bizkaitar abertzalea (j. 1887).
- Maiatzaren 22a – Ricardo Tejedor, nafar margolari eta marrakilaria (j. 1882).
- Maiatzaren 23a – Bixente Retegi, nazien kontzentrazio esparru batean hildako euskal herritarra (j. 1908).
Ekaina
- Ekainaren 6a – Paul Cornu, frantziar ingeniari eta asmatzailea, errotorea erabiliz eginiko lehen hegaldi librearen autorea (j. 1881).
- Ekainaren 6a – Ker-Xavier Roussel, frantziar margolaria (j. 1867).
- Ekainaren 7a – Enrique Díez Canedo, espainiar idazle eta itzultzailea (j. 1879).
- Ekainaren 10a – Frank Ryan, irlandar ezkertiar ekintzaile errepublikarra (j. 1902).
- Ekainaren 16a – Marc Bloch, frantziar historialaria, Annaleen eskolaren sortzaileetako bat (j. 1888).
- Ekainaren 16a - George Stinney, 14 urterekin, XX. mendean Estatu Batuetan exekutatu zuten pertsonarik gazteena (j. 1929).
- Ekainaren 18a – Violeta Jakova, bulgariar partisano eta militante komunista (j. 1923
- Ekainaren 24a – Hubert Loutsch, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1878).
- Ekainaren 27a – Vera Mentxik, errusiar-txekiar-brinainiar xake jokalaria, emakumezkoen lehenengo munduko xake txapelduna (j. 1906).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Tatiana Savitxeva, Bigarren Mundu Gerran Leningradeko setioan egunerokoa idatzi zuen sobietar nerabea (j. 1930).
- Uztailaren 4a – Lawrence Erburu, AEBetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra (j. 1922).
- Uztailaren 6a – Chuichi Nagumo, japoniar almirantea (j. 1887).
- Uztailaren 14a – Enrique Eguren, arabar zientzialaria (j. 1888).
- Uztailaren 17a – William James Sidis, estatubatuar haur prodijioa, matematika eta hizkuntzalaritzarako dohai bikainak zituena (j. 1898).
- Uztailaren 20a – Ludwig Beck, alemaniar militarra, Hitler hiltzeko konplot bateko buruzagietako bat (j. 1880).
- Uztailaren 21a – Claus von Stauffenberg, alemaniar militarra, Hitler hiltzeko konplot bateko buruzagietako bat (j. 1907).
- Uztailaren 26a – Reza Shah Pahlavi, Irango shah edo enperadorea (j. 1878).
- Uztailaren 31 – Antoine de Saint-Exupery, idazle eta hegazkinlari frantziarra (j. 1900).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Jean Prévost, frantziar idazle, kazetari eta Frantziako Erresistentziaren kidea (j. 1901).
- Abuztuaren 1a – Manuel Quezón, filipinetako burujabetasunaren aldeko mugimenduaren buruzagia (j. 1878).
- Abuztuaren 4a – Krzysztof Kamil Baczyński, poloniar olerlari eta militarra (j. 1921).
- Abuztuaren 7a – Antonio Trueba Aginagalde, euskal konpositore eta organo-jolea (j. 1955).
- Abuztuaren 8a – Albrecht von Hagen, alemaniar legelaria eta erresistentziako kidea, Hitler hiltzeko atentatu eta huts egin zuena, urkatua (j. 1904).
- Abuztuaren 8a – Juliusz Kaden-Bandrowski, poloniar idazle eta kazetaria (j. 1885).
- Abuztuaren 9a – Ernst Lossa, 14 urtedun gazte yenichea, naziek eraila (j. 1929).
- Abuztuaren 10a – Daniel Argote, lapurtar irakaslea (j. 1910).
- Abuztuaren 15a – Ștefania Mărăcineanu, errumaniar fisikaria (j. 1882).
- Abuztuaren 18a – Jacques Roumain, haitiar saiakeragilea, poeta eta kontakizun-idazlea (j. 1907).
- Abuztuaren 18a – Ernst Thälmann, alemaniar politikaria (j. 1886).
- Abuztuaren 19a – Günther von Kluge, alemaniar landa mariskala Bigarren Mundu Gerran (j. 1882).
- Abuztuaren 19a – Marcel Pinte, Quinquin, Frantziako Erresistentziako kidea, ezagutzen den gazteena (j. 1938).
- Abuztuaren 23a – Abdulmezid II.a, azken osmanliar kalifa eta de iurezko azken otomandar sultana (j. 1868).
- Abuztuaren 25a – Bittor Iturria, lapurtar esku huskako pilotaria eta gudaria, Bigarren Mundu Gerran famatua (j. 1914).
Iraila
- Irailaren 1a – Liviu Rebreanu, errumaniar eleberrigilea (j. 1885).
- Irailaren 16a – Gustav Bauer, Alemaniako kantzilerra (j. 1870).
- Irailaren 18a – Hendrikus Colijn, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1869).
- Irailaren 25a – Walter Breisky, Austriako kantzilerra (j. 1871).
- Irailaren 27a – Aristide Maillol, frantziar margolari eta eskultorea (j. 1861).
- Irailaren 30a – John Trunley, britainiar music Halleko artista, bere obesitateagatik famatua (j. 1898).
Urria
- Urriaren 9a – Friedl Dicker-Brandeis, Auschwitzen eraildako judu emakume artista eta hezitzailea (j. 1898).
- Urriaren 10a – Théodore Tissier, frantziar legelari eta politikaria (j. 1866).
- Urriaren 14a – Rufino Laiseka, PSEko buruzagi eta Bilboko alkatea (j. 1872).
- Urriaren 14a – Erwin Rommel, Bigarren Mundu Gerran Alemaniako zelai-jenerala (j. 1891).
- Urriaren 20a – Hermann Maaß, erregimen naziaren aurkako erresistentzia alemaniarreko kidea, urkatua (j. 1897).
- Urriaren 21a – Hilma af Klint, suediar artista eta arte abstraktuaren aitzindarietako bat (j. 1862).
- Urriaren 23a – Charles Glover Barkla, britainiar fisikaria, 1917ko Fisikako Nobel Saria (j. 1877).
- Urriaren 24a – Louis Renault, frantziar automobilgintzako enpresaburua eta Renault etxearen sortzailea (j. 1877).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Joseph Abeberri, lapurtar politikaria, Mauthausen kontzentrazio-esparruan (j. 1895).
- Azaroaren 5a – Alexis Carrel, frantziar kirurgialari eta fisiologoa, 1912ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1873).
- Azaroaren 7a – Richard Sorge, alemaniar kazetari eta sobietar espioia (j. 1895).
- Azaroaren 8a – André Abegglen, suitzar futbolaria (j. 1909).
- Azaroaren 10a – Wang Jingwei, Txinako Errepublikako presidentea (j. 1883).
- Azaroaren 13a – Maria Josefa Sansberro Echeverria, Bigarren mundu gerran nazien kontzentrazio eremuan hildako oiartzuar bakarra (j. 1895).
- Azaroaren 15a – Edith Durham, britainiar margolaria, ilustratzaile zientifikoa, antropologo , bidaia-idazlea eta Balkanetako esploratzailea (j. 1863).
- Azaroaren 15a – Petiso Orejudo, argentinar serieko hiltzailea (j. 1896).
- Azaroaren 17a - Alfonso del Valle de Lersundi, gipuzkoar historialaria (j. 1875).
- Azaroaren 19a – Ignacio Bolívar Urrutia, espainiar naturalista eta entomologoa, Espainian Natura Zientzien bultzatzaile nagusietako bat (j. 1850).
- Azaroaren 22a – Joseph Caillaux, Frantziako lehen ministroa (j. 1863).
- Azaroaren 22a – Arthur Stanley Eddington, ingeles astronomo eta fisikaria (j. 1882).
- Azaroaren 30a – Eoin O'Duffy, irlandar errepublikar, militar eta polizia burua (j. 1890).
Abendua
- Abenduaren 2a – Filippo Tommaso Marinetti, Egipton jaiotako italiar idazlea (j. 1876).
- Abenduaren 3a – Andres Greziakoa, greziar printzea (j. 1882).
- Abenduaren 13a – Wassily Kandinsky, jatorri errusiarreko margolari frantziarra (j. 1866).
- Abenduaren 15a – Glenn Miller, estatubatuar musikagile, tronboi-jotzaile eta orkestra-zuzendaria (j. 1904).
- Abenduaren 17a – Viktor Bernedo Zubiaurre, gipuzkoar enpresari eta politikari sozialista (j. 1876).
- Abenduaren 23a – Charles Dana Gibson, estatubatuar marrazkilaria (j. 1867).
- Abenduaren 25a – George Steer, britainiar kazetari eta gerra-korrespontsala (j. 1909).
- Abenduaren 27a – Amy Beach, estatubatuar musikagile eta piano-jolea (j. 1867).
- Abenduaren 27a – Sára Salkaházi, hungariar moja katolikoa, Bigarren Mundu Gerran gutxi gorabehera ehun judu salbatu zituena (j. 1899).
- Abenduaren 28a – Joseph Garat, Baionako alkatea (j. 1872).
- Abenduaren 28a – Klavdia Nikolaieva, errusiar boltxebikea (j. 1893).
- Abenduaren 30a – Romain Rolland, idazle frantziarra, Literaturako Nobel Sariduna (j. 1866).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Martxoa – Tokutaro Ukon, japoniar futbolaria (j. 1913).
- Abendua – Rodrigo Soriano, gipuzkoar abokatu, kazetari eta politikaria (j. 1868).
- Enrique Ginea, arabar argazkilaria (j. 1874).
- François Bibal, lapurtar margolaria (j. 1877).
- Jose Maria Berra, Tellaetxipi, gipuzkoar bertsolaria (j. 1875).
- Luis Zaloña, gipuzkoar frantziskotarra eta idazlea.
- Regina Jonas, alemaniar errabino erreformista, munduko lehen emakume errabinoa (j. 1902).
Nobel saridunak:
- Fisika: Isidor Isaac Rabi
- Kimika: Otto Hahn
- Literatura: Johannes Vilhelm Jensen
- Medikuntza: Joseph Erlanger, Herbert Spencer Gasser
- Bakea: Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.