1943
1943. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa |
Urteak | 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1943 MCMXLIII |
Ab urbe condita | 2696 |
Armeniar egutegia | 1392 ԹՎ ՌՅՂԲ |
Bahá'í egutegia | 99 – 100 |
Bengaliar egutegia | 1350 |
Berber egutegia | 2893 |
Egutegi budista | 2487 |
Myanmarko egutegia | 1305 |
Bizantziar egutegia | 7451 – 7452 |
Koptoen egutegia | 1659 – 1660 |
Etiopiar egutegia | 1935 – 1936 |
Hebrear egutegia | 5703 – 5704 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1999 – 2000 |
Shaka Samvat | 1865 – 1866 |
Kali Yuga | 5044 – 5045 |
Iraniar egutegia | 1321 – 1322 |
Islamiar egutegia | 1361 – 1363 |
Japoniar egutegia | Shōwa 18 (昭和18年) |
Korear egutegia | 4276 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2486 |
Holozeniar egutegia | 11943 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Mundua
- Otsailaren 8a – Naziek Lepa Radić gazte emakume partisano jugoslaviarra atxilotu zuten. Handik hiru egunetara zintzilikatu zuten, 17 urte zituela.
- Martxoaren 5a – Turingo Fiat automobilgintza plantan greba hasi zuten milaka langilek, gerran zen Mussoliniren erregimena kolpatuz. Greba bizkor zabaldu zen Italian eta egun gutxian 100.000 ziren greban zeuden langileak.
- Apirilaren 19a – Varsoviako ghettoko altxamendua hasi zen. SSei eraso zieten eta juduek tropa alemaniarren aurka egindako matxinada handiena hasi zuten. Maiatzaren 16ra arte luzatu zen.
- Maiatzaren 22a – Francoren diktadurak Hitlerren Mein kampf biografiaren milaka ale erosi zituen liburutegi publikoetarako.
- Uztailaren 24a – 791 bonbaketari britainiarrek Hanburgo bonbardatu zuten Gomorra operazioa hasiz.
- Irailaren 9a – Alexander Patch estatubatuar jeneralak Guadalcanalgo kanpaina amaitu zela aldarrikatu zuen.
- Irailaren 22a – Naziek okupatutako Bielorrusian, hauek agintean jarritako Wilhem Kube komisario jeneralaren ohean lehergailua jarri zuen Alena Mazanikek, partisano sobietarrak.
- Urriaren 1a – Aliatuak Napoli hirian sartu ziren. Ordurako hiria bere burua askatua zen Le quattro giornale di Napoli izenarekin ezagutu den herri altxamenduaren bitartez.
- Azaroaren 22a – Libanok independentzia lortu zuen Frantziatik.
- Abenduaren 13a – Naziek Greziako Kalavryta herrian sarraskia egin zuten. Gizonezko guztiak tirokatu egin zituzten. Bitartean, emakume eta haurrak eskolan giltzapetu eta su eman zioten eraikinari. Atea puskatu eta irtetea lortu zuten, ordea.
Arte eta kultura
- Apirilaren 24a – Don Manolito, Pablo Sorozabalen musika eta Luis Fernández eta Anselmo C. Carreñoren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Victoria antzokian.
Kirolak
- Martxoaren 21a – Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 3-0 irabaziz S.U. Agen taldearen aurka.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Mohamed Mahmoud Ould Louly, Mauritaniako estatuburua (h. 2019).
- Urtarrilaren 1a – Jesús Manzaneque, espainiar txirrindularia.
- Urtarrilaren 1a – Richard Sennett, estatubatuar soziologo eta historialaria.
- Urtarrilaren 1a – Montserrat Soliva Torrentó, kataluniar zientzialaria, Zientzia kimikoetan doktorea eta unibertsitateko irakaslea (h. 2019).
- Urtarrilaren 2a – Janet Akyüz Mattei, turkiar-estatubatuar astronomoa (h. 2004).
- Urtarrilaren 4a – Jesús Torbado, espainiar kazetari eta idazlea (h. 2018).
- Urtarrilaren 5a – Ernest Maragall, kataluniar ekonomialari eta politikaria.
- Urtarrilaren 6a – Osvaldo Soriano, argentinar idazle eta kazetaria (h. 1997).
- Urtarrilaren 6a – Terry Venables, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- Urtarrilaren 7a – Sadako Sasaki, Hiroshimako neska gaztea, bakearen aldeko mugimenduetan erreferente ezaguna (h. 1955).
- Urtarrilaren 9a – Scott Walker, britainiar kantautorea (h. 2019).
- Urtarrilaren 10a – Jose Manuel Agirre Eizagirre, Endañeta, gipuzkoar harri-jasotzaile ohia.
- Urtarrilaren 10a – Jim Croce, estatubatuar rock eta folk abeslari eta egile abeslaria (h. 1973).
- Urtarrilaren 10a – Carmen Giménez Martín, espainiar arte-eraberritzailea.
- Urtarrilaren 11 – Eduardo Mendoza, espainiar idazlea.
- Urtarrilaren 12a Joseba Arzak, "Pela", gipuzkoar futbolaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 13a – Juan Jose Pujana, EAJeko bizkaitar politikaria (h. 2022).
- Urtarrilaren 14a – Mariss Jansons, letoniar orkestra-zuzendaria (h. 2019).
- Urtarrilaren 14a – Miguel Ángel Ladero, espainiar historialaria.
- Urtarrilaren 14a – Shannon Lucid, estatubatuar astronauta eta biokimikaria.
- Urtarrilaren 14a – José Luis Rodríguez González, El Puma, venezuelar abeslari eta aktorea.
- Urtarrilaren 14a – Ralph M. Steinman, kanadar immunologoa eta biologia zelularreko ikertzailea, 2011ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2011).
- Urtarrilaren 17a – Elsa López, ekuatoreginear-espainiar idazlea, poesian espezializatua.
- Urtarrilaren 19a – Janis Joplin, estatubatuar rock and roll eta blues abeslaria, rockaren historian izartzat hartzen den lehenengo emakumea (h. 1970).
- Urtarrilaren 20a – Armando Guebuza, Mozambikeko presidente ohia.
- Urtarrilaren 21a – Arantzazu Ametzaga, nafar idazlea, bibliotekaria eta feminista.
- Urtarrilaren 21a – Kenzo Yokoyama, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 23a – Miguel Ángel Revilla, Kantabriako presidentea.
- Urtarrilaren 24a – Patxi Astibia, nafar aizkolari ohia.
- Urtarrilaren 24a – Sharon Tate, estatubatuar aktore eta modeloa (h. 1969).
- Urtarrilaren 25a – Manuel Delgado Villegas, el Arropiero, Espainiako krimenen historian dagoen hiltzaile okerrenetakoa (h. 1998).
- Urtarrilaren 25a – Tobe Hooper, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (h. 2017).
- Urtarrilaren 28a – Xabier Morrás, nafar margolaria.
- Urtarrilaren 30a – Marta Minujín, argentinar artista plastikoa.
Otsaila
- Otsailaren 1a – Erramun Martikorena, nafar artzaina eta euskal abeslaria.
- Otsailaren 4a – Wanda Rutkiewicz, poloniar alpinista, inoizko emakume alpinistarik onenetarikoa (h. 1992).
- Otsailaren 4a – Ken Thompson, estatubatuar informatika aintzindaria, Unix sistema eragilearen sortzaileetako bat.
- Otsailaren 5a – Nolan Bushnell, estatubatuar negoziogile eta ingeniari elektrikoa, Atari, Inc. enpresaren sortzailea,
- Otsailaren 5a – Michael Mann, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria.
- Otsailaren 8a – Valerie Thomas, estatubatuar matematikari, fisikari eta informatikari eta datu-analista.
- Otsailaren 9a – Joe Pesci, estatubatuar aktore, umorista eta musikaria.
- Otsailaren 9a – Jesus Riaño, gipuzkoar kirol-kazetaria (h. 2021).
- Otsailaren 9a – Joseph E. Stiglitz, estatubatuar ekonomialari eta idazlea, 2001eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Otsailaren 11 – Joselito, espainiar abeslari eta aktore ohia.
- Otsailaren 13a – Pedro Luis Uriarte, bizkaitar enpresa zuzendaria.
- Otsailaren 14a – Iñaki Azkuna, EAJko politikaria eta Bilboko alkatea (h. 2014).
- Otsailaren 19a – Timothy Hunt, ingeles biokimikaria, 2001eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Otsailaren 20a – Aleksandr Pavlovitx Aleksandrov, sobietar kosmonauta ohia.
- Otsailaren 20a – Antonio Inoki, japoniar bortokalaria eta sustatzailea (h. 2022).
- Otsailaren 20a – Mike Leigh, ingeles zinema-, antzerki- eta telebista-zuzendaria.
- Otsailaren 22a – Eduard Limonov, errusiar idazlea eta politikaria (h. 2020).
- Otsailaren 22a – Horst Köhler, Alemaniako presidente ohia.
- Otsailaren 23a – Fernando Iragorri, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 24a - Catherine Cesarsky, frantziar-argentinar astronomoa, Nazioarteko Astronomia Elkarteko presidente ohia.
- Otsailaren 24a – Pablo Milanés, kubatar musikagilea, abeslaria, kantautorea, gitarrajolea eta pianojolea (h. 2022).
- Otsailaren 25a – George Harrison, ingeles gitarrajolea, The Beatles taldeko kidea (h. 2001).
- Otsailaren 25a – Txema Vitoria, Txiribiton, euskal pailazoa eta matematika irakaslea.
- Otsailaren 26a – Bob Hite, estatubatuar abeslaria, Canned Heat taldeko abeslaria (h. 1981).
- Otsailaren 27a – Morten Lauridsen, daniar jatorriko estatubatuar musikagilea.
- Otsailaren 27a – Sheila Rowbotham, britaniar historialari feminista sozialista.
Martxoa
- Martxoaren 1a – Jose Angel Iribar, Txopo, Athleticen historiako futbolari ospetsuenetako bat eta Euskal futbol selekzioaren entrenatzailea.
- Martxoaren 2a – Peter Straub, estatubatuar idazlea (h. 2022).
- Martxoaren 3a – Gianni Motta, italiar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 4a – Agustín Otxoa Irazuegi, nafar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 5a – Lucio Battisti, italiar musikari eta abeslaria (h. 1998).
- Martxoaren 7a – Bob Avakian, estatubatuar politikaria, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunista Iraultzaileko presidentea.
- Martxoaren 7a – Carolyn Carlson, estatubatuar koreografo eta dantzaria.
- Martxoaren 7a – Elisa Serna, espainiar kantautorea, protesta abestiak egiten zituena (h. 2018).
- Martxoaren 8a – Valerio Massimo Manfredi, italiar idazlea.
- Martxoaren 8a – Lynn Redgrave, ingeles aktorea (h. 2010).
- Martxoaren 9a - Martha Cooper, estatubatuar argazkilari eta fotokazetaria.
- Martxoaren 9a – Bobby Fischer, estatubatuar-islandiar xake jokalaria (h. 2008).
- Martxoaren 11 – Raymond Delisle, frantziar txirrindularia (h. 2013).
- Martxoaren 12a – Zohra Ben Lakhdar, tunisiar fisikaria.
- Martxoaren 12a – Ratko Mladić, Bosniako Gerran Bosniako Serbiar Errepublikako Armadako Estatu Goreneko Buruzagia.
- Martxoaren 13a – Marina Subirats, kataluniar soziologoa, zuzendari publikoa, politikaria eta filosofoa.
- Martxoaren 13a – André Téchiné, frantziar zinema zuzendaria.
- Martxoaren 14a – José Antonio Figueroa, espainiar saskibaloi entrenatzaile ohia, Bilboko taldeetan hainbat aldiz aritutakoa.
- Martxoaren 15a – Rafael Bartolozzi, nafar eskultore eta margolaria (h. 2009).
- Martxoaren 15a – David Cronenberg, kanadar zinemagilea.
- Martxoaren 16a – Maruja Torres, kataluniar kazetaria eta idazlea.
- Martxoaren 17a – Bakili Muluzi, Malawiko presidente ohia.
- Martxoaren 17a – Dionisio Urreisti, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 19a – Mario Molina, mexikar-estatubatuar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria (h. 2020).
- Martxoaren 19a – Mario Monti, Italiako lehen ministro ohia.
- Martxoaren 20a – Alice Vieira, portugaldar idazle eta kazetaria.
- Martxoaren 23a – Winston Groom, estatubatuar idazlea (h. 2020).
- Martxoaren 23a – Sharon Presley, estatubatuar liberal libertarioa, anarko-kapitalista, feminista indibidualista, idazlea, ekintzailea eta psikologiako irakaslea (h. 2022).
- Martxoaren 23a – María Teresa Sagarna, arabar irakasle eta politikaria.
- Martxoaren 23a – Nils-Aslak Valkeapää, laponiar idazle eta musikaria, nazioarteko sami artista ospetsuenetarikoa (h. 2001).
- Martxoaren 24a – Pedro Erquicia, gipuzkoar kazetaria (h. 2018).
- Martxoaren 25a – Pavel Lednyov, sobietar atleta (h. 2010).
- Martxoaren 26a – Bob Woodward, estatubatuar ikerketa-kazetaria.
- Martxoaren 27a – Károly Morvay, hungariar filologo eta unibertsitate irakaslea, euskarari buruzko zenbait lan idatzi dituena.
- Martxoaren 28a – Conchata Ferrell, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- Martxoaren 29a – Paola Binetti, italiar medikua, pedagogo eta politikaria.
- Martxoaren 29a – Eric Idle, ingeles umorista, aktorea, zinema zuzendaria, gidoigilea eta musikagilea, Monty Python taldeko kidea.
- Martxoaren 29a – John Major, Erresuma Batuko lehen ministro ohia.
- Martxoaren 29a – Vangelis, musika elektronikoko greziar konposatzailea (h. 2022).
- Martxoaren 30a – Ken Forssi, estatubatuar musikaria, Love taldeko kidea (h. 1998).
- Martxoaren 30a – Alfonso Ungría, espainiar zinema zuzendaria.
- Martxoaren 31 – Roy Andersson, suediar zinema zuzendaria.
- Martxoaren 31 – Christopher Walken, estatubatuar aktorea.
Apirila
- Apirilaren 1a – Naty Abascal, sevillar modeloa eta Feriako dukesa ohia.
- Apirilaren 1a – Mario Botta, suitzar arkitektoa.
- Apirilaren 1a – Dafydd Wigley, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko buruzagi ohia.
- Apirilaren 2a – Itziar Aizpurua, ezker abertzaleko gipuzkoar politikaria.
- Apirilaren 2a – Teresa Jordá Vitó, kataluniar akuarela margolaria.
- Apirilaren 2a – Annalena Tonelli, italiar misiolari katoliko eta ekintzailea (h. 2003).
- Apirilaren 3a – Kaxildo Alkorta, gipuzkoar itzultzailea, idazlea eta Mendebalde Kultura Alkartearen lehendakaria (h. 2021).
- Apirilaren 3a – Patxi Gorriti, gipuzkoar futbolari ohia.
- Apirilaren 3a – Richard Manuel, kanadar musikaria, The Band taldeko piano-jotzailea eta abeslari nagusia (h. 1986).
- Apirilaren 3a – Julian Zubeldia, gipuzkoar idazle eta politikaria, Lizartzako alkatea.
- Apirilaren 4a – Isabel-Clara Simó, kataluniar idazle, filosofo, irakasle eta kazetaria (h. 2020).
- Apirilaren 4a – Emiliano Fernández de Pinedo, bizkaitar historialaria.
- Apirilaren 5a – Julio César Santoyo, espainiar filologoa, ingelesaren espezialista eta itzulpen ikasketetan aditua, Arabako historiaren inguruko ikerketa ugari argitaratu dituena.
- Apirilaren 5a – Jean-Louis Tauran, frantziar kardinala (h. 2018).
- Apirilaren 7a – Joaquim Agostinho, portugaldar txirrindularia, portugalgo hoberenetakoa (h. 1984).
- Apirilaren 8a – Luis Fernando Orozco, kolonbiar aktorea (h. 2020).
- Apirilaren 15a – Robert Lefkowitz, estatubatuar kimikaria, 2012ko Kimikako Nobel Saria.
- Apirilaren 18a – Tadao Onishi, japoniar futbolaria (h. 2006).
- Apirilaren 19a – José Legrá, kubatar-espainiar boxeolari ohia.
- Apirilaren 20a – John Eliot Gardiner, britainiar orkestra-zuzendaria.
- Apirilaren 21a – Philippe Séguin, frantziar politikaria, Nazio Biltzarreko presidentea (h. 2010).
- Apirilaren 22a – Louise Glück, estatubatuar poeta eta saiakeragilea, 2020ko Literaturako Nobel Saria (h. 2023).
- Apirilaren 22a – Gonzalo Mariátegui, perutar idazle eta margolaria.
- Apirilaren 22a – Germán Uribe, kolonbiar idazle, diplomazialari eta kazetaria (h. 2024).
- Apirilaren 23a – Carmen Cervera, espainiar-suitzar modelo eta aktore ohi eta filantropoa, bere bildumagile jardueragatik ezaguna.
- Apirilaren 23a – Iñaki Sáez, euskal herritar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Apirilaren 24a – Jean-Michel Ezponda, lapurtar errugbilari ohia.
- Apirilaren 24a – Andres Gandarias, bizkaitar txirrindularia (h. 2018).
- Apirilaren 24a – David Morrell, kanadar idazlea, John Rambo pertsonaia sortzeagatik ezaguna.
- Apirilaren 26a – Peter Zumthor, suitzar arkitektoa.
- Apirilaren 28a – Jacques Dutronc, frantziar rock abeslari, kantautore, gitarrajole, konposatzaile eta aktorea.
- Apirilaren 30a – Frederick Chiluba, Zambiako presidentea (h. 2011).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Odilon Polleunis, belgikar futbolaria (h. 2023).
- Maiatzaren 1a - Judith Scott, estatubatuar eskultorea (h. 2005).
- Maiatzaren 2a – Angel Alkalde, bizkaitar politikari ohia.
- Maiatzaren 2a – Teruo Nimura, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 3a – Bittor Arana, bizkaitar aktibista (h. 2004).
- Maiatzaren 3a – Maryse Wolinski, frantziar kazetari eta idazlea (h. 2021).
- Maiatzaren 4a – Mari Carmen y sus muñecos, espainiar sabesliztun, umorista eta telebista aurkezlea (h. 2023).
- Maiatzaren 5a – Michael Palin, ingeles aktore, umorista eta idazlea, Monty Python taldeko kidea.
- Maiatzaren 5a – Ánxeles Penas, galiziar poeta eta artista bisuala.
- Maiatzaren 5a – Raphael, espainiar aktore eta abeslaria.
- Maiatzaren 6a – Andreas Baader, Armada Gorriaren Frakzioa alemaniar talde armatuaren lehenengo liderra (h. 1977).
- Maiatzaren 7a – Peter Carey, australiar eleberrigilea eta ipuin-idazlea.
- Maiatzaren 8a – Patricia Barker, britainiar eleberrigilea.
- Maiatzaren 9a – Moisés Hassan, nikaraguar gerrillari eta politikaria.
- Maiatzaren 9a – Manuel Pérez Martínez, Cura Pérez, espainiar apaiza eta Kolonbiako ELN gerrillako buruzagia (h. 1998).
- Maiatzaren 13a – Francisco Erize, argentinar naturalista eta kontserbazionista (h. 2021).
- Maiatzaren 14a – Jack Bruce, eskoziar musikari eta baxu-jotzailea (h. 2014).
- Maiatzaren 14a – Ólafur Ragnar Grímsson, Islandiako 5. presidentea.
- Maiatzaren 14a – José Manuel Ibar Aspiazu, Urtain, gipuzkoar boxeolaria (h. 1992).
- Maiatzaren 15a – Nicole Péry, lapurtar politikaria, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea.
- Maiatzaren 16a – Marcelino Bergara, Bergara I.a, nafar pilotaria (h. 2010).
- Maiatzaren 17a – Sirajuddin Perliskoa, Perlisko raja eta Malaysiako erregea.
- Maiatzaren 18a – Luis María Otiñano, arabar futbolaria (h. 1997).
- Maiatzaren 19a – Marisol Ayuso, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 20a – Al Bano, italiar eta albaniar abeslaria eta aktorea.
- Maiatzaren 20a – Imata Kabua, Marshall Uharteetako presidentea (h. 2019).
- Maiatzaren 21a – Hilton Valentine, ingeles gitarra-jotzailea, The Animals taldeko kidea (h. 2021).
- Maiatzaren 21a – Antton Valverde, gipuzkoar musikagile eta abeslaria.
- Maiatzaren 22a – Henriette Aire, baxenafar idazlea.
- Maiatzaren 22a – Betty Williams, Ipar Irlandar bakezalea, 1976ko Bakearen Nobel Saria (h. 2020).
- Maiatzaren 26a – Julio Villar, donostiar bidaiari, mendizale eta idazlea.
- Maiatzaren 27a – Cilla Black, ingeles abeslari, aurkezle, telebistako aktore, artista eta hedabideetako pertsonaia (h. 2015).
- Maiatzaren 28a – Cecil Thiré, brasildar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2020).
- Maiatzaren 29a – Ion Ciubuc, Moldaviako lehen ministroa (h. 2018).
- Maiatzaren 30a – Narcís Serra, kataluniar politikari eta ekonomista, Bartzelonako alkate ohia eta Espainiako presidenteorde ohia.
Ekaina
- Ekainaren 2a – Pello Zabala, gipuzkoar fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa (h. 2022).
- Ekainaren 6a – Felipe Igiñiz, gipuzkoar argazkilaria.
- Ekainaren 6a – Richard E. Smalley, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria (h. 2005).
- Ekainaren 11 – Annabella Incontrera, italiar aktorea.
- Ekainaren 12a – Félix Ibarrondo Ugarte, gipuzkoar musikagilea.
- Ekainaren 13a – Malcolm McDowell, ingeles aktorea.
- Ekainaren 15a – Johnny Hallyday, frantziar abeslaria, 1960ko hamarkadako Frantziako rock 'n'roll musikaren izar nagusia (h. 2017).
- Ekainaren 15a – Xaviera Hollander, prostituta, madame, sexu negozioetan enpresaria, idazlea, antzerki ekoizlea eta ostalaritza arloko enpresaria, sexu askatasunaren ikonoa .
- Ekainaren 15a – Poul Nyrup Rasmussen, Danimarkako lehen ministroa.
- Ekainaren 16a – Georges Labazée, frantziar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria (h. 2022).
- Ekainaren 17a – Chantal Mouffe, belgikar filosofo eta politologoa.
- Ekainaren 18a – Raffaella Carrà, italiar abeslaria, dantzaria, aktorea eta telebista aurkezlea (h. 2021).
- Ekainaren 20a – Andy Etchebarren, euskal jatorriko estatubatuar beisbol jokalaria (h. 2019).
- Ekainaren 20a – Isabel Medina, kanariar poeta, narratzailea eta dramaturgoa.
- Ekainaren 20a – Luis Porcar, valentziar bikoizketa aktorea.
- Ekainaren 21a – Salomé, kataluniar abeslaria.
- Ekainaren 22a – John Michael Kosterlitz, britainiar estatubatuar fisikaria, 2016ko Fisikako Nobel Saria.
- Ekainaren 22a – Gordon Matta-Clark, estatubatuar artista eta arkitektoa (h. 1978).
- Ekainaren 23a – Vinton Cerf, estatubatuar programatzailea eta Interneten aitzindaria.
- Ekainaren 23a – James Levine, estatubatuar orkestra-zuzendari eta piano-jotzailea (h. 2021).
- Ekainaren 25a – Paloma Miranda de Lage, donostiar historiagilea eta ikerlaria (h. 1999).
- Ekainaren 25a – Carly Simon, estatubatuar kantautorea.
- Ekainaren 27a – Harm Ottenbros, herbeheretar txirrindularia, Munduko txapelduna (h. 2022).
- Ekainaren 27a – Ángel Parra, txiletar kantautore eta musikaria (h. 2017).
- Ekainaren 28a – Klaus von Klitzing, alemaniar fisikaria, 1985eko Fisikako Nobel Saria.
Uztaila
- Uztailaren 1a – Ramón Trecet, gipuzkoar kazetari, irrati esatari eta telebistako aukezlea.
- Uztailaren 4a – John Pendry, britainiar fisikari teorikoa.
- Uztailaren 4a – Alan Wilson, estatubatuar abeslari eta egile abeslaria, Canned Heat taldeko kidea (h. 1970).
- Uztailaren 5a – Robbie Robertson, kanadar musikaria (h. 2023).
- Uztailaren 7a – Toto Cutugno, italiar pop egile abeslaria eta musikaria (h. 2023).
- Uztailaren 8a – Ri Chun-hee, iparkorear telebista aurkezlea.
- Uztailaren 9a – Theresa Poh Lin Chan, singapurtar idazle, aktore eta irakaslea (h. 2016).
- Uztailaren 10a – Arthur Ashe, estatubatuar tenislaria (h. 1993).
- Uztailaren 10a – Albert Boadella, kataluniar aktore, antzerkigile eta zuzendaria.
- Uztailaren 10a – Jean-Louis Ugartemendia, lapurtar errugbilaria (h. 2020).
- Uztailaren 11 – Pedro Carrasco, espainiar boxeolaria (h. 2001).
- Uztailaren 11 – Howard Gardner, estatubatuar psikologoa, adimen anizkunaren teoriaren sortzaile nagusia.
- Uztailaren 12a – Maite Idirin, euskal abeslaria (h. 2024).
- Uztailaren 12a – Christine McVie, ingeles abeslari eta musikagilea, Fleetwood Mac taldeko kidea (h. 2022).
- Uztailaren 12a – Paul Silas, estatubatuar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (h. 2022).
- Uztailaren 14a – Amelio Mendijur, euskal herritar txirrindularia (h. 1965).
- Uztailaren 15a – Jocelyn Bell Burnell, iparirlandar astrofisikaria, Antony Hewishekin batera lehenengoz pulsar baten radio seinalea aurkitu zuena.
- Uztailaren 16a – Reinaldo Arenas, kubatar nobelagile, poeta eta antzerki idazlea (h. 1990).
- Uztailaren 17a – Bernard Duprat, lapurtar errugbilaria ohia.
- Uztailaren 18a – Fernando Casado, Casado, euskal herritar pilotaria (h. 2003).
- Uztailaren 19a – Thomas J. Sargent, estatubatuar ekonomialaria, makroekonomia eta ekonometrian aditua, 2011ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Uztailaren 22a – Xabier Egaña, bizkaitar margolaria.
- Uztailaren 23a – Hugo Arana, argentinar aktore eta umorista (h. 2020).
- Uztailaren 23a – Tony Joe White, estatubatuar musikari eta abeslaria (h. 2018).
- Uztailaren 24a – Juan Ignacio Retegi, Retegi I.a, nafar pilotari ohia, buruz buruko lehen mailako Txapelketa irabazitako lehen pilotari nafarra.
- Uztailaren 26a – Mick Jagger, ingeles abeslaria, The Rolling Stones taldeko abeslari eta kantagilea.
- Uztailaren 28a – Daniel Poulou, UMPko lapurtar politikaria, Urruñako auzapez ohia.
- Uztailaren 28a – Richard Wright, ingeles musikari, abeslari eta teklatu-jotzailea, Pink Floyd taldeko kide sortzailea (h. 2008).
- Uztailaren 29a – Martin Ibarbia Maiz, gipuzkoar ekoizlea, kultur sustatzailea eta Kilometroak ekimenaren sortzaileetako bat.
- Uztailaren 30a – Giovanni Goria, Italiako lehen ministroa (h. 1994).
- Uztailaren 31 – Paquita Sauquillo Pérez del Arco, espainiar abokatua eta politikaria.
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Carmelo Amas, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 6a – Alberto Ansola, arabar politikari jeltzalea, Arabako Ahaldun Nagusi ohia.
- Abuztuaren 6a – Esteban Muruetagoiena, bizkaitar medikua (h. 1982).
- Abuztuaren 7a – Alain Corneau, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2010).
- Abuztuaren 7a – Valery Nepomnyashchy, errusiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 8a – Esma Redžepova, Mazedoniako erromaniar abeslari eta konpositorea (h. 2016).
- Abuztuaren 9a – Lorenzo Sanz, espainiar enpresaburua, Real Madril klubeko presidentea (h. 2020).
- Abuztuaren 10a – Louis E. Brus, estatubatuar kimikaria, 2023ko Kimikako Nobel Saria.
- Abuztuaren 10a – Frances Northcutt, estatubatuar matematikari, NASAko ingeniari eta emakumeen eskubideen aldeko abokatua.
- Abuztuaren 10a – Ronnie Spector, estatubatuar abeslaria, The Ronettes taldeko ahots nagusia (h. 2022).
- Abuztuaren 11 – Pervez Musharraf, Pakistango presidentea (h. 2023).
- Abuztuaren 13a – Ertha Pascal-Trouillot, Haitiko presidentea.
- Abuztuaren 14a – Herman Van Springel, flandriar txirrindularia (h. 2022).
- Abuztuaren 16a – Luis Roldán, nafar politikaria eta goardia zibilaren zuzendaria (h. 2022).
- Abuztuaren 17a – Robert De Niro, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta ekoizlea.
- Abuztuaren 18a – Norma Pons, argentinar vedette eta aktorea (h. 2014).
- Abuztuaren 18a – Gianni Rivera, italiar futbolari ohia eta politikaria .
- Abuztuaren 18a – Roberto Rosato, italiar futbolaria (h. 2010).
- Abuztuaren 19a – Sid Going, zeelandaberritar errugbilaria.
- Abuztuaren 21a – Perry Christie, Bahametako lehen ministroa.
- Abuztuaren 23a – Raúl Cubas Grau, Paraguaiko presidentea.
- Abuztuaren 23a – Aimé Painé, Maputxe eta Tehueltxe jatorriko argentinar abeslaria (h. 1987).
- Abuztuaren 23a – Roberto D'Aubuisson, salvadortar militarra eta politikaria (h. 1992).
- Abuztuaren 23a – Donald Kalpokas, Vanuatuko lehen ministroa (h. 2019).
- Abuztuaren 24a – Dafydd Iwan, galestar folk abeslari eta politikaria.
- Abuztuaren 27a – Luis Rojas-Marcos, espainiar-estatubatuar psikiatra, ikerlaria eta idazlea.
- Abuztuaren 28a – David Soul, estatubatuar-britainiar aktore eta abeslaria (h. 2024).
- Abuztuaren 29a – Xosé Estévez, euskal-galiziar historialaria.
- Abuztuaren 29a – Arthur B. McDonald, kanadar astrofisikaria, 2015eko Fisikako Nobel Saria.
- Abuztuaren 30a – Celestino del Arenal, bizkaitar politologoa.
- Abuztuaren 30a – Robert Crumb, estatubatuar komikigilea, Underground komikiaren sortzaileetako bat.
- Abuztuaren 30a – Jean-Claude Killy, frantziar eskiatzaile ohia.
Iraila
- Irailaren 1a – Ana Izura, nafar margolaria.
- Irailaren 2a – Aleksandr Kholevo, errusiar matematikaria, informatika kuantikoaren aitzindarietako bat.
- Irailaren 5a – Dolores Prida, kubatar-estatubatuar kazetari eta antzerkigilea (h. 2013).
- Irailaren 6a – Salvador Canet, espainiar txirrindulari ohia.
- Irailaren 6a – Richard J. Roberts, britainiar biokimikaria eta biologo molekularra, 1993ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Irailaren 6a – Roger Waters, ingeles musikaria, Pink Floyd taldearen sortzaileetako bat.
- Irailaren 8a – Beatriz Allende, txiletar mediku eta politikaria (h. 1977).
- Irailaren 8a – Alain Bergala, frantziar zinemagile eta saiakeragilea.
- Irailaren 8a – Negasso Gidada, Etiopiako presidentea (h. 2019).
- Irailaren 10a – Horst-Dieter Höttges, alemaniar futbolaria (h. 2023).
- Irailaren 12a – Juan de Dios Doval Mateo, Donostiako Zuzenbide Fakultateko irakaslea eta politikaria (h. 1980).
- Irailaren 12a – Patxi Ezkiaga, gipuzkoar idazlea eta La Salleko anaia (h. 2018).
- Irailaren 12a – Maite Gonzalez, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- Irailaren 12a – Michael Ondaatje, kanadar eleberrigile eta poeta.
- Irailaren 13a – Luis Eduardo Aute, espainiar kantari, pintore eta zinemagilea (h. 2020).
- Irailaren 13a – Christiane Nord, alemaniar itzultzailea, doktorea Filologian eta Traduktologian katedratiko emeritua.
- Irailaren 15a – Derek Warfield, irlandar abeslari, musikari, kantautore eta historialaria.
- Irailaren 16a – Andrés Vicente Gómez, espainiar zinema-ekoizlea.
- Irailaren 16a – Oskar Lafontaine, alemaniar politikaria.
- Irailaren 18a – Henry Giroux, estatubatuar intelektual eta humanista, pedagogia kritikoaren teoriko nagusienetako bat.
- Irailaren 20a – Sani Abacha, Nigeriako diktadorea (h. 1998).
- Irailaren 21a – Buddy Richard, txiletar abeslaria eta musikagilea.
- Irailaren 22a – Jimmie Heuga, euskal jatorriko estatubatuar eskiatzailea (h. 2010).
- Irailaren 22a – Ionel Valentin Vlad, errumaniar ingeniari eta fisikaria (h. 2017).
- Irailaren 23a – Julio Iglesias, espainiar kantaria.
- Irailaren 24a – Randall Duk Kim, korear arbasodun estatubatuar aktorea.
- Irailaren 24a – Antonio Tabucchi, italiar idazlea eta Portuges hizkuntza eta literatura irakaslea (h. 2012).
- Irailaren 25a – Robert Gates, estatubatuar politikaria.
- Irailaren 29a – Muhammad Khatami, Irango presidentea.
- Irailaren 29a – Jose Antonio Mujika, gipuzkoar idazlea.
- Irailaren 29a – Carlos Pumares, bizkaitar zinema kritikari eta kazetaria (h. 2023).
- Irailaren 29a – Lech Wałęsa, Poloniako presidentea.
- Irailaren 29a – Ivan Zulueta, euskal diseinugile eta zinema zuzendaria (h. 2009).
- Irailaren 30a – Johann Deisenhofer, alemaniar biokimikaria, 1988ko Kimikako Nobel Saria.
Urria
- Urriaren 1a – Jean-Jacques Annaud, frantziar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea.
- Urriaren 2a – Paul Van Himst, belgikar futbol jokalari eta entrenatzaile ohia.
- Urriaren 5a – Steve Miller, estatubatuar abeslari eta gitarra-jotzailea, Steve Miller Bandako liderra.
- Urriaren 6a – Udo Zimmermann, alemaniar musikagile eta orkestra zuzendaria (h. 2021).
- Urriaren 8a – Chevy Chase, estatubatuar umorista eta aktorea.
- Urriaren 9a – Enrique Casas, euskal politikari eta fisikaria (h. 1984).
- Urriaren 11 – Charo Fuentes, nafar kultura-ekintzaile eta poeta.
- Urriaren 15a – Penny Marshall, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktorea (h. 2018).
- Urriaren 17a - Margie Sudre, frantziar politikaria.
- Urriaren 19a – Adolfo Aristarain, argentinar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Urriaren 20a – Mark Granovetter, estatubatuar soziologoa eta gizarte-sareen soziologiaren ordezkari garrantzitsuenetakoa.
- Urriaren 21a – Cecilia Pantoja, txiletar abeslaria (h. 2023).
- Urriaren 22a – Catherine Deneuve, frantziar aktorea.
- Urriaren 22a – Urszula Dudziak, poloniar jazz abeslaria.
- Urriaren 23a – Juan María Azkue, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urriaren 23a – Tasio Erkizia, ezker abertzaleko politikaria, irakaslea eta apaiz ohia.
- Urriaren 27a – Michel Ocelot, frantziar zinema zuzendaria, animazio edo marrazki bizidunetako filmetan espezialista.
- Urriaren 28a – Pim Doesburg, herbeheretar futbolaria (h. 2020).
- Urriaren 28a – Charo López, espainiar aktorea.
- Urriaren 29a – Luis Maria Astrain, nafar futbolari ohia.
- Urriaren 29a – Dušan Ivković, serbiar saskibaloi jokalaria eta entrenatzailea (h. 2021).
- Urriaren 29a – Norman Hunter, ingeles futbolaria (h. 2020).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Jacques Attali, frantziar politikaria eta idazlea.
- Azaroaren 4a – Mario Fernández, bizkaitar abokatu eta politikari jeltzalea.
- Azaroaren 5a – Sam Shepard, estatubatuar idazle, antzezle eta zinema-zuzendaria (h. 2017).
- Azaroaren 6a – Alfonso Dubois, bizkaitar ekonomialaria eta EHUko irakaslea.
- Azaroaren 6a – Severo Moto, ekuatoreginear kazetaria eta politikaria.
- Azaroaren 7a – Joni Mitchell, kanadar abeslaria eta musikagilea.
- Azaroaren 7a – Michael Spence, estatubatuar ekonomialaria eta Stanford Unibertsitateko irakaslea, 2001eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Azaroaren 8a – Martin Peters, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2019).
- Azaroaren 12a – Wallace Shawn, estatubatuar aktore, antzerkigile eta saikeragilea.
- Azaroaren 13a – José María García, espainiar kirol irrati esataria, espainiar irratigintzaren historiaren esatari nabarmenetakoa.
- Azaroaren 13a – Fermin Leizaola, gipuzkoar etnologoa.
- Azaroaren 13a – Clément Mouamba, Kongoko Errepublikako lehen ministroa (h. 2021).
- Azaroaren 14a – Rafael Leonardo Callejas, Hondurasko presidentea (h. 2020).
- Azaroaren 15a – Virginia Trimble, estatubatuar astronomoa, izar eta galaxien egitura eta eboluzioan eta astronomiaren historian espezializatua.
- Azaroaren 17a – Joxe Mari Korta, gipuzkoar enpresaburua eta ADEGIko presidentea (h. 2000).
- Azaroaren 18a – Manuel António Pina, portugaldar idazlea eta kazetaria (h. 2012).
- Azaroaren 18a – Daniel Rabinovich, argentinar aktore eta umorista, Les Luthiers taldeko kidea (h. 2015).
- Azaroaren 19a – Ildefonso Urizar Azpitarte, bizkaitar futbol arbitro ohia.
- Azaroaren 20a – Antonio Elorza, euskaldun jatorriko espainiar historialaria.
- Azaroaren 21a – Manolo Sanlúcar, flamenko gitarra jotzaile espainiarra (h. 2022).
- Azaroaren 22a – Billie Jean King, estatubatuar tenislari ohia.
- Azaroaren 23a – Denis Sassou-Nguesso, Kongoko Errepublikako presidentea.
- Azaroaren 24a – Takaji Mori, japoniar futbolaria (h. 2011).
- Azaroaren 24a – Kuniwo Nakamura, Palauko presidentea (h. 2020).
- Azaroaren 26a – Joël Robert, belgikar motoziklista, sei aldiz moto-kros munduko txapelduna (h. 2021).
- Azaroaren 27a – Nicole Brossard, frantziar-kanadar poeta eta eleberrigilea.
- Azaroaren 28a – José Ignacio Askasibar, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 28a – George T. Miller, eskoziar australiar zinema zuzendaria (h. 2023).
- Azaroaren 30a – Terrence Malick, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Azaroaren 30a – Ulay, alemaniar artista (h. 2020).
- Azaroaren 30a – Jorge Zabalza, uruguaitar politikaria (h. 2022).
Abendua
- Abenduaren 1a – Finn E. Kydland, norvegiar ekonomialari eta unibertsitate irakaslea, 2004ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Abenduaren 1a – Gregorio Larrañaga, Mañukorta, bizkaitar bertsolaria (h. 2022).
- Abenduaren 3a – Jana Escribano, nafar telebista aurkezle ohia.
- Abenduaren 5a – Eva Joly, norvegiar-frantziar instrukzioko epaile eta Europa Ekologia – Berdeak alderdiko politikaria.
- Abenduaren 7a – Txomin Iturbe, ETA erakunde armatuko kide eta buruzagi historikoa (h. 1987).
- Abenduaren 7a – František Veselý, txekiar futbolaria (h. 2009).
- Abenduaren 8a – Jim Morrison, estatubatuar idazle eta poeta eta The Doors taldeko abeslaria (h. 1971).
- Abenduaren 11 – Michel Herjean, bretoi sindikalista eta independentista (h. 2022).
- Abenduaren 11 – John Kerry, estatubatuar politikaria.
- Abenduaren 13a – Arturo Ripstein, mexikar zinemagilea.
- Abenduaren 13a – Felipe Sistiaga, gipuzkoar futbolaria (h. 2023).
- Abenduaren 15a – Txomin Perurena, gipuzkoar txirrindulari eta kirol zuzendaria (h. 2023).
- Abenduaren 16a – Steven Bochco, estatubatuar telebista ekoizlea eta gidoilaria (h. 2018).
- Abenduaren 18a – Keith Richards, Rolling Stones taldeko gitarrista, abeslari eta kantagilea.
- Abenduaren 21a – Nelly Evans Risco, perutar erlijioso ohia, Sendero Luminosoko kidea izateagatik kondenatua.
- Abenduaren 21a – Antonio Petit Caro, andaluziar kazetaria.
- Abenduaren 21a – Walter Spanghero, frantziar errugbi jokalari ohia.
- Abenduaren 23a – Silvia Suediakoa, Suediako erregina ezkontidea.
- Abenduaren 24a – Tarja Halonen, Finlandia presidente ohia.
- Abenduaren 24a – Mariela Muñoz, argentinar ekintzaile eta politika, Estatu Argentinarrak ofizialki aitortutako lehen emakume transexuala (h. 2017).
- Abenduaren 25a – Hanna Schygulla, alemaniar aktorea.
- Abenduaren 27a – Joan Manuel Serrat, kataluniar egile abeslaria.
- Abenduaren 29a – Rick Danko, kanadar musikari, baxu-jotzaile, abesti egile eta abeslaria, The Band taldeko kidea (h. 1999).
- Abenduaren 29a – Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar, gipuzkoar ehulea eta bertsolaria (j. 1865).
- Abenduaren 31 – Yawovi Agboyibo, Togoko lehen ministroa (h. 2020).
- Abenduaren 31 – John Denver, estatubatuar abeslari, kantautore eta ekintzailea (h. 1997).
- Abenduaren 31 – Ben Kingsley, indiar jatorriko britainiar aktorea.
- Abenduaren 31 – Pete Quaife, ingeles musikaria eta artista, The Kinks taldeko sortzaileetakoa (h. 2010).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Allande Agergarai, zuberoar idazlea, sortu dituen pastoralengatik ezaguna.
- Antton Karrera, gipuzkoar politikaria.
- Auxtin Zamora, lapurtar idazlea.
- Balbino García de Albizu, gipuzkoar-nafar etnografo eta dibulgatzailea.
- Carlos Sanz Ramírez, gipuzkoar margolaria (h. 1987).
- Enrique Arias Vega, bizkaitar kazetari eta ekonomialaria.
- Eusebio Rebolé, nafar historialari, abokatu eta ikerlaria.
- Ignacio Latierro, gipuzkoar liburuzain eta politikaria.
- Inaxio Oliveri, gipuzkoar politikari ohia eta Mondragon Unibertsitateko errektore ohia.
- Javier Caño, euskal herritar abokatu eta politikaria (h. 2009).
- Javier Vellés, bizkaitar arkitektoa.
- Jesús María Amilibia, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Jokin Apalategi, gipuzkoar soziologoa eta euskal idazlea.
- Jose Maria Agirre Eskisabel, Txato Agirre, euskal herritar ekonomialaria (h. 2009).
- José María Ryan, Lemoizko zentral nukelarreko eraikuntzen ingeniari burua, ETAk bahitu eta erail zuena (h. 1981).
- Josu Tellabide, gipuzkoar etnologoa.
- Juan Ramón Tapia, Tapia II.a, gipuzkoar pilotaria (h. 2018).
- Luis Beroiz, gaztelaniazko nafar idazlea (h. 2009).
- Luis García Gómez, bizkaitar aktorea.
- Luis Mokoroa, Donostiako Aste Nagusia abiarazten duen kainoikada eragiten duen pertsona.
- Mari Carmen Díaz de Lezana, bizkaitar txirrindularia.
- Martxe Arana, gipuzkoar margolaria.
- Patxika Erramuzpe, baxenafar kantaria eta ekintzailea, ikastolaren alde lan handia egindakoa.
- Txomin Aurrekoetxea, EAJ alderdiko bizkaitar politikaria.
- Rafael Castellano, Euskal Herrian errotutako madrildar idazle eta kazetaria.
- Frank Bergon, euskal jatorriko estatubatuar idazle eta literatura kritikaria.
- Adolfo Celdrán, espainiar kantautore, musikari, poeta eta antzerkigilea.
- Ana María Aguirre, mexikar aktorea.
- Andrés Ortiz-Osés, espainiar filosofoa, Deustuko Unibertsitateko katedraduna (h. 2021).
- Àngels Ribé, kataluniar artista kontzeptuala eta argazlkilaria.
- Edward L. G. Bowell, estatubatuar astronomoa.
- Elena Ferrante, italiar idazlea.
- Elisa Serna, espainiar kantautorea, protesta abestiak egiten zituena.
- José Pardines, galiziar guardia zibila, ETAk hildako lehenengo gizabanakoa (h. 1968).
- Manuel Gutiérrez Estévez, espainiar antropologoa, Latinoamerikako herri indiarretan espezializatua.
- Marika Moreski, frantziar idazlea, BDSM eta literatura erotikoan espezialista.
- Rafael Ninyoles, valentziar soziolinguista, Katalan Herrietako soziolinguistikaren gurasoa.
- William Kelly, estatubatuar artista, humanista eta giza eskubideen defendatzailea.
- Manuel Longares, espainiar idazlea.
- Rita O'Hare, irlandar politikari errepublikarra, Sinn Féin alderdiko idazkari nagusia (h. 2023).
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 5a – George Washington Carver, estatubatuar naturalista eta kimikaria.
- Urtarrilaren 6a – Alice May Douglas, estatubatuar idazle, poeta eta argitaratzailea (j. 1865).
- Urtarrilaren 7a – Nikola Tesla, serbiar-estatubatuar fisikari, matematikari, asmatzaile eta ingeniari elektrikoa (j. 1856).
- Urtarrilaren 9a – Jelizaveta Andrejević, jugoslaviar eta serbiar partisanoa, Jugoslaviako Herriaren Heroi izendatua (j. 1923).
- Urtarrilaren 13a – Sophie Taeuber-Arp, suitzar artista, margolari, eskultore, diseinatzaile, arkitekto eta dantzaria (j. 1889).
- Urtarrilaren 17 – Jane Avril, Moulin-Rouge kabareteko dantzaria, Toulouse-Lautrec margolariaren lan askoren protagonista (j. 1868).
- Urtarrilaren 20a – Akira Matsunaga, japoniar futbolaria (j. 1914).
- Urtarrilaren 29a – Henriette Caillaux, Joseph Caillaux politikari frantsesaren emaztea eta arte historialaria (j. 1874).
Otsaila
- Otsailaren 2a – Felix Urabaien, nafar idazle eta kazetaria (j. 1883).
- Otsailaren 5a – Anna Keichline, estatubatuar arkitekto eta asmatzailea (j. 1889).
- Otsailaren 8a – Lepa Radić, serbiar jatorriko jugoslaviar partisanoa (j. 1925).
- Otsailaren 9a – Alice Archenhold, alemaniar astronomoa (j. 1874).
- Otsailaren 14a – David Hilbert, alemaniar matematikaria (j. 1862).
- Otsailaren 22a –
- Hans Scholl, Alemania naziaren aurka eratutako Arrosa Zuria erresistentzia mugimendu baketsuko kide eta oinarrietako bat, gillotinan (j. 1918).
- Sophie Scholl, Alemania naziaren aurka eratutako Arrosa Zuria erresistentzia mugimendu baketsuko kidea, gillotinan (j. 1921).
- Otsailaren 23a – Thomas Madsen-Mygdal, Danimarkako lehen ministroa (j. 1876).
- Otsailaren 24a – Helene Stöcker, alemaniar bakezalea, feminista eta publizista (j. 1869).
- Otsailaren 27a – Kostis Palamas, greziar poeta (j. 1859).
- Otsailaren 27a – Juan Bizente Zengotita-Bengoa, bizkaitar idazlea (j. 1862).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Alexandre Yersin, frantziar-suitzar bakteriologoa (j. 1863).
- Martxoaren 4a – Nikolai Avksentiev, errusiar eseristen buruetako bat (j. 1878).
- Martxoaren 6a – Marie Politzer, lapurtar militante komunista eta nazien kontrako erresistentziako kidea (j. 1905).
- Martxoaren 11 – Maria Josefa Portugalgoa, Portugalgo infanta (j. 1857).
- Martxoaren 12 – Gustav Vigeland, norvegiar eskultorea (j. 1869).
- Martxoaren 13a – Stephen Vincent Benét, estatubatuar olerkari eta eleberrigilea (j. 1898).
- Martxoaren 26a – Leonard Darwin, britainiar politikari, militar eta ekonomialaria, eugenesiaren defendatzailea (j. 1850).
- Martxoaren 28a – Sergei Rakhmaninov, errusiar musikagilea eta pianista (j. 1873).
- Martxoaren 31 – Pavel Miliukov, errusiar politikaria, Alderdi Konstituzionalista Demokrataren buruzagia eta ideologo nagusia (j. 1859).
Apirila
- Apirilaren 1a – Manuel Gaintza Plazaola, gipuzkoar musikagilea (j. 1885).
- Apirilaren 3a – Conrad Veidt, alemaniar aktorea (j. 1893).
- Apirilaren 7a – Alexandre Millerand, frantziako presidentea (j. 1859).
- Apirilaren 13a – Oskar Schlemmer, alemaniar margolari, eskultore, diseinatzaile eta koreografoa (j. 1888).
- Apirilaren 16a – Carlos Arniches, espainiar kazetari eta komediografoa (j. 1866).
- Apirilaren 18a – Jose Elizondo, euskal idazle eta antzerkigilea (j. 1865).
- Apirilaren 18a – Isoroku Yamamoto, japoniar militarra (j. 1884).
- Apirilaren 25a – Vladimir Nemirovitx-Dantxenko, errusiar idazle eta antzerkigilea (j. 1858).
- Apirilaren 30a – Otto Jespersen, daniar hizkuntzalaria (j. 1860).
- Apirilaren 30a – Beatrice Webb, ingeles soziologo, ekonomilari, sozialista eta gizarte ekintzailea (j. 1858).
Maiatza
- Maiatzaren 1a –
- Higinia Luz Goñi Aiestaran, nazien kontrako Frantziako erresistentzian parte hartu zuen nafar emakumezkoa, Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan (j. 1906).
- Valentina Safronova, sobietar inteligentzia kidea eta gerra heroia. (j. 1918)
- Maiatzaren 6a – Luis Alaba, EAJko buruzagi arabar historikoa (j. 1890).
- Maiatzaren 8a – Antonio Vega de Seoane Etxeberria, gipuzkoar enpresaburu eta ingeniaria (j. 1887).
- Maiatzaren 9a – Danielle Casanova, Frantziako militante komunista eta erresistentziako kidea (j. 1909).
- Maiatzaren 14a – Henri La Fontaine, belgikar abokatua, Bakearen Nobel saria 1913an (j. 1854).
- Maiatzaren 22a – Helen Herron Taft, AEBetako lehen dama (j. 1861).
- Maiatzaren 23a – Piotr Nilus, errusiar idazle eta margolari inpresionista (j. 1869).
- Maiatzaren 27a – Gordon Coates, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1878).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Leslie Howard, ingeles aktore, zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1893).
- Ekainaren 13a – Kočo Racin, mazedoniar poeta iraultzailea (j. 1908).
- Ekainaren 15a – José Gil Fortoul, Venezuelako presidentea (j. 1861).
- Ekainaren 25a – Loreto Prado, espainiar aktorea (j. 1863).
- Ekainaren 26a – Karl Landsteiner, austriar-estatubatuar medikua, 1930eko Medikuntzako Nobel saria (j. 1868).
Uztaila
- Uztailaren 4a – Wladislaw Sikorski, poloniar politikari eta militarra (j. 1881).
- Uztailaren 6a – Margarita Tutulani, Bigarren Mundu Gerran italiar okupazioaren aurka borrokatu zen albaniar ekintzaile komunista, exekutatua (j. 1925).
- Uztailaren 8a – Jean Moulin, Frantziako erresistentziako buruzagia (j. 1899).
- Uztailaren 17a – Patrick Duncan, Hegoafrikako gobernadore nagusia (j. 1870).
- Uztailaren 18a – Jean Alavoine, frantziar txirrindularia (j. 1888).
- Uztailaren 19a – Giuseppe Terragni, italiar arkitektoa (j. 1904).
- Uztailaren 29a – María Gay, kataluniar mezzosopranoa (j. 1876).
Abuztua
- Abuztuaren 4a – Julio Lazurtegi, euskal herritar metalurgia eta meatzaritza arloetako enpresaburua (j. 1859).
- Abuztuaren 9a – Chaïm Soutine, lituaniar margolaria (j. 1893).
- Abuztuaren 21a – Henrik Pontoppidan, idazle danimarkarra eta 1917ko Literaturako Nobel Saria (j. 1857).
- Abuztuaren 22a – Tōson Shimazaki, japoniar idazlea (j. 1872).
- Abuztuaren 24a – Simone Weil, frantziar idazlea eta filosofoa (j. 1909).
- Abuztuaren 25a – Johan Petter Johansson, suediar asmatzailea eta industria gizona, giltza zabalgarri modernoaren asmatzailea (j. 1853).
- Abuztuaren 28a – Boris III.a Bulgariakoa, Bulgariako erregea (j. 1894).
Iraila
- Irailaren 2a – Marsden Hartley, estatubatuar margolaria (j. 1877).
- Irailaren 8a – Julius Fučík, txekiar kazetaria (j. 1903).
- Irailaren 8a – Vera Radosavljević, serbiar eta jugoslaviar partisanoa, Jugoslaviako Herriaren Heroi izendatua (j. 1922).
- Irailaren 8a – Ricardo Zarikiei Ezenarro, nafar pediatra eta entomologoa (j. 1870).
- Irailaren 11 – Oswald Teichmüller, alemaniar matematikaria (j. 1913).
- Irailaren 16a – Eulalia Abaitua, bizkaitar argazkilaria (j. 1853).
- Irailaren 28a – Juan José Maiztegi, bizkaitar apaiza (j. 1878).
Urria
- Urriaren 2a – Luis Maria Unamuno, bizkaitar agustindar fraide eta botanikaria, onddotan aditua (j. 1873).
- Urriaren 7a – Radclyffe Hall, ingeles olerkari eta idazlea (j. 1880).
- Urriaren 9a – Pieter Zeeman, holandar fisikaria, 1902ko Fisikako Nobel Saria (j. 1865).
- Urriaren 14a – Saul Gutmanovitx Txernikhovski, israeldar olerkaria eta itzultzailea (j. 1875).
- Urriaren 19a – Camille Claudel, frantziar eskulturgilea (j. 1864).
- Urriaren 31 – Max Reinhardt, austriar antzerki-zuzendaria eta zinemagilea (j. 1873).
Azaroa
- Azaroaren 3a – Tončka Čeč Olga, jugoslaviar-esloveniar sindikalista eta partisano komunista (j. 1898).
- Otsailaren 5a – Minna Keene, kanadar argazkilaria (j. 1859).
- Azaroaren 12a – Henri-Jean Guillaume Martin, frantziar margolaria (j. 1860).
- Azaroaren 13a – Maurice Denis, frantziar margolari, dekoratzaile, marrazkigile eta idazlea (j. 1870).
- Azaroaren 18a – Felix Bilbao Ugarriza, bizkaitar apaiz katolikoa, Tortosako apezpikua (j. 1873).
- Azaroaren 26a – Winnaretta Singer, estatubatuar musika-mezenasa eta eta Singer Corporation enpresaren oinordekoa (j. 1865).
- Azaroaren 29a – Francisco Cotarelo, arabar pianista eta musikagilea (j. 1884).
- Azaroaren 30a – Etty Hillesum, herbehereetar idazle judua, Auschwitz-Birkenaun exekutatua (j. 1914).
Abendua
- Abenduaren 1a – Julienne Mathieu, Frantziako film mutuetako lehen aktoreetako bat (j. 1874).
- Abenduaren 1a – Damrong Rajanubhab, Thailandiako printzea (j. 1862).
- Abenduaren 2a – Nordahl Grieg, norvegiar idazle eta kazetaria (j. 1902).
- Abenduaren 4a – Juan Estefanía, bizkaitar enpresaburua, Atlético de Madrideko eta Recreativo de Huelvako presidentea izandakoa (j. 1884).
- Abenduaren 7a – Ruth Belville, Greenwicheko Denboraren Emakumea, Londreseko negozio-emakumea (j. 1854).
- Abenduaren 9a – Peider Lansel, suitzar poeta eta politikaria (j. 1863).
- Abenduaren 10a – Edmund Vansteenberghe, Baionako apezpikua (j. 1881).
- Abenduaren 15a – Fats Waller, estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta organo-jotzailea (j. 1904).
- Abenduaren 17a – Eva Kotchever, poloniar feminista, emakumeen tabernak gobernatu zituena Chicagon, New Yorken eta Parisen (j. 1891).
- Abenduaren 19a – Herminio Madinabeitia, arabar idazlea, katedraduna eta kazetaria, Gasteizko alkatea (j. 1867).
- Abenduaren 20a – Enrike Zubiri, Manezaundi, euskal idazle eta margolari nafarra (j. 1867).
- Abenduaren 22a – Helen Beatrix Potter, britainiar idazlea (j. 1866).
- Abenduaren 29a – Carme Karr i Alfonsetti, kataluniar kazetari, idazle, musikologo eta publizista feminista eta bakezalea (j. 1865).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Otsaila – Valentín Castellanos, Lekeitioko zapatagiletxo, euskal herritar pilotaria (j. 1889).
- Felix Zubizarreta, bizkaitar futbolaria (j. 1894).
- Francisco Urkola, gipuzkoar arkitektoa (j. 1873).
Nobel saridunak:
- Fisika: Otto Stern
- Kimika: George de Hevesy
- Literatura: eman gabe
- Medikuntza: Carl Peter Henrik Dam, Edward Adelbert Doisy
- Bakea: eman gabe
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.