1941eko zikloia
1941eko zikloia edo haizetea, 1941eko otsailaren 15etik otsailaren 16ra Iberiar penintsulan egondako haizete gogorra izendatzeko erabilitako izena da.
Ozeano Atlantikoan sortutako depresio bat Iberiar penintsulara hurbildu eta ziklogenesi lehergarriaren bidez asko sakondu zen denbora gutxian. Otsailaren 15ean behe presio gunea Galizia mendebaldean kokatu zen.[1]
Euskal Herriko haize boladarik indartsuena Igeldon neurtu zen, 180 km/h.[2]
Zikloiaren ondorioak
Zumaiako tren istripua
Otsailaren 15eko arratsaldean Donostiatik Bilbora zihoan tren bat Bilbotik zetorren beste tren batekin bat egin zuen Zumaiako San Migel Artadiko zubian. Haize gogorrak bagoiak mugitu eta trenetako bat Urolara erori zen, barruan hainbat pertsona zeudela. Guztira 31 pertsona hil ziren ibaian itota.[3]
Santanderko sutea
Otsailaren 15eko sutea eragin zuten faktoreetako bat, egun hartako hego-mendebaldeko haize gogorra izan zen. 140 kilometro orduko haize-boladek hiriko Cádiz kalean sortutako sutea hiri gehiengora zabaltzea eragin zuten. Garrak erraz hedatu ziren, hego haize sargoriak lagunduta eta minutu gutxitan sua Santanderko katedralera hurbildu zen. Sutean hiri gehiena birrinduta geratu arren, pertsona bakarra hil zen, sua itzaltzeko lanetan zebilen suhiltzailea.[4]
Erreferentziak
- https://web.archive.org/web/20111126071545/http://www.wetterzentrale.de/pics/archive/slp/1941/Rslp19410215.gif Wetterzentrale.de webguneko mapa
- Situaciones meteorológicas para el recuerdo. Meteored.com.
- «Presencia alemana en el grave accidente de Zumaia de 1941» Noticias de Álava 2010/01/03.
- Linares Argüelles, Mariano; Pindado Uslé, Jesús; Aedo Pérez, Carlos. (1985). Gran enciclopedia de Cantabria. Editorial Cantabria ISBN 84-86420-00-8..
Ikus, gainera
- Euskal Herriko gertakari meteorologikoak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) El histórico temporal de 1941 Meteored webguneko erreportajea.
- Zumaiako tren istripuaren argazkia.
- 1941eko otsailaren 16ko isobara mapa wetterzentrale.de webgunean.
Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |