1940ko hamarkada
1940ko hamarkadak 1940etik 1949. urtera bitarteko iraupena du, biak barne. Bigarren Mundu Gerrak markatu zuen hamarkadaren lehenengo zatia.
Hamarkadak: | 1930koa - 1940koa - 1950koa |
Urteak: | 1940 1941 1942 1943 1944 1945 1946 1947 1948 1949 |
Gertaerak
Politika
- 1940eko ekainaren 25ean amaitu zen Frantziako Gudua, 46 egun eta gero, eta bide honetatik Alemaniak inbaditu zituen Frantzia, Herbehereak eta Belgika.
- Urriaren 30ean amaitu zen Ingalaterrako Gudua, 3 hilabete eta 3 aste iraun zuena, eta alemaniar naziek Britainia Handia inbaditzea eragotzi zuena.
- 1941ean Erregimen naziak ekin zion Holokaustoari, 4 urtez 6 milioi europar judutar erailez.
- Abenduaren 7an Japoniak egin zuen Pearl Harborko erasoa, AEBak Munduko Gerratean sartzea eragin zuena.
- 1942ko uztailaren 6an Anne Frank eta bere familia "Gordelekuan" ezkutatu ziren, aitaren bulegoan Amsterdamen. 2 urte eta hilabete bateko ezkutaldian Annek idatzitakoa 12-13 urterekin gerora sona handiko egunkaria izan zen, izan ere bera eta familia erail zituzten azkenean naziek.
- 1943ko irailaren 9an Guadalcanalgo kanpaina amaitu zen, AEB eta Japoniaren artean, aliatuen garaipenarekin.
- Azaroaren 22an Libanok independentzia lortu zuen Frantziatik.
- 1944ko ekainaren 6an Normandiako Lehorreratzea edo "E-Eguna" egin zuten aliatuek, Europa naziengatik askatzeko urrats garrantzitsua izan zen operazio militar erraldoia.
- Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak bigarren aldiz historian Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
- 1945eko abuztuaren 6 eta 9an aliatuek Hiroshima eta Nagasaki hiri japoniarren gainean bonba atomikoak bota zituzten, Japoniaren errendizioa ekarri zuena.
- Irailaren 2an ofizialki amaitu zen Bigarren Mundu Gerra, 60 milioitik gora hildako eragin zuena.
- Egun hartan bertan Vietnamek aldarrikatu zuen Frantziatik independentzia.
- Urriaren 24an sortu zuten Nazio Batuen Erakundea, eta hurrengo urtean lehenengo batzar orokorra egin zuten Londonen.
- 1946eko urriaren 1ean amaitu ziren Nurembergeko epaiketak, Hirugarren Reicharen 24 buruzagien aurka.
- 1947ko abuztuaren 15ean India independizatu zen Erresuma Batutik. Bezperan, Pakistanek gauza bera egin zuen.
- 1948ko maiatzaren 14an Israelgo estatuak independentzia aldarrikatu zuen.
- Marshall Plana abiatu zuten AEBek, Europako berreraikuntzan diruz laguntzeko.
- 1949an AEBek Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea (NATO) sortu zuten, Mendebaldeko herrialdeen bloke militarra. 6 urte geroago SESBek erantzun zuen Varsoviako Itunarekin, bloke militar komunista alegia.
Zientzia eta teknologia
- 1940an Philip Levine errusiarrak Rh faktorea aurkitu zuen.
- 1943an Otto Stern alemaniarrak jaso zuen Fisikako Nobel Saria.
- 1944an Selman Abraham Waksam ukraniar-estatubatuarrak tuberkulosiaren aurkako lehenengo antimikrobianoa garatu zuen, estreptomizina hain zuzen ere.
- 1945ean Alexander Fleming eskoziarrak Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen.
- Wolfgang Pauli suitzarrak jaso zuen Fisikako Nobel Saria.
- Artturi Ilmari Virtanen finlandiarrak jaso zuen Kimikako Nobel Saria, herrialdeko lehenengoa eta bakarra orain arte kategoria horretan.
- 1947ko urrian soinu-langa apurtzea lortu zuten lehenengo aldiz.
- 1948an Munduko Osasun Erakundea sortu zuten.
- "National Health Service" izeneko zerbitzu publikoa abian ipini zuten Britainia Handian, osasun arreta unibertsalaren aitzindaria izan zena Europa mailan XX. mendean.
Kirolak
- 1940an Atano III.ak Esku Pilota txapelduna izan zen, baita 1942, 1944 eta 1946an ere.
- 1941ean Hondarribiak irabazi zuen Kontxako Bandera eta hamarkada honetan txapelduna izatea beste 3 aldiz lortu zuen, beste inork baino gehiago (Oriok eta Pedreñak hirunarekin gelditu zen).
- 1943an Athleticek irabazi zituen Espainiako liga eta Kopa.
- 1946an Dalmacio Langarika bizkaitarrak Espainiako Vuelta irabazi zuen.
- 1947an Rocky Graziano boxeolaria munduko txapelduna izan zen, baita hurrengo urtean ere.
- 1948ko Udako Olinpiar Jokoak egin zituzten Londonen, Gerrateagatik 1940 eta 1944ko edizioak bertan behera gelditu eta gero.
- 1949an Fausto Coppik irabazi zuen Frantziako Tourra lehenengo aldiz, eta 3 urte geroago bere bigarrena lortu zuen. Urte hartan bertan, Italiako Giroa ere irabazi zuen, hirugarrena bere ibilbidean (5 guztira).
Kultura
- 1940an Charlie Chaplinek "The Great Dictator" eta Walt Disneyk "Fantasia" filmak zuzendu zituzten.
- Graham Greenek "The Power and the Glory" eta Ernest Hemingwayk "For Whom the Bell Tolls" argitaratu zituzten.
- 1941ean Orson Wellesek "Citizen Kane" eta John Fordek "How Green Was My Valley" filmak zuzendu zituzten.
- Billie Holidayk "God Bless the Child" abestia grabatu zuen.
- 1942an Michael Curtizek zuzendu zuen "Casablanca (filma)" .
- Enid Blytonek "The Famous Five" eleberri serieari ekin zion.
- 1943an Antoine de Saint-Exupéryk "Printze txikia" argitaratu zuen.
- 1944an Nat King Colek argitaratu zuen "The King Cole Trio" diskoaren lehenengo bolumena, hurrengo urteetan beste hiru egingo zituelarik.
- 1945ean Roberto Rossellinik "Roma città aperta" filma zuzendu zuen.
- Astrid Lindgrenek "Pippi Kaltzaluze" argitaratu zuen.
- 1946an Frank Caprak zuzendu zuen "It's a Wonderful Life" (James Stewart aktorearekin) eta Charles Vidorek "Gilda", Rita Hayworthek protagonizatua.
- Frank Sinatrak "The Voice of Frank Sinatra" diskoa kaleratu zuen, eta Édith Piafek "La vie en rose" abestia.
- 1947an Albert Camusek "Izurria" eta Tennessee Williamsek "A Streetcar Named Desire" argitaratu zituzten.
- 1948an Vittorio De Sicak zuzendu zuen "Ladri di biciclette" filma.
- 1949an George Orwellek "1984" eta Arthur Millerek "Death of a Salesman" argitaratu zituzten.
- Akira Kurosawak "Txakur amorratua" filma eta Carol Reedek "The Third Man" zuzendu zituzten.
- Louis Armstrong lehendabiziko jazz musikaria izan zen "Time" aldikzariaren azalean agertzen.
Pertsona nabarmenak
- Mahatma Gandhi (1869-1948)
- Winston Churchill (1874-1965)
- Pio XII.a (1876–1958)
- Iosif Stalin (1878-1953)
- Franklin Delano Roosevelt (1882-1945)
- Éamon de Valera (1882-1975)
- Benito Mussolini (1883–1945)
- Adolf Hitler (1889-1945)
- António de Oliveira Salazar (1889-1970)
- Ho Chi Minh (1890-1969)
- Charles de Gaulle (1890-1970)
- Haile Selassie (1892-1975)
- Francisco Franco (1892-1975)
- Mao Zedong (1893-1976)
- Juan Perón (1895-1974)
- Anastasio Somoza García (1896-1956)
- Hirohito (1901-1989)
Kanpo estekak
- (Ingelesez)1940s.org
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.