1937
1937. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa |
Urteak | 1934 • 1935 • 1936 • 1937 • 1938 • 1939 • 1940 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1937 MCMXXXVII |
Ab urbe condita | 2690 |
Armeniar egutegia | 1386 ԹՎ ՌՅՁԶ |
Bahá'í egutegia | 93 – 94 |
Bengaliar egutegia | 1344 |
Berber egutegia | 2887 |
Egutegi budista | 2481 |
Myanmarko egutegia | 1299 |
Bizantziar egutegia | 7445 – 7446 |
Koptoen egutegia | 1653 – 1654 |
Etiopiar egutegia | 1929 – 1930 |
Hebrear egutegia | 5697 – 5698 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1993 – 1994 |
Shaka Samvat | 1859 – 1860 |
Kali Yuga | 5038 – 5039 |
Iraniar egutegia | 1315 – 1316 |
Islamiar egutegia | 1355 – 1356 |
Japoniar egutegia | Shōwa 12 (昭和12年) |
Korear egutegia | 4270 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2480 |
Holozeniar egutegia | 11937 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Urtarrilaren 4a – Bilbo bonbardatu zuten hegazkin alemaniarrek, bost hildako eraginez.
- Urtarrilaren 16a – Etxauri inguruko bide bazter batean frankistek Eladio Zilbeti futbolari eta politikari hil zuten.
- Otsailaren 17a – Frontetik guda-trofeo gisa eramandako etsaiaren misil bat lehertu zen ezustean Bilboko JSU Gazteria Komunista eta Sozialisten Batasunaren egoitzan. Agustin Zapirain euskal herritarra eta Trifón Medrano eta Rodríguez Cuesta Madrileko delegatuak hil ziren ezbeharrean.
- Martxoaren 5a – Matxitxako lurmuturreko itsas-gudua izan zen armada frankistaren eta gudarien artean.
- Martxoaren 31a –
- Italiako armadako hegazkinek Elorrio eta Durango bonbardatu zituzten.
- Azazetako sarraskia eragin zuten frankistek, Araban egin zuten handiena. Gasteizko espetxetik 16 preso politiko atera, mendatera eraman eta bertan tiroz hil zituzten.
- Apirilaren 4a – Otxandio tropa frankisten eskuetan erori zen. Martxoaren 31n hasi zuten erasoa, Emilio Mola jeneralaren aginduz.
- Apirilaren 26a – Kondor Legioak eta Aviazione Legionariak Gernikako bonbardaketa egin zuten. Herria suntsitu eta hildako asko eragiteaz gain, nazioarteko kondena izan zuen.
- Maiatzaren 14a – Sollubeko gudua amaitu zen, tropa frankisten garaipenarekin.
- Maiatzaren 31a – Ertzaintzak eta Eusko Itsas Gudarosteak Espainiako bi ontzi konfiskatu zituzten. José Luis Díez eta Císcar destruktoreak ziren, eta agintari errepublikarrek eskatuta bereganatu zituzten.
- Ekainaren 14a – Mungia hartu zuten tropa frankistek, hilabete eta erdiz erasoan aritu ostean.
- Ekainaren 19a – Francoren armadak Bilbo bereganatu zuen, Bilboko Burdin Hesiaren defentsa-sistema suntsitu ondoren.
- Abuztuaren 5a – Frankistek Juana Mir Garcia kazetari eta idazle iruindarra fusilatu zuten Derion.
Mundua
- Urtarrilaren 5a – Falangistek jostunen sindikatuko bost emakume hil zituzten Mallorcan. Espetxetik Montuïriko komentura eraman, torturatu eta fusilatu egin zituzten.
- Urtarrilaren 6a – AEBetatik Espainiako Estatura 1936ko Gudan faxismoaren aurka borrokara joateko, Abraham Lincoln Batailoi Internazionalista osatu zuten.
- Urtarrilaren 8a – AEBetako Kongresuak Espainiara gudako materiala saltzea debekatu zuen.
- Otsailaren 8a – Malaga-Almeria errepideko sarraskia.
- Otsailaren 19a – Bi gazte eritrear Italiak Etiopian inposatutako Rodolfo Graziani erregeordea hiltzen saiatu ziren. Ekitaldi batean hamar bat granada jaurti zizkioten. 50 lagun zauritu ziren erasoan.
- Otsailaren 21a – Espainiako Gerra Zibilean Ez-Interbentzio Komiteak Espainiako Gerra Zibilean nazioarteko interbentzioa debekatu zuen.
- Martxoaren 21a – Puerto Ricon, AEBetako polizia independentisten protesta baketsuaren aurka oldartu zen eta 19 lagun hil eta ehunka zauritu zituen.
- Martxoaren 31 – Italiako Aviazione Legionaria deitutakoak Durango bonbardatu zuen, 336 hildako eraginez.
- Apirilaren 13a – Francok Irlandar Brigada faxista desegin zuen. Brigada arazo handiak sortzen ari zen.
- Maiatzaren 6a – Ameriketako Estatu Batuetako New Jersey estatuan LZ 129 Hindenburg baloi gidatuak lur hartzean su hartu eta 35 pertsona hil ziren.
- Maiatzaren 7a – Kondor Legioaren Borrokalari Taldea Espainia osoan hedatzen da Falangistak laguntzeko.
- Maiatzaren 17a – Largo Caballeroren gobernu errepublikanoa (Espainia) erori zen.
- Maiatzaren 28a – Neville Chamberlain Erresuma Batuko Lehen Ministro izendatu zuten.
- Ekainaren 21a – Léon Blumen koalizio gobernuaren erorketa Frantzian.
- Uztailaren 7a – Marco Polo Zubiaren gertakaria, Bigarren Txina-Japonia Gerraren hasiera. Aditu batzuek uste dute Bigarren Mundu Gerraren hasiera hor jarri beharko litzatekeela[1].
- Abuztuaren 8a – Japoniako indarrek Beijing okupatu zuten.
- Abuztuaren 13a – Shanghaiko guduaren hasieran Bigarren Txina-Japonia Gerran.
- Abuztuaren 26a – Laredo eta Santoñan (Kantabria) eusko gudariek azkena eman zioten beren borrokari.
- Urriaren 5a – Rooseveltek Berrogeialdiko Hitzaldia eskaini zuen, bere herrialdea erasotzaileen arureko neutraltasunetik "berrogeialdira" pasako zela esanez.
- Urriaren 13a – Alemaniak Belgikari esan zion bere burujabetza errespetatutako zela ez bazuen Alemaniaren aurkako neurri militarrik hartzen.
- Urriaren 20a – Gijón harrapatu zuten matxinoek, "Iparraldeko Frontea" kanpainari amaiera ematen.
- Azaroaren 5a – Adolf Hitlerrek bilera sekretua egin zuen "lebensraum" kontzeptua eztabaidatzeko.
- Azaroaren 6a – Italiak bat egin zuen Antikomintern Itunarekin.
- Azaroaren 19a – Sevillan esklabo lanak egitera bidalitako 57 euskal preso errepublikar hil ziren tren istripuan. Alanis de la Sierra herrian izan zen, eta guztira 72 lagun hil ziren.
- Azaroaren 26a – Shanghaiko guduaren amaiera, Japoniar garaipenarekin. Txinatarrek hiria ebakuatu zuten.
- Abenduaren 1a – Bigarren Txina-Japonia gerran Nankingo gudua hasi zen.
- Abenduaren 8a – Japoniak Mengjiang txotxongilo-estatua sortu zuen Barne Mongolian.
- Abenduaren 11a – Italiak Nazioen Liga utzi zuen.
- Abenduaren 12a – USS Panay gertakaria. Japoniako hegazkinek Panay ontzi estatubatuarra eraso zuten, petrolio ontziak babesten ari zena. Hiru hildako egon ziren eta 11 zauritu. Japoniaren eta AEBren arteko krisi diplomatikoa.
- Abenduaren 13a – Nankingo sarraskiaren hasiera Japoniak gudua irabazi ostean.
- Abenduaren 15a – Espainiako Teruelgo bataila hasi zen, 36ko Gerrako handienetakoa. Frankisten aurrerakadak Errepublika behartu zuen kontraerasoa jotzera, eta Teruel berreskuratzera bideratu zituen indarrak.
Arte eta kultura
- Urtarrilaren 1a – Euskarazko historiako lehen egunkaria argitaratzen hasi ziren: Eguna.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Willy Kuijpers, flandiar politikaria, 1975eko Aberri Egunean ikurrina erakusteagatik atxilotua izan zena (h. 2020).
- Urtarrilaren 1a – Petros Márkaris, greziar itzultzailea, dramaturgoa, gidoilaria eta idazlea.
- Urtarrilaren 2a – Imerio Massignan, italiar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 6a – Paolo Conte, italiar kantautore, abeslari eta musikagilea.
- Urtarrilaren 8a – Shirley Bassey, galestar abeslaria.
- Urtarrilaren 9a – Javier Retegi, gipuzkoar politikaria eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia.
- Urtarrilaren 10a – Gianni Celati, italiar idazle, itzultzaile eta literatura kritikaria (h. 2022).
- Urtarrilaren 10a – Esmeralda Mallada, uruguaitar astronomo eta irakaslea.
- Urtarrilaren 10a – Juan Antonio Rodríguez Duflox, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 16a – Koxme Lizaso, gipuzkoar bertsolaria (h. 2013).
- Urtarrilaren 17a – Emeterio Sorazu, gipuzkoar apaiza, irakaslea eta ikertzailea (h. 2010).
- Urtarrilaren 18a – John Hume, Ipar Irlandako politikaria, 1998ko Bakearen Nobel Saria (h. 2020).
- Urtarrilaren 20a – Amando de Miguel, espainiar soziologoa (h. 2023).
- Urtarrilaren 21a – Ernest Lluch, kataluniar ekonomista eta PSCri loturiko politikaria (h. 2000).
- Urtarrilaren 25a – Ange-Félix Patassé, Afrika Erdiko Errepublikako presidentea (h. 2011).
- Urtarrilaren 26a – Joseph Saidu Momoh, Sierra Leonako presidentea (h. 2003).
- Urtarrilaren 30a – Robert Etcheverry, frantziar aktorea (h. 2007).
- Urtarrilaren 30a – Vanessa Redgrave, britainiar aktorea.
- Urtarrilaren 30a – Boris Spassky, errusiar xake-jokalaria.
- Urtarrilaren 31 – Philip Glass, estatubatuar musikagilea.
- Urtarrilaren 31 – Luis del Olmo, espainiar kazetaria, irratian ibilitakoa.
- Urtarrilaren 31 – Suzanne Pleshette, estatubatuar aktorea (h. 2008)..
Otsaila
- Otsailaren 1a – Don Everly, estatubatuar abeslari eta abesti egilea (h. 2021).
- Otsailaren 1a – Maryan Wisniewski, frantziar futbolaria (h. 2022).
- Otsailaren 1a – Jose Agustin Orbegozo, gipuzkoar idazlea.
- Otsailaren 2a – Eric Arturo Delvalle, Panamako presidentea (h. 2015).
- Otsailaren 3a – Carlos Falcó, espainiar nobleziako-kide eta enpresaburua (h. 2020).
- Otsailaren 4a – John Devitt, australiar igerilaria (h. 2023).
- Otsailaren 4a – Félix Grande, espainiar poeta eta kritikaria (h. 2014).
- Otsailaren 6a – Ana Orantes, genero-indarkeriaren granadar biktima (h. 1997).
- Otsailaren 11 – Pantaleon Errandonea, nafar trontzalaria eta herri kirolen sustatzailea (h. 2020).
- Otsailaren 12a – Viktor Emanuel Savoiakoa, Italiako Erresumako azken printze oinordekoa (h. 2024).
- Otsailaren 13a – Sigmund Jähn, Ekialdeko Alemaniako aireko indarreko kidea, lehen alemaniar austronauta (h. 2019).
- Otsailaren 13a – Hiroshi Ninomiya, japoniar futbolaria.
- Otsailaren 15a – Eladio Viñuela, espainiar kimikari eta biologo molekularra, biologia molekularraren aitzindarietako bat Espainian (h. 1999).
- Otsailaren 16a – Nur Hassan Hussein, Somaliako lehen ministroa (h. 2020).
- Otsailaren 17a – Janbattitt Dirassar, lapurtar idazlea eta kazetaria.
- Otsailaren 18a – Manuel Clemente Ochoa, nafar eskultore eta irarlea.
- Otsailaren 19a – Rupiah Banda, Zambiako 4. presidentea (h. 2022).
- Otsailaren 19a – Jean Pierre Curutchet, baxenafar idazlea.
- Otsailaren 20a – Robert Huber, alemaniar biokimikaria, 1988ko Kimikako Nobel Saria.
- Otsailaren 20a – Manuel Ibarburu, gipuzkoar arraunlaria (h. 2021).
- Otsailaren 20a – Nancy Wilson, estatubatuar abeslari melodikoa, garaiko bokalistarik dotore eta beroenetakoa (h. 2018).
- Otsailaren 21a – Harald V.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea.
- Otsailaren 22a – Joanna Russ, estatubatuar idazle, akademiako kide eta feminista (h. 2011).
- Otsailaren 25a – Tom Courtenay, britainiar aktorea.
- Otsailaren 25a – Severo Sarduy, kubatar idazlea (h. 1993).
- Otsailaren 26a – Eduardo Arroyo, espainiar margolari eta idazlea (h. 2018).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Tupuola Tufuga Efi, Samoako estatuburua.
- Martxoaren 2a – Abdelaziz Bouteflika, Aljeriako presidentea (h. 2021).
- Martxoaren 2a – Yehoshua Kenaz, israeldar eleberrigilea (h. 2020).
- Martxoaren 3a – Tsukasa Hosaka, japoniar futbolaria (h. 2018).
- Martxoaren 4a – Jose Arakistain, gipuzkoar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- Martxoaren 6a – Guy Boniface, frantziar errugbilaria (h. 1968).
- Martxoaren 6a – Valentina Terexkova, sobietar kosmonauta, historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea.
- Martxoaren 8a – Juvénal Habyarimana, Ruandako presidentea (h. 1994).
- Martxoaren 9a – Isabel Aguirre, galiziar arkitekto eta paisajista.
- Martxoaren 9a – Azio Corghi, italiar musikagilea (h. 2022).
- Martxoaren 10a – María Kodama, argentinar idazle, itzultzaile eta literatura-irakaslea (h. 2023).
- Martxoaren 11 – Carlos Larrañaga, kataluniar aktorea (h. 2012).
- Martxoaren 18a – Rudi Altig, alemaniar txirrindularia, Alemanian inoiz izan den onenetakotzat joa (h. 2016).
- Martxoaren 19a – Egon Krenz, Ekialdeko Alemaniako politikari ohia.
- Martxoaren 20a – Lois Lowry, estatubatuar idazlea.
- Martxoaren 21a – Fred Akuffo, Ghanako estatuburua (h. 1979).
- Martxoaren 22a – Angelo Badalamenti, estatubatuar abestien eta soinu-banden musikagilea (h. 2022).
- Martxoaren 22a – Antonio Bilbao Monasterio, bizkaitar euskalari eta euskal idazlea.
- Martxoaren 23a – Maria Pilar Busquet i Medan, kataluniar politikari eta ekintzailea (h. 2016).
- Martxoaren 23a – José Cantón, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 2013).
- Martxoaren 23a – Robert Gallo, estatubatuar ikertzaile biomedikoa, GIBaren aurkikuntzagatik ezaguna.
- Martxoaren 23a – Moacyr Scliar, brasildar narratzailea (h. 2011).
- Martxoaren 24a – Rudolf de Rijk, herbehereetar hizkuntzalaria, euskal gramatikan aditua (h. 2003).
- Martxoaren 24a – Lloyd Erskine Sandiford, Barbadosko 4. lehen ministroa (h. 2023).
- Martxoaren 26a – Roberto Morales, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 27a – Lourdes Iriondo, euskal kantaria (h. 2005).
- Martxoaren 29a – Gordon Milne, ingeles futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 30a – Warren Beatty, estatubatuar zinema zuzendaria, aktorea eta ekoizlea.
- Martxoaren 31 – Claude Allègre, frantziar geokimikaria eta politikaria.
Apirila
- Apirilaren 1a – Jose Antonio Irulegi, gipuzkoar futbolari eta futbol entrenatzaile ohia.
- Apirilaren 1a – Teresa del Valle, gipuzkoar antropologo, irakasle eta ikertzailea.
- Apirilaren 2a – Antoni Ros-Marbà, kataluniar orkestra-zuzendaria.
- Apirilaren 3a – John Arrillaga, estatubatuar enpresaburua, Silicon Valleyko lur-jaberik nagusienetariko bat (h. 2022).
- Apirilaren 5a – Colin Powell, estatubatuar jenerala, Golkoko Gerrako operazio militarraren arduradun nagusia (h. 2021).
- Apirilaren 6a – Merle Haggard, estatubatuar country abeslari eta gitarrista (h. 2016).
- Apirilaren 10a – Bella Akhmadulina, sobietar eta errusiar olerkari, idazle, itzultzaile, gidoilari eta aktorea (h. 2010).
- Apirilaren 13a – Edward Fox, ingeles aktorea.
- Apirilaren 14a – Lucy R. Lippard, estatubatuar idazle, arte-kritikari, ekintzaile eta komisarioa.
- Apirilaren 17a – Ferdinand Piëch, automobilgintzari lotutako austriar enpresaburua (h. 2019).
- Apirilaren 18a – Joaquim Carvalho, portugaldar futbolaria (h. 2022).
- Apirilaren 18a – Jose Maria Cobo, bizkaitar futbolaria (h. 1991).
- Apirilaren 18a – Natalia LL, poloniar artista kontzeptualista (h. 2022).
- Apirilaren 20a – George Takei, telebistako estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 21a – Patxi Iturriotz, donostiar politikari, irakasle eta ETAkidea.
- Apirilaren 21a – Philippe Madrelle, frantziar politikaria, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidentea (h. 2019).
- Apirilaren 22a – Jack Nicholson, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 24a – Grace Oladunni Taylor, nigeriar biokimikaria.
- Apirilaren 27a – Sandy Dennis, estatubatuar aktorea (h. 1992).
- Apirilaren 28a – Saddam Hussein, Irakeko diktadorea (h. 2006).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Bo Nilsson, suediar musikagilea (h. 2018).
- Maiatzaren 3a – Nélida Piñon, brasildar idazle eta kazetaria (h. 2022).
- Maiatzaren 4a – Dick Dale, estatubatuar rock gitarra-jotzailea (h. 2019).
- Maiatzaren 5a – Olusegun Obasanjo, Nigeriako presidente ohia.
- Maiatzaren 6a – Rubin Hurricane Carter, estatubatuar boxeolaria (h. 2014).
- Maiatzaren 6a – Olivia Martínez, La Greca, bizkaitar toreatzailea.
- Maiatzaren 7a – Domitila Barrios de Chungara, Boliviako feminismoaren buruzagi nabarmena (h. 2012).
- Maiatzaren 7a – Montserrat Moreno, kataluniar psikologoa, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea.
- Maiatzaren 8a – Thomas Pynchon, estatubatuar idazlea.
- Maiatzaren 9a – Rafael Moneo, nafar arkitektoa, Pritzker sariduna.
- Maiatzaren 10a – Tamara Press, pisu eta disko jaurtiketan espezializatutako sobietar atleta (h. 2021).
- Maiatzaren 12a – George Carlin, estatubatuar aktore, umorista eta idazlea (h. 2008).
- Maiatzaren 13a – Roger Zelazny, estatubatuar idazlea (h. 1995).
- Maiatzaren 15a – Madeleine Albright, estatubatuar politikaria (h. 2022).
- Maiatzaren 16a – Yvonne Craig, estatubatuar aktore eta dantzaria (h. 2015).
- Maiatzaren 16a – Robert B. Wilson, estatubatuar ekonomialaria, 2020ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Maiatzaren 18a – Jacques Santer, Luxemburgeko lehen ministro ohia eta Europako Ekonomia Erkidegoko Batzordeko presidente ohia.
- Maiatzaren 19a – Víctor Aurre, bizkaitar futbolari ohia.
- Maiatzaren 19a – Luzmaría Jiménez Faro, espainiar idazlea, saiakeragilea, antologoa, poeta eta editorea (h. 2015).
- Maiatzaren 20a - Jose Mari Madariaga Zugadi, bizkaitar apaiza, politikaria eta aktibista, Zamorako konkordatu-espetxean egondako euskal apaiz historikoetako bat (h. 2014).
- Maiatzaren 20a – Maria Teresa Horta, portugaldar idazlea, kazetaria eta feminista.
- Maiatzaren 21a – Mengistu Haile Mariam, Etiopiako presidente eta diktadorea.
- Maiatzaren 22a – Facundo Cabral, argentinar idazle eta kantautorea (h. 2011).
- Maiatzaren 22a – Viktor Ponedelnik, errusiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- Maiatzaren 23a – Xabier Elosegi, gipuzkoar idazle eta historialaria.
- Maiatzaren 24a – Archie Shepp, estatubatuar saxofoi-jotzailea eta musikagilea.
- Maiatzaren 26a – Piarres Aintziart, baxenafar idazlea.
- Maiatzaren 27a – Theo Vennemann, alemaniar hizkuntzalaria.
- Maiatzaren 28a – Freddie Roman, estatubatuar umorista (h. 2022).
- Maiatzaren 30a – Claes Andersson, finlandiar idazle, musikagile, psikiatra eta politikaria (h. 2019).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Morgan Freeman, estatubatuar aktorea eta zinema zuzendaria.
- Ekainaren 1a – Colleen McCullough, australiar eleberrigilea (h. 2015).
- Ekainaren 2a – Sally Kellerman, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 2022).
- Ekainaren 5a – Hélène Cixous, frantziar unibertsitate irakaslea, idazlea, poeta, antzerkigilea, filosofoa eta kritikaria.
- Ekainaren 11 – David Mumford, estatubatuar matematikaria.
- Ekainaren 11 – Robin Warren, australiar patologoa, 2005eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Ekainaren 12a – Vladimir Arnold, munduko matematikari emankorrenetako bat (h. 2010).
- Ekainaren 13a – Irina Kiritxenko, sobietar pistako txirrindularia (h. 2020).
- Ekainaren 14a – Jørgen Leth, daniar poeta eta zinema zuzendaria.
- Ekainaren 16a – José Antonio Pagola, gipuzkoar apaiza eta idazlea.
- Ekainaren 16a – Erich Segal, estatubatuar idazlea (h. 2010).
- Ekainaren 16a – Simeon II.a Bulgariakoa, Bulgariako erregea.
- Ekainaren 18a – Xavier Le Pichon, frantziar geofisikaria.
- Ekainaren 18a – Vitali Zholobov, sobietar kosmonauta.
- Ekainaren 19a – André Glucksmann, frantziar filosofo, ekintzaile eta idazlea (h. 2015).
- Ekainaren 23a – Martti Ahtisaari, Finlandiako presidentea eta 2008ko Bakearen Nobel Saria (h. 2023).
- Ekainaren 25a – Nawaf Al-Ahmad Al-Jaber Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (h. 2023).
- Ekainaren 25a – Keizō Obuchi, Japoniako lehen ministroa (h. 2000).
- Ekainaren 26a – João Cutileiro, portugaldar eskultorea (h. 2021).
- Ekainaren 26a – Robert Richardson, estatubatuar fisikaria, 1996ko Fisikako Nobel Saria (h. 2013).
- Ekainaren 27a – Jesús Hermida, espainiar kazetaria (h. 2015).
- Ekainaren 28a – Juan Jose Saer, argentinar idazlea (h. 2005).
Uztaila
- Uztailaren 3a – Tom Stoppard, britainiar antzerkigile eta gidoi-idazlea.
- Uztailaren 4a – Sonja Norvegiakoa, Norvegiako erregina-ezkontidea.
- Uztailaren 6a – Vladimir Askenazi, errusiar jatorriko piano-jotzaile eta orkestra zuzendaria.
- Uztailaren 6a – Ned Beatty, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- Uztailaren 6a – Michael Sata, Zambiako presidentea (h. 2014).
- Uztailaren 7a – Belén Balerdi, Irura III, gipuzkoar erraketista (h. 1982).
- Uztailaren 9a – David Hockney, britainiar margolaria.
- Uztailaren 11 – Gonzalo Díaz Beitia, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 12a – Bill Cosby, estatubatuar komiko eta aktorea.
- Uztailaren 12a – Lionel Jospin, Frantziako Lehen Ministroa.
- Uztailaren 13a – Kitty Courbois, herbeheretar aktorea (h. 2017).
- Uztailaren 15a – Lilian Camberabero, frantziar errugbilaria (h. 2015).
- Uztailaren 16a – Felix Beristain, bizkaitar margolaria.
- Uztailaren 18a – Roald Hoffmann, estatubatuar kimikari teorikoa, 1981eko Kimikako Nobel Saria.
- Uztailaren 18a – Hunter S. Thompson, estatubatuar kazetari eta idazlea (h. 2005).
- Uztailaren 21a – Eduard Streltsov, Pelé errusiarra, sobietar futbolaria, Errusiako garai guztietako futbolaririk onenetarikoa (h. 1990).
- Uztailaren 24a – Fernando Aínsa, espainiar jatorriko uruguaiar kazetari, kritikari eta saiakera-idazlea (h. 2019).
- Uztailaren 25a – Colin Renfrew, ingeles arkeologoa.
- Uztailaren 26a – Wilton G.S. Sankawulo, Liberiako estatuburua (h. 2009).
- Uztailaren 27a – Detto Mariano, italiar musikagile, moldatzaile, abesti-idazle, piano-jotzaile, grabazio-ekoizle eta musika argitaratzailea (h. 2020).
- Uztailaren 29a – Victoriano Bilbao, bizkaitar futbolaria, atezaina (h. 2005).
- Uztailaren 29a – Ryutaro Hashimoto, Japoniako Lehen Ministroa (h. 2006).
- Uztailaren 29a – Daniel McFadden, estatubatuar ekonomialaria, ekonometrian aditua, 2000ko Ekonomiako Nobel Saria.
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Andrés Gimeno, kataluniar tenislaria (h. 2019).
- Abuztuaren 4a – María Esther Vázquez, argentinar idazlea (h. 2017).
- Abuztuaren 5a – Manuel Pinto da Costa, Sao Tome eta Principeko lehenbiziko presidentea.
- Abuztuaren 5a – Brian G. Marsden, britainiar astronomoa (h. 2010).
- Abuztuaren 8a – Jorge Cafrune, argentinar abeslari folklorikoa eta bertako herri kulturaren ikertzaile, biltzaile eta zabaltzailea (h. 1978).
- Abuztuaren 8a – Dustin Hoffman, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 9a – Hans Burmann, alemaniarko espainiar zinema argazkilaria.
- Abuztuaren 9a – Renato Longo, italiar ziklo-kroslaria (h. 2023).
- Abuztuaren 15a – Živko Radišić, Bosnia-Herzegovinako presidentea (h. 2021).
- Abuztuaren 15a – La Repompa de Málaga, andaluziar ijito-kantaria (h. 1959).
- Abuztuaren 17a – Richard Møller Nielsen, daniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2014).
- Abuztuaren 18a – Purita Campos, kataluniar komikigile, marrazkilari eta margolaria (h. 2019).
- Abuztuaren 18a – José María Corella, nafar idazlea.
- Abuztuaren 20a – Jose Luis Cantero, El Fary, espainiar abeslari eta aktorea (h. 2007).
- Abuztuaren 20a – Andrei Kontxalovski, errusiar zinema zuzendaria.
- Abuztuaren 21a – Gustavo Noboa, Ekuadorko presidentea (h. 2021).
- Abuztuaren 21a – Robert Stone, estatubatuar idazlea (h. 2015).
- Abuztuaren 22a – Enrique García Asensio, espainiar orkestra-zuzendaria.
- Abuztuaren 24a – Moshood Abiola, joruba etniaren buruzagia eta Nigeriako erregimen militarraren aurkaria (h. 1998).
- Abuztuaren 26a – Ventura Díaz, espainiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 26a – Otto Schaden, estatubatuar egiptologoa (h. 2015).
- Abuztuaren 27a – Alice Coltrane, estatubatuar konpositore, pianista, organo-jotzaile eta jazz harpa- jotzailea (h. 2007).
- Abuztuaren 30a – Didier Borotra, UDF alderdiko euskal herritar politikaria.
- Abuztuaren 30a – Mpinga Kasenda, Zaireko lehen ministroa (h. 1994).
- Abuztuaren 30a – Bruce McLaren, zeelandaberritar lasterketa-autoen diseinatzaile, pilotu, ingeniari eta asmatzailea (h. 1970).
Iraila
- Irailaren 1a – Allen Jones, britainiar margolaria eta eskultorea.
- Irailaren 1a – Francisco Pinto Balsemão, Portugalgo lehen ministro ohia.
- Irailaren 2a – Derek Fowlds, ingeles aktorea (h. 2020).
- Irailaren 3a – Miguel Iguaran, gipuzkoar futbolari ohia.
- Irailaren 9a – Txomin Ezponda, baxenafar bertsolaria.
- Irailaren 10a – Jared Diamond, estatubatuar biologoa, fisologoa eta biogeografoa.
- Irailaren 11 – Paola Belgikakoa, Belgikako erregina ezkontidea.
- Irailaren 12a – Henri Lopes, Kongoko Errepublikako lehen ministroa (h. 2023).
- Irailaren 12a – Ana María Rodas, guatemalar poeta, narratzailea, kazetaria, irakaslea eta literatur kritikaria.
- Irailaren 13a – Jose Antonio Urbiola, nafar abokatu eta politikari jeltzalea (h. 2019).
- Irailaren 14a – Renzo Piano, italiar arkitektoa.
- Irailaren 15a – Lacy Duarte, uruguaitar artista bisuala (h. 2015).
- Irailaren 15a – Robert Lucas, Jr., estatubatuar ekonomista, 1995eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2023).
- Irailaren 15a – Fernando de la Rúa, Argentinako presidentea (h. 2019).
- Irailaren 18a – Ivy Matsepe-Casaburri, Hegoafrikako jarduneko presidentea (h. 2009).
- Irailaren 19a – Ignacio Alkorta, gipuzkoar arraunlari ohia.
- Irailaren 21a – Amparo Baró, espainiar aktorea (h. 2015).
- Irailaren 22a – Richard Marquand, galestar zinema zuzendaria (h. 1987).
- Irailaren 22a – Don Rutherford, ingeles errugbi jokalari eta administratzailea (h. 2016).
- Irailaren 25a – Mary Allen Wilkes, estatubatuar programatzailea eta konputagailuen ingeniaria.
- Irailaren 25a – Amina Sow Mbaye, senegaldar idazlea (h. 2021).
- Irailaren 27a – Feliciano Matute, Real Sociedadeko futbolaria (h. 2013).
- Irailaren 27a – Valentin Pavlov, Sobietar Batasuneko lehen ministroa (h. 2003).
- Irailaren 27a – José Sacristán, espainiar antzezlea eta zinema-zuzendaria.
- Irailaren 28a – Paz Fernández Felgueroso, asturiar abokatu eta politikaria, Gijóngo alkate ohia.
- Irailaren 29a – Koichiro Matsuura, japoniar diplomatikoa, UNESCO erakundeko presidente ohia.
- Irailaren 29a – Wim Udenhout, Surinamgo lehen ministroa (h. 2023).
- Irailaren 30a – Jurek Becker, poloniar-alemaniar idazlea (h. 1997).
Urria
- Urriaren 1a – Peter Stein, alemaniar antzerkigilea.
- Urriaren 4a – Franz Vranitzky, Austriako kantzilerra.
- Urriaren 6a – Mario Capecchi, italo-estatubatuar genetikalaria, 2007ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Urriaren 8a – Lourdes Beneria, kataluniar ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea.
- Urriaren 11 – Bobby Charlton, ingeles futbolaria (h. 2023).
- Urriaren 12a – Robert Mangold, estatubatuar margolari minimalista.
- Urriaren 19a – Peter Max, germano-estatubatuar artista.
- Urriaren 20a – Giuseppe Pericu, italiar politikaria, Genovako alkatea (h. 2022).
- Urriaren 21a – Pilar Alonso Ibañez, arabar etnografoa, historialaria, idazlea, poeta eta pedagogoa.
- Urriaren 22a – José Larralde, argentinar kantautore eta poeta.
- Urriaren 23a – Francisco Javier Ansuátegui, gipuzkoar politikaria.
- Urriaren 27a – Auke de Vries, herbeheretar eskultore eta marrazkilaria.
- Urriaren 28a – Lenny Wilkens, estatubatuar saskibaloi jokalari eta entrenatzaile ohia.
- Urriaren 30a – Claude Lelouch, frantziar zinema-zuzendaria.
- Urriaren 30a – Brian Price, galestar errugbilaria (h. 2023).
- Urriaren 31 – Jaime Etxebarria, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia.
- Urriaren 31 – Jean Etxepare Landerretxe, euskal idazlea (h. 1961).
- Urriaren 31 – Jean-Louis Servan-Schreiber, frantziar kazetaria, saikeragilea eta giza eskubideen aldeko aktibista (h. 2020).
Azaroa
- Azaroaren 9a – Roger McGough, britainiar poeta eta abesti-idazlea.
- Azaroaren 11 – Juan Jose Etxabe, ETAko buruzagia eta lehen ekintzaileetako bat (h. 1996).
- Azaroaren 14a – Vittorio Adorni, italiar txirrindularia (h. 2022).
- Azaroaren 14a – Ignacio Barandiaran, gipuzkoar historialaria.
- Azaroaren 15a – Fernando Schwartz, espainiar idazle eta kazetaria.
- Azaroaren 16a – Amelia Quintanal Martínez-Conde, kantabriar jostuna eta futbol entrenatzailea, Espainiako emakumezkoen lehen entrenatzailea.
- Azaroaren 18a – Koldo Larrañaga, gipuzkoar historialaria.
- Azaroaren 19a – Tamara Bunke, Tania, argentinar iraultzaile komunista eta espioia (h. 1967).
- Azaroaren 21a – Ingrid Pitt, poloniar-britainiar aktore eta idazlea (h. 2010).
- Azaroaren 30a – Eduard Artemiev, errusiar musikagilea (h. 2022).
- Azaroaren 30a – Miúcha, brasildar abeslaria eta musikagilea (h. 2018).
- Azaroaren 30a – Ridley Scott, britainiar zinema zuzendaria eta ekoizlea.
- Azaroaren 30a – Tom Simpson, ingeles txirrindularia (h. 1967).
Abendua
- Abenduaren 1a – Bruce Brown, estatubatuar dokumental zinema zuzendaria (h. 2017).
- Abenduaren 1a – Vaira Vīķe-Freiberga, Letoniako presidentea.
- Abenduaren 8a – Concha Chaos, Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen sortzailea (h. 2014).
- Abenduaren 8a – Malcolm Price, galestar errugbilaria (h. 2024).
- Abenduaren 12a – Michael Jeffery, Australiako 24. Gobernadore Orokorra (h. 2020).
- Abenduaren 12a – Jesús Yagüe, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 2021).
- Abenduaren 14a – Franz De Mulder, belgikar txirrindularia (h. 2001).
- Abenduaren 15a – Alfredo Goienetxe, euskal noble, ingeniari eta zaldizkoa (h. 2002).
- Abenduaren 16a – Mitsuo Kamata, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 16a – Edward Ruscha, estatubatuar artista.
- Abenduaren 17a – John Kennedy Toole, estatubatuar idazlea (h. 1969).
- Abenduaren 19a – Esther Ferrer, gipuzkoar artista.
- Abenduaren 20a – Joaquín Gómez Peruyera, bizkaitar futbolaria (h. 2013).
- Abenduaren 21a – Jane Fonda, estatubatuar aktore, idazle eta ekintzaile-politikoa.
- Abenduaren 22a – Eduard Uspensky, errusiar haur-literatura idazle, olerkari, antzerkigile, gidoigile eta telebista aurkezlea (h. 2018).
- Abenduaren 24a – Jaume Alomar Florit, espainiar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 24a – Nicolás García Uriburu, argentinar pintorea eta arkitektoa (h. 2016).
- Abenduaren 26a – Javier Atutxa, bizkaitar politikari jeltzalea (h. 2013).
- Abenduaren 26a – John Horton Conway, ingeles matematikaria (h. 2020).
- Abenduaren 30a – Gordon Banks, ingeles futbolaria, XX. mendeko atezain hoberenetakoa (h. 2019).
- Abenduaren 31 – Francisco Gabika, bizkaitar txirrindularia (h. 2014).
- Abenduaren 31 – Juan García Such, espainiar txirrindularia (h. 2009).
- Abenduaren 31 – Avram Hershko, israeldar biokimikaria, 2004ko Kimikako Nobel Saria.
- Abenduaren 31 – Anthony Hopkins, galestar aktorea.
- Abenduaren 31 – Larry Larrañaga, estatubatuar politikaria (h. 2018).
- Abenduaren 31 – Milutin Šoškić, serbiar futbol atezaina (h. 2022).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Maiatza – Abu Nidal, palestinar politikari eta gerrillaria (h. 2002).
- Begoña Uriarte, bizkaitar piano-jotzailea.
- Carmen Miranda Zubieta, bizkaitar kultur-ekintzailea, Gerediaga Elkartearen sortzaileetako bat (h. 2021).
- Elvira Gangutia, gipuzkoar helenista eta lexikografoa.
- Eusebio Igarza Akizu, gipuzkoar idazlea.
- Felix Soto, euskal herritar politikari eta eskubaloi entrenatzailea.
- Irkus Robles-Arangiz, euskal artista.
- Jean Irigarai, baxenafar idazlea.
- Jimena Alonso, gipuzkoar aktibista, pentsalari feminista eta arabierako irakaslea (h. 2021).
- Lutxi Mancisidor, gipuzkoar musikologoa.
- Maitere Mujika, gipuzkoar margolaria.
- Martín José Zelaia, nafar txirrindularia (h. 2022).
- Tomas Alba Irazusta, Donostiako Herri Batasuneko zinegotzia (h. 1979).
- Valentin Solagaistua, getxoztar politikari abertzalea (h. 2011).
- Yon de Luisa Saseta, (h. 2012).
- Andrés Sorel, espainiar idazle eta kritikaria (h. 2019).
- Harold Good, irlandar apaiz metodista.
- Klaus Niebel, alemaniar industrialari eta euskaltzalea (h. 2012).
- Marta Harnecker, txiletar soziologo, kazetari eta ekintzailea (h. 2019).
- Tomás Mac Eoin, irlandar Sean-nós abeslaria, aktorea, abeslari, abesti idazlea eta olerkaria.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Grafton Elliot Smith, ingeles anatomista, arkeologo eta etnologoa (j. 1871).
- Urtarrilaren 4a – Adolfo Gonzalez de Kareaga, Bilboko alkatea, fusilatua (j. 1897).
- Urtarrilaren 4a – Juan Olazabal, euskal herritar politikari tradizionalista eskuindarra (j. 1860).
- Urtarrilaren 5a – Roges des Molinar taldeko emakumeak, Porreresko hilerrian fusilatuta:
- Belarmina González Rodríguez, espainiar komunista.
- Catalina Flaquer, espainiar aktibista politikoa (j. 1876).
- Antònia Pascual Flaquer, balear militante komunista (j. c. 1911).
- Maria Pascual Flaquer, balear militante komunista (j. 1914).
- Aurora Picornell, balear lider sindikalista eta feminista (h. 1912).
- Urtarrilaren 16a – Eladio Zilbeti, nafar politikaria, EAE-ANV alderdiaren bultzatzailea eta Osasuna futbol klubaren sortzaileetako bat, fusilatua (j. 1898).
- Urtarrilaren 31 – Marguerite Audoux, frantziar eleberrigilea (j. 1863).
Otsaila
- Otsailaren 5a – Lou Andreas-Salomé, errusiar idazle, psikoanalista eta intelektuala, liberalismoaren jarraitzailea (j. 1861).
- Otsailaren 7a – Elihu Root, estatubatuar legegizona eta politikaria (j. 1845).
- Otsailaren 10a – Mariano Sáez, espainiar abokatu eta politikaria (j. 1897).
- Otsailaren 12a – Engrazio Arantzadi, Kizkitza, euskal herritar politikari jeltzalea eta idazlea (j. 1873).
- Otsailaren 18a – Sergo Ordzonikidze, errusiar politikaria, Alderdi boltxebikeko kidea (j. 1886).
- Otsailaren 19a – Horacio Quiroga, uruguaitar idazlea (j. 1878).
- Otsailaren 23a – Cándido Saseta, Eusko Gudarosteko komandantea (j. 1904).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Serafín Ajuria, arabar enpresaburua (j. 1879).
- Martxoaren 5a – Enrique Moreno Plaza, espainiar merkataritzarako-itsasgizona, Matxitxakoko itsas guduan Nabarra bouaren kapitaina (j. 1906).
- Martxoaren 6a – Rudolf Otto, alemaniar filosofo eta teologo luteranoa (j. 1869).
- Martxoaren 7a – Ignacio Díaz Olano, euskal herritar margolaria (j. 1860).
- Martxoaren 7a – Tomás Ó Criomhthain, irlandar idazlea (j. 1856).
- Martxoaren 10a – Yevgeny Zamyatin, errusiar idazlea (j. 1884).
- Martxoaren 12a – Charles-Marie Widor, frantses musikagilea, organo-jotzailea eta irakaslea (j. 1844).
- Martxoaren 13a – Elihu Thomson, ingeles ingeniari eta asmatzailea (j. 1853).
- Martxoaren 15a – Howard Phillips Lovecraft, zientzia-fikziozko estatubatuar eleberrigilea (j. 1890).
- Martxoaren 17a – Austen Chamberlain, Erresuma Batuko politikaria, 1925ean Bakearen Nobel sariduna (j. 1863).
- Martxoaren 18a – Clémentine Hélène Dufau, frantziar margolaria (j. 1869).
- Martxoaren 18a – Lidia Txarskaia, errusiar idazlea eta aktorea (j. 1875).
- Martxoaren 25a – John Drinkwater, ingeles olerkari eta dramagilea (j. 1882).
- Martxoaren 29a – Karol Szymanowski, poloniar musikagilea (j. 1882).
- Martxoaren 31 – Teodoro Gonzalez de Zarate, arabar enpresaburu eta politikaria (j. 1882).
- Martxoaren 31 – Pauleta Pamies, bartzelonar dantzaria, irakaslea, zuzendaria eta koreografoa (j. 1851).
Apirila
- Apirilaren 3a – Juan Otazua, bizkaitar apaiz trinitarioa, fusilatua (j. 1895).
- Apirilaren 5a – José Benlliure, espainiar margolaria (j. 1858).
- Apirilaren 5a – Alejandro Lizaso, gipuzkoar txistularia (j. 1909).
- Apirilaren 9a – Jesus Martínez de Aragón, arabar abokatu eta militarra (j. 1899).
- Apirilaren 15a – Esperanza Zuloaga, espainiar zeramikaria (j. 1881).
- Apirilaren 22a – Felipe del Río, bilbotar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (j. 1912).
- Apirilaren 23a – François Gieure, Frantziako artzapezpikua, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1851).
- Apirilaren 27a – Antonio Gramsci, italiar politikaria eta pentsalaria (j. 1891).
- Apirilaren 29a – Wallace Carothers, estatubatuar kimikaria (j. 1896).
Maiatza
- Maiatzaren 5a – Juan Mugertza, euskal herritar atleta (j. 1900).
- Maiatzaren 13a – Cecil Meares, Terra Nova espedizioko txakurren hezitzaile burua eta errusierako interpretea (j. 1877).
- Maiatzaren 17a – Remigio Gandasegi, euskal artzapezpikua (j. 1871).
- Maiatzaren 23a – John Davidson Rockefeller, estatubatuar industria-enpresaburua, Standard Oil-en fundatzailea (j. 1839).
- Maiatzaren 26a – Shobhanasundari Mukhopadhyay, indiar idazle eta folklorista (j. 1877).
- Maiatzaren 28a – Alfred Adler, austriar sendagile eta psikologoa (j. 1870).
- Maiatzaren 28a – Víctor Barguilla, Barakaldon bizi izandako errioxar bizargina eta aktorea, fusilatua (j. 1899).
Ekaina
- Ekainaren 2a – Gregorio Angulo, euskal sindikalista eta politikaria (j. 1868).
- Ekainaren 2a – Louis Vierne, frantziar organojole eta konposatzailea (j. 1870).
- Ekainaren 3a – Emilio Mola, espainiar militarra, Espainiako Gerra Zibila sortu zuen altxamenduaren zuzendaria (j. 1887).
- Ekainaren 7a – Jean Harlow, estatubatuar aktorea (j. 1911).
- Ekainaren 9a – Antoni Rubió i Lluch, kataluniar historialaria (j. 1856).
- Ekainaren 11 – Nikolas Lekuona, gipuzkoar margolari, marrazkilari, argazkilari, arkitekto eta artista abangoardista (j. 1913).
- Ekainaren 12a – Mikhail Tukhatxevski, sobietar mariskala (j. 1893).
- Ekainaren 12a – Maria Ulianova, errusiar militante boltxebikea, Vladimir Leninen arreba gazteena (j. 1878).
- Ekainaren 14a – Serapio Mendarte, politikari jeltzale, Errenteriako zinegotzi eta Eusko Gudarosteko gudaria, tiroz eraila (j. 1889).
- Ekainaren 16a – Álvaro Arana, euskal kirolaria (j. 1904).
- Ekainaren 18a – Gaston Doumergue, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea (j. 1863).
- Ekainaren 19a – James Matthew Barrie, idazle eskoziarra (j. 1860).
- Ekainaren 20a – Andreu Nin, kataluniar politikaria (j. 1892).
- Ekainaren 25a – Juan Cueto, arabar militarra, fusilatua (j. 1881).
- Ekainaren 25a – Lauaxeta, bizkaitar idazle eta kazetaria (j. 1905).
- Ekainaren 26a – Alfredo Espinosa, euskal herritar politikari errepublikarra eta medikua, frankistek eraila (j. 1903).
Uztaila
- Uztailaren 2an desagertua – Amelia Earhart, estatubatuar hegazkinlaria, hegazkinez Atlantikoa eta Pazifikoa zeharkatu zituen lehen emakumea (j. 1897).
- Uztailaren 3a – May Sybil Leslie, Marie Curie eta Ernest Rutherfordekin lan egin zuen ingeles kimikaria (j. 1887).
- Uztailaren 5a – Jose Placer Martinez de Lezea, arabar politikari eta Eusko Abertzale Ekintzako kidea, fusilatua (j. 1896).
- Uztailaren 8a – Buenaventura Zapirain, euskal konposatzailea eta organista (j. 1873).
- Uztailaren 11 – George Gershwin, estatubatuar musikagile eta pianista (j. 1898).
- Uztailaren 17a – Gabriel Pierné, frantses musikagilea (j. 1863).
- Uztailaren 19a – Nino Nanetti, italiar komunista (j. 1906).
- Uztailaren 20a – Guglielmo Marconi, italiar ingeniari elektrikoa, 1909ko Fisikako Nobel Saria (j. 1874).
- Uztailaren 25a – Leon Intxausti, bizkaitar elizgizon agustindar errekoletoa (j. 1859).
- Uztailaren 26a – Gerda Taro, gerrako argazkilari eta kazetari alemaniarra (j. 1910).
Abuztua
- Abuztuaren 5a – Juanita Mir, nafar kazetaria eta idazlea, fusilatua (j. 1893).
- Abuztuaren 7a – Takeo Wakabayashi, japoniar futbolaria (j. 1907).
- Abuztuaren 10a – Eustaquio Ilundain, Nafarroako elizgizona, Eusko Ikaskuntza Elkarteko sortzaileetako bat (j. 1862).
- Abuztuaren 11 – Edith Wharton, estatubatuar idazle eta diseinatzailea (j. 1862).
- Abuztuaren 16a – Justo Etxeguren, arabar apaiza (j. 1884).
- Abuztuaren 18a – Arturo Kanpion, iruindar idazle, hizkuntzalari eta politikaria (j.1854).
- Abuztuaren 23a – Albert Roussel, frantziar musikagilea (j. 1869).
- Abuztuaren 27a – Walter Rothschild (Rothschildeko II. baroia), britainiar bankari, politikari eta zoologoa (j. 1868).
Iraila
- Irailaren 2a – Pierre de Coubertin, Olinpiar Joko modernoen sortzailea (j. 1863).
- Irailaren 2a – Aleksandr Xliapnikov, errusiar militante boltxebikea (j. 1885).
- Irailaren 5a – Alejandro Mallona, EAJko politikari eskuindar, katoliko eta abertzalea, Mundakako alkatea, fusilatua (j. 1878).
- Irailaren 7a – Aniceto Alonso, Toralpy, bizkaitar doitzaile eta futbolaria, fusilatua.
- Irailaren 12a – Joxe Mendiaga, euskal idazlea (j. 1845).
- Irailaren 14a – Tomáš Masaryk, Txekoslovakiako presidentea (j. 1850).
- Irailaren 16a – Juan Santiago Aranburu, arabar musika-irakaslea eta organo-jolea (j. 1860).
- Irailaren 18a – Domitila García de Coronado, kubatar idazlea, kazetaria, editorea eta irakaslea (j. 1847).
- Irailaren 25a – Francisco Mula Castro, Izquierda Republicana alderdiko nafar kidea, fusilatua (j. 1893).
- Irailaren 26a – E. Lilian Todd, estatubatuar asmatzailea, zenbait aeroplanoren diseinatzailea (j. 1865).
- Irailaren 29a – Genaro Estrada, mexikar diplomatikoa eta idazlea (j. 1887).
Urria
- Urriaren 4a – Mikhail Liber, lituaniar mentxebike judua (j. 1880).
- Urriaren 11 – Aniela Wolberg, poloniar anarkista (j. 1907).
- Urriaren 13a – Kazimierz Nowak, poloniar bidaiaria, korrespontsala, erreportaria eta argazkilaria (j. 1897).
- Urriaren 15a – Florentzio Markiegi, gipuzkoar politikari abertzalea, fusilatua (j. 1898).
- Urriaren 16a – William Sealy Gosset, Student , ingeles estatistikaria (j. 1876).
- Urriaren 17a – Antônio Parreiras, brasildar margolaria (j. 1860).
- Urriaren 19a – Ernest Rutherford, zeelandaberritar fisikari eta kimikaria, fisika nuklearraren aita eta 1908ko Kimikako Nobel Saria (j. 1871).
- Urriaren 22a – Chūya Nakahara, japoniar idazle eta poeta (j. 1907).
- Urriaren 30a – Vladimir Miliutin, sobietar politikaria (j. 1884)
Azaroa
- Azaroaren 9a – Ramsay MacDonald, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1866).
- Azaroaren 9a – Anita Orejas, asturiar etxeko-langilea, erizaina eta sozialista, Gijongo bando nazionalak fusilatutako lehen emakumea (j. 1914).
- Azaroaren 23a – Jagadish Chandra Bose, bengalar botaniko eta fisikaria (j. 1858).
- Azaroaren 23a – George Albert Boulenger, belgikar-britainiar zoologoa (j. 1858).
- Azaroaren 25a – Alberto Novión, euskal jatorriko argentinar antzerkigilea (j. 1881).
- Azaroaren 26a – Silvestras Žukauskas, Errusiar Inperioaren armadako jenerala (j. 1861).
- Azaroaren 28a – Myroslava Sopilka, ukrainar poeta eta eleberrigilea (j. 1897).
Abendua
- Abenduaren 3 – Attila József, hungariar idazlea, XX. mendeko hungariar poeta nagusietako bat (j. 1905).
- Abenduaren 3a – Prosper Poullet, Belgikako lehen ministroa (j. 1868).
- Abenduaren 9a – Gustaf Dalén, suediar ingeniari eta fisikaria, 1912ko Fisikako Nobel Saria (j. 1869).
- Abenduaren 15a – Juana Álvarez Molina, espainiar etxekoandrea, fusilatua (j. c. 1897).
- Abenduaren 16a – Jose Mari Azkarraga Mozo, Lurgorri, euskal herritar politikaria (j. 1916).
- Abenduaren 18a – Jose Luis Arenillas, euskal mediku eta politikaria, fusilatua (j. 1904).
- Abenduaren 18a – Gumersindo de Azcárate Gómez, espainiar militarra, Euzko Gudarosteko operazio-inspektorea, fusilatua (j. 1878).
- Abenduaren 18a – Ernesto de la Fuente, espainiar militarra, Euzko Gudarosteko komandantea, fusilatua.
- Abenduaren 18a – Daniel Irezabal, bizkaitar militarra, fusilatua (j. 1879).
- Abenduaren 19a – Fernando Espinosa de los Monteros, gipuzkoar politikari eta diplomazialaria (j. 1884).
- Abenduaren 20a – Erich Ludendorff, alemaniar jenerala (j. 1865).
- Abenduaren 21a – Frank B. Kellogg, estatubatuar abokatu eta politikaria, 1929ko Bakearen Nobel Saria (j. 1856).
- Abenduaren 21a – Teresa Santianes Giménez, asturiar emakumea, fusilatua.
- Abenduaren 28a – Maurice Ravel, ziburutar musikagilea (j. 1875).
- Abenduaren 29a – Eladia García Palacios, espainiar maistra, sozialista eta sindikalista, fusilatua (j. 1904).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Abendua – Alfonso Olaso, gipuzkoar futbolaria (j. 1905).
- Andrés Jaso, nafar futbolaria (j. 1912).
- Eugenio Urrotz, gipuzkoar elizgizon eta idazlea (j. 1883).
- Isidoro León, bizkaitar politikari eta albaitaria (j. 1857).
- Jaime Delclaux, gaztelaniazko idazle eta poeta bilbotarra (j. 1912).
- Jean Baptiste Daranatz, lapurtar historialaria eta idazlea.
- Juan Artola, euskal herritar futbolaria (j. 1895).
Nobel saridunak:
- Fisika: Clinton Joseph Davisson eta George Paget Thomson
- Kimika: Norman Haworth eta Paul Karrer
- Literatura: Roger Martin du Gard
- Medikuntza: Albert von Szent-Györgyi Nagyrapolt
- Bakea: Robert Cecil
Kanpo estekak
- (Ingelesez) «Liberation in China and the Pacific» The National WWII Museum | New Orleans (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.