1936ko belaunaldia

1936ko belaunaldia, gerraondoko lehenengo belaunaldia ere deitua, Espainiako Gerra Zibilaren garaian agertu ziren idazle, poeta eta antzerkigileek osatutako higikunde literarioa da.

Gerraren ondorioek erabat markatu zuten belaunaldi hau.

Bi gerren zama

Idazleok Frankismoaren zentsura eta errepresio politikoa zuzenean ezagutu zuten. Hori gutxi balitz ekonomikoki eta soziologikoki erabat deseginda zegoen gizarte batean ireki ziren kultura mundura. Europa mailan egoera ez zen askoz hobeagoa: Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, kontinente osoa egoera larrian zegoen. Testuinguru horretan, ulergarria da existentzialismoa bezalako mugimendu baten arrakasta.

Partaideak

Belaunaldi honen partaideen zerrenda egiteko garaian arazo asko sortzen dira. Normalean irizpide kronologikoak ez dira besteetan bezain zehatzak eta, praktikan, honetan jatorriz belaunaldi desberdinetako idazleak elkartzen dira. Irizpide nagusia 1936. urtearen inguruan proiekzio publikoan egotea izango litzateke.[1] Ricardo Gullón kritikariak partaideen zerrenda hau egin zuen:[2]

  • Olerkariak:

Miguel Hernández, Luis Rosales, Leopoldo Panero eta Juan Panero, Luis Felipe Vivanco, Ildefonso-Manuel Gil, Germán Bleiberg, José Antonio Muñoz Rojas, José María Luelmo, Pedro Pérez Clotet, Rafael Duyos, Celso Amieva, Arturo Serrano Plaja, José Herrera Petere eta, halamoduz, Juan Gil-Albert. Euskal herritarren artean hiru izen sar daitezke multzo horretan: Angela Figuera Aymerich (nahiz eta bere lehenengo liburua 1948koa izan), Blas de Otero eta Gabriel Celaya. Gullonen zerrendan ez agertuagatik, Gloria Fuertes ere 1936ko belaunaldikoa da.

  • Prosalariak:

Enrique Azcoaga, José Antonio Maravall, Antonio Sánchez Barbudo, Ramón Faraldo, Eusebio García Luengo, María Zambrano, Antonio Rodríguez Moñino, José Ferrater Mora eta Ricardo Gullón bera.

  • Narratzaileak:

Camilo José Cela, Gonzalo Torrente Ballester eta Miguel Delibes.

  • Antzerkigileak:

Antonio Buero Vallejo.

Hauek izanen lirateke belaunaldiko izen nagusiak[3]. Gerra ondorengo beste izen batzuk gehitzen dira: Dionisio Ridruejo, José Luis Cano, Ramón de Garciasol, Pedro Laín Entralgo, Juan López Morillas, José Luis Aranguren, Julián Marías, Juan Rof Carballo, Segundo Serrano Poncela, Juan Antonio Gaya Nuño, José Suárez Carreño, Jorge Campos, Ernesto Guerra da Cal, José Luis Gallego eta José Manuel Blecua.

Ezaugarriak

Ez da erraza guztientzat ezaugarri orokor batzuk azaltzea:

  • Gehienak 1906tik 1916ra jaio ziren.
  • Generalean ideologikoki frankismotik aldenduko dira, nahiz eta batzuk hasiera batean aldekoak izan.
  • Estilo erraza erabiltzen dute, ulergarria.
  • Gerrekin nolabait obsesionaturik daude eta behin eta berriro agertzen da haien lanetan.
  • Aurreko belaunaldiaren estetizismoaren aurka erreakzionatu zuten[4].

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) Francisco Ruiz Soriano: La Generación de 1936. Antología. Madril: Cátedra, 2006.
  • (Gaztelaniaz) Graziella Franzini: La Generación de 1936. Vita e Pensiero, 1990.
  • (Gaztelaniaz) Ricardo Gullón: "La generación española de 1936". Madril:Ínsula, 1965, 224-225 zk.
  • (Gaztelaniaz) Francisco Pérez Gutiérrez: La Generación de 1936. Madril: Taurus, 1986.

Erreferentziak

  1. Francisco Ruiz Soriano: La Generación de 1936
  2. "La generación española de 1936", Ínsula
  3. Dena dela, zerrenda hauek kritikoen arabera oso aldakorrak dira. Esaterako, Francisco Pérez Gutierrezek poeta hauek bakarrik aipatu zituen: Germán Bleiberg, Leopoldo Panero, Gabriel Celaya, Dionisio Ridruejo, Ildefonso Manuel Gil, Luis Rosales, Juan Gil-Albert, Arturo Serrano Plaja, Miguel Hernández, Luis Felipe Vivanco eta Juan Panero
  4. Pérez Gutierrez. Kritiko honek J.L. Aranguren eta Ildefonso-Manuel Gilen irizpideak jaso zituen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.