1934ko Kontxako Bandera
1934ko Kontxako Bandera (Banderaren 42. ekitaldia) urte honetako irailaren 9 eta 16an jokatu zen, eta Oriok bere 9. Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1934ko irailaren 9a |
Amaiera | 1934ko irailaren 16a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | San Pedro |
← 1933 |
1935 → |
Lehenengo jardunaldian Orio eta San Pedroren arteko lehia estua izan zen, azkenean mirotzek 3 segunduren aldearekin irabazi zuten. Bigarren jardunaldian ordea San Pedro hirugarrena izan zen, Hondarribiak (Lurra) ere aurrea hartu baitzion. Ohorezko txanda Amaikak Bat taldeak osatu zuen. Oriok donostiarren trainerua erabili zuen bigarren jardunaldian eta San Pedrok hondarribiarrena. Kontsolazio txandan Kaiku nagusitu zen.
Parte-hartzaileak
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Amaikak Bat (Donostia) Emen Gatoxti (Orio) Hondarribia (Itsasoa) Hondarribia (Lurra) Kaiku San Pedro |
Donostiarra II San Nikolas Santa lucia San Antonio Bilbotarra Aita Sanpedrokua |
Antton Bakeriza Domingo Mitxelena Meltxor Amunarriz Roman Agirre Alfredo Gutierrez Manuel Arrillaga "Aita Manuel" |
Emaitzak
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Orio | 19:40:0/5 | 19:23:1/5 | 39:03:1/5 | |
2 | San Pedro | 19:43:1/5 | 19:34:1/5 | 39:17:2/5 | + 0:14:1/5 |
3 | Hondarribia (Lurra) | 19:54:1/5 | 19:31:2/5 | 39:25:3/5 | + 0:22:2/5 |
4 | Amaikak Bat | 20:06:2/5 | 20:10:2/5 | 40:16:4/5 | + 1:13:3/5 |
5 | Kaiku | 20:28:0/5 | 19:33:1/5 | ||
6 | Hondarribia (Itsasoa) | 20:09:0/5 | 20:16:0/5 |
Tripulazio irabazlea
- Emen Gatoxti
- Patroia: Domingo Mitxelena
- Arraunlariak: Tiburtzio Etxeberria, Ramon Solabarrieta, Francisco Abaurrea, Joakin Azkue, Joxe Kruz Lopetegi, Inazio Manterola, Inazio Sarasua, Agustin Arrillaga, Jose Mari Zumeta, Pedro Goikoetxea, Manuel Sarasua, Joxe Zumeta (Salmasti) eta Joxe Zumeta (Txanka).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.