1931ko Urkiolako Igoera
1931ko Urkiolako Igoera, bizkaitar lasterketa honen lehen ekitaldia izan zen. Mendi hau azkarren igotzeko lasterketa zen eta 5 km- tako luzera izan zuen. 1931ko martxoaren 1ean ospatu zen. Bilboko Txirrindulari Elkarteak (ofizialki Sociedad Ciclista Bilbaina) antolatu zuen. 20 txirrindularik inskribatu ziren, baina irteeran 12 bakarrik agertu ziren, euripean. [1] Bilbotik 9:30ko trenean ateratzea zen ideia eta durangora 10:23tan ailegatzea, Mañariatik 11etan ateratzeko. Trena atzeratu egin zen eta 11:30tan atera ziren eguraldi txarrarekin. Leandro Carro, burua hartu zuen lehenengo metroetan eta berarekin Federico Ezkerra joan zen. Bigarren kilómetroan, Vicente Truebak erritmoa aldatu zuen eta Ricardo Monterorekin joan zen. Atzean, Ezkerra eta Cepeda geratu ziren, baina laster José Trueba ailegatu zen. Azken kilometroan, elur fin bat erortzen hasi zen. Azken metroetan, Ricardok aurrera egin zuen eta bakarrik heldu zen helmugara.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 1. Urkiola Igoera | ||
Data | 1931.eko martxoak 1 | ||
Luzera | 5 km | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Irteera-lekua | Mañaria | ||
Helduera-lekua | Urkiola | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Ricardo Montero | ||
Txapeldunordea | Vicente Trueba | ||
Hirugarrena | Federico Ezkerra | ||
1936▶ | |||
Dokumentazioa |
Garailea, Ricardo Montero izan zen eta 47x22 erabili zuen. Beste batzuk 44x22 erabili zuten.
Sailkapen nagusia
Pos. | Txirrindularia | Taldea | Denbora |
---|---|---|---|
1 | Ricardo Montero | 21:01" | |
2 | Vicente Trueba | ||
3 | Federico Ezkerra | ||
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Un libro recuerda la historia de la desaparecida 'Subida a Urkiola'» Deia 2021/03/02.