1928ko Neguko Olinpiar Jokoak
1928ko Neguko Olinpiar Jokoak, Neguko Olinpiar Jokoen II. edizioa izan zen. Suitzako Sankt Moritzen ospatu ziren. Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren arabera, Olinpiar Joko hauek Herbehereetan ospatu behar ziren, Amsterdamgo Udako Olinpiar Jokoen ondoren aurreikusita zegoen bezala, baina betetzerik egon ez zenez, Suitzako Davos, Engelberg eta Sankt Moritz hiriek aurkeztu zuren euren hautagaitza, azkenean, Sankt Moritz aukeratua izan zelarik.
1928ko Neguko Olinpiar Jokoak | |
---|---|
Mota | Neguko Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 1928ko otsailaren 11 - 1928ko otsailaren 19a |
Data | 1928ko otsaila |
Edizio zenbakia | 2 |
Kokaleku | St. Moritz Olympic Ice Rink (en) |
Herrialdea | Suitza |
Partehartzaile kopuru | 25 464 |
Kirola | negu-kirol |
Beste batzuk | |
Kirol proba olinpiko | 14 |
Osatuta | |
cross-country skiing at the 1928 Winter Olympics (en) skijoring at the 1928 Winter Olympics (en) Nordic skiing at the 1928 Winter Olympics (en) ski jumping at the 1928 Winter Olympics (en) bobsleigh at the 1928 Winter Olympics (en) speed skating at the 1928 Winter Olympics (en) skeleton at the 1928 Winter Olympics (en) military patrol at the 1928 Winter Olympics (en) Nordic combined at the 1928 Winter Olympics (en) ice hockey at the 1928 Winter Olympics (en) figure skating at the 1928 Winter Olympics (en) | |
Webgune | olympics.com… |
Dominak
Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Norvegia | 6 | 4 | 5 | 15 |
2 | AEB | 2 | 2 | 2 | 6 |
3 | Suedia | 2 | 2 | 1 | 5 |
4 | Finlandia | 2 | 1 | 1 | 4 |
5 | Kanada | 1 | 0 | 0 | 1 |
Frantzia | 1 | 0 | 0 | 1 | |
7 | Austria | 0 | 3 | 1 | 4 |
8 | Belgika | 0 | 0 | 1 | 1 |
Txekoslovakia | 0 | 0 | 1 | 1 | |
Alemania | 0 | 0 | 1 | 1 | |
Erresuma Batua | 0 | 0 | 1 | 1 | |
Suitza | 0 | 0 | 1 | 1 |
Gertaerak
- Abiadura patinajeko 10.000 metroko proba, bertan behera utzia izan zen, izotzaren kalitate txarragatik.
- Per Eric Hedlungek (Suedia), iraupen eskiko 50 kilometroko proba irabazi zuen, bigarrenari, 13 minutu ateraz.
- Sonja Heniek (Norvegia, Izotz gaineko patinaje artistikoa), 15 urte bakarrik zituelarik, bigarren aldiz parte hartu zuen Olinpiar Joko batzuetan, emakumezkoen patinaje artistikoko urrezko domina irabazi zuena izan zelarik.
- Gillis Grafström (Suedia, izotz gaineko patinaje artistikoa), hirugarren aldiz jarraian izan zen txapeldun olinpiko. Lehen urrezko domina, Anberesko Udako Olinpiar Jokoetan irabazi zuen, 1920an. Modalitate berean, Udako eta Neguko Olinpiar jokoetan, urrezko domina lortu ahal izan duen pertsona bakarra da.
- Kanada nagusi izan zen izotz hockeyan, partidu guztiak, husnako berdinketen bidez irabaziz.
- Proba berri bat sartu zen, skeletona, lugearen antzekoa, baina kirolariak ahoz pez jaisten dira.
Aurrekoa 1924ko Chamonixeko Neguko Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Neguko II. Olinpiar Jokoak 1928 |
Ondorengoa 1932ko Lake Placideko Neguko Olinpiar Jokoak |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.