1928ko Italiako Giroa

1928ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 16. edizioa izan zen. 1928ko maiatzak 12 eta ekainak 3 artean ospatu zen. 3044 kilometroko ibilbidea egin zen 12 etapatan banatuta, garaileak batez beste 26,748 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

1928ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa16. Italiako Giroa
Etapak12
Datakmaiatzak 12 – 1928.eko ekainak 3
Luzera3.044,6 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Emaitzak
TxapeldunaITA Alfredo Binda
TxapeldunordeaITA Giuseppe Pancera
HirugarrenaITA Bartolomeo Aimo
Talderik onenaITA Legnano-Torpedo
19271929
Dokumentazioa

298 txirrindularik hasi zuten proba, eta 126k amaitu zuten. Edizio honetan izan zituen Italiako Giroak parte-hartzaile gehien.

Alfredo Bindak bere bigarren Giroa jarraian irabazi zuen, beste behin, lasterketan nagusituz, oraingoan sei etapa garaipenekin. Domenico Piemontesik ere beste bost etapa irabazi zituen, sailkapen nagusian Bindarentzat mehatxua izan ez zen arren. Zortzigarren etapa Albino Bindak irabazi zuen, garailearen anaia eta taldekide laguntzailea zena.

Podiumean, Bindak Giuseppe Pancera, bigarren sailkatua, eta Bartolomeo Aimo, hirugarren sailkatua, izan zituen.

Etapak

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.aMilan-Trento233 Italia Domenico Piemontesi Italia Domenico Piemontesi
2.aTrento-Forli312 Italia Alfredo Binda Italia Domenico Piemontesi
3.aPredappio-Arezzo148 Italia Alfredo Binda Italia Domenico Piemontesi
4.aArezzo-Sulmona327 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
5.aSulmona-Foggia254 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
6.aFoggia-Napoli248 Italia Domenico Piemontesi Italia Alfredo Binda
7.aNapoli-Erroma275 Italia Domenico Piemontesi Italia Alfredo Binda
8.aErroma-Pistoia323 Italia Albino Binda Italia Alfredo Binda
9.aPistoia-Modena206 Italia Domenico Piemontesi Italia Alfredo Binda
10.aModena-Genova270 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
11.aGenova-Turin195 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
12.aTurin-Milan251 Italia Domenico Piemontesi Italia Alfredo Binda

Sailkapenak

Sailkapen nagusia
1.Alfredo Binda Italia114h 15' 19"
2.Giuseppe Pancera Italia+ 18' 13"
3.Bartolomeo Aimo Italia+ 27' 25"
4.Victor Fontan Frantzia+ 31' 30"
5.Egidio Picchiottino Italia+ 36' 23"
6.Aristide Cavallini Italia+ 40' 34"
7.Amulio Viarengo Italia+ 52' 19"
8.Albino Binda Italia+ 54' 53"
9.Giovanni Brunero Italia+ 1h 13' 00"
10.Pietro Chiesi Italia+ 1h 14' 07"


Taldekako sailkapena
1.Legnano ItaliaLEG-

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.