1927ko Italiako Giroa

1927ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 15. edizioa izan zen. 1927ko maiatzak 15 eta ekainak 6 artean ospatu zen. 3758 kilometroko ibilbidea egin zen 15 etapatan banatuta, irabazleak 25,847 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

1927ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa15. Italiako Giroa
Etapak15
Datakmaiatzak 15 – 1927.eko ekainak 6
Luzera3.758,3 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Emaitzak
TxapeldunaITA Alfredo Binda
TxapeldunordeaITA Giovanni Brunero
HirugarrenaITA Antonio Negrini
Talderik onenaITA Legnano-Pirelli
19261928
Dokumentazioa

266 txirrindularik parte hartu zuten, guztiak italiarrak, proba 80k amaitu zutelarik.

Edizio honetan, lasterketa filosofia aurrekoekiko apur bat ezberdina izan zen. Aurreko edizioetako lasterketa denbora berean 3 etapa gehitu ziren eta atseden egunak murriztu ziren. Honen ondorioz, etapak laburragoak izan ziren, soilik batek zituelarik 300 kilometro baino gehiago.

Alfredo Binda nabarmen nagusitu zen, lidertza hasieratik amaierara mantenduz eta 15 etapetatik 12 irabaziz, oraindik Italiako Giroan gainditu ez den errekorra. Giovanni Brunero, aurreko edizioko garailea izan zena, oraingoan bigarren izan zen, eta Antonio Negrini hirugarren.

Hau izan zen Giovanni Rossignolik, 1909ko Italiako Giroaren garaile birtuala, korritu zuen azken Giroa, 45 urterekin, 44. amaitu zuen, Alfredo Bindagandik 7 ordu baino gehiagora.

Etapak

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.aMilan-Turin288 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
2.aTurin-Reggio Emilia321 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
3.aReggio Emilia-Lucca207 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
4.aLucca-Grosseto240 Italia Domenico Piemontesi Italia Alfredo Binda
5.aGrosseto-Erroma257 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
6.aErroma-Napoli256 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
7.aNapoli-Avellino153 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
8.aAvellino-Bari271 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
9.ªBari-Campobasso243 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
10.aCampobasso-Pescara220 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
11.aPescara-Pesaro218 Italia Arturo Bresciani Italia Alfredo Binda
12.aPesaro-Treviso305 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
13.aTreviso-Trieste208 Italia Giovanni Brunero Italia Alfredo Binda
14.aTrieste-Verona275 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda
15.aVerona-Milan291 Italia Alfredo Binda Italia Alfredo Binda

Sailkapenak

Sailkapen nagusia
1.Alfredo Binda Italia144h 15' 35"
2.Giovanni Brunero Italia+ 27' 24"
3.Antonio Negrini Italia+ 36' 06"
4.Ermano Vallazza Italia+ 51' 20"
5.Giuseppe Pancera Italia+ 54' 29"
6.Arturo Bresciani Italia+ 1h 10' 03"
7.Egidio Picchiottino Italia+ 1h 11' 54"
8.Aleardo Simoni Italia+ 1h 32' 14"
9.Luigi Giaccobe Italia+ 1h 57' 49"
10.Aristide Cavallini Italia+ 2h 05' 44"


Taldekako sailkapena
1.Legnano ItaliaLEG-

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.